- AGINDUA, 2009ko irailaren 22koa, Kulturako sailburuarena, goi-kargudunaren idazkari lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdi publikoa egiten duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2009ko irailaren 22koa, Kulturako sailburuarena, goi-kargudunaren idazkari lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdi publikoa egiten duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Kultura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 204
- Hurrenkera-zk.: 5691
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/09/22
- Argitaratze-data: 2009/10/23
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Funtzio publikoa
Deskribapenak
Testu legala
Agindu honen eranskinean adierazten duen lanpostua izendapen askez betetzeko deialdia egitea erabaki du sail honek, Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legeko 46.2.c) artikuluan (1989ko uztailaren 28ko EHAA) erabakitakoaren arabera eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritzak aldeko txostena eman duelarik.
OINARRIAK
Lehenengoa. Agindu honetan eskainitako lanpostua eskatzeko, ezinbestekoa izango da karrerako funtzionarioa izatea eta ezarritako baldintzak betetzea.
Bigarrena. Interesdunak eskaera Kultura Zerbitzu Zuzendaritzara bidaliko du eta, bertan, bere datuak eta betetzen ari den lanpostua adierazi beharko ditu. Bestalde, eskaera aurkezteko 15 asteguneko epea izango du, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.
Hirugarrena. Izangaiak eskaerarekin batera curriculuma igorri behar du eta bertan datu hauek adieraziko ditu:
Titulu akademikoak.
Administrazioan eta, hala badagokio, enpresa pribatuetan bete dituen lanpostuak.
Egindako ikasketak eta ikastaroak, dakizkien hizkuntzak eta, oro har, izangaiaren ustez adierazgarriak diren bestelako merituak.
Horrez gain, lanpostua betetzeko eskatzen diren baldintzak betetzen dituela egiaztatzen duen dokumentazioa eta adierazitako merituen egiaztagiriak ere aurkeztu beharko ditu; halaber, egoki iritziz gero, nahi beste argitalpen, txosten eta beste edozein dokumentu ere aurkeztu ahal izango du.
Laugarrena. Deialdi hau Kulturako sailburuak ebatziko du agindu baten bidez. Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, eskabideak aurkezteko epea amaitu eta biharamunetik kontatzen hasita, gehienez hilabeteko epean.
Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du. Bere aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke Kulturako sailburuaren aurrean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik zenbatzen hasita hilabeteko epean, edo administraziorekiko auzi-errekurtsoa jarri Administrazioarekiko Auzietako Epaitegiaren aurrean agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik zenbatzen hasita, bi hilabeteko epean.
Agindu hau Euskal Herriko Aldizkarian argitaratzen den egunean sartuko da indarrean.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko irailaren 22a.
Kulturako sailburua,
MARÍA BLANCA URGELL LÁZARO.
Lanpostua:
Izena: goi-kargudunaren idazkaria (520010/81).
Lekua: Kirol Zuzendaritza.
Lantokia: Vitoria-Gasteiz.
Taldea: C/D.
Kidegoak: C1 Administraria / D1 Administrari laguntzailea.
DO Maila: 18.
BO Maila: VI-A.
Hizkuntza eskakizuna: 2. Derrigortasun Data: 2000-03-31.
Lanpostua eskuratzeko baldintzak:
C1 edo D1 kidegoko karrerako funtzionarioa izatea.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioan zerbitzu aktiboan aritzea funtzionario gisa. Deialdi honetan parte hartzeko aukera izango dute: zerbitzu berezietan ari direnak, seme-alabak jagoteko lan-utzialdian daudenak, beste administrazio publiko batzuetan ari direnak eta borondatezko edo derrigorrezko lan utzialdian daudenak azken horiek, gutxieneko epea bete badute-. Aipatutako guztiek zerbitzu aktibora itzuliko lirateke prozedura honen bidez.
Gutxieneko lan-esperientzia: Administrarien kidegoan urtebete edo Administrari Laguntzaileen kidegoan bi urte.


