- AGINDUA, 2009ko urriaren 19koa, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuarena, Irungo herrigune historikoa birgaitze integratuko area deklaratzeari buruzkoa. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2009ko urriaren 19koa, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuarena, Irungo herrigune historikoa birgaitze integratuko area deklaratzeari buruzkoa.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 219
- Hurrenkera-zk.: 6074
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/10/19
- Argitaratze-data: 2009/11/13
Gaikako eremua
- Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Hirigintza eta etxebizita; EAEko udalak
Testu legala
Hiritu eta eraikitako ondarea birgaitzeko diren babestutako jarduerei buruzko abenduaren 30eko 317/2002 Dekretuaren 17. artikuluak bi betekizun zehazten ditu multzo jakin bat Birgaitze Integratuko Area deklaratzeko. Alde batetik, Birgaitzeko Plan Berezia behin betiko onartzen duen erabakia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta dagokion Lurralde Historikoko aldizkarian argitaratu beharra eta, bestetik, planaren eraginpean dauden udalek Birgaitzeko Hirigintza Elkarte bat eratu beharra.
Gipuzkoako Aldizkari Ofizialaren 2009ko abuztuaren 31ko alean argitaratu da udalak 2009ko ekainaren 19an egindako osoko bilkuran hartutako erabaki hau: udalbatzak behin betiko onartzen du Irungo Herrigune Historikoa Birgaitzeko Plan Berezia.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren 2009ko irailaren 24ko alean, Irungo Herrigune Historikoa Birgaitzeko Plan Berezia behin betiko onartu dela dion iragarkia argitaratu da.
Era berean, Irungo Udala Irunvi Irungo Etxebizitzarako Elkarte Publikoa hirigintza-baltzuan txertatuta dago, bazkide bakarra delarik.
Horiek horrela, Irungo Herrigune Historikoan abenduaren 30eko 317/2002 Dekretuan ezarritako betekizunak betetzen dira; beraz, aipatutako ingurua Birgaitze Integratuko Area deklara daiteke.
Gai horretan erabilgarri diren legeak ikusita, honako hau
Irungo Herrigune Historikoa birgaitze integratuko area deklaratzea, agindu honen eranskinean agertzen den planoan dagoen mugaketakin bat eginda, Birgaitzeko Plan Berezian zehaztutako arearen mugaketarekin konparatuz funtsezko aldaketarik ez baitu.
Agindu honen aurka, nahi izanez gero, eta hilabeteko epean, berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuari; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, jakinarazpena jasotzen den egunaren biharamunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko urriaren 19a.
Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburua,
IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.


