Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2009ko irailaren 28koa, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuarena, Euskal Merkataritzako Sariak arautzen dituena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2009ko irailaren 28koa, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuarena, Euskal Merkataritzako Sariak arautzen dituena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 197
  • Hurrenkera-zk.: 5528
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2009/09/28
  • Argitaratze-data: 2009/10/14

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía; Ekonomi Jarduerak
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Instituzional; Ekonomia; Merkataritza eta turismoa

Testu legala

Euskal Merkataritzako Sariak arautzea da agindu honen helburua, bai eta Euskal Autonomia Erkidegoko merkataritza-jarduera garatzearen alde lan egiteagatik gailendu diren pertsonak fisikoak edo juridikoak nabarmentzea eta aintzat hartzea ere.

Gure ustez, sari horiek berekin dakarten aintzatespen publikoa pizgarri, eta aldi berean, eragingarri izango da sarituentzat, baita eredu bat ere merkataritza-sektoreari atxikitako enpresa eta erakundeentzat.

Horregatik, dagozkion betebeharrez gain, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak bidezkotzat hartzen du 2009ko Euskal Merkataritzako Sariak arautzea.

Horren ondorioz, honako hau

Agindu honen xedea Euskal Merkataritzako Sariak arautzea da, helburua honako hau izanik: Euskal Autonomia Erkidegoko merkataritza-jarduera garatzearen alde lan egiteagatik gailendu diren pertsonak fisikoak edo juridikoak nabarmentzea eta aintzat hartzea, bai ibilbide eredugarria izan dutelako, bai beste batzuekiko lankidetzan nabarmendu direlako merkataritza-arloan garrantzi handiagoko ondorioak lortzearren, edo dagozkion alderdietan berrikuntza bultzatu dutelako.

Sariek hiru jardun-eremu aintzat hartuko dituzte:

Enpresa-lankidetza

Merkataritza-berrikuntza

Lanbide-ibilbidea

Adierazitako hiru eremu horietako bakoitzean, saria aipamen edo aintzatespen publikoa izango da. Sari horien onuradunek lanbide arloko inprimakietan adierazi ahal izango dute esanbidez sari hori jaso dutela, eta beren establezimenduetan jarri ahal izango dute jendaurrean.

Agindu honen bitartez araututako sarien onuradunak honako hauek izan daitezke: Euskal Autonomia Erkidegoan garatzen duen irabazteko asmoko merkataritza-jarduera betetzen duen merkataritza-enpresaren titularrak pertsona fisikoak edo juridikoak eta erakunde profesionalak, korporatiboak edo gremio-arlokoak publikoak nahiz pribatuak eta haien jardun-eremua ere Euskal Autonomia Erkidegoan badago.

Agindu honen bidez arautzen diren sariak urtero izango dira deituta deialdi publiko baten bitartez, eta emango dira publizitate, bateratasun eta objektibotasunaren printzipioak jarraituz. Deialdia Merkataritzako zuzendariak egingo du, eskaerak aurkezteko epea eta lekua aipatuz.

  1. Sarietarako hautagaitzak honako hauek aurkeztu ahal izango dituzte: Euskal Autonomia Erkidegoko Merkataritza, Industria eta Nabigazioko Ganberek, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako edozein enpresa-elkartek, merkataritza-korporaziok edo profesionalen elkargok, eta Euskal Autonomia Erkidegoan egoitza duen enpresa guztiek.

    Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak proposamenak egiteko aukera beretzat erreserbatzen du, bere ekimenez nahiz foru- eta udal-erakundeekin lankidetzan egindako proposamenak izanik.

    Edonola, beharrezkoa izango da interesatuaren adostasuna izatea bere hautagaitza aurkeztu aurretik.

  2. Sarietarako hautagaitza bakoitzaz gain, berariazko dokumentazioa igorri beharko da. Dokumentazio horrek proposatutako hautagaiak Euskadiko merkataritza-jarduera motaren batean titular gisa parte hartzen duela, edo jardueraren bateko kudeatzaile dela, eta adierazitako jardueraren gainean eragina duela egiaztatu beharko du.

  3. Eskaerak aurkezteko epea Merkataritzako zuzendariaren urteko deialdian zehaztuko da, eta gutxienez hilabeteko iraunpena izango du.

  1. Euskal Autonomia Erkidegoko Merkataritza, Industria eta Nabigazioko Ganberek erakunde laguntzaile gisa jardungo dute agindu honetan arautzen diren sarien kudeaketari dagokionez, betiere azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuak diru-laguntzen kudeaketari dagokionez, Erakunde Laguntzaileei buruzkoa onartutako Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginaren 52. artikuluan ezarritakoaren arabera.

  2. Euskal Autonomia Erkidegoko Merkataritza, Industria eta Nabigazioko Ganberen ardura honako hau izango da:

    1. Aurkezteko ahalmena eman zaion edozeinek aurkeztutako hautagaitzak eta agindu honen 5.2 artikuluan adierazten den dokumentazioa jasotzea.

    2. Hautagaitzak eta erantsitako dokumentazioa Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren Merkataritza Zuzendaritzan aurkeztea.

    3. Euskal Merkataritzako Sariak behar bezala hedatu eta horri buruzko informazioa eman dagozkien lurraldearen jardun-eremuetan.

    4. Sariak behar bezala kudeatzeko beharrezkoa den beste edozein jardun gauzatzea, eta kudeaketa horren inguruan Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak gauza ditzakeen ziurtapen-jardunen menpe jartzea.

  1. Aurkeztutako hautagaitzak aztertzeko Epaimahai Kalifikatzailea eratuko da. Epaimahai hori honako kide hauek osatuko dute:

    Presidentea:

    Merkataritza eta Turismoko sailburuordea.

    Kideak:

    Merkataritzako zuzendaria.

    Berrikuntzaren eta Informazio Gizartearen zuzendaria.

    Merkataritza eta Zerbitzuetako Enpresaburuen Arabako Federazioaren presidentea.

    Bizkaiko Merkataritzako Enpresari Kontseiluaren (CECOBI) presidentea.

    Gipuzkoako Merkatarien Elkartearen presidentea.

    Arabako Merkataritza eta Industria Ganbera Ofizialeko Merkataritzako zuzendaria.

    Bilboko Merkataritza, Industria eta Nabigazioko Ganbera Ofizialeko Merkataritzako zuzendaria.

    Gipuzkoako Merkataritza, Industria eta Nabigazioko Ganbera Ofizialeko Merkataritzako zuzendaria.

    «SShops Donostia-Hiriko Merkataritzagunea» hiri-merkataritzako plataformaren gerentea.

    Idazkaria:

    Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saileko Merkataritzako zuzendariak izendatutako teknikari bat izango da idazkaria, hitza eta botoa izango dituena.

  2. Erabakiak botoen gehiengoarekin hartuko dira. Idazkariak hartzen diren jardun eta erabaki guztiak jasoko ditu aktan, Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialak erabiliz; sariari buruzko epaia emateko arrazoiak ere azalduko dira, eta epaimahaikideak bi hizkuntzak erabili ahal izango ditu bere jardueran.

  3. Epaimahaikideak abstenitu egingo dira eta errefusatu ahal izango dira Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 28. eta 29. artikuluetan aurreikusitako baldintzen arabera.

  4. Epaimahaia osatzen denean, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen 3.7 artikuluak diona beteko da.

  5. Epaimahaiaren osaera erabakia hartu baino lehen jakinaraziko da. Horretarako, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren agindu bat argitaratuko da EHAAn.

Sariak ebazteko proposamena lantzea helburu izanik, epaimahaiak honako irizpide hauek hartuko ditu kontuan:

  1. Enpresa-lankidetzarekin zerikusia duten balioak garatzeko egindako jardunaren berezko garrantzia, betiere jardun horren ondorioz merkataritza-dimentsio kolektiboa hazi bada.

  2. Berrikuntzaren atalekin zerikusia duten balioak garatzeko egindako jardunaren berezko garrantzia, denak ere merkataritza-jarduerari aplikatuak.

  3. Hautagaiak bere jarduera garatzen duen merkataritza-sektorean izandako parte-hartzea eta bilakaera luze samarrak izatea; horretaz gain, jarduera hori gauzatzeari dagokionez, egiten jakitea, baita familia-ondorengotzari heltzeko modua zein izango den jakitea ere.

  1. Epaimahaiak saria emateko proposamena egingo du, hartutako erabakiaren arrazoiak azalduz.

  2. Epaimahaiak proposamena hartu ondoren, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuak erabakiko du, hautagaitzak aurkezteko epea bukatu eta hiru hilabeteko epean beranduenez, eta agindu baten bidez EHAAn argitaratuko da.

  3. Sariei edo horietako batzuei buruzko epaia eman gabe utzi ahal izango da epaimahaien iritziz proposatutako hautagaitza bakar batek ere ez baditu betetzen agindu honetan ezarritako baldintzak.

Aintzatespen publikoaren ekitaldia Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuak egindako deialdiaren bitartez gauzatuko da.

Sarirako eskubidea galtzearen suposatua izango da honakoan zigortua izana: diru-laguntza publikoak eskuratu ahal izateko zigor penal edo administratiboaren baten edo horretarako ezgaitzen dituen lege-debekuren baten eraginpean egon izana, edo sexu bazterkeriagatik zigortua izatea, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunari buruzko otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetatik seigarrenean xedatutakoaren arabera.

Lehenengoa. Deialdi honetan aurreikusi ez den orori dagokionez, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean xedatutakoa aplikatuko da.

Bigarrena. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean.

Hirugarrena. Agindu honen aurka auzi-errekurtsoa jar dakioke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzitarako Salari, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko irailaren 28a.

Industria, Berrikuntza, Merkataritza

eta Turismoko sailburua,

BERNABÉ UNDA BARTUREN.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.