Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2009ko urriaren 7koa, Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuarena, abenduaren 23ko 327/2003 Dekretuaren 1. kapituluan aurreikusitako laguntzen eskabideak aurten aurkezteko epea finkatzen duena. Dekretu horrek lan-aukerak areagotzeko eta laneratzea sustatzeko neurriak arautzen ditu, aipatutako Kapituluko 5.1. artikuluaren d) idatz-zatiko 2. puntuan aurreikusitako laguntzak izan ezik. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2009ko urriaren 7koa, Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuarena, abenduaren 23ko 327/2003 Dekretuaren 1. kapituluan aurreikusitako laguntzen eskabideak aurten aurkezteko epea finkatzen duena. Dekretu horrek lan-aukerak areagotzeko eta laneratzea sustatzeko neurriak arautzen ditu, aipatutako Kapituluko 5.1. artikuluaren d) idatz-zatiko 2. puntuan aurreikusitako laguntzak izan ezik.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 197
  • Hurrenkera-zk.: 5553
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2009/10/07
  • Argitaratze-data: 2009/10/14

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Lana eta enplegua; Herri Administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Lan-aukerak areagotzeko eta laneratzea sustatzeko neurriak arautzen dituen abenduaren 23ko 327/2003 Dekretuko 1. kapituluaren xedea da Eusko Jaurlaritzak Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren bitartez, zerbitzu laguntzaileak osatzen dituzten entitateen Lanbide-orientazioko ekintzen garapenerako emango dituen laguntzak erregulatzea, baita Lanbide-orientaziokoaz bestelako baliabideak erabili dituzten pertsonentzako preskripzio-sistema ezartzeko babesa ematea ere.

Azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuko 49.5 artikuluan ezarrita dagoenez -Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateratua onartu zen dekretu horren bidez-, Euskal Autonomia Erkidegoaren ekonomia-ekitaldi bakoitzeko aurrekontu orokorrak indarrean jartzen direnean, diru-laguntzak arautzeko behar diren xedapenak emango dira, eta egon daudenak gaurkotu edo aldatu egingo dira; orobat, bere garaian indarraldi mugagabekotzat jo ziren diru-laguntzak iragarriko dira.

Abenduaren 23ko 327/2003 Dekretuak (geroago uztailaren 26ko 192/2005 Dekretuak aldatu du), indarraldi mugagabea du, eta Dekretuko 49.1 artikuluaren arabera, urtero, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantzako sailburuaren bitartez, eskabideak aurkezteko epea finkatuko da aipatutako Dekretuko I. Kapituluan aurreikusitako laguntzak lortu ahal izateko, aipatutako Kapituluko 5.1 artikuluaren d) idatz-zatiko 2. puntuan aurreikusitako laguntzak izan ezik.

Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen Lehendakariaren maiatzaren 8ko 4/2009 Dekretuan xedatzen denez, Lan-aukerak areagotzeko eta Laneratzea sustatzeko neurriak arautzen dituen 327/2003 Dekretuan araututako laguntzak, Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailaren esparrukoak dira, eta horren ondorioz, Agindu hau emateko eskumena Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuarena da.

Abenduaren 23ko 327/2003 Dekretuaren 54.1 artikuluan agindutakoaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan propio ezarritako aurrekontu-izendapenetatik edo aurrekontu-izaerako lege-mailako arauetatik aterako dira aipatutako helburua betetzeko behar diren diru-baliabideak.

Horregatik, Euskal Autonomia Erkidegoko 2009. urteko Aurrekontu Orokorrak onartu zituen abenduaren 29ko 19/2008 Legea onartuta dagoenez gero, honako hau

Lehenengoa. Lanbide-orientazioko Zerbitzuetan lanbide-orientazioko ekintzak egiteko ematen dituen laguntzak arautzen dituen abenduaren 23ko 327/2003 Dekretuaren I. Kapituluan aurreikusitako aurtengo laguntzen eskabideak aurkezteko epea, aipatutako Kapituluko 5.1 artikuluaren d) idatz-zatiko 2. puntuan aurreikusitako laguntzak izan ezik, hilabetekoa izango da Agindu hau argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.

Bigarrena. Abenduaren 23ko 327/2003 Dekretuko I. kapituluaren helburua lortzeko, 327/2003 Dekretuko 5.1 artikuluko d) idatz-zatiko 2. puntuan aurreikusitako laguntzak izan ezik, guztira 5.164.405 euroko gehienezko kopurua bideratuko da 2009. urtean, honela banatuta: 3.718.370 euro 2009ko aurrekontu arruntekoak dira, eta 1.446.035 euro 2010eko ekitaldiko konpromiso-kreditu batekoak. Diru-laguntza hori, behar izanez gero, eguneratu egin daiteke, indarreko legediaren arabera aurrekontuetan aldaketak egitea onartzen bada. Aldaketa horiek gertatzen badira, diru-laguntza emateko Ebazpenaren aurretik egingo dira, eta gertaera hori Lan eta Gizarte Segurantzako sailburuordearen Ebazpen baten bidez emango da argitara.

Hirugarrena. Diru-laguntzak lortzeko eta emateko baldintzak abenduaren 23ko 327/2003 Dekretuan (ondoren 192/2005 Dekretuak aldatu zuen) aurreikusitakoak izango dira.

Lehenengoa. Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari eta, horrenbestez, interesdunek aukerak berraztertzeko errekurtsoa jar diezaiokete Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuari, hilabeteko epean, Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik zenbatzen hasita; hala ezarrita dago Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 107 artikuluan eta hurrengoetan. Orobat, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea ere badute Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietarako Salan, bi hilabeteko epean, Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita; hala ezarrita dago Administrazioarekiko Auzietarako Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko Legearen 10.1.a) artikuluan eta 46. artikuluan.

Bigarrena. Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera sortuko ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko urriaren 7a.

Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburua,

MARÍA GEMMA ARÁNZAZU ZABALETA ARETA.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik