Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2009ko urriaren 8koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuarena. Honen bidez, kudeaketa-, ordezte- eta aholkularitza-zerbitzuak ezartzeko laguntzen deialdia egiten da 2009rako eta Nekazari gazteek ustiategiak jartzeko nazio-laguntza osagarriaren zenbateko osoa jendaurrean jartzen da. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2009ko urriaren 8koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuarena. Honen bidez, kudeaketa-, ordezte- eta aholkularitza-zerbitzuak ezartzeko laguntzen deialdia egiten da 2009rako eta Nekazari gazteek ustiategiak jartzeko nazio-laguntza osagarriaren zenbateko osoa jendaurrean jartzen da.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 210
  • Hurrenkera-zk.: 5849
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2009/10/08
  • Argitaratze-data: 2009/11/02

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Herri Administrazioa; Nekazaritza eta arrantza; Ekonomia

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Nekazaritza-sektorearentzako egiturazko eta ingurumenezko dirulaguntzei buruzko uztailaren 8ko 133/2008 Dekretuaren 12. artikuluan ezarri legez, Nekazari eta basozainei beren ustiategiak egokitzen, hobetzen eta kudeatzen laguntzeko xedez, eta horien etekin globala handitzen laguntzeko xedez, EAEko nekazaritza eta basogintzako ustiategietarako kudeaketa, ordezkapen eta aholkularitzazerbitzuak ezartzeko edo egokitzeko laguntzak emango dira.

Halaber, 29. artikuluan xedatu bezala, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura sailburuaren aginduaren bidez, dekretu horren 12. artikuluan xedatutako laguntzen deialdia egingo da. Deialdi horretan ekitaldi bakoitzerako eskabideak aurkezteko epeak ezarriko dira, eta uztailaren 8ko 133/2008 Dekretuaren arabera nola LGNEFen kontura hala Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura eman beharreko dirulaguntzen guztizko kopurua ezagutaraziko da.

Nekazari gazteek ustiategiak jartzeari dagokionez, uztailaren 8ko 133/2008 Dekretuaren 10. artikuluan xedatu bezala, aurreko artikuluan jasotako laguntzaz gain, Estatuko laguntza osagarria eman ahal izango zaie nekazari gazteei, artikulu horretan zehaztutako betekizun, irizpide eta prozedurei jarraiki.

Edu bertsuan, 27. artikuluan adierazi bezala, bi laguntzen eskabidea Nekazari Gaztearen Bulegoen arduraduna den Foru Erakundean aurkeztu behar izango da foru aldundiek zehazten dituzten epe, leku eta moduan eta Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura sailburuak agindua egingo du eta horren bitartez publizitatea emango zaie aurrekontu-ekitaldi bakoitzean eman beharreko laguntzen bolumen osoari. Hori dekretu honetako 10. artikuluaren babesean egingo da, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura.

Hori dela bide, honako hau

Lehenengoa. Helburua.

Agindu honen xedea Nekazaritzarako egiturazko eta ingurumeneko laguntzei buruzko uztailaren 8ko 133/2008 Dekretuaren 12. artikuluan xedatutako kudeaketa, ordezte eta aholkularitza zerbitzuak ezartzeko laguntzen deialdia egitea da 2009 urterako.

Jas berean, agindu honen bidez 2009an nekazari gazteek ustiategiak jartzeko nazio laguntza osagarriaren zenbateko osoa uztailaren 8ko 133/2008 Dekretuaren 10. artikulua- jendaurrean jartzen da.

Bigarrena. Kudeaketa, ordezte eta aholkularitza zerbitzuak ezartzeko laguntzen eskabideak aurkezteko epea

Kudeaketa, ordezte eta aholkularitza zerbitzuak ezartzeko laguntzen eskabideak Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzan aurkeztu beharko dira hilabeteko epean, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik.

Hirugarrena. Aurkeztu beharreko dokumentazioa.

Kudeaketa, ordezte eta aholkularitza zerbitzuak ezartzeko laguntzen eskabideekin batera ondoko dokumentazioa aurkeztu behar da:

Nekazaritzako ustiategiei aholkularitza emateko onartuta egotearen ziurtagiria, edo

Basoen kudeaketaplan iraunkorrak ezartzeko aholkularitzarako erakunde onetsi gisa Euskadiko Basogintza Elkarteen Konfederakundekoa dela egiaztatzen duen dokumentazioaren kopia.

Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak beterik daudela egiaztatzen duten agiriak.

Jasotako beste dirulaguntza batzuen zerrenda, uztailaren 8ko 133/2008 Dekretuaren 7. artikuluan zehaztutako bateragarritasun-irizpideak eta 12.5 artikuluan adierazitako gutxienekoen erregimenaren mugak betetzen direla egiaztatzeko.

Eskabidea aurkeztu aurreko urtean aholkularitza­zerbitzuak kontratatu dituzten nekazaritza eta basogintzako ustiategien zerrenda.

Eskainitako zerbitzumotak.

Ondasun inbentariagarrietako inbertsioen, prestakuntza-gastuen eta diruz lagun daitezkeen langile-gastuen zerrenda, uztailaren 8ko 133/2008 Dekretuaren 12.4 artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz. Eskaera aurkezten den urtean zehar egitekoa izango da.

Laugarrena. Kudeaketa, ordezte eta aholkularitza zerbitzuak ezartzeko laguntzetarako kopuruak.

2009ko aurrekontuekitaldian kudeaketa, ordezte eta aholkularitza zerbitzuak ezartzeko laguntza hauek finantzatzeko eman beharreko baliabideen guztizko bolumena gehienez ere 150.000 eurokoa izango da; horietatik 54.000 euro LGENFren kargura izango dira eta 96.000 euro, berriz, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kargura.

Halaber, gehieneko kopuru horretatik % 90 (135.000 euro) nekazaritzako ustiategiei kudeaketa-, ordezkapen- eta aholkularitza-zerbitzuak ematen dituzten erakundeei zuzendurikoak izango dira, eta % 10 (15.000 euro) basogintzako ustiategiei zuzendutako kudeaketa-, ordezkapen- eta aholkularitza-zerbitzuak eskaintzen dituztenei. Hala eta guztiz ere, gaindikinak edo erakunde-ildo edo mota hauetako bakoitzerako erabat aplikatzen ez diren kopuruak beste erakunde-ildo edo mota batzuei zuzendu ahal izango zaizkie.

Bosgarrena. Nekazari gazteek ustiategiak jartzeko nazio laguntza osagarriaren zenbateko osoa

2009an Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura nekazari gazteek ustiategiak jartzeko nazio laguntza osagarria finantzatzeko baliabideen gehieneko zenbateko osoa 1.005.000 euro (670.000,00 euro, ordainketa kreditu bezala 2009an eta 335.000 euro, konpromiso kreditu legez, 2010erako) izango da.

  1. Ebazpen honetan jarritako zenbatekoa aldatu egin ahal izango da eskatutako laguntzen zenbateko osoa kontutan harturik, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren beste laguntza-egitarau batzuk gauzatzean agortzen ez diren aurrekontu-baliakizunen arabera, eta laguntzei buruzko ebazpena eman baino lehen. Nekazaritzaren eta Arrantzaren Garapeneko sailburuordearen ebazpenaren bitartez emango da egoera horren berri.

    Seigarrena. Errekurtsoak.

    Administrazio-bidea agortzen duen agindu honen aurka interesdunek aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuari hilabeteko epean. Bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administraziorekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epearen barruan. Kasu bietan, agindua argitaratu eta hurrengo egunetik hasiko da kontatzen epea.

    Zazpigarrena. Indarraldia.

    Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

    Vitoria-Gasteiz, 2009ko urriaren 8a.

    Ingurumen, Lurralde Plangintza,

    Nekazaritza eta Arrantzako sailburua,

    MARÍA DEL PILAR UNZALU PÉREZ DE EULATE.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik