Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2009ko irailaren 28koa, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena, 2009ko martxoaren 10eko lekualdatze-lehiaketari dagozkion destinoak emateko dena. Lehiaketa horrekin Justizia Administrazioko Prozesu eta Administrazio Kudeaketako eta Prozesu eta Administrazio Izapidetzako kidego eta eskaletako lanpostu bete gabeak eskaini ziren Euskal Autonomia Erkidegoan. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2009ko irailaren 28koa, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena, 2009ko martxoaren 10eko lekualdatze-lehiaketari dagozkion destinoak emateko dena. Lehiaketa horrekin Justizia Administrazioko Prozesu eta Administrazio Kudeaketako eta Prozesu eta Administrazio Izapidetzako kidego eta eskaletako lanpostu bete gabeak eskaini ziren Euskal Autonomia Erkidegoan.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Justizia eta Herri Administrazio Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 198
  • Hurrenkera-zk.: 5565
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2009/09/28
  • Argitaratze-data: 2009/10/15

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Funtzio publikoa

Testu legala

Justizia Administrazioko Prozesu eta Administrazio Kudeaketako eta Prozesu eta Administrazio Izapidetzakoren kidego eta eskaletako lanpostu hutsak betetzeko 2009ko martxoaren 10eko Aginduaz deitutako lekualdatze-lehiaketaren ondorioz izapidetutako espedientea aztertu egin da (2009ko martxoaren 31ko EHAA eta BOE).

Botere Judizialaren uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoa aldatzen duen abenduaren 23ko 19/2003 Legearen VIII. Tituluan eta abenduaren 7ko 1451/2005 Errege Dekretuak onartutako Justizia Administrazioaren zerbitzupeko funtzionario berriak hartzeari, funtzionario horien lanpostuak hornitzeari eta lanbide sustapenari buruzko Arautegiko 43. artikuluan eta ondorengoetan eta Xedapen Indargabetzaile Bakarrean ezarritakoaren arabera, Sail honek honako hau xedatu du:

Lehenengoa. Aipatu aginduaz deitutako lekualdatze-lehiaketan parte hartu duten funtzionarioei behin betiko esleitu zaizkien destinoak eta dagozkien bigaren bueltako lanpostu hutsen zerrendak eranskinean argitaratzea. Destinook deialdiko Aginduaren I. eranskinean zerrendatutakoak dira.

Bigarrena. Justizia Ministerioko web orrian zerrendatuta dauden funtzionarioak lekualdatze-lehiaketatik kanpo uztea (esede.mjusticia.es).

Hirugarrena. Destinorik eman ez zaien eskabideak, lehiaketa honetako partaideek aurkeztuak, iraungitzat jotzea. Beraz, hurrengo lekualdatze-lehiaketetan ez dira kontuan hartuko.

Laugarrena. Deialdi honetan esleitu ez diren lanpostuak eman gabe uztea, non eta ez diren amortizatuko langile-zerrenda organikoa aldatuz edo lanleku bateko langileak berrantolatuz. Beraz, funtzionario berriek beteko dituzte lanpostuok.

Bosgarrena. Jardunean, zerbitzu berezietan edo senitartekoak zaintzeko borondatezko eszedentzian dauden baina lehiaketa honetako ezein kidegotan edo eskalatan sartzen ez diren funtzionarioek ondoko egun hauetan utziko dute kargua: Prozesu eta Administrazio Izapidetzakoek 2009ko urriaren 19an eta Prozesu eta Administrazio Kudeaketakoek 2009ko urriaren 26an. Lehiaketa bidez lorturiko destino berriaren jabetza hiru egun naturaleko epearen barruan egingo da, kargu-uztearen egunaren biharamunetik zenbatzen hasita, funtzionarioak herriz aldatu behar ez badu; epea zortzi egun naturalekoa da Euskal Autonomia Erkidegoan dagoen beste herri batera aldatu behar badu, eta hogei egun naturalekoa Autonomia Erkidegoz aldatu behar badu, honako kasu hauetan izan ezik: Kanarietako Komunitate Erkidegoa, Balear Uharteetako Autonomia Erkidegoa, Ceutako Hiri Autonomoa eta Melillako Hiri Autonomoa; kasu horietan epea hilabetekoa izango da, bai irletako nahiz hirietako lanpostua jatorrikoa bada, bai destinokoa bada. Lanpostuaz jabetzeko epea ordaindu egingo du administrazio eskudunak, lehiaketaz lortutako lanpostuari dagokionez.

Aginduak Justizia Administrazioko Prozesu eta Administrazio Kudeaketako edo Prozesu eta Administrazio Izapidetzako kidegoetan edo eskaletan jarduneko zerbitzura itzultzea badakar, sektore publikoan zerbitzuak emateko borondatezko eszedentzia, norberaren interesengatiko borondatezko eszedentzia, familia elkartzeko borondatezko eszedentzia edo eginkizunetatik kenduta diren egoera administratiboetatik datozenak, hain zuen, lanpostuaz jabetzeko epea egutegiko hogei egunekoa izango da, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik kontatzen hasita. Baina kasu honetan, epe hori ez da ordainduko, kidego edo eskala horietarako itzulera formalizatu aurretik egiten baita, eta, ondorioz, ez dago jarduneko zerbitzu moduan zenbatzerik.

Baldin eta lehiaketa honen bidez itzultzen diren funtzionarioak Justizia Administrazioko beste kidego edo eskalaren batean jardunean badaude eta Administrazioarekin duten zerbitzu-harremana eteterik nahi ez badute, nahikoa izango da, lanpostuaz jabetzeko hogei egun naturaletako epe barruan, kidego edo eskala berrian lanpostuaz jabetzea, eta aurreko destinoa utzi dutela ulertuko da plaza berriaz jabetu diren egunaren bezperan. Jabetza hartzeko epe hori neurtuko da, Prozesu eta Administrazio Kudeaketako Kidegotik itzultzen direnentzat, 2009ko urriaren 26tik eta, Prozesu eta Administrazio Izapidetzako Kidegotik itzultzen direnentzat, 2009ko urriaren 19tik. Horretarako, eta lanpostuaz jabetzeko behar duten epea izan dezaten, egun destinoa Euskal Autonomia Erkidegoan badute, Bulego Judizial eta Fiskalaren Zuzendaritzari bi eguneko baimen ordaindua eskatu ahal izango diote herria aldatzen denean. Kanarietara, Balearretara, Ceuta edo Melillara joan behar dutenek, berriz, hiru egunetarainoko baimena izan dezakete.

Bulego Judizial eta Fiskalaren zuzendari andreak, ofizioz, eszedentzia emango die jatorrizko kidegoan edo eskalan, eszedentzia Justizia Administrazioaren zerbitzu bateko kidegoan, Euskal Autonomia Erkidegoko destinoan, gertatzen denean. Destino hori Prozesu eta Administrazio Kudeaketako, Prozesu eta Administrazio Izapidetzako kidego edo eskaletan lanpostuaz jabetzen diren egunaren aurreko egunean utziko dute, dagozkien ordainketak jasotzerakoan etenik izan ez dezaten.

Esleitutako lanpostuak betetzen ari diren bitarteko funtzionarioek lanpostua utzi egingo dute, titularra lanpostuaz jabetzearen ondorioz.

Justizia Administrazioaren zerbitzuko karrerako eta bitarteko funtzionarioen kargu-jabetzeak eta kargu-uzteak Bulego Judizial eta Fiskalaren zuzendariaren edo hark eskuordetzea ematen dion funtzionarioaren aurrean formalizatuko dira Araba, Bizkaia edo Gipuzkoako EATetan, esleipendunaren lanpostua dagoen lurraldearen arabera.

Seigarrena. Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Justizia eta Herri Administrazioko sailburu andreari, hilabeteko epean; edo bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, hil biko epean, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu, eta biharamunetik aurrera.

Aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu zenetik hilabete pasatu eta ebazpen adierazirik ematen ez bada, errekurtsoa ezetsitzat jo beharko da; orduan, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahalko da lehen adierazitako moduan.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko irailaren 28a.

Justizia eta Herri Administrazioko sailburua,

IDOIA MENDIA CUEVA.

IFZ Izen-abizenak Hurrenk. zenbakia Lanpostua Puntuazioa Jatorrizko Erak. Jud. Jatorrizko herria Jatorrizko probintzia Kidegoa

Gipuzkoa

920300520450 Lehen Auz. eta Ins. 5 zk.ko Epaitegia-Irun

72570324B Díez de la Calle. M. Isabel 13.830 P. eta A. Kudeak. 26,70556

30580395D Fernández Saíz, María Rosa 13.830 P. eta A. Kudeak. 0,00556 Donostiako Instrukzioko 5 zk.ko Epaitegia Donostia-San Sebastián Gipuzkoa P. eta A. Izapidetza

Bizkaia

93400148130 Emakum. Aurkako Indar. 1 zk.ko Epait. Barakaldo

18208389W Olza Tapiz, Marcos Javier 13.475 P. eta A. Kudeak. 30,78333 Instrukzioko 4 zk.ko Epait. Jerez de la Frontera. Jerez de la Frontera Cádiz P. eta A. Kudeaketa

9290048760 Jdo. Paz Portugalete

11919484X Riesgo Rey, Mari Carmen 4.565 P. etaA. Kudeak. Idazkaria 39,13889 Lehen Auz. 6 zk.ko Epait. Barakaldo Barakaldo Bizkaia P. eta A. Kudeaketa

Araba

92100801001 Lehen. Auz. 8 zk.ko Epait. Vitoria-Gasteiz

16249697J Marchena González, Juan Miguel 13.828 P. eta A. Kudeak. 32,12222 Lehen. Auz. 2 zk.ko Epait. Vitoria-Gasteiz Vitoria-Gasteiz Araba P. eta A. Kudeaketa

14894541V Trascasa Blanco, Fernando 13.828 P. eta A. Kudeak. 53,21667 Lehen. Auz. 3 zk.ko Epait. Vitoria-Gasteiz Vitoria-Gasteiz Araba P. eta A. Kudeaketa

IFZ Izen-abizenak Hurrenk. Zenbakia Lanpostua Puntuazioa Jatorrizko Erak. Jud. Jatorrizko herria Jatorrizko probintzia Kidegoa

Gipuzkoa

920300520450 Lehen Auz. eta Ins. 5 zk.ko Epaitegia-Irun

34104579H Loza Arnedo, Francisco Javier 13.831 P. eta A. Izapidetza 0,00556 Donostiako Instrukzioko 2 zk.ko Epaitegia Donostia-San Sebastián Gipuzkoa Laguntza Judiziala

Bizkaia

93400148130 Emakum. Aurkako Indar. 1 zk.ko Epait. Barakaldo

22733657C Buenaposada Corujo, M.ª Teresa 13.476 P. eta A. Izapidetza 37,84445 Lan Arloko 1 zk.ko Epait. Bilbao Bilbao Bizkaia P. eta A. Izapidetza

30566730Y Helguera Lagunilla, Angel Mariano 13.476 P. eta A. Izapidetza 13,59445 Lehen. Auz. 7 zk.ko Epait. Vitoria-Gasteiz Vitoria-Gasteiz Araba P. eta A. Izapidetza

32669988Y Santos Carballeira, Lucía 13.476 P. eta A. Izapidetza 17,09445 Lehen Auz. eta Ins. 3 zk.ko Epaitegia-Granadilla Abona Granadilla de Abona Sta. Cruz de Tenerife P. eta A. Izapidetza

Araba

92100701001 Lehen. Auz. 7 zk.ko Epait. Vitoria-Gasteiz

16282475Q Gasulla Acha, María 4.467 P. eta A. Izapidetza 4,00556 Admin. Auz. 2. zk.ko Epait. Vitoria-Gasteiz Vitoria-Gasteiz Araba Laguntza Judiziala

92500201001 Zigor-arloko 2 zk.ko Epait. Vitoria-Gasteiz

78885401R Martínez Gonzalo, Mireya 4.512 P. eta A. Izapidetza 0,00556 Gernika-Lumoko Laguntza Zerbitzu Orok. Gernika-Lumo Bizkaia Laguntza Judiziala

32835695K Zamorano Srawi, Fatima 4.512 P. eta A. Izapidetza 0,00556 Zigor-arloko 2 zk.ko Epait. Santander Santander Cantabria Laguntza Judiziala

92100801001 Lehen. Auz. 8 zk.ko Epait. Vitoria-Gasteiz

30581000Q Maidagan Hernández, María Natalia 13.829 P. eta A. Izapidetza 12,08889 Donostiako Gobernu Bulegoa eta Gainerako Zerbitzu Orokorrak Donostia-San Sebastián Gipuzkoa P. eta A. Izapidetza

18592325E Sobrón Ortiz de Zárate, Angel 13.829 P. eta A. Izapidetza 20,00556 Zigor-arloko 2 zk.ko Epait. Vitoria-Gasteiz Vitoria-Gasteiz Araba P. eta A. Izapidetza

72445168K Urcola Larrarte, M. Pilar 13.829 P. eta A. Izapidetza 8,54444 Lehen. Auz. eta Instr. 3 zk.ko Valls Valls Tarragona P. eta A. Izapidetza

30589184N Uriguen Sarrionandia, María Carmen 13.829 P. eta A. Izapidetza 8,00556 Durangoko Laguntza Zerbitzu Orokorra Durango Bizkaia Laguntza Judiziala

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik