- AGINDUA, 2009ko urriaren 7koa, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuarena, irisgarritasun-planak egiteko, hobekuntza-obrak burutzeko eta hiri-ingurunean zein eraikinetan irisgarritasuna bermatzeko beharrezkoak diren ekipamenduak erosteko Udalentzako, Toki Erakunde Txikientzako eta irabazi-asmorik gabeko eta onura publikoko erakunde pribatuentzako diru-laguntzetarako deialdia egin eta horiek arautzen dituena, eta diru-laguntzen eskabide hori noiz eta non aurkeztu behar den ere zehazten duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2009ko urriaren 7koa, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuarena, irisgarritasun-planak egiteko, hobekuntza-obrak burutzeko eta hiri-ingurunean zein eraikinetan irisgarritasuna bermatzeko beharrezkoak diren ekipamenduak erosteko Udalentzako, Toki Erakunde Txikientzako eta irabazi-asmorik gabeko eta onura publikoko erakunde pribatuentzako diru-laguntzetarako deialdia egin eta horiek arautzen dituena, eta diru-laguntzen eskabide hori noiz eta non aurkeztu behar den ere zehazten
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 199
- Hurrenkera-zk.: 5587
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/10/07
- Argitaratze-data: 2009/10/16
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza
- Azpigaia: Gizarte Gaiak; Herri Administrazioa; Hirigintza eta etxebizita
Testu legala
Irisgarritasuna sustatzen duen abenduaren 4ko 20/1997 Legeak ezarri du, dagoeneko titularitate, erabilera edo zerbitzu publikoetakoak diren hiri-inguruneetako, espazio publikoetako, eraikinetako, garraioetako eta informazio-sistemetako irisgarritasuna bermatzeko eta sustatzeko tresna gisa Udalek eta Toki Erakunde Txikiek, beste hainbaten artean, lau urterako programak egin behar dituztela. Programen helburua elementu horiek legean eta bere garapen-arauetan aurreikusitako irisgarritasun-baldintzetara egokitzea da.
Aipatutako legean ere adierazi da Eusko Jaurlaritzak, Foru Aldundiek eta Udalek irisgarritasuna sustatzeko behar diren sustapen-neurriak hartzea bultzatuko dutela. Diruz laguntzeko moduko programetan, lehentasuneko jardun gisa, ondoko helburu hauek dituzten obrak adieraziko dira: hiri-inguruneen eta espazio publikoen irisgarritasun-baldintzetara, eraikuntzara, garraiora eta badiren komunikazio-sistemetara egokituko diren obrak bultzatuko dituzte.
Hori guztia dela eta, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailak beharrezkotzat jotzen du diru-laguntza bat ezartzea udalentzat, toki erakunde txikientzat eta beste erakunde batzuentzat, hala nola irabazi-asmorik gabeko, onura publikoko eta gizarte-helburu nabariko erakunde pribatuentzat. Diru-laguntza lerro horrek, hasierako fase batean, adierazitako programak sustatuko ditu.
Agindu honek Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2008ko uztailaren 17ko Agindua ordezten du. 2008ko irailaren 10eko EHAAn argitaratu zen eta, irisgarritasun-planak egiteko, hobekuntza-obrak burutzeko eta hiri-ingurunean zein eraikinetan irisgarritasuna bermatzeko beharrezkoak diren ekipamenduak erosteko Udalentzako, bestelako Erakunde Txikientzako eta irabazi-asmorik gabeko eta onura publikoko erakunde pribatuentzako diru-laguntzetarako deialdia egin eta horiek arautzen zituen, eta diru-laguntzen eskabide hori noiz eta non aurkeztu behar zen ere zehazten zuen.
Agindu honen xedea da 2009ko ekitaldirako jarraian zehaztutako ekintzetarako diru-laguntzen deialdia egitea eta horiek arautzea. Honako hauek dira, hain zuzen: 1. egungo hiri-inguruneak, gune publikoak, eraikinak, garraioak eta informazio-sistemak abenduaren 4ko 20/1997 Legean eta horren garapen-arauetan aurreikusitako irisgarritasun-baldintzetara modu progresiboan egokitzea, 2. Euskadiko Autonomia Erkidegoan hiri-ingurunean hobekuntza-obrak burutzea eta 3. eraikinetan irisgarritasuna bermatzeko ekipamendua erostea eta instalatzea. Baldintza horiek Udalen eta toki erakunde txikien irisgarritasun-planetan bilduta daude. Irabazi-asmorik gabeko eta onura publikoko erakunde pribatuen kasuan 1. hobekuntza-obrak burutzea eta 2. eraikinetan irisgarritasuna bermatzeko ekipamendua erostea eta instalatzea, eraikin horietan, edozein titulu tarteko, inork horrelakorik egiten badu erakundearen asmoak gauzatzeko, baita eraikin horien hiri-ingurunean ere.
Diru-laguntza hauek jasotzeko aukera Euskal Autonomia Erkidegoko Udalek, Toki Erakunde Txikiek eta irabazi-asmorik gabeko, onura publikoko eta gizarte-helburu nabariko erakunde pribatuek izango dute, betiere aurreko artikuluan zehaztutako jardunak burutzea eta garatzea baldin badute helburu. Udalentzako eta toki-erakunde txikientzako diru-laguntzak Agindu honen II. kapituluan araututa daude, eta irabazi-asmorik gabeko eta gizarte-helburu nabariko erakunde pribatuentzako diru-laguntzak berriz, Agindu honen III. kapituluan.
Agindu honetan araututako diru-laguntzen eta laguntzen emakida eta, hala badagokio, ordainketa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta honen erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasita dauden baina oraindik bideratzen ari diren itzulera edo zigor prozedura guztiak amaitzearen baldintzapean geratuko da.
Sexu-bereizkeria dela-eta bazterkeria egiteagatik administrazio- edo zigor-zehapena jaso duten pertsona fisiko edo juridikoek ezin izango dute deialdi honetan parte hartu, zigorrak ezartzen duen epean. Ezin izango dute parte hartu, orobat, Emakumezkoen eta Gizonezkoen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen Azken Xedapenen arteko seigarrenean xedatutakoari jarraiki debeku horrekin zehatutakoek.
Horretarako, zinpeko adierazpena aurkeztu beharko da, Agindu honen V. eranskinarekin bat etorriz.
Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saileko Etxebizitza, Berrikuntza eta Kontrol zuzendariari bidali beharko zaizkio eskaerak (Donostia kalea, 1. zk., 01010 Vitoria-Gasteiz). Sail horren Erregistro Orokorrean aurkeztu beharko dira edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Komunari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezarri diren bideetarik edozein erabili ahal izango da eskaerak aurkezteko.
Eskabideak aurkezteko epea hilabete batekoa izango da, Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera kontatzen hasita.
Agindu honen arabera emandako diru-laguntzen kudeaketa-lanak, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saileko Etxebizitza, Berrikuntza eta Kontrol Zuzendaritzak egin behar ditu.
Aurkeztutako eskaeran akatsen edo hutsegiteren bat dagoela atzematen badu Etxebizitza, Berrikuntza eta Kontrol Zuzendaritzak, eskatzaileari jakinaraziko dio eta hamar eguneko epea emango dio arazoa konpontzeko; hori egin ezean, eskaerari uko egin diola ulertuko dela adieraziko dio, ebazpena -Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 42. artikuluan ezarritako moduan eman beharrekoa- eman ondoren.
Aurkeztutako eskabideak aztertzeko eta egiaztatzeko, ondoko pertsona hauek osatuko duten balorazio-epaimahaia eratuko da:
Etxebizitza, Berrikuntza eta Kontrol zuzendaria (edo haren ordezkoa, Etxebizitza sailburuordeak izendatua), lehendakari-lanak egingo dituena.
Araudi Zerbitzuko burua (edo haren ordezkoa, Etxebizitza sailburuordeak izendatua).
Alberto Pinilla Oroz jauna, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saileko teknikaria (edo haren ordezkoa, Etxebizitza sailburuordeak izendatua), idazkari-lanak egingo dituena.
Epaimahaiak, dagokion ebazpen-proposamena Etxebizitza sailburuordeari igorriko dio, Agindu honen 18.2 eta 24.2 artikuluen arabera eskaera bakoitza aztertu eta egiaztatu ondoren.
Balorazio-epaimahaia gaituta dago azterketak burutzeko eta soberako zenbatekoak berriz esleitzeko proposamena burutzeko, baita diru-laguntza honen linea defizitarioetan beharrezkoa den aurrekontuko diru-horniduraren proposamena burutzeko ere.
Eska daitekeen irisgarritasun-aurrekontutzat joko da aurkeztutako plan edo/eta obra eta ekipamenduen erosketa aurrekontua, zergak eta tasak kenduta, bider jarduera mota bakoitzari aplikagarri zaion irisgarritasun-koefizientea.
Jardueraren arabera aplikagarriak diren gehieneko koefizienteak:
Irisgarritasun plana: Koef.= 1.
Pasa bideak, arrapala ez mekanikoak, eskudelak jartzea: Koef.= 1.
Txorkoak ixtea: Koef.= 1.
Komun egokituak: Koef.= 1.
Minusbaliatuentzako aparkalekuak: Koef.= 1.
Eraikinetako irisgarritasuna (horizontala eta bertikala, igogailuak eta jasotzeko plataforma bertikalak eta zeiharrak, ateak, leihoak, eskudelak: Koef.=1.
Igogailuak eta jasotzeko plataformak (translazio bertikala, translazio zeiharra) hiri-izaerakoak: Koef.= 1.
Aldagelak, igerilekuetarako garabiak, salmahaiak, salmenta-makinak, telefono eta telefono-tresna iritsi-errazak, denen irisgarritasuna ahalbidetzen duten teknologia berriak, kutxazainak eta bestelako elementu elkarreragileak, seinale finkoak edo mugikorrak.
Koef.=0,5.
Hiri-altzariak (semaforo berriak, salmenta-makinak, edukiontziak, paperontziak, postontziak, iturriak eta uhaskak, eserlekuak, informazio-guneak, autobus geltokiak, markesinak, seinaleak): Koef.= 0,5.
Kaleen urbanizazioa (plataforma bakarreko kaleak, espaloiak zabaldu, oinezkoen ibilbideak murriztuko dituzten pasaguneak): Koef.= 0,4.
Hiriko arrapala mekanikoak: Koef.=0,2.
Hiriko eskailera mekanikoak: Koef.= 0,15.
Irisgarritasun planean jasotako jarduerak onartuko dira, aurreko zerrendan agertu ez arren ere, baldin eta irisgarritasunarekin lotutako aurrekontua zehaztu eta antzerakoak izateagatik, gorago deskribatutako koefizienteren bat aplikatzen bada.
Erakunde onuradun bakoitzak eska dezakeen irisgarritasun aurrekontua 600.000 eurokoa izango da, gehienez ere. Hona hemen eman daitezkeen kasuak:
irisgarritasun plana idazteko irisgarritasun aurrekontua.
deialdi honek xede duen jarduerekin zuzenean bat datozen hobekuntza-obrak eta ekipamendua erosteko irisgarritasun aurrekontuen batuketa.
irisgarritasun-plana idazteko irisgarritasun aurrekontua gehi deialdi honek xede duen jarduerekin zuzenean bat datozen hobekuntza-obrak eta ekipamendua erosteko irisgarritasun aurrekontuen batuketa.
Diruz lagun daitekeen irisgarritasun-aurrekontua, gehienez ere, eska daitekeen irisgarritasun-aurrekontuaren % 50 izango.
Laguntza hauen emakida bateragarria izango da helburu berbera duten fondo publikoen edo pribatuen kargura jaso daitekeen beste edozein laguntzarekin. Hala ere, helburu berbererako jasotako laguntzen zenbateko osoa, eta deialdi honetan emandako diru-laguntzaren kopurua batuta, azken kostu osoa baino handiagoa bada, gehiegizko kopuru hori kenduko zaio emandako laguntzari, deialdi honetan adierazi den bezala.
Deialdi honetan aurreikusitako diru-laguntzak emateko Ebazpena Etxebizitza sailburuordeak eman eta erakunde onuradunei jakinaraziko die, epaimahai kalifikatzaileak igorritako proposamena ikusirik. Horretarako, sei hilabeteko epea izango du, Agindua indarrean sartzen den egunetik zenbatzen hasita. Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.
Adierazitako epea igarotakoan, aipatutako jakinarazpena egin ez bada, egindako eskaera ezetsitzat hartuko da Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearen -azaroaren 26koa- 44.1 artikuluan ezarritako ondorioetarako, alde batera utzi gabe Lege horrek Administrazioari espresuki ebazteko ezartzen dion betebeharra.
Agindu honetan araututako dirulaguntzak jasoko dituen erakundeak betebeharrok ditu:
Emandako dirulaguntza onartu. Zentzu honetan, diru-laguntzaren emakida jakinarazteko komunikazioa jaso eta hamabost eguneko epean erakunde onuradunek diru-laguntzari espresuki eta idatziz uko egiten ez badiote, diru-laguntza onartu dela ulertuko da.
Diru-laguntza bere xede zehatzerako erabiltzea, hau da, irisgarritasun-plana idazteko, irisgarritasunaren hobekuntza-obrak egiteko edo ekipamendua erosteko.
Ekonomia Kontrolerako Bulegoak eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiak, beren eginkizunetan dihardutela, deialdi honen kontura jasotako diru-laguntzen inguruan eskatzen dieten informazioa ematea.
Diru-laguntzak emateko orduan kontuan hartu ziren baldintzetan edozein aldaketa izanez gero, beka emateko ebazpena ere aldatu egin ahal izango da, betiere, arau honetan laguntzaren onuradun izateko ezarritako gutxieneko baldintzak gordetzen badira. Bereziki aintzat hartuko dira honako aldaketa hauek: aldi berean, beste Administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturen batek emandako laguntza edo diru-laguntzaren bat jasotzea, edo helburu bererako beste diru-sarrera edo baliabiderik jasotzea.
Erakunde onuradunak Etxebizitza, Harri Lan eta Garraio Saileko diru-laguntza eskaeraren eta emakidaren berariazko xederako erabiltzen ez badu, diru-laguntzaren oinarria den ekintza egiten ez badu, diru-laguntza eskatuta lortu nahi ziren helburu zehatzetara aplikatu izana justifikatzen ez badu edo, oro har, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuan, Agindu honetan edo emakida-ebazpenean ezarritako betebeharrak betetzen ez baditu, emandako eta jasotako kopurua legezko interes aplikagarriekin itzuli beharko du, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kargurako diru-laguntzen berme eta itzultzeen erregimen orokorra arautzen duen abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan horretarako ezarritako prozedurari jarraiki.
Erakunde interesdunek deialdi honen eta ondoriozko egintza guztien aurka egin ahal izango dute urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatutako Herri Administrazioen Araubide Juridikoa eta Administrazio Prozedura Erkidea arautzen dituen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak ezarritako epean eta moduan.
Adierazitako diru-laguntzak emateko 3.180.000 euro jarriko dira guztira. Horietatik, 795.000 euro 2009. urtekoak dira, eta beste 2.385.000 euro berriz, 2010ekoak.
Hori guztia, kapitulu honetan eta aurrekoan aipatutako onuradunetako edozeinentzako igoera ekonomikoaren kaltetan izan gabe (beste kapituluko eskatzailerik ezean).
Kapitulu honetan ezarritakoaren babespean, erakunde onuradunek, behar diren kontratuen bidez, sustapen-programak prestatu eta idazteko egindako lanek diru-laguntza jaso dezakete. Programa horiek irisgarritasuna sustatzeko izango dira, eta lehenengo artikuluan aipatuta daude. Era berean, idatzitako irisgarritasun-planetan jasotako obrak betearazteari buruzko jarduerak diruz laguntzeko modukotzat joko dira, lehenengo artikuluan adierazitako helburua badute.
Nolanahi ere, diru-laguntza jaso dezaketen jardunak 2009ko urtarrilaren 1aren ondoren hasi beharko dira. Inbertsioak gauzatzeko epea berriz, 2010eko abenduaren 31n amaituko da.
Jardueren amaiera atzeratzen bada, epea luzatzeko eskatu beharko da. Eskaria 2010eko abenduaren 31 aurretik egin beharko da, hori baita inbertsioak gauzatzeko gehienezko epea. Atzerapenaren arrazoiak justifikatu egin beharko dira eta laguntzak emateko Ebazpena aldatu ahal izango da.
Diru-laguntzaren xede diren irisgarritasun-planek ondoko dokumentazioa jasoko dute gutxienez:
Egokitu beharreko komunikazioaren, garraioaren, eraikinaren eta kanpoko espazioen inbentarioa.
Jardunen lehentasun-ordena.
Programa ekonomikoa eta finantzarioa, egokitzapenak egitera zuzendutako aurreikuspen ekonomikoak zehaztuta.
Egokitzapenak egiteko egutegia.
Agindu honetako araubidearen babesean, diru-laguntzaren onuradun gertatzen diren eta 75.000 biztanle edo gehiago dituzten Udalek euren Plan Zuzentzailea egin beharko dute; bertan, II. eranskinean adierazitako gutxieneko edukia jaso beharko da.
I. eranskinean zerrendatzen diren ekipamendu-ondasunak erosteko eta instalatzeko ere jaso daiteke diru-laguntza, betiere agindu honen lehenengo artikuluak ezarritako helburua badute.
Dagokion udaleko alkateak edo erakundearen legezko arduradunak sinatu beharko du eskaera, agindu honetako III. eranskinean agertzen den araudira egokituta.
Adieraziriko eskaerarekin batera, eta dagokionaren arabera, honako dokumentazio hau aurkeztu beharko da:
Plan zuzendari edota irisgarritasun-planentzat:
Irisgarritasun-plana lantzeko erabakiaren edo ebazpenaren ziurtagiria, edo haren aldaketarena edo zabaltzearena, egitea aurreikusita dauden helburuak adierazita.
Finantzatzeko eskatuko den diru-laguntza jasoko duten inbertsioen edota jardunen gastuen aurrekontu xehatua.
Helburu berarekin eskaturiko edo emandako beste diru-laguntza batzuei buruzko erakunde eskatzailearen ziurtagiria.
Gizonen eta Emakumeen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legean ezarritakoa beteko da, eta zinpeko aitorpena aurkeztu behar da, V. eranskinaren arabera.
Hobekuntza-obretarako eta hiri-ingurunean eta erakinetan -betiere jada idatzitako irisgarritasun-planetan bildurikoetan- irisgarritasuna bermatzeko ekipamendua erosteko eta instalatzeko.
Irisgarritasuna hobetzeko obrak egikaritzeko erabakiaren edo ebazpenaren ziurtagiria edota ekipamendua erostearena irisgarritasuna bermatzeko hiri-ingurunean, gune eta eraikin publikoena, garraiobideena eta komunikazio-sistemena, egitea aurreikusita dauden helburuak adierazita.
Finantzatzeko eskatuko den diru-laguntza jasoko duten inbertsioen edota jardunen gastuen aurrekontu xehatua. Irisgarritasun aurrekontua kalkulatzeko koefiziente ezberdinak erabili direla justifikatuko da.
Helburu berarekin eskaturiko edo emandako beste diru-laguntza batzuei buruzko erakunde eskatzailearen ziurtagiria.
Egin beharreko jardunen deskribapen xehatua, 1/1000 gutxieneko eskalan egin beharreko jardunaren hiri-ingurunearen egoera-planoa, 1/1000 gutxieneko eskalan egin beharreko planta, aurretiko bista eta sekzioen plano deskribatzaileak eta jardun-arloaren egungo egoeraren argazki deskribatzaileak.
Teknikari eskudunak emandako ziurtagiria irisgarritasunaren sustapenaren arloan indarrean dagoen araudiak eskaturiko eskakizun eta irizpideetarako aurreikusiriko jardunen egokitzapenari buruz.
Diru-laguntzaren eskaeraren xede den obra biltzen duen irisgarritasun-planaren fotokopia eta irisgarritasun-planaren kopia formatu digitalean.
Egin beharreko obraren eta diru-laguntzaren jardunaren xede den ingurunearen argazki-dokumentazioa paperean eta formatu digitalean (jpg formatua), argazkiak noiz hartu ziren argi eta garbi adierazita.
Gizonen eta Emakumeen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legean ezarritakoa beteko da, eta zinpeko aitorpena aurkeztu behar da, V. eranskinaren arabera.
Oro har, Agindu honetan ezarritako baldintzak betetzen dituzten proiektu guztiak diruz laguntzeko modukotzat joko dira.
Epaimahaiak aurkeztutako eskariak aztertuko ditu, jardunak Agindu honetako 1. artikuluan zehaztutako xedearekin bat datozela egiaztatzeko, baita Aginduko 7.2 artikuluan jasotako koefizienteak behar bezala aplikatu direla ere.
Kasuan-kasuan eman beharreko diru-laguntzaren zenbatekoa eska daitekeen irisgarritasun-aurrekontua (7. artikuluan jasotakoa aplikatuz kalkulatutakoa) bider 0,5 eginda zehaztuko da.
Horrela kalkulatutako zenbatekoen batuketa Agindu honetan emandako aurrekontu-zuzkidura baino handiagoak bada, lortutako kopuruen proportzioan hainbanatuko da.
Kreditu orokorra kalkulatutako zenbatekoak baino handiagoa bada, emandako kopuruak hobetuko dira, eta kreditu orokorraren gehiegizko kopurua hainbanatuko da, lortutako kopuruen proportzioan, eta lortutako kopuruak ez du gainditu behar aurkeztutako irisgarritasun-aurrekontua.
Kasuan-kasuan emandako diru-laguntza bi zatitan ordainduko da ondoko prozedura honi jarraiki:
iresgarritasun-planen kasuan eta irisgarritasuna hobetzeko obren eta ekipamendua erosteko planen kasuan, diru-kopuruaren % 25 ordainduko da, 11. artikuluan a) ikatz-zatian adierazitako hamabost eguneko epea amaitu ondoren, betiere ikatz-zati horretan aipaturiko uko-egite propiorik ez badago, eta erakunde onuradunak gastua baimentzea edo kontratuaren esleipena justifikatzen duten agiriak aurkeztu ondoren. Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren arabera ematen diren diru-laguntzen bermeei eta horiek itzultzeari buruzko erregimen orokorra arautzen duen eta horien kudeaketan parte hartzen duten erakunde laguntzaileek bete beharreko baldintzak, erregimena eta eginbeharrak ezartzen dituen abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuak ezartzen duen bermeen erregimenarekin bat etorriz bermatuko da kopuru hori.
Iresgarritasun-planen kasuan, 2009ko urtarrilaren 1etik aurrera ordainduko da gainerakoa, eta betiere lanak amaitu, eta honako dokumentazio hau Etxebizitza, Berrikuntza eta Kontrol Zuzendaritzan aurkeztu ondoren:
Irisgarritasun-plana egiteko eta idazteko erakunde onuradunak formalizatutako kontratuaren edo kontratuen kopia konpultsatua.
Egindako lanei lotutako gastu guztiei dagozkien fakturak eta ziurtagiriak.
Idatzitako planaren ale bat formatu digitalean.
Erakunde onuradunaren ziurtagiria; bertan, emandako diru-laguntzaren helburua eta xedea bete direla, eta horretarako erabilitako zenbatekoak egiaztatuko dituzte.
Helburu berbererako emandako bestelako diru-laguntzei buruz erakunde onuradunak egindako ziurtagiria.
Udalentzako eta toki erakunde txikientzako irisgarritasun-planaren jarraipen-fitxa (IV. eranskinean dago jasota), behar bezala beteta.
Gainerakoa, hobekuntza-obrez eta hiri-ekipamendua erosteaz eta instalatzeaz ari garela, 2010eko urtarrilaren 1etik aurrera ordainduko da, honako hauek aurkeztean:
Egindako jardunen behar bezala bideraturiko ziurtagiriak eta fakturak. Azken ziurtagiriak lanen amaierako ziurtapen-agiria, dagozkion fakturekin, jasoko du.
Egin beharreko obraren eta diru-laguntzaren jardunaren xede den ingurunearen argazki-dokumentazioa paperean eta formatu digitalean (jpg formatua), argazkia noiz hartu zen argi eta garbi adierazita.
Udalentzako eta toki-erakunde txikientzako irisgarritasun-obren jarraipen-fitxa (IV. eranskinean dago jasota), behar bezala beteta eta obra-amaierako datuak ere bilduta.
Obrak, irisgarritasunaren 20/1997 Legeak araututakoa betetzen duela erakusten duen teknikari eskudunaren ziurtagiria.
Xede bererako jasotako bestelako diru-laguntzen ziurtagiria.
Diruz laguntzeko moduko obra beste obra handiago baten zati izanez gero, nahikoa izango da diruz laguntzeko moduko obrari dagokion amaierako ziurtagiri partzialarekin.
Azken likidazioa egiteko eskatutako dokumentu guztiak aurkezteko mugako data 2011ko urtarrilaren 31 izango da.
Adierazitako diru-laguntzak emateko 300.000 euro jarriko dira guztira. Horietatik, 75.000 euro 2009. urtekoak dira, eta beste 225.000 euro berriz, 2010ekoak.
Hori guztia, kapitulu honetan eta aurrekoan aipatutako onuradunetako edozeinentzako igoera ekonomikoaren kaltetan izan gabe (beste kapituluko eskatzailerik ezean).
Kapitulu honetan ezarritakoaren babespean, erakunde onuradunek behar diren kontratuen bidez egindako irisgarritasun-lanek (1. artikulukoek) diru-laguntza jaso dezakete, baldin eta artikulu horretan aipatutako helburua badute.
Nolanahi ere, diru-laguntza jaso dezaketen jardunak 2009ko urtarrilaren 1aren ondoren hasi beharko dira. Inbertsioak gauzatzeko epea berriz, 2010eko abenduaren 31n amaituko da.
Jardueren amaiera atzeratzen bada, epea luzatzeko eskatu beharko da. Eskaria 2010eko abenduaren 31 aurretik egin beharko da, hori baita inbertsioak gauzatzeko gehienezko epea. Atzerapenaren arrazoiak justifikatu egin beharko dira eta laguntzak emateko Ebazpena aldatu ahal izango da.
I. eranskinean zerrendatzen diren ekipamendu-ondasunak erosteko eta instalatzeko ere jaso daiteke diru-laguntza, betiere agindu honen lehenengo artikuluak ezarritako helburua badute.
Irabazi-asmorik gabeko eta erabilera publikoko erakunde pribatuaren legezko ordezkariak izenpetu behar du eskaera, agindu honetako III. eranskinean agertzen den eredura atxikita.
Honako dokumentazio hau bildu beharko du aurkezturiko eskaerak:
Finantzatzeko eskatzen den diru-laguntza jasoko duten inbertsioen edo/eta jardunen gastuen aurrekontu xehatua eta finantzaketa-plana. Justifikatu behar da zergatik aplikatu diren irisgarritasun-aurrekontua kalkulatzeko koefizienteak.
Helburu berarekin eskaturiko edo emandako beste diru-laguntza batzuei buruzko erakunde eskatzailearen ziurtagiria.
Egin beharreko jardunen deskribapen xehatua, 1/1000 gutxieneko eskalan egin beharreko jardunaren hiri-ingurunearen egoera-planoa, 1/1000 gutxieneko eskalan egin beharreko planta, aurretiko bista eta sekzioen plano deskribatzaileak eta jardun-arloaren egungo egoeraren argazki deskribatzaileak.
Teknikari eskudunak emandako ziurtagiria irisgarritasunaren sustapenaren arloan indarrean dagoen araudiak eskaturiko eskakizun eta irizpideetarako aurreikusiriko jardunen egokitzapenari buruz.
Obra-lizentziaren fotokopia edo haren eskaera.
Honako dokumentazio hau ere eskatzen da:
Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzakoak bete izana egiaztatuko duen dagozkion Foru Ogasunaren eta Gizarte Segurantzako Diruzaintzaren ziurtagiri eguneratua.
Identifikazio Fiskaleko Kodearen fotokopia.
Erakundearen estatutuen kopia, baita estatutu horietan ondoren egindako aldaketa guztiena ere.
Erakundearen xedeak garatze aldera erakundea eraikina erabiltzeko gaitzen duen tituluaren fotokopia.
Egiaz irabazi-asmorik gabeko eta erabilera publikoko erakunde pribatuak direla egiaztatzeko, betiere gizarte-laguntzako xede argia dutenak eta, horrenbestez, laguntzak jaso ditzaketenak, honako hauek aurkeztu beharko dituzte agiri bidez frogatzeko moduan:
Euren gizarte-laguntzako xedearen definizioa.
Zerbitzua zenbat laguni ematen dieten (argitu ezintasun fisikoa dutenen kopurua).
Hurbileko gizarte-zerbitzuekin duten koordinazioa.
Boluntariotzarekin duten funtzionamendua. Adierazi kopurua.
Erakundearen gizarte-laguntzako xedea egiaztatzen duen beste edozein dokumentu.
Egin beharreko obraren eta diru-laguntzaren jardunaren xede den ingurunearen argazki-dokumentazioa paperean eta formatu digitalean (jpg formatua), argazkiak noiz hartu ziren argi eta garbi adierazita.
Gizonen eta Emakumeen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legean ezarritakoa beteko da, eta zinpeko aitorpena aurkeztu behar da, V. eranskinaren arabera.
Oro har, Agindu honetan ezarritako baldintzak betetzen dituzten proiektu guztiak diruz laguntzeko modukotzat joko dira.
Epaimahaiak aurkeztutako eskariak aztertuko ditu, jardunak Agindu honetako 1. artikuluan zehaztutako xedearekin bat datozela egiaztatzeko, baita Aginduko 7.2 artikuluan jasotako koefizienteak behar bezala aplikatu direla ere.
Kasuan-kasuan eman beharreko diru-laguntzaren zenbatekoa eska daitekeen irisgarritasun-aurrekontua (7. artikuluan jasotakoa aplikatuz kalkulatutakoa) bider 0,5 eginda zehaztuko da.
Horrela kalkulatutako zenbatekoen batuketa Agindu honetan emandako aurrekontu-zuzkidura baino handiagoak bada, lortutako kopuruen proportzioan hainbanatuko da.
Kreditu orokorra kalkulatutako zenbatekoak baino handiagoa bada, emandako kopuruak hobetuko dira, eta kreditu orokorraren gehiegizko kopurua hainbanatuko da, lortutako kopuruen proportzioan, eta lortutako kopuruak ez du gainditu behar aurkeztutako irisgarritasun-aurrekontua.
Kasuan-kasuan emandako diru-laguntza bi zatitan ordainduko da ondoko prozedura honi jarraiki:
Diru-kopuruaren % 25, irisgarritasun-planen kasuan eta irisgarritasun hobetzeko obren eta ekipamendua erosteko eta instalatzeko planen kasuan, 11. artikuluan a) idatz-zatian adierazitako hamabost eguneko epea amaitu ondoren ordainduko da, betiere idatz-zati horretan aipaturiko uko-egite propiorik ez badago, eta onuradunak kontratuaren esleipena edo obra-lizentzia aurkeztu ondoren.
2010eko urtarrilaren 1etik aurrera ordainduko da gainerakoa, ondoko dokumentazioa aurkeztuta:
Egindako jardunen behar bezala bideraturiko ziurtagiriak eta fakturak.
Egin beharreko obraren eta diru-laguntzaren jardunaren xede den ingurunearen argazki-dokumentazioa paperean eta formatu digitalean (jpg formatua), argazkia noiz hartu zen argi eta garbi adierazita.
Irabazi-asmorik gabeko eta onura publikoko erakunde pribatuentzako irisgarritasun-obren jarraipen-fitxa (IV. eranskinean dago jasota), behar bezala beteta eta obra-amaierako datuak ere bilduta.
Obrak, irisgarritasunaren 20/1997 Legeak araututakoa betetzen duela erakusten duen teknikari eskudunaren ziurtagiria.
Xede bererako jasotako bestelako diru-laguntzen ziurtagiria.
Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzakoak bete izana egiaztatuko duen dagozkion Foru Ogasunaren eta Gizarte Segurantzako Diruzaintzaren ziurtagiri eguneratua.
Diruz laguntzeko moduko obra beste obra handiago baten zati izanez gero, nahikoa izango da diruz laguntzeko moduko obrari dagokion amaierako ziurtagiri partzialarekin eta obra eskatutako eta diru-laguntza emateko lortutako lizentziari egokitzen zaiola adieraziko duen teknikari eskudunaren txostena aurkeztearekin.
Azken likidazioa egiteko eskatutako dokumentu guztiak aurkezteko mugako data 2011ko urtarrilaren 31 izango da.
Lehenengoa. Agindu honetan espresuki aurreikusi gabeko alderdi guztietan, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatutako Herri Administrazioen Araubide Juridikoa eta Administrazio Prozedura Erkidea arautzen dituen azaroaren 26ko 30/1992 Legean eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuan bildutako aurreikuspenak aplikatuko dira.
Bigarrena. Administrazio-bidea agortzen duen Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa jar dakioke Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuari hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian bi hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.
Hirugarrena. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko urriaren 7a.
Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburua,
IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.
Agindu honen bidez diruz laguntzeko moduko «ekipamendutzat» har daitezkeen elementuak zein diren zehazte aldera, honakoak ezarri ditugu:
HIRI-ALTZARIAK:
Soinu-semaforoak
Salmenta-makinak
Edukiontziak, paperontziak, postontziak
Iturriak eta edontziak
Eserlekuak
Informazio-guneak (udalekua, herritarren zerbitzukoa, garraiokoa)
Autobus-geltokiak, markesinak
Seinaleak
Mugitzeko edo igotzeko elementu mekanikoak
ERAIKINAK, GARRAIOA ETA KOMUNIKAZIOA:
Igogailuak
Ateak
Leihoak
Eskubanda
Zenbait elementu mekaniko: eskailera mekanikoak, zola ibiltariak, jasotzeko plataformak (translazio bertikala, translazioa zeiharra).
Altzariak: salmahaiak, salmenta-makinak.
Irisgarriak diren telefonoak eta telefono-tresnak.
Denok komunikatzea eta informatzea ahalbidetzen duten teknologia berriak. Adib.: azpitituluak sortzeko tresnak, Internet, ikusteko eta entzuteko zailtasunak dituztenentzako softwarea moldatzea, eta abar.
Kutxazainak eta bestelako elementu elkarreragileak.
Seinale finkoak edo mugikorrak (ondo entzuten ez dutenentzako ikus-ohartarazleak).
Zerrenda hau zehatza ez denez gero, irisgarritasuna hobetzeko ezinbesteko elementu diren ibilgetuek jasoko dute diru-laguntza.
Justifikazioa (Irisgarritasun Plana idazteko beharra).
Helburu orokorrak.
Guztiontzako irisgarritasuna eta diseinua.
Gizarte-eragina
Mugigarritasuna
Ingurumen-kalitatea.
Aurrekariak.
Araudia.
HIRIAREN AZALPENA:
Ezaugarri demografikoak eta sozio-ekonomikoak.
Jardueren banaketa ondoko arloen arabera
Bizilekua
Lana
Hezkuntza
Aisia / astialdia / dibertsioa
Merkataritza
Osasuna
Ezaugarri fisikoak
Kokapena
Ondoko herriekiko harremana
Topografia
Mugigarritasuna, garraioa eta lana
Bide-motak:
Oinezkoenak
Ibilgailuen trafikorakoak
Mistoak
Komunikazio-ardatz nagusiak
Oinezkoenak
Ibilgailuen trafikorakoak
HIRIAN INTERES BEREZIA DUTEN ZERBITZUAK: kokapena, azterketa eta banaketa erlatiboak.
Eraikin publikoak
Plazak, parkeak eta lorategiak
Irisgarritasunaren onurak bereziki jasotzen dituzten kolektiboak hartzen dituzten eraikinak.
Turismo eta kultur interes bereziko eremuak.
GARRAIO PUBLIKOKO LINEAK:
Ibilbideak
Erabiltzaileen joan-etorriak
TRAFIKOA ETA ZIRKULAZIOA:
Trafiko-fluxuen banaketa
Aparkalekuak
Obra publikoetako udal-inbertsioen programa. Herritarren parte-hartzea.
Irisgarritasunak bereziki eraginpean hartutako eta irisgarritasunean bereziki inplikatutako erakundeak: Urritasunak dituzten pertsonen elkarteak; Auzo Elkarteak; Adinduen Elkarteak, Kontsumitzaileen Elkarteak eta abar.
Eskarien eta beharren azterketa.
Adostasuna.
IRISGARRITASUN PLANAREN PROPOSAMENAK:
Barrutien araberako banaketa.
Lehentasun-ordena.
Irisgarritasun-sareak: Ibilbideak eta eremu irisgarriak.
Irisgarritasunaren udal kudeaketa eta antolamendurako proposamenak.
Egin beharreko plan partzialen zehaztapena.
Etxebizitza, Berrikuntza eta Kontrol zuzendaria.
Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saila
Donostia kalea, 1
01010-Vitoria-Gasteiz
Jarraian zehaztutako jardueretarako k (1)egindako eskabidea, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuaren Aginduaren babesean.
Izp.:(Alkatea/erakundearen legezko ordezkaria)
Erakunde eskatzailea:
IFK:
Helbidea:
Harremanetarako pertsona:
Telefono zenbakia:
Posta elektronikoa:
ESKA DAITEKEEN IRISGARRITASUN AURREKONTUA
Udala / Toki Erakunde Txikia / Erakunde Pribatua
Irisgarritasun aurrekontua guztira (600.000 euros eska daitezke gehienez)
JARDUNA
(Plana / Obra
Ekipamendua) Aurrekontua, zergak eta tasak kenduta (1) Irisgarritasun koefizientea (7.2 artikulua)(2) Eska daitekeen irisgarritasun aurrekontua (3)=(1)*(2)
Agindu zk.: (1)____, 2009ko (2)_______ren (3)___(e)koa Argitaratua: EHAA zk: (4) _______2009ko (5)_______ren (6)__(e)koa
Espedientea Onuraduna Lurralde Historikoa
SACC-09
(7)______) (8) (9)
Irisgarritasun-plana Aurkezturiko aurrekontua
(10)
Esleipena Aurrekontua (11)
Enpresa: Esleipen-data Enpresa: Esleipen-data
(1) Aginduaren zenbakia, (2) Aginduaren data, hilabetea, (3) Aginduaren data, eguna, (4) Boletinaren zenbakia, (5) Boletinaren data, hilabetea,(6) Boletinaren data, eguna, (7) Espedientearen zenbakia, (8) Dirulaguntza eskatu duen Udaletxearen edo erakundearen izena, (9) Lurralde Historikoaren izena, (10) Aurkezturiko aurrekontua zerga eta tasarik gabe, (11) Gauzatutako aurrekontua zerga eta tasarik gabe
Izena:
NAN/AIZ/Pasaportea:
Jarraian adierazitako erakundearen legezko ordezkaria den aldetik
Erakundea:
Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailaren Etxebizitza, Berrikuntza eta Kontrol Zuzendaritzari eskatutako diru-laguntzari dagokionez, honako hau AITORTZEN DU:
Diru-laguntza eskatu duen pertsona edo erakundea ez da sexu-diskriminazioagatiko zigor administratiborik edo penalik betetzen ari, eta ez zaio debeku hori ezarri Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen arabera.
Diru-laguntza eskatu duen pertsonari edo erakundeari ez zaio diru-laguntza edo laguntza publikorik jasotzeko aukera galtzea dakarren zigorrik ezarri, ezta horretarako ezgaitzen duen legezko debekurik ezarri ere.
_________________ _, 2009ko ______ren _______________a.
ESKATZAILEA.


