Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2009ko urriaren 14koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuarena, urriaren 23ko 185/2007 Dekretuan aurreikusitako diru-laguntzetarako deialdia egin duena 2009. urterako. Izan ere, Dekretu horrek euskal nekazaritza, arrantza eta elikaduraren sektoreetako zientzia, teknologia eta enpresaren inguruan ikertzaile eta teknologo gazteak prestatzeko laguntzak ezarri ditu. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2009ko urriaren 14koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuarena, urriaren 23ko 185/2007 Dekretuan aurreikusitako diru-laguntzetarako deialdia egin duena 2009. urterako. Izan ere, Dekretu horrek euskal nekazaritza, arrantza eta elikaduraren sektoreetako zientzia, teknologia eta enpresaren inguruan ikertzaile eta teknologo gazteak prestatzeko laguntzak ezarri ditu.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 239
  • Hurrenkera-zk.: 6583
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2009/10/14
  • Argitaratze-data: 2009/12/14

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza; Hezkuntza
  • Azpigaia: Herri Administrazioa; Nekazaritza eta arrantza

Testu legala

2007ko azaroaren 13an argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariko 218. zenbakian 185/2007 Dekretua, urriaren 23koa, euskal nekazaritza, arrantza eta elikaduraren sektoreetako zientzia, teknologia eta enpresaren inguruan ikertzaile eta teknologo gazteak prestatzeko laguntzak ezartzen dituena. Dekretu honek Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza, elikadura eta arrantzaren sektoreetako arlo zientifiko-teknologikoetan eta merkatuekin, marketing-arekin eta enpresa-antolakuntzarekin zerikusia duten arloetan ikertzaile eta teknologo gazteen prestakuntza sustatzera bideratutako laguntzen esparrua ezartzea eta arautzea du helburu.

Dekretu horren 9. artikuluan ezarritakoaren arabera, urtero irekiko da eskabideak aurkezteko epea Nekazaritza, Arrantza eta Elikadurako sailburuaren aginduz. Bestalde, deialdiko aginduan eduki hauek adierazi behar dira: aurrekontu-kreditu erabilgarria; beka-kopurua eta bakoitzaren zenbatekoa; ikertzaileak eta teknologoak prestatzeko, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailak estrategikotzat eta lehentasunezkotzat jotako deialdi horretako I+G+Bko gaiak edo proiektuak jasotzen dituen eranskina; eta, deialdi horretarako normalizatutako eskabide-eredua jasotzen duen eranskina.

Horregatik guztiagatik, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onesten duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuarekin eta Euskal Autonomia Erkidegoaren aurrekontu orokorren kontura ematen diren laguntza eta diru-laguntzei aplika dakizkiekeen gainontzeko xedapenekin bat etorriz, honakoa

Lehenengoa. Bekak.

  1. 2009ko ekitaldirako, prestatzen ari diren ikertzaile gazteentzako programako sei laguntza eta teknologo berriak prestatzeko programako hamar laguntza emateko deialdia egin da.

  2. Agindu honetako I. eranskinean daude Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren iritziz 2009ko ekitaldiko deialdian teknologoak prestatzeko beka programarako estrategikoak eta lehentasunezkoak diren I+G+Bko gaien edo proiektuen zerrendak.

    Bigarrena. Iraupena.

    Laguntzek ondoz ondoko lau urteko iraupena izango dute prestatzen ari diren ikertzaile gazteentzako laguntzei dagokienez.

    Teknologo gazteak prestatzeko laguntzei dagokienez Dekretuak ondoz ondoko bi urteko edo urtebeteko laguntzak emateko aukera aurreikusten badu ere, kasu honetan laguntza guztiek bi urteko iraupena izango dute.

    Hirugarrena. Eskabideak aurkezteko epea.

    Urriaren 23ko 185/2007 Dekretuak arautu dituen laguntzetara biltzeko eskabideak aurkezteko epea, 2009ko ekitaldian, hilabetekoa izango da agindu hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

    Laugarrena. Aurkeztu beharreko eskabideak eta agiriak.

  1. 2009ko ekitaldiko laguntza-eskaerak agindu honen II. eranskinean dagoen eredu normalizatua erabiliz aurkeztu behar dira Eusko Jaurlaritzaren Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Saileko Teknologiaren Berrikuntza eta Garapeneko Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, Lakua 1, 01010 Vitoria-Gasteiz).

  2. Eskabideak zuzenean bertara joanez aurkez daitezke, edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezarritako bitartekoetatik edozein erabiliz. Eskatzaileak eskabidea postetxearen bidez aurkeztu nahi badu, gutunazal ireki bat eraman beharko du, postetxeko funtzionarioak eskabideari data eta zigilua jarri eta gutuna ziurtatu dezan.

  3. Eskabidearekin batera, urriaren 23ko 185/2007 Dekretuaren 10. artikuluak eskatutako dokumentazio guztia ere aurkeztu beharko da. Bestetik ere, gomendagarria da ekarpena curriculum vitae eredu-proposamenaren araberakoa izatea merezimenduen puntuazioaren gardentasuna errazteko. (Adenda II. eranskina).

  4. Interesdunek laguntza eskatu ahal izango dute edozein programatan, eta I. eranskinean programa bakoitzerako jasotako 3. gai aukeratu ahal izango dituzte gehienez.

    Bosgarrena. Baliabide ekonomikoak.

    Laguntzok finantzatzeko bideratu diren kredituek seiehun eta laurogeita bost mila hirurehun eta berrogeita hamabi euro (685.352) jotzen dute. Horietatik berrogeita hamaika mila zortziehun eta hogeita hamazazpi (51.837) euro 2009ko ekitaldiari dagozkio eta Euskal Autonomia Erkidegoko 2009. urteko aurrekontu orokorretan helburu horrekin erabiltzeko aurrekontu-partidatik datoz. Gainontzeko seiheun eta hogeita hamahiru mila bostehun eta hamabost (633.515) euro hurrengo ekitaldietarako konpromiso-kredituari dagozkio.

    Seigarrena. Onuradunak.

  1. 2009ko ekitaldian beka-eskabidea egiten dutenek urriaren 23ko 185/2007 Dekretuaren 5. artikuluan ezarritako baldintzak bete beharko dituzte.

    5.1 d) artikuluan zehaztutako betekizunari dagokionez, 2009ko ekitaldiko deialdian 2005eko ekainean edo geroago amaituta izan behar dira lizentziatu, goi-mailako ingeniari edo ingeniari teknikoaren tituluak lortzekoak.

  1. Beka-eskabidea egin dutenek artikulu horretan aipatutako betekizunak izan beharko dituzte egiaztatuta eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunerako.

    Zazpigarrena. Laguntzen zenbatekoa.

  1. Prestatzen ari diren ikertzaile gazteentzako laguntzek urtean 14.000 euroko hornidura ekonomikoa izango dute beka aldian zehar, eta urtean 16.330 euro kontratu aldian. Horrez gain, laguntza osagarri bat jasoko dute onuradunek; urtean gehienez ere bi mila (2.000) eurokoa izango da laguntza bakoitzeko, eta, justifikatu ondoren, doktorego ikastaroetan matrikulatzeko, kongresu zientifiko eta lan jardunaldietara joateko, beste ikerketa zentroetan egonaldi laburrak egiteko, bestelako ikastaroetako eta abarretako gastuak ordaintzeko balio izango du.

  2. Teknologoak prestatzeko laguntzek urtean 12.000 euroko hornidura ekonomikoa izango dute. Horrez gain, laguntza osagarri bat jasoko dute onuradunek; urtean gehienez ere mila (1.000) eurokoa izango da laguntza bakoitzeko, eta, justifikatu ondoren, kongresu zientifiko eta lan jardunaldietara joateko, beste ikerketa eta teknologia zentroetan egonaldi laburrak egiteko, bestelako ikastaroetako eta abarretako gastuak ordaintzeko balio izango du.

Lehenengoa. Agindu honek administrazio bidea agortzen du eta bere aurka interesdunek aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Ingurumen, Lurralde Plangintza Nekazaritza eta Arrantzako sailburuari, hilabeteko epean, Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita. Aginduaren aurka aurkeztu daiteke, baita ere, administrazioarekiko auzi errekurtsoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hilabeteko epean, dagoeneko aipatutako aldizkari ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Bigarrena. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko urriaren 14a.

Ingurumen, Lurralde Plangintza,

Nekazaritza eta Arrantzako sailburua,

MARÍA DEL PILAR UNZALU PÉREZ DE EULATE.

4 urteko iraupena (lau urtekoa) / Duración de 4 años (cuatrienal)

Proiektuaren izenburua / Título del proyecto Hautagaiaren profila / Perfil del candidato o candidata

Biokonpositeentzako frakzio polimerikoen eratorriak eta nekazaritzako eta basogintzako hondakinen eratorri kimikoak lortzea / Obtención de derivados de fracciones polimérica para biocomposites y derivados químicos de residuos agroforestales. Biologia zientzietan lizentziaduna, CC. ingurumen-zientzietan lizentziaduna, Biokimika lizentziaduna, kimikako ingeniaria, kimikako ingeniari teknikoa. / Licenciados en CC. Biológicas, CC. Ambientales, Licenciados en Bioquímica, Ingeniero Químico, Ingeniero Técnico Químico.

Behi-okelaren trazabilitate biologikoa / Trazabilidad biológica de la carne de vacuno Albaitaritzan lizentziaduna, zientzia biologikoetan lizentziaduna, biokimikan edo antzekoetan lizentziaduna. / Licenciado en Veterinaria, Licenciados en CC. Biológicas, Licenciados en Bioquímica o similares.

Elikadura matrizetan amina biogenoak zehazteko metodologia berriak / Nuevas metodologías para la determinación de aminas biogenas en matrices alimentarias Biologia zientzietan lizentziaduna, ingurumen zientzietan lizentziaduna, biokimikan lizentziaduna;Elikagaien zientzia eta Teknologian lizentziaduna, nekazaritzako ingeniaria, nekazaritzako ingeniari teknikoa. / Licenciados en CC. Biológicas, Bioquímica, Licenciado en Ciencia y Tecnología de; Alimentos Ingeniero Agrónomo, Ingeniero Técnico Agrícola

Elikagaiak kontserbatzeko teknologia berriak / Nuevas Tecnologías de conservación de Productos alimenticios Albaitaritzan lizentziaduna, zientzia biologikoetan lizentziaduna, biokimikan edo antzekoetan lizentziaduna. / Licencido en Veterinaria, Licenciados en CC. Biológicas, Licenciados en Bioquímica o similares.

Eusko Label izendapenaren baitan, arrautzetarako oiloen eta larre-oilaskoen produktibitatea eta ongizatea hobetzea / Mejora de la productividad y el bienestar de gallinas de puesta y pollos camperos bajo la denominación Eusko-Label Zientzietan lizentziaduna (ingurumen, biologia, kimika edo antzekoetan), Elikagaien Zientzia eta Teknologian lizentziaduna, albaitaritza, ingeniaritza (kimika, nekazaritzakoa edo antzekoa). / Licenciado en Ciencias (Ambientales, Biológicas, Químicas o similar), Licenciado en Ciencia y Tecnología de los alimentos, Veterinaria, Ingeniería (química, agrónoma o similar).

Estaldura begetalak: Arabako Errioxako ingurumenaren kudeaketa jasangarrirako praktika bat / Cubiertas vegetales: Una práctica para la gestión ambiental sostenible en Rioja Alavesa Biologian, biokimikan, farmazian, albaitaritzan goi-mailako tituluduna, nekazaritzako ingeniaria edo antzekoa. / Titulado Superior en Biología, Bioquímica, Farmacia, Veterinaria, Ingeniero Agrónomo o similar.

TEKNOLOGOAK PRESTATZEKO LAGUNTZAK / AYUDAS DE FORMACIÓN DE TECNÓLOGOS

Ondoz ondoko bi urteko iraupena (bi urtekoa) / Duración dos años consecutivos (bienal)

Proiektuaren izenburua / Título del proyecto Hautagaiaren profila / Perfil del candidato o candidata

Goi-mailako basogintza-kudeaketa. / Gestión forestal de alto perfil. Biologia zientzietan lizentziaduna, ingurumen zientzietan lizentziaduna, nekazaritzako ingeniaria, nekazaritzako ingeniari teknikoa, mendi-ingeniaria. / Licenciados en CC. Biológicas, CC. Ambientales, Ingeniero Agrónomo, Ingeniero Técnico Agrícola,ingeniero forestal

Merkataritza-intereseko landareak in Vitro biderkatzeko protokoloen garapena / Desarrollo de protocolos de multiplicación in Vitro de planta de interés comercial Biologia zientzietan lizentziaduna, ingurumen zientzietan lizentziaduna, nekazaritzako ingeniaria, nekazaritzako ingeniari teknikoa. / Licenciados en CC. Biológicas, CC. Ambientales, Ingeniero Agrónomo, Ingeniero Técnico Agrícola.

Ekoizpeneko akuikulturan B+G /I+D en Acuicultura de Producción Biologia zientzietan lizentziaduna, ingurumen zientzietan lizentziaduna, nekazaritzako ingeniaria, nekazaritzako ingeniari teknikoa. / Licenciados en CC. Biológicas, CC. Ambientales, Ingeniero Agrónomo, Ingeniero Técnico Agrícola.

Marearteko espezie ornogabeen egoera, EAEko aisi eta merkataritza ustiapenaren ondorioz / Estado de las especies de invertebrados intermareales con explotación recreativa y comercial en la CAPV

Biologia zientzietan lizentziaduna, ingurumen zientzietan lizentziaduna, nekazaritzako ingeniaria, nekazaritzako ingeniari teknikoa. / Licenciados en CC. Biológicas, CC. Ambientales, Ingeniero Agrónomo, Ingeniero Técnico Agrícola.

Espoliposakaridoak ekoizten dituzten bakteria laktikoak; elikagai funtzionalen garapenean duten ahalmen prebiotikoa aztertzea / Bacterias lácticas productoras de expopolisacáridos:Estudio de su potencial prebiótico para el desarrollo de alimentos funcionales Biologia zientzietan lizentziadunak,Biokimika, Biotecnología edo antzekoa. / Licenciados en CC. Biológica,Bioquímica, Biotecnología o similares.

Zuraren arloko enpresetako prozesu operatiboen kudeaketa eta optimizazioa / Gestión y optimización de procesos operativos de empresas productivas en madera Industria Ingeniaria, Ekonomia lizentziaduna / Ingeniero Industrial, Licenciado en Económicas

Mikrobiosentsoreetarako entzimak lortu eta garbitzea / Obtención y purificación de enzimas para microbiosensores Zientzietan lizentziaduna (Elikagaien Zientzia eta Teknologia, kimika, biologia, farmazia, ) / Licenciado/a en Ciencias (Ciencia y tecnología de los alimentos, Química, Biología, Farmacia,)

Euskal gastronomiari buruzko bibliografia-funtsa inbentariatu, datu-basea egin eta katalogatzea / Inventariado, base de datos y catalogación de los fondos bibliográficos sobre la gastronomía vasca

Antropologia, historia edo etnografia. / Antropología, Historia o etnografía.

Biomasarentzako energia-sistemak / Sistemas energéticos para biomasa Zientzietan lizentziaduna (Elikagaien Zientzia eta Teknologia, kimika, biologia, farmazia, ) / Licenciado/a en Ciencias (Ciencia y tecnología de los alimentos, Química, Biología, Farmacia,

Haragitarako behien erregistro biologiko bat balidatzeko proiektu pilotua / Proyecto piloto para la validación de un Registro Biológico para vacuno de carne Albaitaritzan lizentziaduna, zientzia biologikoetan lizentziaduna, biokimikan edo antzekoetan lizentziaduna / Licencido en Veterinaria, Licenciados en CC. Biológicas, Licenciados en Bioquímica o similares.

Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza, arrantza eta elikadura sektoreko arlo zientifiko-teknologikoan eta enpresa arloan, ikerTZAILE eta teknologo gazteak prestatzeko laguntza eskaera 2009ko EKITALDIRAKO

  1. Norberaren datuak.

    Deiturak:

    Izena:

    NAN: Sexua:

    Helbidea:

    Hiria: Posta-kodea: Lurralde Historikoa:

    Telefonoa: Helbide elektronikoa:

  2. Datu akademikoak.

    Tituluak:

    Titulua zein ikastetxetan lortu den:

    Titulua lortu zen eguna:

  3. Eskatu den beka-programa.

    Interesdunek laguntza eskatu ahal izango dute edozein programatan, eta I. eranskinean programa bakoitzerako jasotako 3 gai aukeratu ahal izango dituzte. Gaien hautaketa diru-laguntzak esleitzerakoan jarraitutako lehentasun-ordenaren arabera egin beharko da.

    Ordena Proiektuaren izenburua

    1.

    2.

    3.

  4. Eskatzaile guztiek aurkeztu beharreko AGIRI OROKORRAK:

    1. Ikasketen ziurtagiri osoa (jatorrizkoa edo fotokopia konpultsatua). Ziurtagiri horretan egiaztatu beharko dira eskatzailearen kalifikazio guztiak eta kalifikazio horiek lortu zitueneko datak.

    2. Curriculuma, eskabide honekin batera doan eskemaren araberakoa, eta bertan aipatzen diren merezimenduak egiaztatzeko egiaztagiriak edo/eta ziurtagiriak. Agiri hauen guztien bina kopia aurkeztuko dira.

    3. Nortasun Agiri Nazionalaren kopia.

    4. Errolda-ziurtagiria, 185/2007 Dekretuko seigarren puntuko 1b) paragrafoa betetzen dela egiaztatzeko.

    5. Laguntza proiektuaren aukeraketa justifikatzen duen memoria laburra (gehienez ere 5 orrialde), kasu bakoitzean gaiari buruzko ezagutza azalduz eta aukeratutako gairako profil akademiko eta profesional egokia duela erakusten duten merezimendu pertsonalak argudiatuz. Agiri hauen guztien bina kopia aurkeztuko dira.

    6. «Hirugarrenen alta» inprimaki ofiziala, agindu honen III. eranskinean azaltzen den eredu ofizialarekin bat datorrena.

      ESKATZEN DU Nekazaritza, Arrantza eta Elikadurako sailburuaren 2009ko urriaren 14ko Aginduaren bidez deitutako euskal nekazaritza, arrantza eta elikaduraren sektoreetako zientzia, teknologia eta enpresen inguruan ikertzaileak eta teknologoak trebatzeko beketako bat ematea.

      ADIERAZTEN DU ez duela diru-laguntza edo laguntza publikoak eskuratzea eragozten dituzten zehapen administratiborik edo penalik jasota izan, ezta horretarako legezko inolako debekurik izan ere, sexu-bereizkeriagatiko debekuak barne, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen seigarren azken xedapenean zehaztutakoarekin bat etorriz.

      ., 2009ko ...............................ren ..a.

      Sinadura

      Datu Pertsonalak Babesteko 15/1999 Lege Organikoan xedatutakoa betetzeko, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailak jakinarazten dizu inprimaki honen bidez eskatzen zaizkizun datuak fitxategi automatizatu batean sartuko direla, tratatzeko. Nahi baduzu, datuak eskuratzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak erabil ditzakezu, legean ezartzen den bezala. Horretarako, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Zerbitzu Orokorren Zuzendaritzari idazkia bidali beharko diozu, bera baita zure datuk tratatzeko arduraduna. Hauxe du helbidea: Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz.

      ADENDA II. ERANSKINA. DOKUMENTAZIOA

      CURRICULUM VITAE EGITEKO EREDU-PROPOSAMENA

      1. Datu pertsonalak.

        Izena:

        Deiturak:

        Jaioterria:

        Eguna:

        NAN:

        Gizarte Segurantzako zk.:

        Posta-helbidea:

        Telefonoa:

        Sakelakoa:

        Helbide elektronikoa:

        Gidatzeko baimena:

      2. Informazio-ekintzak eta lanbide-prestakuntzako ekintzak.

        Titulu akademikoak eta noiz lortu diren.

        Prestakuntza akademikoa.

        Prestakuntza edo/eta egonaldiak atzerriko prestakuntza-zentrotan.

        Hizkuntzak.

        Prestakuntza osagarria.

      3. Esperientzia.

        Praktikak unibertsitatean edo Teknologia Euskal Sareko teknologia-zentroetan.

        Praktikak nekazaritza, abeltzaintza, basogintza, arrantza eta elikadura arloko enpresetan.

        Lan-esperientzia.

      4. Biltzarretan parte hartzea eta argitarapenak.

      5. Beste datu interesgarri batzuk.

      6. Aurkeztutako merezimenduen ziurtagirien zerrenda.

        Aurkeztutako merezimenduen ziurtagirien zerrenda jarraian adierazitako ataletan sailkatuta:

        Espediente akademikoa.

        EBeko hizkuntzak.

        Euskara.

        Espezializazio-ikastaroak.

        Beste unibertsitate-titulu batzuk.

        Praktikak unibertsitatean edo Teknologia Euskal Sareko teknologia-zentroetan.

        Praktikak nekazaritza, abeltzaintza, basogintza, arrantza eta elikadura arloko enpresetan.

        Zientzia argitalpenetan parte hartu eta/edo kongresuetara joan izana.

        Beste merezimendu batzuk.

IFZ edo NAN / NIF o DNI (1)

Entitatearen izendapena edo izen-deiturak / Denominación de la entidad o nombre y apellidos:

HELBIDERATZE-DATUAK/DATOS DE DOMICILIACIÓN

Helbidea

Domicilio

Posta-Kodea Udala

Código postal: Localidad:

Lurraldea

Provincia

BANKUAREN DATUAK/DATOS BANCARIOS (3)

Banketxea edo Aurrezki Entitatea

Banco o Entidad Bancaria n n n n

Agentzia

Agencia n n n n

K.D.

D.C. n n

Kontu zk.

  1. º cuenta n n n n n n n n n n n

    Jabea

    Titular

    Bankuaren adostasuna

    Conforme banco

    Sinadura eta Zigilua

    Sello y firma Hirugarrenaren adostasuna

    Conforme tercero

    Sinadura eta Zigilua

    Sello y firma Sailaren onespena

    1. º B.º Departamento (2)

      Baimenduriko sinadura

      Firma autorizada Kontabilitatearen onespena (2)

    1. º B.º Contabilidad

      Baimenduriko sinadura

      Firma autorizada

      (*) Eusko Jaurlaritzatik diru-laguntzarik inoiz jaso ez dutenek bete beharreko inprimakia / Impreso a rellenar por aquellos peticionarios que no hayan recibido nunca subvención alguna del Gobierno Vasco

      Argibideak/Observaciones:

      (1) Erantsi fitxa honi Identifikazio Fiskalerako Txartelaren fotokopia edo Nortasun Agiri Nazionalarena./Debe adjuntarse fotocopia de la Tarjeta de Identificación Fiscal o, en su caso, del Documento Nacional de Identidad.

      (2) Administrazioak bete beharrekoa/A rellenar por la Administración.

      (3) Bankuak edo Aurrezki Entitateak bete beharrekoa/A cumplimentar por el Banco o Entidad de Ahorro

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik