Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2009ko irailaren 29koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, Euskadiko Eskola Kontseiluko kideak kargutik kentzeko eta izendatzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2009ko irailaren 29koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, Euskadiko Eskola Kontseiluko kideak kargutik kentzeko eta izendatzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 190
  • Hurrenkera-zk.: 5336
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2009/09/29
  • Argitaratze-data: 2009/10/02

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Honako hauek kontuan hartuta: Euskadiko Eskola Kontseiluei buruzko urriaren 28ko 13/1988 Legearen 10. eta 12. artikuluek xedatutakoa; Lege hori garatzera etorri den martxoaren 7ko 55/1989 Dekretuak, Euskadiko Eskola Kontseilua arautzekoak, 4., 5. eta 8. artikuluetan ezarri duena; eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 1990eko apirilaren 4ko Aginduak, Euskadiko Eskola Kontseiluko funtzionamendu-araudia onartzen duenak, 5. eta 15. artikuluetan xedatu duena. Eta Hezkuntza Administrazioak proposatuta, hauxe

Lehenengoa. Berek hala eskatuta, eta egindako lanarengatik eskerrak eman ondoren, honako hauek kentzea Euskadiko Eskola Kontseiluko kide kargutik, ospe handiko pertsonen taldetik:

Josu Sierra jauna

Gaizka Gabantxo jauna

Agustin San Vicente jauna

Bigarrena. Honako hauek izendatzea Euskadiko Eskola Kontseiluko kide, ospe handiko pertsonen taldetik:

Francisco Luna jauna

Ascensión Pastor Parres andrea

Candido Hernández Garduño jauna

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera hartuko du indarra agindu honek.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko irailaren 29a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,

MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.