Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2009ko urriaren 20koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, Barakaldoko (Bizkaia) «Chiquitín Barakaldo» Haur Hezkuntzako eskola pribatuari Haur Hezkuntzako 1. zikloan unitateak gehitzeko baimena emateko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2009ko urriaren 20koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, Barakaldoko (Bizkaia) «Chiquitín Barakaldo» Haur Hezkuntzako eskola pribatuari Haur Hezkuntzako 1. zikloan unitateak gehitzeko baimena emateko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 10
  • Hurrenkera-zk.: 185
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2009/10/20
  • Argitaratze-data: 2010/01/18

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Gizarte Gaiak

Testu legala

Barakaldoko (Bizkaia) «Chiquitín Barakaldo» Haur Hezkuntzako eskola pribatuaren entitate titularraren ordezkariak ikastetxe horretako Haur Hezkuntzako 1. zikloan bi unitate gehitzeko baimena eskatzeko hasi duen espedientea aztertu da.

Espedientea Bizkaiko Hezkuntza Ordezkaritzak izapidetu du, indarrean dagoen araudiak eskatutako agiriak erantsi zaizkio eta gai horretan eskumena duten erakundeek beren txostena egin diote.

Ondokoak ikusi ondoren: apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua (9ko BOE), araubide orokorreko Unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa; azaroaren 16ko 215/2004 Dekretua (19ko EHAA), 0 eta 3 urte bitarteko umeentzako haur-eskolek bete beharreko gutxieneko baldintzak ezarri zituena Dekretu horrek, halaber, 2002-2003 eta 2003-2004 ikasturteetan Euskal Autonomia Erkidegoko zero urtetik hiru urtera bitarteko umeen haur-eskolak arautu zituen Dekretuaren artikulu batzuen indarraldiari eutsi zion; eta gai horretan aplikagarriak diren indarreko gainerako xedapenak ere, honako hau:

Kode-zenbakia: 48016947

Izen generikoa: haur-eskola pribatua.

Izen espezifikoa: «Chiquitín Barakaldo».

Titularra: Escuela Chiquitín Barakaldo SL.

Helbidea: San Bartolome, ertaina, 18-3.

Udalerria: Barakaldo.

Lurralde Historikoa: Bizkaia.

Baimena: Haur Hezkuntzako 1. zikloko 2 unitate gehitzea.

Ikastetxearen osaera:

Haur Hezkuntzako 1. zikloa: 10 unitate; bakoitzak 8, 13 edo 18 ikaspostutarako edukiera izango du, eta ikasleak, hurrenez hurren, urtebetez beherakoak, urtebetetik bi urtera bitartekoak, edo bi urtetik hiru urtera bitartekoak izango dira.

Lehenengoa. Agindu honetan dagoen baimen-emate honek ez du esan nahi hezkuntza-itunen araubidearen edo diru-laguntzen deialdien bitartez laguntzak lortuko direnik.

Bigarrena. Agindu honen kontra aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, hil biko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko urriaren 20a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,

MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik