- AGINDUA, 2009ko irailaren 15ekoa, Osasun eta Kontsumoko sailburuarena, sail honetan hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragartzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2009ko irailaren 15ekoa, Osasun eta Kontsumoko sailburuarena, sail honetan hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragartzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Osasun eta Kontsumo Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 195
- Hurrenkera-zk.: 5483
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/09/15
- Argitaratze-data: 2009/10/09
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Funtzio publikoa
Deskribapenak
Testu legala
Arabako Aseguramendu eta Kontrataziorako Zuzen-daritzan hutsik dago zuzendariorde lanpostua (511846 kodea, 4. dotazioa), eta Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legeko 46.2.c arti-kuluan xedatutakoarekin bat etorriaz, Funtzio Publikoaren Zuzendaritzaren aldeko txostena emanda, eranskinean zehaztutako lanpostua izendapen askez betetzeko deialdia egitea erabaki du sail honek, betiere ondoko oinarriekin:
OINARRIAK
Lehenengoa. Eranskinean eskatzen diren baldintzak betetzen dituzten karrerako funtzionarioek eska dezakete agindu honen bidez iragartzen den lanpostua.
Bigarrena. Izangaiek Osasun eta Kontsumo Saileko Zerbitzu eta Araubide Ekonomikoko Zuzendari-
tzara bidali beharko dituzte eskabideak, eta bertan euren datu pertsonalak eta gaur egun duten destinoa zehaztu beharko dute. Eskabideak aurkezteko epea hamabost egun baliodunekoa izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara-
tzen den egunaren biharamunean hasita.
Hirugarrena. Lehiatzaileek, idazkiarekin batera, curriculum vitaea aurkeztu beharko dute, datu hauek jasoko dituena:
Titulu akademikoak.
Administrazioan eta, hala badagokio, enpresa pribatuan betetako lanpostuak.
Egindako ikasketen eta ikastaroen berri, dakizkien hizkuntzak eta izangaiaren ustez adierazgarri izan daitezkeen bestelako merituak.
Eskatzen diren betekizunen eta aurkeztutako merezimenduen frogagiriak aurkeztu beharko dituzte eskabidearekin batera. Halaber, argitalpenak, txostenak edota egokitzat jotako beste edozein agiri ere aurkez ditzakete.
Laugarrena. Deialdi hau Osasun eta Kontsumoko sailburuaren aginduz ebatziko da, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, gehienez ere hilabeteko epean, eskabideak aurkezteko epea amaitu eta biharamunetik kontatzen hasita.
Agindu honek administrazio-bidea agortzen du, eta haren aurka berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio Osasun eta Kontsumoko sailburuari, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren hurrengotik aurrera; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko irailaren 15a.
Osasun eta Kontsumoko sailburua,
JAVIER RAFAEL BENGOA RENTERÍA.
Deialdiko lanpostua:
Izena: zuzendariordea (511846 kodea, 4. dota-zioa).
Lekua: Arabako Aseguramendu eta Kontratazio-rako Zuzendariordetza.
Lantokia: Vitoria-Gasteiz.
Taldea: A.
Destino-osagarriaren maila: 29.
Berariazko osagarria: 0-A.
Hizkuntza-eskakizuna: 3.
Derrigortasun data: ez dauka.
Lanpostuan aritzeko eskakizunak:
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko karrerako funtzionarioa izanik, jarduneko zerbitzuan, zerbitzu berezietan edo seme-alabak zaintzeko esze-dentzian egotea.
Goi Mailako Teknikarien Kidegokoa izatea, honako lizentziatura hauetako bat edukita: medikuntzan lizen-tziatua; Enpresen administrazio zuzendaritzan lizen-tziatua; edo Ekonomian lizentziatua.
Adierazitako kidegoetako funtzionarioak ere aurkeztu ahal izango dira lehiaketara -eta, horrela, jarduneko zerbitzura itzuli- baldin eta derrigorrezko eszedentzian, beste administrazio publikoren baten zerbitzuak eskaintzen, suspentso egoeran edo borondatezko eszedentzian badaude. Baina, horretarako, egoera horietarako ezarritako epea beteta eduki behar dute.
5 urteko esperientzia izatea, lanpostua atxikita dagoen taldeari dagozkion lanetan.


