- AGINDUA, 2009ko irailaren 14koa, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuarena, Ondarroako Herrigune Historikoa birgaitze integratuko area deklaratzeari buruzkoa. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2009ko irailaren 14koa, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuarena, Ondarroako Herrigune Historikoa birgaitze integratuko area deklaratzeari buruzkoa.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 201
- Hurrenkera-zk.: 5618
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/09/14
- Argitaratze-data: 2009/10/20
Gaikako eremua
- Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Hirigintza eta etxebizita; EAEko udalak
Testu legala
Abenduaren 30eko ondare urbanizatu eta eraikia birgaitzeko jarduketa babestuei buruzko 317/2002 Dekretuaren 17. artikuluak bi betekizun zehazten ditu multzo jakin bat birgaitze integratuko area deklaratzeko. Alde batetik, Birgaitzeko Plan Berezia behin betiko onartzen duen erabakia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta dagokion Lurralde Historikoko aldizkarian argitaratu beharra eta, bestetik, planaren eraginpean dauden udalek Birgaitzeko Hirigintza Elkarte bat eratu beharra.
Bizkaiko Aldizkari Ofizialaren 2009ko maiatzaren 7ko alean, Udalbatza Osoaren 2009ko martxoaren 31ko Erabakia argitaratu zen. Agindu horren bidez, behin betiko onartu zen Ondarroako Herrigune Historikoko Birgaitze-Plan Berezia.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren 2009ko ekainaren 29ko alean, Ondarroako Herrigune Historikoko Birgaitze-Plan Berezia behin betiko onartu zela zioen iragarkia argitaratu zen.
Era berean, Ondarroako Udala Ondarroa Lantzen SA, Ondarroa Birgaitzeko Hirigintza Sozietatearen barruan dago.
Horiek horrela, Herrigune Historikoan abenduaren 30eko 317/2002 Dekretuan ezarritako betekizunak betetzen dira; beraz, aipatutako ingurua birgaitze integratuko area deklara daiteke.
Gai horretan erabilgarri diren legeak ikusita, honako hau
Ondarroako Herrigune Historikoa birgaitze integratuko area deklaratzea. Birgaitzeko Plan Berezian zehaztutakoa da arearen mugaketa. Plana Udalbatza Osoak 2009ko martxoaren 31ko Erabakiaren bidez onartu zen eta dagokion planoa agindu honen eranskinean agertzen da.
Agindu honen aurka, nahi izanez gero, eta hilabeteko epean, berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuari edo, bestela, administrazioarekiko auzierrekurtsoa jarri ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian bi hilabeteko epean, jakinarazpena jasotzen den egunaren biharamunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko irailaren 14a.
Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburua,
IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.


