- AGINDUA, 2009ko urriaren 14koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, Eibarko Egoitza Zentroan Egoitza Batzordeko kideak aukeratzeko hauteskunde-aldia irekitzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2009ko urriaren 14koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, Eibarko Egoitza Zentroan Egoitza Batzordeko kideak aukeratzeko hauteskunde-aldia irekitzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 217
- Hurrenkera-zk.: 6038
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/10/14
- Argitaratze-data: 2009/11/11
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Segurtasuna eta justizia; Hezkuntza
- Azpigaia: EAEko udalak; Herrizaingoa
Testu legala
Uztailaren 2ko 164/2002 Dekretuaren bidez eratu zen Eibarko Egoitza Zentroa. Hasieratik nortasun, egitura eta antolamendu propioak eman nahi izan zitzaizkion eta Eibarko Hezkuntza Esparruan barne hartu.
Aipatutako Dekretuko 16. artikuluaren arabera, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak zehaztuko ditu Eibarko Egoitza Zentroari dagozkion gobernu-organoak pertsona bakarrak eta kolegiatuak-. Era berean, aipatutako Dekretuko lehenengo azken xedapenean adierazten denez, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren Aginduaren bidez arautuko dira Egoitza Zentroaren gobernu organoen funtzioak eta hautapen-prozedura.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2005eko ekainaren 22ko Aginduak ezartzen duenaren arabera, Eibarko Egoitza Zentroko hezkuntza-erkidegoa osatzen duten sektoreek parte hartzeko gobernu-organoa da Egoitza Batzordea.
Agindu horretan, halaber, Egoitza Batzordearen osaera zehaztu da, bai eta bertako kideak hautatzeko prozedura ere.
Agindu horren 7. eta 8. artikuluetan xedatutakoari jarraituz, dagokion ikasturtearen lehen hiruhilekoan aukeratuko dira Egoitza Batzordeko kideak, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak horretarako adierazitako aldian eta lau urterako. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuak aldarrikatuko du Egoitza Batzordeko kideak aukeratzeko aldia irekitzeko agindua.
Egoitza Batzordearen kideak 2005-2006 ikasturtean aukeratu ziren azkenengoz. Beraz, 2009-2010 ikasturtean berritu egin behar dira.
Ondorioz, eta eman dizkidaten eskumenak erabiliz, honako hau
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu ondorengo egunetik aurrera jarriko da indarrean Agindu hau.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko urriaren 14a.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,
MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.


