- AGINDUA, 2009ko urriaren 20koa, Etxebizitza, Herri lan eta Garraioetako sailburuarena, Bilboko udal mugarteko Peñascal auzoko finka bat (27 zenbakidun etxea, behe solairua, ezkerra) desjabetzeko espedientearen eraginpeko ondasunak adostasunez erosteko negoziaziorako deialdia egiten duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2009ko urriaren 20koa, Etxebizitza, Herri lan eta Garraioetako sailburuarena, Bilboko udal mugarteko Peñascal auzoko finka bat (27 zenbakidun etxea, behe solairua, ezkerra) desjabetzeko espedientearen eraginpeko ondasunak adostasunez erosteko negoziaziorako deialdia egiten duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 221
- Hurrenkera-zk.: 6108
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/10/20
- Argitaratze-data: 2009/11/17
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza; Garraio eta herri lanak
- Azpigaia: Herri Administrazioa; Hirigintza eta etxebizita; EAEko udalak
Testu legala
Bizkaiko Foru Aldundiak, 1983ko abenduaren 5ean, «Bilboko udal-mugarteko Iturrigorri-Peñascalen dagoen Etxebizitzetarako Aldearen Berehalako Ekintza-Egitamua»-ri buruzko espedientea behin betiko onartu zuen.
Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuaren 2009ko ekainaren 16ko Aginduaren bidez, «Bilboko Peñaskal auzoko finka baten (27 zenbakidun etxea, ezkerreko behe solairua)» desjabetze-espedienteari hasiera eman zitzaion.
Indarrean dagoen desjabetzeari buruzko legerian xedatutakoa betez, dei egiten zaie Bilboko Peñascal auzoko 27 zenbakidun etxeko behe solairuko ezkerreko finkako titularrei, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailaren Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzara (Bilboko Kale Nagusia, 85) joan daitezen, adierazitako egunean eta orduan, aipatutako desjabetze-espedienteari hasiera emateko Aginduan identifikatutako ondasunen eta eskubideen eskuratzea adostasunez eta libreki erabakitzeko.
Titularrak
Titulares Eguna
Día Hila
Mes Urtea
Año Ordua
Hora
Nicanor Chamorro Chamorro
Julia Castellanos Chamorro 15 Abendua
Diciembre 2009 09:00
Egun horretan, eraginpeko norbanakoak beren izenean azaldu ahal izango dira edo haiek ordezkatuko dituen eta horretarako behar bezala baimenduta egongo diren pertsonak. Titulartasuna egiaztatzen duten agiriak aurkeztu beharko dituzte (eskritura publikoak, pribatuak, ziurtagiriak edo Jabego Erregistroaren informazio-oharrak, eta abar) bai eta beren eskubideak egiaztatuko dituen beste edozein agiri ere. Nahi izanez gero, eurek ordainduta, peritu eta notarioarekin ere joan daitezke.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko urriaren 20a.
Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburua,
IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.


