- AGINDUA, 2009ko urriaren 7koa, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuarena, sail honetan hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragartzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2009ko urriaren 7koa, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuarena, sail honetan hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragartzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 206
- Hurrenkera-zk.: 5738
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/10/07
- Argitaratze-data: 2009/10/27
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Funtzio publikoa
Deskribapenak
Testu legala
Arabako Lurralde Ordezkaritzan hutsik geratu da lurralde-bulegoko buru lanpostua, laster lurralde-
ordezkari lanpostua izena izango duena (kodea: 511856; dotazioa: 1). Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.2.c) artikuluaren arabera, eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritzak aldeko txostena egin eta gero, eranskinean aipatzen den lanpostua izendapen askez beteko dela iragartzea erabaki du sail honek, ondoko oinarrien arabera:
OINARRIAK
Lehenengoa. Agindu honen bidez iragartzen den lanpostua eskatzeko baldintzak dira karrerako funtzionarioa izatea eta agindu honen eranskinean ezarritako baldintzak betetzea.
Bigarrena. Interesdunek Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saileko Zerbitzu Orokorren Zuzendaritzara bidali beharko dituzte eskabideak, 15 egun balioduneko epean, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera. Eskabidean, bestalde, datu pertsonalak eta egun duten destinoa adierazi beharko dituzte.
Hirugarrena. Idazkiarekin batera curriculum vitae aurkeztu beharko dute, datu hauek jasoaz:
Titulu akademikoak.
Betetako lanpostuak, bai herri administrazioan, bai enpresa pribatuetan.
Egindako ikasketak eta ikastaroak, hizkuntzak eta hautagaiek egokitzat jotzen dituzten merezimenduak.
Eskatzen diren betekizunen eta aurkeztutako merezimenduen egiaztagiriak aurkeztu beharko dituzte eskabidearekin batera. Halaber, argitalpenak, txostenak edo bestelako agiriak aurkez ditzakete, egoki iritziz gero.
Laugarrena. Deialdi hau agindu baten bidez ebatziko du Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo sailburuak, gehienez ere hilabeteko epean, eskabideak aurkezteko epea amaitu eta hurrengo egunetik aurrera. Agindua, bestalde, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.
Administrazio-bidea agortzen duen agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango da Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren aurrean, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, hilabeteko epean; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-
errekurtsoa jar daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, bi hilabeteko epean.
Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko urriaren 7a.
Industria, Berrikuntza, Merkataritza
eta Turismoko sailburua,
BERNABÉ UNDA BARTUREN.
Deialdiko lanpostua:
Izena: Lurralde-bulegoko burua (511856 kodea, dotazioa: 1).
Kokapena: Arabako Lurralde Ordezkaritza.
Herria: Vitoria-Gasteiz.
Kidegoa: A.
Lanpostu-mailako osagarria: 29.
Berariazko osagarria: 28.605,70 euro.
Hizkuntza-eskakizuna: 4, derrigortasun-data barik.
Lanpostua betetzeko betekizunak:
Estatuko edozein administrazio publikotako A taldeko kidegoren batekoa izatea.
Estatuko edozein administrazio publikotako A taldeko kidegoren bateko karrerako funtzionario izatea eta jarduneko zerbitzuan, zerbitzu berezietan edo semealabak zaintzeko eszedentzian egotea.
Era berean, parte har dezakete derrigorrezko lan utzialdian daudenek, beste herri-administrazio batzuetan ari direnek, egitekoez gabetuta daudenek eta borondatezko lan utzialdian daudenek, baldin eta egoera horietarako ezarritako epea bete baldin badute. Prozedura horren bidez jarduneko zerbitzura itzuliko dira.
Lanpostua atxikita dagoeneko kidegoari doazkion zereginak burutzen 5 urteko esperientzia izatea.


