- AGINDUA, 2009ko urriaren 5ekoa, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuarena, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza sail honetan hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdia betetzeke uzten duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2009ko urriaren 5ekoa, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza sailburuarena, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza sail honetan hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdia betetzeke uzten duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 205
- Hurrenkera-zk.: 5714
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/10/05
- Argitaratze-data: 2009/10/26
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Funtzio publikoa
Deskribapenak
Testu legala
Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.2.c) artikuluan agindutakoaren arabera, eta sail honetan hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragartzen duen Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza sailburuaren 2009ko uztailaren 30eko Aginduaren laugarren oinarrian agindutakoaren arabera (2009ko abuztuaren 27ko EHAA) hau,
Lehenengoa. Bete gabe utzi da goi-kargudunaren idazkari lanpostu hau: Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Ingurumenaren Plangintza, Ebaluazio eta Kontrolerako Zuzendaritzakoa, 520010. kodea, 154. dotazioa.
Bigarrena. Agindu honek administrazio-bidea agortzen du, eta bere aurka berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal da Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza sailburuaren aurrean, hilabeteko epean, EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera; edo, bestela, administra-
zioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko urriaren 5a.
Ingurumen, Lurralde Plangintza,
Nekazaritza eta Arrantzako sailburua,
MARÍA DEL PILAR UNZALU PÉREZ DE EULATE.


