Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2009ko irailaren 16koa, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena, giza eskubideen «Rene Cassin» saria deitzen eta arautzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2009ko irailaren 16koa, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena, giza eskubideen «Rene Cassin» saria deitzen eta arautzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Justizia eta Herri Administrazio Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 188
  • Hurrenkera-zk.: 5295
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2009/09/16
  • Argitaratze-data: 2009/09/30

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Segurtasuna eta justizia
  • Azpigaia: Instituzional; Justizia

Testu legala

Deialdi honen xedea jendaurrean beren ibilbide pertsonal nahiz profesionalarekin giza eskubideak sustatzeko, defendatzeko eta zabaltzeko konpromisoaren lekukotza eman duten pertsonak edo gizataldeak jendaurrean aitortzea eta saritzea da.

Baionan, 1887ko urriaren 5ean, jaiotako Rene Cassin-en omen egiteko izena du sariak. Munduko I. Gerran izandako esperientziak arrasto sakona utzi zuen berarengan, eta gerrako biktimen eta gudularien defendatzaile suharra bihurtu zen. Giza Eskubideen Deklarazio Unibertsalaren sustatzaile nagusiena izan zen 1948an, 1950eko Giza Eskubideen Itun Europarra prestatzerakoan funtsezko zeregina izan zuen. 1968an Bakearen Nobel Saria jaso zuen, hain justu ere Giza Eskubideen alde egindako sutsuarengatik, Estrasburgoko Giza Eskubideen Nazioarteko Institutua sortzeko erabili zuen sari hori.

Hori guztia dela eta, Justizia eta Herri Administrazio Sailari dagozkion eskumenen barruan, «Rene Cassin» saria deitu eta arautu da 2009. urterako.

Horren indarrez, honako hau

Agindu honen xedea 2009rako «Rene Cassin» saria emateko deialdia egitea eta arautzea da. Sariaren xedea pertsona fisiko edo juridikoek, publikoek nahiz pribatuek, giza eskubideen arloan, irabazi asmorik gabe, izan duten jarduera nabarmentzea eta aitortzea da.

Deialdi honetako saria, epaimahaiak hala iritzita, horretarako merezimenduak egiaztatzen dituen pertsona edo egiaztatzen dituzten pertsonentzako izango da. Saria ohorezko aipamen batek, jendearen aitorpenak eta 16.550 euroko diru-zenbatekoak osatuko dute.

Agindu honek deitutako saria eskuratu ahal izango dute beren ibilbidean gure gizartean, irabazte asmorik gabe, giza eskubideen baloreak sustatzen nabarmen

lagundu duten pertsona fisiko edo juridikoek, publikoek nahiz pribatuek.

  1. Edozein pertsona fisiko edo juridikok, publiko nahiz pribatuk, aurkeztu ahal izango ditu sarirako hautagaiak.

  2. Sarirako hautagai bakoitzarekin honako hauek aurkeztu beharko dira:

    1. Proposatutako hautagaiak egindako ekarpena egiaztatzen duten agiriak.

    2. Hala egokituz gero, hautagaiak aurkezten dituztenen abal edo atxikimenduak, proposatutako pertsonaren edo pertsonen alde.

  3. Hautagai-proposamenak, aurreko paragrafoan ezarritako agiriekin batera, Justizia eta Herri Administrazio Saileko Giza Eskubideen Zuzendaritzara bidali behar dira (Donostia kalea 1 01010 Vitoria-Gasteiz), hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezartzen den moduetako edozeinetan.

  4. Epaimahaiak ofizioz sartu ahal izango ditu aurreko edizioetan aurkeztu eta saritu ez ziren kandidaturak, balioetsi daitezen eta, egoki bada, saria lortzeko proposa daitezen.

Justizia eta Herri Administrazio Saileko Giza Eskubideen Zuzendaritzak egingo ditu deialdi honi dagozkion kudeaketa-lanak. Diruzko zenbatekoa ordainketa bakarrean emango da.

  1. Saria zein pertsonak merezi duen erabakitzeko, kalifikaziorako epaimahaia eratuko da, eta bertan, giza eskubideekin zerikusia duten ospe handiko pertsona ezagunek hartuko dute parte; halaber, epaimahaia aginduz izendatuko da eta Justizia eta Herri Administrazioko sailburua izango du epaimahaiburu. Epaimahaiaren osaera sariaren ebazpenarekin batera argitaratuko da.

  2. Gaitasun, konpetentzia eta prestakuntza egokidun gizon eta emakumeen ordezkaritza orekatu batez osatuko da epaimahaia Hartarako, lau kidetik gorako epaimahaiei dagokienez, honako hau jotzen da orekatutzat: sexuetariko bakoitzak gutxienez % 40ko ordezkaritza izatea. Gainontzekoetan, sexu biak ordezkatuta daudenean.

  3. Epaimahaian idazkari gisa jardungo du, ahotsa duela baina botorik ez, Justizia eta Herri Administrazio Saileko Giza Eskubideen zuzendariak.

  4. Emandako botoen gehiengo sinplez hartuko dira erabakiak eta lehendakariak sor daitezkeen berdinketak erabaki ahal izango ditu. Idazkariak egiten diren jardueren eta hartzen diren erabakien akta egingo du. Aktan sariaren epaitza arrazoitzen duen irizpena azalduko da.

  5. Herri Administrazioen Araubide Juridikoa eta Administrazio Prozedura Erkidea arautzen dituen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 28. eta 29. artikuluetan aurreikusitako kasuetan, epaimahaikideek abstenitu egin beharko dute, eta errefusatu ahal izango dira.

Sarirako proposamena egin ahal izateko epaimahaiak irizpide hauek hartuko ditu kontuan:

  1. Proposatutako pertsonak edo pertsonek jarduera giza eskubideen eremuan luzaroan garatu izana.

  2. Giza eskubideen baloreak garatuz egindako jardueraren berezko garrantzia.

  3. Proposatutako pertsonak edo pertsonek garatutako jarduerak edo ibilbideak Euskal Gizartean zein nazioartean izandako ondorioak eta eraginak.

  1. Epaimahaiak saria emateko proposamena egingo du eta bertan adieraziko du, ondoen dakien moduan, hartutako erabakia justifikatzen duten arrazoiak, deialdi honetako esleipen-irizpideei dagokienez, eta bai saritutako pertsona edo gizataldearen ibilbideak eta esanahiak merezi duen balorazioa ere. Salbuespen gisa proposatu dezake, gizarte eta giza intereseko arrazoi justifikatuengatik, saria hautagai gisa proposatu ez diren pertsona edo entitateei ematea.

  2. Epaimahaiak proposatu ahal izango du, halaber, saria hutsik uztea, proposatutako pertsonak edo pertsonek saria ez duela edo ez dutela merezi irizten badu.

  3. Justizia eta Herri Administrazio Saileko Giza Eskubideen zuzendariak erabakiko du saria nori eman, epaimahaiak aurkeztutako proposamena ikusi ondoren. Ebazpen hori interesdunari jakinaraziko zaio eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, Giza Eskubideen 1948ko Adierazpen Unibertsalaren oroitzapena egiten denean.

Jendaurreko aitorpen ekitaldia Justizia eta Herri Administrazioko sailburuak deituko du eta saria emateko jendaurreko ekitaldia izango da.

Lehenengoa. Deialdi honetan berariaz aurreikusi gabekoetan, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean agindutakoa aplikatuko da.

Bigarrena. Agindu honek administrazio-bidea agortzen du eta beraren aurka interesdunek aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Justizia eta Herri Administrazioko sailburuari hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, hil biko epean. Agindua Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatuko dira errekurtsoak aurkezteko epeak bi kasuetan.

Hirugarrena. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko irailaren 16a.

Justizia eta Herri Administrazioko sailburua,

IDOIA MENDIA CUEVA.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik