- AGINDUA, 2009ko urriaren 6koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena. Honen bidez, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren 2. zikloko eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren Ondoko ikasleek atzerrian alemana, frantsesa eta ingelesa ikasteko kurtsoetarako plazen deialdia egiten da. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2009ko urriaren 6koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena. Honen bidez, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren 2. zikloko eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren Ondoko ikasleek atzerrian alemana, frantsesa eta ingelesa ikasteko kurtsoetarako plazen deialdia egiten da.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 208
- Hurrenkera-zk.: 5792
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/10/06
- Argitaratze-data: 2009/10/29
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Herri Administrazioa
Testu legala
Atzerriko hizkuntza bat ezagutzea hezkuntza-sistemaren oinarrizko helburu bihurtu da hainbat arrazoirengatik: alde batetik, ikasleari prestakuntza osoa emateko beharrezkoa delako eta, bestetik, kultura- eta gizarte-giro desberdinetara hurbiltzeko bitarteko bikaina delako. Atzerriko hizkuntza bat ondo ikasteko, frogatuta dago ikasturtean ikasitakoaren osagarri egokia dela dagokion herrialdean egonaldiren bat egitea.
Hala ere, familia askok ezin diote aurre egin bidaiaren eta egonaldiaren kostu ekonomikoari eta horregatik prestatu du Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak programa berezi hau. Horri esker, ikasle askok atzerrian egonaldia egiteko aukera izango dute udan, eta alemana, frantsesa eta ingelesa hitz egiten den herrialdeetan hizkuntzok sakonean ikasi ahal izango dituzte.
Aurreko ikasturtetako esperientziatik ateratzen denez, komeni da adinari eta eskola-errendimenduari buruzko betebeharrak ezartzea, programa honetan parte hartzen duten ikasleen aprobetxamendua ahalik eta ondoen bermatze aldera. Izan ere, atzerriko herrialdean egoteak hizkuntza oinarri sendoa eta ikasteko talde homogeneoak eskatzen ditu.
Horiek horrela, Euskal Autonomia Erkidegoko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginak, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bidez onetsiak, bere VI. tituluan, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren eremuko diru-laguntzak arautzeari buruzkoan, jasotakoak kontuan hartuz, eta Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariaren proposamenez, honako hau
Alemanian, Frantzian, Erresuma Batuan, Irlandan eta Kanadan 2010eko udan egonaldiak familietan eta ikastaroak egiteko, gutxienez, 750 plazarako deialdia egitea, hurrengo paragrafoan zehazten denaren arabera, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 2. zikloko eta Bigarren Hezkuntzaren Ondoko ikasleentzat.
Deialdi hau zuzentzen zaien ikasleentzako plazak honela banatuko dira:
Hizkuntza - Herrialdea Arabako ikasleak Gipuzkoako ikasleak Bizkaiko ikasleak Plazak
DBH DBHO DBH DBHO DBH DBHO
Ingelesa Irlandan 22 24 44 48 66 72 276
Ingelesa Erresuma Batuan 30 32 60 64 90 96 372
Frantsesa Frantzian DBH eta DBHOko ikasleak EAEn 50
Alemana Alemanian DBH eta DBHOko ikasleak EAEn 22
Eleanitza Kanadan DBHOko ikasleak EAEn, ingelesa eta frantsesa dakizkitenak 30
Plazak guztira 750
DBHko ikasleek Erresuma Batuan ikasteko deitutako lau plaza gordeko dira Matematika-olinpiadako lehenengo lau tokietan geratzen diren ikasleentzat.
Deitutako plazetako bakoitzak kontzeptu hauek hartuko ditu: EAEko hiru hiriburuetatik egonaldia egingo duten tokirako joan-etorria, bidaia-asegurua, matrikula, egingo den hizkuntza-ikastaroko materialak, ostatua familietan, mantenua eta ikastaroa emango den ikastetxerako hiri-garraioa. Kanadako plazetan ostatua ingelesa hitz egiten duten familietan izango da eta gainontzeko prestakuntza-jardueren hizkuntza frantsesa izango da.
Ikastaroek lau asteko iraupena izango dute eta uztailean eta abuztuan egingo dira. Dena dela, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak antolatuko dituen orientazio-bileretan jakinaraziko zaie onuradunei behin betiko egutegia.
Ikastaroak eta familia-egonaldia antolatzeko, Administrazioak administrazio-kontratu berezia deitu eta ebatziko du, hurrengo puntuan jasotakoaren arabera.
Agindu honetan adierazten diren plaza horiek 2010. urtean finantzatzeko, guztira 1.525.000 euro emango dira EAEko Aurrekontu Orokorren aurreproiektuan horretarako jasotako aurrekontu-sailaren kontura.
Adierazitako kopurua nahikoa ez bada eskainitako 750 plaza horien kostua finantzatzeko, kopuru hori gehitu ahal izango da, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko beste laguntza-programa batzuen exekuziotik atera daitezen eskuarte ekonomiko agortu gabeen arabera, eta deialdia ebatzi baino lehen, betiere. Halakorik gertatuz gero, Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen ebazpen baten bidez emango da horren berri.
Agindu honetako deialdian jasotzen diren plazetako bat lortu ahal izateko, honako baldintza hauek bete behar dira:
2008-2009 ikasturte honetako beken deialdi orokorreko beka-onuraduna izatea (Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren 2008ko uztailaren 29ko Agindua, irailaren 1eko EHAAn argitaratua).
Plazak betetzen ez badira bekadun ikasleekin, bekadun ez direnek ere lurralde eta maila bakoitzean geratu diren plaza horiek betetzeko aukera izango dute, baldin eta gainontzeko baldintzak betetzen badituzte eta 5.2 artikuluan jasotako prozeduraren arabera puntuaziorik handienak atera badute.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak aurreko urteetan atzerrian ikastaroak egiteko deitu dituen plazen onuradun ez izatea.
Eskatutako plazari dago(z)kion hizkuntza(k) 2007-2008 eta 2008-2009 ikasturteetan ikasi izana, azkeneko hori autonomia-erkidegoko Bigarren Hezkuntzako ikastetxeren batean.
Eskatutako hizkuntzan gutxienez 6ko puntuazioa izatea, eta gutxienez 15 puntu ateratzea 5.2 artikuluak ezarritako prozeduraren arabera.
2010. urtean 19 urte betetzea, gehienez.
Zigor- edo administrazio-arloko zigorra jaso duten, eta horren ondorioz, diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galdu duten edo horretarako ezgaitzen duen lege-debeku baten eraginpean dauden erakundeek, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen arabera sexu-diskriminazioan erori izanagatiko lege-debekuak barne, ezin izango dute agindu honetan araututako diru-laguntzen eta laguntzen deialdietara aurkeztu, zigorrak ezarritako aldian.
Eskabidea egiteko, eredu normalizatua erabiliko da. Ondoko web orrian eskura daiteke: www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net, Bekak, Laguntzak eta Dirulaguntzak / Unibertsitateaz Kanpoko Ikasleak atalean.
Eskabidea betetzeko, honako datu hauek jarri behar dira:
Eskatzailearen datu pertsonalak.
Zer kurtsotan matrikulatuta dagoen.
Eskatutako herrialdea, lehentasunaren arabera (3 aukera). Eskatutako herrialderako baino ez dute balioko eskabideek, eta herrialderik jarri ez bada, baliogabeak izango dira.
Eskabidea guztiz balioduna izango bada, inprimatuko da eta aitak, amak edo legezko tutoreak baimendu beharko du.
Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera.
Aurkezpena eta tramitazioa ikastetxe publikoan edo pribatuan.
Ikastetxe publikoetako ikasleek, orobat ikastetxe pribatuetakoek baldin eta ikastetxeek atal honetan ezarritako prozedura erabiltzen badute, 3. artikuluan adierazitako eskabidea aurkeztuko dute; aurkeztu ere, NANaren edo pasaportearen fotokopia ikaslea matrikulatuta dagoen ikastetxean.
Ikastetxeak eskaera jasoko du eta interesatuari sarrerako data jasotzen duen kopia zigilatuta emango dio.
Ikastetxeak, eskabideak aurkezteko epea zabalik dirauen bitartean, Sailak prestaturiko aplikazio informatikoan sartuko ditu eskabidearen datuak, batez besteko nota eta eskatutako hizkuntzaren edo hizkuntzen nota; era berean, eskatutako hizkuntza edo hizkuntzak 2007-2008 eta 2008-2009 ikasturteetan, azken hori EAEko ikastetxeren batean, ikasi diren adieraziko du. Batez besteko nota bi hamartarrekin kalkulatuko da, eta emandako irakasgai ebaluagarri guztiak sartuko dira bertan.
Eskabideak aurkezteko azken eguna igaro eta hiru lanegunen buruan itxiko du aplikazioa ikastetxeak. Aplikazioa itxi eta gero ezin izango du eskabiderik sartu.
Astebeteko epean, Pedagogia Berriztatzeko Lurralde Burutzari bidaliko zaio jasotako eskabide guztien dokumentazioa, zerrenda batekin batera; zerrenda horretan ikastetxean izapideturiko eskabide guztiak jasoko dira.
Aplikazio informatikotik aterako da zerrenda hori, eta zuzendariak eta idazkariak izenpetuko dute, eta eskatzaile bakoitzaren datu akademikoak jasoko ditu. Zerrenda horren kopia ikastetxeko iragarki-oholean jarriko da.
Banakako aurkezpena eta tramitazioa.
Ikastetxe pribatuek, baldin eta aurreko puntuan jasotako prozedura ez erabiltzeko aukera egin badute, euren ikasleei jakinarazi beharko diete.
Ikastetxe horietan matrikulaturiko ikasleek ikastetxeari eskatuko diote ziurtagiri akademikoa, agindu honetako I. eranskinean jasotako ereduaren araberakoa.
Ikastetxeko zuzendaritzak behar bezalako aurrerapenez eskuratu beharko dio ziurtagiri hori ikasleari, eskabidea aurkezteko eskubidea erabili ahal izan dezan.
Eskatzaileak, ziurtagiri akademikoa eskuan, horrekin batera aurkeztu beharko ditu I. eranskineko eskabidea eta NANaren edo pasaportearen fotokopia, horretarako epearen barruan, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren Lurralde Ordezkaritzetan, edota Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legeak bere 38.4 artikuluan aurreikusi duen bulegoetatik edozeinetan.
Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariak batzordea eratuko du, laguntzak esleitzeko proposamena prestatu dezan. Batzordeak kide hauek izango ditu:
Pedagogia Berriztatzeko zerbitzuburua. Batzordearen lehendakari gisa jardungo du.
Pedagogia Berriztatzeko Zerbitzuko teknikari bat, idazkari gisa jardungo du.
Hezkuntzako hiru lurralde-ordezkaritzetako Pedagogia Berriztatzeko lurralde-burutzetako kide bana.
Batzordeak proposatuko dizkio Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariari hiru lurralde historikoetako bakoitzean plazak betetzeko hautatu diren ikasleak. Ikasleek lortu duten puntuazioen ordenari jarraituko zaio hautatuen zerrenda egiteko, eta puntuazio hori ateratzeko honako hauek batuko dira: aurreko ikasturteko batez besteko nota eta eskatutako hizkuntzako nota.
Berdinketarik gertatuz gero, azken urtean urteko errenta txikiagoa izan duen familiako kide izateak ebatziko du. Bekadun ez diren ikasleen artean adin handiagoak ebatziko du.
Ikasleek ezin izango dute agindu honen bidez egindako deialdiko plaza bat baino gehiago bete.
Lehen artikuluan ezarritako kupoak bete eta plazarik soberan geratuko balitz, plazok hutsik geratuko dira, ingelesekoak izan ezik. Izan ere, lurralderen batean ikaslerik soberan badago, plaza horiek gainerako lurraldeek hasiera batean esleituta dituzten plazei era proportzionalean gehituko zaizkie, hizkuntza eta maila beretan. Baldintzak betetzen dituzten mailetako eskabide guztiak beteta, soberakinak lurralde bereko beste mailakoei batuko zaizkie, ikastaroa egiteko eskatutako hizkuntza eta txanda errespetatuz.
Puntuazio-ordenaren arabera esleituko dira plazak, eta kontuan izango dira eskatzaileak adierazitako lehentasuna eta plazen baldintzak (1. eta 2. artikuluak). Plazarik lortzen ez duten eskatzaileak itxarote-zerrendetan geratuko dira, herrialdearen eta puntuazio-hurrenkeraren arabera, eta, ingelesaren kasuan, berriz, herrialdearen, hezkuntza-mailaren eta lurraldearen arabera.
Hautatuetakoren batek uko eginez gero, itxarote-zerrendan dauden eskatzaileek izango dute plaza horiek eskuratzeko aukera, plaza horien baldintzak betetzen badituzte.
Hezkuntzako lurralde-ordezkaritzetako iragarki-oholetan eta Sailaren web orrian (www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net) eskatzaileen zerrenda alfabetikoa argitaratuko da 2009ko abenduaren 18an. Zerrenda horretan, eskatutako lehentasun-ordena aplikatu ondoren, honako hauek jasoko dira: aitortutako batez besteko eta hizkuntzako notak, eta plazaren esleipen edo itxarote-zerrendaren proposamena eta, behar izanez gero, baztertutakoen zerrenda, horren arrazoia adieraziz.
Esleipen-proposamenaren edo itxarote-zerrendaren eta, hala bada, baztertzeko proposamenaren aurka, idatzizko erreklamazioak aurkeztu ahal izango dituzte interesatuek Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzetan, 2009ko abenduaren 18tik 2010eko urtarrilaren 18ra arte, egun bi horiek barne.
Erreklamazioak aztertu ondoren, batzordeak Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariari behin betiko ebazpenen proposamena egingo dio, horrek deialdia ebatzi dezan.
Helburu-herrialde bakoitzeko ebazpen bat emango da. Bertan, plazaren bat lortu duten onuradunen zerrenda azalduko da. Plazarik lortu ez duten eskatzaileak itxarote-zerrendan geratuko dira, herrialdeka eta puntuazio-hurrenkeraren arabera. Ingelesaren kasuan, zerrenda biok herrialdeka sailkatuta egongo dira eta hezkuntza-mailaren arabera ere bai, lurraldez lurralde. Zerrenda guztiak argitara emango dira, baita baztertutakoen zerrendak ere, eta baztertzeko arrazoia azalduko da.
Ebazpen horiek 2010eko urtarrilaren 27an argitaratuko dira Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren iragarki-tauletan eta web orrian: www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net.
Eskabideak aurkezteko epea amaitu eta hiru hilabeteren buruan deialdia artikulu honetan finkatutako prozeduraren arabera ebatzi ez bada, eskaerak ezetsi egin direla ulertu ahal izango dute interesdunek. Dena den, Administrazioak idatziz ebatzi ahal izango du.
Deialdiaren behin betiko ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote interesatuek Hezkuntzako sailburuordeari hilabeteko epean, ebazpen hori argitara ematen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.
Datu pertsonalak babesteko 15/1999 Lege Organikoak xedatutakoa betez, deialdi honetan parte hartzeak interesdunaren baimena ematea dakar berekin bere datuak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren fitxategi informatizatuetan sartzeko. Aipatutako legean aurreikusitako sartze-, zuzenketa-, ezeztapen- eta oposizio-eskubideak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzaren aurrean gauzatu ahal izango dira (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz).
Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura egiten diren gastu-espedienteen aurretiko izapidetzea araupetzen duen Ekonomi eta Ogasun Sailaren 2007ko apirilaren 26ko Aginduaren ondorioetarako, agindu honetako diru-laguntzei buruzko ebazpena emateko garaian, Euskal Autonomia Erkidegoaren 2010. urteko aurrekontu orokorretan kreditu egoki eta nahikoa egotea edo ez egotearen menpe geratuko da.
Lehenengoa. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara ematen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean.
Bigarrena. Agindu hau aplikatzeko behar diren argibideak emateko baimena ematen zaio Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariari.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko urriaren 6a.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,
MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.
Ziurtagiri akademikoa, eskatzaileak 2008-2009 ikasturtean ateratako kalifikazioei buruzkoa
Nik, ,
ondoko ikastetxeko idazkari naizenez:
Kodea
EGIAZTATZEN DUT: ondoko eskatzailea, jn./and.
NAN zk. eta helbidea (kalea) zk. solairua/letra
Herria: PK ,
ikastetxe honetan matrikulatuta dagoela ikasturte honetan, ondoko mailan:
DBH 2. zikloa Batxilergoa Lanbide Heziketa
a 4.a 1.a 2.a
zehaztu
eta ondoko hizkuntza(k) ikasi d(it)uela 2007-2008 ikasturtean eta
2008-2009 ikasturtean, ondoko ikastetxe(et)an:
Kodea
2008-2009 ikasturtean matrikulatuta egon zen ondoko mailan
DBH Batxilergoa
a 3.a 4.a 1.a 2.a
eta ondoko kalifikazioak atera zituela:
Kalifikazioak
2008-2009 ikasturtean emandako irakasgaiak* Literala Numerikoa
Atzerriko hizkuntza (**)
2.
3.
4.
5.
6.
7.
8.
9.
10.
11.
12.
Batez besteko nota, 2008-2009koa
Honela aterako da batez besteko nota: emandako irakasgai ebaluagarri guztien zenbakizko noten batura zati irakasgai-kopurua eginez.
Ziurtagiri hau ematen da aginduaren 4.2 artikuluak aurrez ikusitako prozedura telematikoaren ordez. Agindu horrek Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren 2. zikloko eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren Ondoko ikasleek atzerrian alemana, frantsesa eta ingelesa ikasteko kurtsoetarako plazen deialdia egin du.
................................................................, 2009ko ..............................aren ..............a
(Ikastetxearen zigilua) (Idazkariaren sinadura)
*Kurtsoko irakasgai ebaluagarri guztien zerrenda, kalifikazio eta guzti, gainditu gabeak edo aurkeztu gabeak ere barne direla.
(**) GARRANTZIZKO OHARRA: ikasitako hizkuntza (alemana, frantsesa edo ingelesa) espresuki adierazi ezean, ziurtagiriak ez du baliorik izango.


