- AGINDUA, 2009ko urriaren 25ekoa, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuarena, 2009ko ekitaldia ixteko eragiketei buruzkoa. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2009ko urriaren 25ekoa, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuarena, 2009ko ekitaldia ixteko eragiketei buruzkoa.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Ekonomia eta Ogasun Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 195
- Hurrenkera-zk.: 5490
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/09/25
- Argitaratze-data: 2009/10/09
Gaikako eremua
- Gaia: Ogasun eta Ekonomía; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Ogasun; Herri Administrazioa
Testu legala
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eta bere erakunde autonomoen 2009ko ekitaldiari dagokionez, kontabilitate-prozesuan eskuartzen duten organoen bitartez, urteko kontuak prestatzeko eta aurrekontuen likidazioa koordinatu eta arintzeko, beharrezkotzat jotzen da ekitaldia ixteko eragiketak arautzea.
Ondorioz, Ogasun eta Herri Administrazio Sailaren egitura eta egitekoak ezarri zituen otsailaren 28ko 42/2006 Dekretuak esleitutako ahalmenak erabiliz, hau
Agindu hau Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren 2009ko ekonomia ekitaldia ixteko eragiketei aplikatuko zaie, bai eta administrazio-erakunde autonomo hauetako eragiketei ere: HABE-Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundekoei, Euskal Herriko Polizi Ikastegikoei, IVAP-Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundekoei, Eustat-Euskal Estatistika Erakundekoei, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundekoei eta Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundekoei.
Ondorengo egun hauek ezartzen dira Ekonomia eta Ogasun Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoan 2009ko ekitaldiari dagozkion kontabilitate-agiriak jasotzeko:
2009ko urriaren 30era arte.
Aurrekontuetako aldaketei buruzko agiriak eta kontabilitateko egozketa egokitzeko beharrezkoak diren aldaketa teknikoak jasotzen dituztenak. Salbuetsi egiten dira I. kapituluko gastuei eragiten dienak eta nominan gerta daitezkeen gorabeherak zuzentzeko beharrezkoak direnak.
«A» agiriak, kudeaketaren hainbat alditan burutu behar diren gastuetarako baimenei dagozkienak. Salbuetsi egiten dira I. kapituluko gastuei eragiten dienak eta nominan gerta daitezkeen gorabeherak zuzentzeko beharrezkoak direnak.
2009ko azaroaren 6ra arte.
«D» agiriak, aldez aurretik fiskalizatu beharrekoak diren kontratuei dagozkienak eta II. eta VI. kapituluei egoztekoak direnak.
2009ko azaroaren 27ra arte.
«D» agiriak, aldez aurretik fiskalizatu beharreko diru-laguntzei dagozkienak eta IV. eta VII. kapituluei egoztekoak direnak; baita kontabilitateko egozpena zuzen egiteko beharrezkoak dira kapitulu horietako A/ eta A agiriak ere.
«Aurretiaz izapidetzeko A» agiriak, II., IV., VI., VII. eta VIII. kapituluetako gastu-espedienteei dagozkienak.
«AD», «D», «O» eta «DO» agiriak, administrazio-erakunde autonomoei, zuzenbide pribatuko erakunde publikoei eta sozietate publikoei egindako eskualdaketei dagozkienak, IV. eta VII. kapituluei egoztekoak; eta «R», «RI» eta «MI» agiriak, erakunde autonomoetan kapitulu berberei egoztekoak.
«D», «O» «DO» y «ADO» Agiriak, VIII. kapituluari egotzi beharreko gastuei dagozkienak, langileen maileguei dagozkienak izan ezik.
«ADO» agiriak, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko lurralde-ordezkaritzen gastu-kontuetarako funtsak bidaltzekoak eta aurreraturiko funtsak berrezartzekoak.
«DO» Agiriak, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailaren desjabetzeen kontuko funtsak berrezartzekoak.
2009ko abenduaren 11ra arte.
«Aurretiaz izapidetzeko D» agiriak, II., IV., VI., VII. eta VIII. kapituluetako gastu-espedienteei dagozkienak.
«ADO» Agiriak, nomina-aurreratzeei eta langileen maileguei dagozkienak. Gerora izapidetzen direnak hurrengo ekitaldiari egotziko zaizkio.
2009ko ekitaldiaren konturako «EO» Agiriak, ordainketa-modua «F. Formalizatzea» delakoa dutena salbuetsita.
«RI», «P/« eta «EI» agiriak, taloi bidezko diru-sarrerei dagozkienak. Gerora izapidetzen direnak hurrengo ekitaldiari egotziko zaizkio.
«MV», «P/», «OR/» eta «OR» agiriak, itxitako ekitaldien hondarrei dagozkienak. 2010eko urtarrilaren 1etik aurrera izapidetuko dira geroztiko ordainketak, aipatu ekitaldiari dagozkion erreferentzia berriekin, hain justu ere.
«ADO», «DO», eta «O» agiriak, ordainketa-modua B «Eskuzko Transferentzia» dutenak. Horren ondorengoak eskuz ordaindu behar dira eta ordainketa-modua R «Hondarrak, eskuz ordaintzekoak» izango dute.
2010eko urtarrilaren 18ra arte.
«AD», «D», «DO», «O», eta «ADO» agiriak, aurreko idatz-zatietan berariaz aipatu gabekoak, salbu-eta artikulu honetako 6.a), 6.c) eta 6.d) puntuetan aipaturikoak.
Nominan gertatutako gorabeherak zuzentzeko behar diren agiri guztiak.
2009ko abenduaren 31ra arte aitortutako eta likidatutako eskubideen eta, kasua bada, sartutakoen likidazio-agiriak, jasanarazitako BEZa duten eragiketei dagozkienak, eta zerga horri dagozkion kontabilitate-agiriak.
Aurreraturiko funtsen kargurako ordainketetarako eskuordetutako kontuen itxiera-agiriak, Euskal Auto-nomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari buruzko irailaren 30eko 211/1997 Dekretuan agindutakoarekin eta aurreraturiko funtsen erregimenari buruzko Ogasun eta Herri Administrazioko sailburuaren 2000ko martxoaren 30eko eta 2005eko martxoaren 9ko Agin-duetan xedatutakoarekin bat etorriz.
Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailaren desjabetzeen kontuaren itxiera-agiriak, Kontrol Ekono-mikoko Bulegoaren 2/06 zirkularrean ezarri-takoaren arabera.
2010eko urtarrilaren 29ra arte:
«O» Agiriak, VI. kapituluari egoztekoak diren obra-ziurtagiriei dagozkienak.
2009ko abenduaren 31ra arte aitortutako eta likidatutako eskubideen eta, kasua bada, sartutakoen likidazio-agiriak, 5.c) puntuan adierazi ez direnak, eta data horretara arte jasotako fidantzen eta gordailuen agiriak; halaber, horiei dagozkien kontabilitate-agiriak.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko finantza-autonomiadun ikastetxeen diru-sarrera eta gastuen likidazio-agiriak, Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren 1999ko azaroaren 25eko 4/99 eta 2000ko urriaren 19ko 2/00 zirkularretan agindutakoaren arabera.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Ordezkaritzen gastu-kontu baimenduen itxiera-agiriak, Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren urtarrilaren 30eko 2/07 zirkularrean agindutakoaren arabera.
Borondatezko aldiaren amaiera 2009ko abenduaren 31 baino lehenagokoa duten zor ordaindu gabeak derrigorrezko aldira pasatzeko agiriak.
Artikulu honetako idatz-zatietan berariaz aipatu gabeko edozein kontabilitate-agiri, ordaintzeko dauden 2009ko ekitaldiko obligazioei dagozkien «MV» agiriak izan ezik; agiri horiek hartzeko epe-muga Kontrol Ekonomikorako Bulegoak jakinaraziko du.
2009rako programaturiko helburuak zenbateraino bete diren azaltzen duen memoria.
artikulua 2010erako konprometitutako urte anitzeko gastuen zama.
Aurreko ekitaldietan 2010eko ekitaldirako konpro-metitutako urte anitzeko gastuak lehenbailehen kontabilizatu eta 2009ko ekitaldi-itxiera egin ahal izateko, Kontrol Ekonomikoko Bulegoak 2007ko abenduaren 11n emandako 7/07 zirkularrean ezarritako izapideak egingo dituzte sailek eta beren erakunde autonomoek 2010eko otsailaren 12a baino lehen.
2010eko urtarrilaren 1etik aurrera, 2009ko ekitaldiari dagozkion ordainketa-itzulketa guztiak eta aurretikoak ohiko aurrekontuko diru-sarreratzat hartuko dira, eta 380.00 kontzeptuari («Itzulketak») egotziko zaizkio.
2010eko urtarrilaren 1etik aurrera, 2009ko ekitaldiko diru-sarreren diru-itzulketak eta aurretikoak ohiko aurrekontuaren gastutzat joko dira.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eta horko erakunde autonomoen urteko kontuak prestatzeko, Kontrol Ekonomikoko Bulegoari zenbait agiri bidaliko zaizkio 2010eko otsailaren 12a baino
lehen: 2009ko abenduaren 31 baino lehenago amaitutako obren espedienteei buruzkoak eta «Bidean dauden ibilgetuak», «Beste erakunde publiko batzuentzat kudeatutako inbertsioak» edo «erabilera orokorrerako inbertsioak» izenez erregistratutakoak. Agiriak:
Inbertsioak behin betiko jaso izanaren akta, edo, beharrezkoa bada, inbertsioak amaitu direla justifikatzeko memoria, eskudun organoak sinatutakoa; kasu bietan ere jasotako inbertsioaren zenbatekoa eta noiz jaso den zehaztuz. Obra-proiektuei dagokienez, aipatu agiriak ez dira bidaliko harik eta obra amaitu arte, obra egiten ez denean izan ezik.
Gauzatutako inbertsioa egotzi behar zaion behin betiko ibilgetuaren zenbakia eta azpi-zenbakia.
Jasotzailea, beste erakunde publiko batzuentzat kudeatutako inbertsioak direnean.
Lehenengoa. Ekonomia eta Ogasun Sailaren Kontrol Ekonomikoko Bulegoari baimena ematen zaio Presako aurrekontu-neurrien Lege Proiektuaren 1. artikuluan eta xedapen gehigarrian aipatzen diren kredituei, kasua bada, egotzi beharreko gastuen kontabilitate-agiriak jasotzeko datak malgutu ditzan; orobat baimena ematen zaio agindu hau gauzatzeko behar diren jarraibideak eta zirkularrak eman ditzan.
Bigarrena. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko irailaren 25a.
Ekonomia eta Ogasuneko sailburua,
CARLOS AGUIRRE ARANA.


