- AGINDUA, 2009ko urriaren 1ekoa, Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuarena, Nekane Fernández de Retana Ribera andreak Enplegu eta Gizarte Gaietako Saileko Immigrazio Zuzendaritzako goi-kargudunaren idazkari gisa zuen lanpostua utz dezala xedatzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2009ko urriaren 1ekoa, Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuarena, Nekane Fernández de Retana Ribera andreak Enplegu eta Gizarte Gaietako Saileko Immigrazio Zuzendaritzako goi-kargudunaren idazkari gisa zuen lanpostua utz dezala xedatzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 200
- Hurrenkera-zk.: 5599
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/10/01
- Argitaratze-data: 2009/10/19
Gaikako eremua
- Gaia: ---
- Azpigaia: ---
Testu legala
Euskal Funtzioa Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 50.2 artikuluan xedatutakoaren arabera eta Lege horretan egotzitako aginpideez baliatuz, hauxe
Lehenengoa. Nekane Fernández de Retana Ribera andrea Enplegu eta Gizarte Gaietako Saileko Immigrazio Zuzendaritzako goi-kargudunaren idazkari gisa zuen lanpostutik kentzea (kodea: 520010, dotazioa: 148), hala eskatu duelako, eta egindako lanagatik eskerrak ematea.
Bigarrena. Kargugabetze horrek 2009ko urriaren 1etik aurrera ekarriko ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.
Hirugarrena. Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du eta aurka egiteko aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke agindua eman duen organoari, hilabeteko epean, Agindua jakinarazten den egunaren biharamunetik hasita. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzietarako Epaitegian, bi hilabeteko epean, Agindua EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko urriaren 1a.
Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburua,
MARÍA GEMMA ARÁNZAZU ZABALETA ARETA.


