- AGINDUA, 2009ko urriaren 20koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, itunpeko ikastetxe pribatuentzat diru-laguntzen deialdia egiten duena 2.0 Eskola Proiektuan jasotako ekintzak gauzatzeko. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2009ko urriaren 20koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, itunpeko ikastetxe pribatuentzat diru-laguntzen deialdia egiten duena 2.0 Eskola Proiektuan jasotako ekintzak gauzatzeko.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 214
- Hurrenkera-zk.: 5954
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/10/20
- Argitaratze-data: 2009/11/06
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía; Hezkuntza
- Azpigaia: Herri Administrazioa; Ekonomia
Testu legala
Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak (IKT) oinarrizko elementuak dira gaur egun, eta zenbait aldaketa eragin dituzte gizartearen esparru guztietan. Izatez, gizarteak gazteentzat bestelako oinarrizko prestakuntza eskatzen du, baita etengabeko prestakuntza herritarrentzat ere.
Hori dela eta, hezkuntza-sistemak erronka horri egin beharko dio aurre eta ikasleak gaur egungo gizartean egoki moldatzeko prestatu beharko ditu. Gauzak horrela, etorkizuneko aldaketa teknologikoetara egokitu ahal izateko trebatu beharko ditu ikasleak.
Behar horren jakitun, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak 2009-2010 ikasturtetik aurrera 2.0 Eskola Proiektua garatzeari ekingo dio.
Proiektu horren bitartez, IKTak ikastetxeetan integratu nahi dira eta, irakatsi eta ikasteko prozesuaren parte izango diren aldetik, ikasle bakoitzak ordenagailu eramangarri bat erabiltzea hartzen da aintzat. Era berean, gaur egungo ikasgelak aldatzea eta azpiegitura teknologikoa eta heziketa-ekintza garatzeko oinarrizko konektagarritasuna izango duten ikasgela digital bihurtzea hartzen du aintzat.
Lehen fasean, Lehen Hezkuntzako hirugarren zikloan oinarrituko dira jardunak. 2009-2010 ikasturtean Lehen Hezkuntzako 5. mailan emango zaio hasiera proiektu honi.
Agindu honen bitartez, Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasgela digitalak ekipatzeko 2.0 Eskola Proiektuan aurreikusten diren arbel digital elkarreragileak eta beharrezko gainerako elementuak erosteko finantziazioa eskaini nahi zaie itunpeko ikastetxe pribatuei.
Ondorioz, kontuan hartuta azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onartu zuen Euskal Autonomia Erkidegoko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarauei buruzko Testu Bateginaren VI. titulua, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren esparruan diru-laguntzak emateko moduari buruzkoa, eta Euskal Autonomia Erkidegoko 2009. urteko Aurrekontu Orokorrak onartu dituen abenduaren 29ko 19/2008 Legea, honako hau
Agindu honen xedea da 2009-2010 ikasturtean Lehen Hezkuntzako hirugarren zikloa emango duten Euskal Autonomia Erkidegoko itunpeko ikastetxe pribatuentzat diru-laguntzen deialdia egitea. Deialdi horren bitartez, ikastetxe horietan informazioaren eta komunikazioaren teknologiak hezkuntzaren esparruan integratzeko 2.0 Eskola proiektua barne hartu ahal izatea lortu nahi da.
Agindu honen eranskinean jasotzen dira diru-laguntzaren mende dauden kontzeptuak.
Agindu honetan arautzen diren diru-laguntzak finantzatzeko 1.300.000 euroko zenbatekoa finkatu da.
Deialdi honen kargura eman beharreko diru-laguntzen guztizko bolumenak ezin izango du, beraz, artikulu honetan adierazitako zenbatekoa gainditu -edo zenbateko horren eguneratzearen ondoriozko zenbatekoa-, betiere indarrean dagoen legerian aurreikusten den kreditu-lotespeneko erregimenaren edo aurrekontu-aldaketako erregimenaren arabera. Administrazio eta Dirubideen zuzendariaren ebazpenaren bitartez emango da horren berri.
Diru-laguntzak 5. artikuluan ezarritako prozeduraren arabera emango dira.
2009-2010 ikasturtean Lehen Hezkuntzako 5. mailako unitateak abian dituzten itunpeko ikastetxe pribatuek jaso ahal izango dituzte laguntzak, baldin eta baldintza hauek betetzen badituzte:
Agindu hau argitara eman aurreko lau urteetan zigorrik jaso ez badute hezkuntza-itunak erregulatutako araudian aurreikusten diren arau-hausteen ondorioz.
Gizarte- eta zerga-betebeharren ordainketan egunean badaude, eta 293/1987 Dekretuaren hirugarren xedapen iragankorrean aurreikusten den moduan frogatzen bada -293/1987 Dekretua, irailaren 8koa, hezkuntza-itunei buruzko erregelamendua eta Ogasun eta Herri Administrazio Sailak ondorio horretarako ezarritako araudia onartzen duena-.
Euskal Autonomia Erkidegoko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginaren 50. artikuluko 5. atalean ezarritako kausaren batean dauden pertsonek ezin izango dituzte jaso Agindu honetan araututako diru-laguntzak, betiere ezarri zaien zigorrak adierazten duen aldian -adierazitako Testu Bategina emakumeen eta gizonen berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeak aldatu du-.
Izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasitako itzultze-prozeduraren batean edo zigor-prozeduraren batean egonez gero, eta honako diru-laguntza bideratzen ari bada, itzultze-prozedura edo zigor-prozedura amaitzearen baldintzapean emango da honako diru-laguntza.
Agindu honen eranskinean deskribatutako eta 2009ko uztailaren 1etik azaroaren 16ra bitartean sortutako gastuen eta eragiketen kostuak ordaintzera zuzenduko dira Agindu honetan aurreikusten diren laguntzak.
Diru-laguntzaren mende dauden kontzeptuak Agindu honen eranskinean ezarritako estandarretara moldatu beharko dira.
Administrazio eta Dirubideen Zuzendaritzaren esku egongo da Agindu honetan aditzera ematen diren diru-laguntzen kudeaketa.
Agindu honen eranskinean aditzera ematen diren kontzeptuak soilik lagundu ahal izango dira diruz.
Diruz lagun daitezkeen elementuen kopuruak, banan-banan hartuta, ezin izango du gainditu 2009-2010 ikasturtean Lehen Hezkuntzako 5. mailako gela itunduen kopurua.
Diru-laguntzaren zenbatekoak, nolanahi ere, egindako erosketaren kostuaren % 90 beteko du, eta gastu hori dagokion fakturaren bidez frogatu beharko da. Agindu honen eranskinean adierazten da diru-laguntzaren gehieneko muga.
Batzorde bat eratuko da aurkeztutako eskaerak aztertzeko eta diru-laguntzen zenbateko zehatza finkatzeko. Batzorde horrek egiaztatuko du aurkeztutako eskaerek Agindu honetan ezarritako eskakizunak betetzen dituzten. Honako kide hauek izango ditu Batzorde horrek:
Administrazio eta Dirubideen zuzendaria edo ordezko jartzen duen pertsona.
Informazio-sistemen zerbitzuko teknikari bat.
Ikastetxeen Zuzendaritzako teknikari bat, idazkari gisa jardungo duena.
Batzorde horrek ikastetxe eskatzaile bakoitzeko ebazpen-proposamena luzatuko dio Administrazio eta Dirubideen zuzendariari eta banakako zenbatekoak adieraziko ditu proposamen horretan.
Eskabideak Administrazio eta Dirubideen zuzendariari zuzenduko zaion idatzi baten bidez formalizatuko dira. Idatzi horretan eskatzailea identifikatuko da, eta haren sinadura jasoko da. Idatzia 6.1.2 puntuan adierazitako epearen barruan aurkeztuko da Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren Administrazio eta Dirubideen Zuzendaritzan, Eusko Jaurlaritzaren Vitoria-Gasteizko egoitza nagusian -Donostia kalea, 1, 01010 Vitoria-Gasteiz- edo 30/1992 Legearen 38.4. artikuluan aurreikusten diren bitartekoen bidez -30/1992 Legea, azaroaren 26koa, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa-.
Diru-laguntza eskatzeko idatzi horri honako dokumentazioa gaineratuko zaio:
Ogasunaren eta Gizarte Segurantzaren ordainketan egunean egotearen ziurtagiria.
Entitate eskatzaileak diru-laguntzak edo laguntza publikoak lortzeko aukera galarazten dion zigor penalen edo administratiboen mende ez dagoela eta laguntza horiek jasotzeko inolako legezko debekurik ez duela adierazten duen zinpeko aitorpena.
Ikastetxea Euskal Autonomia Erkidegoko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginaren 50. artikuluko 5. atalak ezarritako kausaren baten eraginpean ez dagoela adierazten duen zinpeko aitorpena -Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeak aldatu du Testu Bategin hori-.
Eranskinean zerrendatutako kontzeptuetarako 2009ko uztailaren 1aren eta azaroaren 16aren artean egindako gastuen fakturak. Ildo horretan, kontzeptuetako bakar baterako ez dira faktura gisa onartuko proformako dokumentuak edo aurrekontuak. Era berean, Agindu honen eranskinean adierazten denaren arabera diruz lagun daitezkeen eragiketen fakturetan, prezioa ez ezik, zehaztasunak eta ziurtapenak ere adierazi beharko dira.
Legezko ordezkaritza duen pertsonaren sinadura eta identifikazioa edukiko duen eta behar bezala beteta egongo den eranskina.
Gastuak diruz laguntzeko eskabideak aurkezteko epea Agindu hau EHAAn argitara eman eta biharamunetik hasiko da, eta eskabideak aurkezteko azken eguna 2009ko azaroaren 16a izango da.
Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan eta Datu Pertsonalen Fitxategi Publikoei eta Datuak Babesteko Euskal Agentzia sortzeari buruzko otsailaren 25eko 2/2004 Legean ezarritakoarekin bat etorriz, inprimakian jasotako datu pertsonalak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko datu pertsonalen fitxategi automatizatuan barneratuko dira.
Datuak aurkatu, kontsultatu, zuzendu eta ezabatzeko eskubideak eta indarrean dagoen legeriak pertsona fisiko interesdunei aitortzen dizkien gainerakoak Administrazio eta Zerbitzu Sailburuordetzan, Baliabide Material, Informatika eta Antolamendu Zuzendaritzan, erabili ahal izango dira (Donostia kalea, 1 - 01010 Vitoria-Gasteiz).
Administrazio eta Dirubideen Zuzendaritzak aurkeztutako eskabidean hutsik edo okerreko daturik antzematen badu, eskatzaileari jakinaraziko dio, eta 10 eguneko epea emango dio huts horiek zuzentzeko. Epe hori amaitu eta huts horiek zuzendu ez baditu, eskabidea bertan behera geratu dela ulertuko da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 71.1. artikuluan aurreikusten den moduan.
Administrazio eta Dirubideen zuzendariak du Agindu honen babesean aurkezten diren laguntza-eskabideak ebazteko eskumena.
Aurrekontu-kreditua agortu arte emango dira laguntzak, eta Agindu honetan ezarritako baldintzak betetzen dituzten eskabideak zer ordenatan aurkeztu diren izango da kontuan. Ondorio horretarako, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren Sarrera Erregistroan edo eskabidea aurkeztu den organismoaren Sarrera Erregistroan agertzen den sarrera-data hartuko da aintzat.
artikuluan aditzera emandako zenbatekoa agortu denean, gainerako eskabideei ez zaie diru-laguntzarik emango. Zirkunstantzia horri publizitatea emateko, Administrazio eta Dirubideen zuzendariak kreditu hori zein datatan agortu den adieraziko duen Ebazpena egingo du eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian emango da argitara.
Eskabide guztiak ebatziko dira, eta kasuak kasu hartzen den ebazpena norbanaka eta pertsonalki jakinaraziko zaie interesdunei, Ebazpena aurkeztu eta biharamunetik hasita hiru hilabeteko epean.
Adierazitako epea amaitu eta interesdunak bere eskabidearen gainean hartutako ebazpenaren jakinarazpenik jaso ez badu, baietsi egin dela ulertu ahal izango du, betiere ez bada 8.2. artikuluan aditzera ematen den kreditua agortzeari buruzko ebazpenaren ondoren formulatu.
Laguntzak emateko baieste-ebazpenetan diru-laguntzen zenbatekoa zehaztuko da, eta zenbateko hori ordainketa bakarrean ordainduko da. Ebazpena jakinarazi ondoren egingo da ordainketa.
Nolanahi ere, emandako ebazpenek ez dute administrazio-bidea agortuko, eta entitate interesdunek Administrazio eta Zerbitzu sailburuordeari gorako errekurtsoa jarri ahal izango diote 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluetan aurreikusten den moduan eta denboran -30/1992 Legea, azaroaren 26koa, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa-.
Diru-laguntza jasoko duten ikastetxeek honako konpromisoak hartu dituzte:
Deialdi honen bitartez diruz laguntzen diren baliabide teknologikoen bitartez ematea curriculumeko zenbait arlo edo unitate didaktiko.
Ikastetxeko ordenagailu txiki eramangarrien, fidantza kudeaketan, zaintzan eta erabilera egokian Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarekin elkarlanean jardutea.
Agindu honetan aurreikusitako diru-laguntzak bateragarriak dira beste erakunde publiko zein pribatuek xede berdinerako emandako laguntzekin, gainfinantziaziorik gertatzen ez den bitartean. Halakorik gertatuz gero, murriztu egingo da diru-laguntzaren zenbatekoa, dagokion gehieneko mugara arte.
Diru-laguntza ematea eragin zuten baldintzetako bat ez dela betetzen egiaztatzen bada, jasotako diru kopurua eta legezko interesak itzuli beharko dizkio ikastetxeak Euskal Herriko Diruzaintza Nagusiari, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legeak xedatutakoaren arabera eta abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuari jarraiki -Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina azaroaren 11ko 1/1997 Lege Dekretuaren bidez onartu zen-.
Lehenengoa. Interesdunek berraztertzeko errekurtsoa jar dezakete aukeran Agindu honen aurka, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari zuzenduta; horretarako hilabeteko epea dute, Agindu hau EHAAn argitaratu eta biharamunetik hasita. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, Administrazioarekiko Auzietarako Salan, bi hilabeteko epean, Agindu hau EHAAn argitaratu eta biharamunetik hasita.
Bigarrena. Agindu honek jardunbideari dagokionean arautzen ez dituen alderdiak arautzeko, 30/1992 Legean xedatutakoa izango da aplikatzekoa -30/1992 Legea, azaroaren 26koa, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Jardunbide Erkideari buruzkoa-.
Hirugarrena. Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik izango du eragina.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko urriaren 20a.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,
MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.
Izena/Nombre NAN/DNI
Behean adierazitako ikastetxearen titularrak edo legezko ordezkariak (marratu egokia ez dena) eta notarioaren edo beste batzuen (adierazi zein) ........................................................................................ Aurrean, ......................................... (e)an emandako ordezkatzeko ahalordea indarrean duenak
Como titular/representante legal (táchese lo que no proceda) y poder de representación actualmente en vigor y otorgado con fecha ......................................... ante notario/(otros indicar cual ........................................................................................)
Ikastetxe itundua / Del centro privado concertado
Ikastetxearen udalerria / Municipio del centro
Ikastetxearen IFK / CIF centro
Ikastetxearen kodea (6 digitu) / Código 6 dígitos
Eskatzen du / Solicita:
Hurrengo kontzeptuetan egindako gastuak finantzatzeko diru-laguntza / Subvención para financiar el gasto efectuado en los siguientes conceptos:
Kontzeptua
Concepto Ale kopurua
º unid Unitateko prezioa
unitario P. guztira
total Fakturaren zenbakia
º factura Faktura data
Periodo factura Zuzkitzailea
Proveedor
Arbel digitala elkarreragilea
Pizarra digital interactiva
Bideo-proiektagailua
Videoproyector
Bozgorailua
Altavoz
Armairu metaliko elektrifikatua
Armario metálico electrificado
Haririk gabeko sistema
Sistema inalámbrico
Diruz lagunduko diren ezaugarri teknikoak eta ale kopuruak / Características técnicas y unidades subvencionables:
(1) Arbel digitala elkarreragilea / Pizarra digital interactiva:
Erresoluzioa
Resolución 60 hl (lineak hazbeteko)
60 lpp (líneas por pulgada)
Eremu aktibo minimoa
Área activa mínima 77 (195 cmko diagonala)
77 (195 cm de diagonal)
Materiala
Material Pantailaren taulako eta horren azaleko materialek erresistente izan beharko dute, eta bai iraupen luzeko, mantenimendu-gastu gutxiko eta energia-kontsumoa txikiko ere.
Los materiales del tablero de la pantalla y de su superficie deben ser resistentes, de larga duración y con bajo coste de mantenimiento y de consumo energético.
Kableak
Cableado Potentzia-kable guztiak barne eta beharrezko konektibitatea.
Incluidos todos los cables de potencia y conectividad necesarios.
Konexio mota
Tipo de conexión USB bidez
Mediante USB
Azala
Superficie Hatzez ukimenezkoa. Ez du sortu behar islarik.
Táctil con el dedo. No debe producir reflejos.
Euskarria
Soportes Instalaziorako beharrezko euskarriak izan beharko ditu. Euskarri horien bitartez, harbela era bertikalean mugituko da, mekanikoki edo elektrikoki, hala garaiera ezberdinetako pertsonei iristea ahalbidetuaz (irisgarritasuna)
Debe incluir todos los soportes necesarios para la instalación. Dichos soportes posibilitarán que la pizarra se pueda desplazar en sentido vertical, bien mecánica o eléctricamente, permitiendo el acceso a toda la superficie a personas de diferente estatura (accesibilidad).
Kontrol-gailua
Dispositivo de control Gailu errotular bat edo antzeko bati zango du.
Incluirá al menos un dispositivo tipo rotulador o similar.
Software - Software ororen geroko bertsioak eguneratzeak doako aizan beharko du.
La actualización de futuras versiones de todo el software debe ser gratuita.
Kostu erantsirik gabea, ikasleen ikastetxeko edozein ordenagailutan software instalatzea ahalbidetu behar du.
Debe permitir instalar el software sin coste adicional en cualquier ordenador del centro, del alumnado.
Laneko software gaztelerara eta euskarara itzulia izango da.
El software de trabajo estará traducido al menos en castellano y euskera.
Honako aukerak jaso behar ditu:
Debe contemplar las siguientes opciones:
Eskuzko idazketa eta pantailan teklatua errekonozitzea.
Reconocimiento de escritura manual y teclado en pantalla.
Dibujua, anotazio eta kolore eta lodierak aldatzea.
Cambio de colores y grosor de líneas, anotación y dibujo.
Irudi, txantiloi eta hezkuntza-materialen biblioteka.
Biblioteca de imágenes, plantillas y materiales educativos.
Baliabide propioekin eta Internetetik lortutakoekin biblioteka handitzea
Posibilidad de ampliar la biblioteca integrando recursos propios u obtenidos de Internet.
Irudi eta dokumentu formatu hedatuenenetan inportatu eta esportatzeko gaitasuna
Capacidad para importar y exportar en los formatos de imagen y documento más extendidos.
Software-rekiko bateragarritasuna
Compatibilidad del software Windows, GNU/Linux y Macintosh inguruneetarako kontrol-gailuak
Controladores para los entornos de Windows, GNU/Linux y Macintosh.
(2) Bideo-proiektagailua / Videoproyector:
Teknologia
Tecnología 3LCD/DLP
Argitasuna
Luminosidad 1800 ANSI lumenak
1800 ANSI lúmenes
Kontrastea
Contraste 400:1
Jatorrizko erresoluzioa
Resolución nativa WXGA (1280x800)
Formatuak
Formatos 16:10, 4:3, 16:9
Onartutako erresoluzioa
Resolución admitida VGAti UXGAra
De VGA a UXGA
Proiekziorako distantzia
Distancia de proyección 54 cm-tik 122 cm-ra. Distantzia ultra-laburreko lentea
De 54 a 122 cm. Lente óptica de distancia ultra-corta.
Lanpara
Lámpara Jatorrizkoaren osagarri den lanpara bat emango da, haren ezaugarriak dituena.
Se suministrará una lámpara adicional a la original de las mismas características.
Lanpararen iraupen erabilgarria
Vida útil lámpara 2.000 ordu
000 horas
Koloretako erreprodukzioa
Reproducción color 16 milioi kolore
16 millones de colores
Pantailaren tamaina
Tamaño pantalla 50 hazbetetik 110era
De 50 a 110 pulgadas
Sarrera
Entradas (RGB) ordenagailau, (RCA y S-Video) bideoa, (RCA y minijack) audioa
Ordenador (RGB), Video (RCA y S-Video), Audio (RCA y minijack)
Irteera
Salida Ordenagailua (15 pin), (minijack) audioa
Ordenador (15 pins), Audio (minijack)
Mantenimendua
Mantenimiento Euskarriaren ekipoa desmontatu barik lanpara ordeztea
Sustitución de lámpara sin necesidad de desmontar el equipo del soporte
Euskarria
Soporte Aldean dela
Incluido.
Kableak
Cableado Potentzia eta konektibitateko kable guztiak barne hartuz
Incluido todos los cables de potencia y conectividad
Urrutiko kontrola
Mando a distancia Konfigurazioaren menua, piztea eta amatatzea dituela. Pîlak eta barne izango dira
Incluido para encendido, apagado y menú de configuración. También estarán incluidas las pilas.
(3) Bozgorailua/Altavoz.
Mota
Tipo Estereoak. Autoanplifikatuak
Estereos. Autoamplificados.
Sarrerak
Entradas RCA, Minijack
Tonu kontrola
Control de tono Bass, Treble
Potentzia
Potencia 2x30W (2x200W PMPO)
Deialdi honetan diruz laguntzeko gehienezko unitate kopurua: 1 Lehen Hezkuntzako bosgarren mailako gela itunduko. Fakturaren % 90eko diru-laguntza emango da, eta gehienez ere 1.880 euro (BEZa barne) emango dira.
Número máximo unidades subvencionables esta convocatoria: 1 por cada aula concertada de 5.º curso de Educación Primaria. La subvención será el 90% del importe de la factura siendo el límite máximo de la subvención 1.880 euros (IVA incluido).
(4) Armairu metaliko elektrifikatua / Armario metálico electrificado:
Armairuak honako ezaugarriak izango ditu/El armario dispondrá de las siguientes características:
Orokorrak/Generales
Hutsuneak izango ditu, gutxienez 28 ekiporako / Dispondrá de huecos, mínimo, para un total de 28 equipos
Ateek segurtasuneko sarrailak izango dituzte / Las puertas dispondrán de cerraduras de seguridad
Egitura ergonomikoa, izkina eta ertzik gabea, ikasleekin gorabeherarik ez izateko / Estructura ergonómica libre de esquinas y aristas para evitar incidentes con el alumnado.
Argiztapenarekin gorabeherarik ez izateko, ertz eta izkinari kez duen egitura ergonomikoa / Distribución de huecos de fácil acceso y segura manipulación por parte del alumnado
Ateen edo beste sistema batzuen bidez manipulatzeko, ekipoen kargailuetara, entxufeetara eta koadro elektrikoara sarbidea / Acceso al cuadro eléctrico, a los enchufes y a los cargadores de los equipos para su manipulación, a través de puertas u otros sistemas.
Karga sekuentziala egin ahal izateko, korronte elektrikoa banatzea / Distribución de la corriente eléctrica que permita la carga secuencial
Deialdi honetan diruz laguntzeko gehienezko unitate kopurua: 1 Lehen Hezkuntzako bosgarren mailako gela itunduko. Fakturaren % 90eko diru-laguntza emango da, eta gehienez ere 1.116 euro (BEZa barne) emango dira.
Número máximo unidades subvencionables esta convocatoria: 1 por cada aula concertada de 5.º curso de Educación Primaria. La subvención será el 90% del importe de la factura siendo el límite máximo de la subvención 1.116 euros (IVA incluido).
(5) Haririk gabeko sistema / Sistema inalámbrico.
Inplementatuko den haririk gabeko sistemak, erabiltzaileak autentifikatzeko sistema bat izan beharko du. Soluzioa WiFi teknologian oinarrituko da eta estándar 802.11a/b/g estandarra bete beharko du. Eta ondoko puntuak bermatu beharko ditu:
El sistema inalámbrico a implementar debe disponer de un sistema de autenticación de usuarios. La solución deberá estar basada en tecnología WiFi y cumplir con el estándar 802.11a/b/g. Debe garantizar los siguientes puntos:
Segurtasuna: maneatutako datuen konfidentzialtasuna zaintze ezinbestekoa da, eta hartarako, sarean dabilen ezein datura sartzea edo horiek aldatu eta lapurtze eragotziko du. Eskainiko den sistemak honako mekanismoak izan beharko ditu:sarera-kontrola, enkriptazio-maila, trafikoa bereiztea, sarrerako beste puntu batzuk atzemaeta.
Seguridad: para preservar la confidencialidad de los datos manejados es imprescindible que la red inalámbrica impida el acceso, la modificación y el robo de cualquier tipo de datos que circulen por la red. La solución ofertada debe proporcionar todos los mecanismos necesarios de control de acceso, nivel de encriptación, separación de tráfico, detección de otros puntos de acceso, necesarios para lograr este objetivo.
Estaldura: datu-zerbitzuen erabiltzaileei estaldura eman beharko diete sarbide-puntuek. Halaber, kalitateko zerbitzua lortzeko, ahali keta abiadura handienekoa eskaini beharko da.
Cobertura: los puntos de acceso deben proporcionar cobertura a los usuarios a los servicios de datos, al menos, dentro del aula donde este instalado dicho punto. También tienen que proporcionarla a la mayor velocidad posible para obtener un servicio de calidad.
Elikadura PoE 802.3af bidez: sarbide-puntuak telematikoki elikatu beharko dira, hain justu ere kokatuak diren lekuan instalazio elektrikoa egin beharra saihesteko.
Alimentación a través de PoE 802.3af: es necesario que los puntos de acceso sean telealimentados con el fin de evitar tener que realizar instalación eléctrica en la ubicación de los mismos. Para ellos se usará 802.3af.
Ikastetxeen eremu lokaleko sarean eskuragarri den sare elektrikoari konektaturik izango da WiFi sistema:
El sistema WiFi estará conectado a la electrónica de red disponible en la red de área local de los centros. Estará compuesto por los siguientes elementos:
Punto de acceso / Sarbide-puntua:
11a/b/ arauko aldibereko euskarria
Soporte simultáneo de norma 802.11a/b/g.
Ethernet 10/100 portua
Puerto ethernet 10/100.
PoE (Power over Ethernet) bidezko elikadura, 802.3af estandarraren arabera.
Alimentación mediante PoE (Power over Ethernet), según el estándar 802.3af.
AES, WPA, WPA2, TKIP eta 802.11i euskarria
Soporte de AES, WPA, WPA2, TKIP y 802.11i.
PoE injektorea /Inyector PoE:
Ikastetxeen sareko elektronikaren portuen ez dutenez PoE-rik, beharrezkoa.
Necesarios ya que los puertos de la electrónica de red de los centros no disponen de PoE.
Elikatze-irteeraren portua: RJ-45 konektagailu 1
Puerto de salida de alimentación: 1 conector RJ-45.
Sarrerako voltajea: 100-240 Vca, 50-60 Hz, 0.95 A
Voltaje de entrada: 100-240 Vca, 50-60 Hz, 0.95 A.
Irteerako voltajea: 48 Vcc, 0.35A
Voltaje de Salida: 48 Vcc, 0.35A.
Seinalea detektatzea: IEEE 802.3af bateragarria
Detección de señal: compatible IEEE 802.3af.
Deialdi honetan diruz laguntzeko gehienezko unitate kopurua: 1 Lehen Hezkuntzako bosgarren mailako gela itunduko. Fakturaren % 90eko diru-laguntza emango da, eta gehienez ere 247 euro (BEZa barne) emango dira.
Número máximo unidades subvencionables esta convocatoria: 1 por cada aula concertada de 5.º curso de Educación Primaria. La subvención será el 90% del importe de la factura siendo el límite máximo de la subvención 247 euros (IVA incluido).
HEZKUNTZA, UNIBERTSITATE ETA IKERKETA SAILEKO ADMINISTRAZIO ETA ZERBITZUEN SAILBURUORDEARI ZUZENDUTAKO IDATZIA.
SOLICITUD DIRIGIDA A LA ILMA. SRA. VICECONSEJERA DE ADMINISTRACIÓN Y SERVICIOS DEL DEPARTAMENTO DE EDUCACIÓN, UNIVERSIDADES E INVESTIGACIÓN.


