- AGINDUA, 2009ko urriaren 1ekoa, Herrizaingoko sailburuarena, Herrizaingo Sailak Ertzaintzaren Kontseiluan duen ordezkaritza aldatzeko eta argitaratzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2009ko urriaren 1ekoa, Herrizaingoko sailburuarena, Herrizaingo Sailak Ertzaintzaren Kontseiluan duen ordezkaritza aldatzeko eta argitaratzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Herrizaingo Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 201
- Hurrenkera-zk.: 5615
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/10/01
- Argitaratze-data: 2009/10/20
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Herri Administrazioa; Sailak
Testu legala
Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziari buruzko uztailaren 17ko 4/1992 legearen 18.1 artikuluak dio Herrizaingo Saileko ordezkarien izendapenak eta kargu uzteak sailaren titularrak egin behar dituela.
Herrizaingoko sailburuaren 2007ko ekainaren 18ko Aginduaren bitartez (2007ko uztailaren 9ko EHAA, 131. zk.) Herrizaingo Sailak Ertzaintzaren Kontseiluan duen ordezkaritza aldatu eta argitaratu zen.
Herrizaingo Saileko egitura organikoa eta funtzionalari buruzko Dekretua ikusita (abuztuaren 28ko 471/2009 Dekretua; 2009ko irailaren 7ko EHAA, 171. zk., ), Herrizaingo Sailak Ertzaintzaren Kontseiluan duen ordezkaritza egitura berri horretara egokitu behar da.
Horregatik guztiagatik, hauxe
Ertzaintzaren Kontseiluan Herrizaingo Sailak duen ordezkaritza aldatzea eta ordezkaritza horren osaera argitara ematea; osaera hori honako hau da:
Lehendakaria: Herrizaingoko sailburua.
Ordezkoa: Segurtasuneko sailburuordea.
Titularra: Segurtasuneko sailburuordea.
Ordezkoa: Segurtasun Sailburuordetzaren Kabineteko zuzendaria.
Titularra: Ertzaintzaren zuzendaria.
Ordezkoa: Baliabide Tekniko eta Azpiegituren zuzendaria.
Titularra: Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea.
Ordezkoa: Giza Baliabideen zuzendaria.
Titularra: Ikuskapen Orokorreko Atalburua.
Ordezkoa: Herritarren Segurtasunerako Atalburua.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean sartuko da indarrean agindu hau.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko urriaren 1a.
Herrizaingoko sailburua,
RODOLFO ARES TABOADA.


