Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2009ko urriaren 21ekoa, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuarena, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailaren menpe dauden hainbat administrazio-zentro 2010ean energia elektrikoz edo-eta gas naturalez hornitzeko kontratazioa Justizia eta Herri Administrazioko sailburuari eskuordetzan emateko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2009ko urriaren 21ekoa, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuarena, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailaren menpe dauden hainbat administrazio-zentro 2010ean energia elektrikoz edo-eta gas naturalez hornitzeko kontratazioa Justizia eta Herri Administrazioko sailburuari eskuordetzan emateko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 8
  • Hurrenkera-zk.: 116
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2009/10/21
  • Argitaratze-data: 2010/01/14

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Ekonomi Jarduerak; Ogasun eta Ekonomía; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Lana eta enplegua; Industria; Ogasun; Herri Administrazioa

Testu legala

Elektrizitate Sektoreari buruzko azaroaren 27ko 54/1997 Legeak energia elektrikoaren hornitzea helburu duten jarduerak arautzen ditu, hain zuzen ere energia sortu, garraiatu, banatu, merkaturatu eta Batasun barruko nazioarteko trukeen inguruko jarduerak, bai eta sistema elektrikoaren kudeaketa ekonomikoa eta teknikoa ere.

Bestetik, Hidrokarburoen Sektoreari buruzko urriaren 7ko 34/1998 Legeak petrolio-produktuak eta hodi bidezko gas-erregaiak merkaturatzeko jarduerak arautzen ditu.

Bi legeek eta horiek garatzeko arauek sisteman parte hartzen duten eragileen arteko harremanak arautzen dituzte, bai eta energia horien horniketa kontratatzeko prozedurak ere; eta zehatzago esanda, liberalizatutako merkatuan horiek izan behar duten prezioa eta ordain-sariak ezartzen dituzte.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren kontratazio araubidea jasotzen duen ekainaren 5eko 136/1996 Dekretuaren V. kapituluaren eta lehenengo xedapen gehigarriaren arabera, eta Justizia eta Herri Administrazio Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen abuztuaren 28ko 472/2009 Dekretuaren 18.e artikuluan ezarritakoa kontuan izanik, Baliabide Orokorren Zuzendaritzari dagokio era zentralizatuan eskuratu behar diren ondasunak eta zerbitzuak erostea eta hornitzea, kudeaketa zentralizatua duten eraikinetarako badira.

Abuztuaren 28ko 472/2009 Dekretu horren 18.a artikuluak Zuzendaritza horri ematen dio era zentralizatuan eskuratu behar diren ondasunak eta zerbitzuak kontratatzeko prozedurak garatzeko proposamena egiteko ahalmena.

Une honetan, era zentralizatuan kudeatzekoak diren Baliabide Orokorren Zuzendaritzaren eraikinetan, Justizia eta Herri Administrazio Sailaren gainerako eraikinetan eta Eusko Jaurlaritzan eta haren erakunde autonomiadunetan energia elektrikoaren edo-eta gas naturalaren horniketa era zentralizatuan kudeatzea lagungarria izango da zerbitzuak hobeto kudeatzeko eta gastu publikoa arrazionalizatzeko.

136/1996 Dekretuaren 19. artikuluak aukera ematen du Baliabide Orokorren Zuzendaritzaren eskumenak kudeaketa zentralizatua ez duten beste eraikin batzuetara ere hedatzeko. Eskumenak hedatze hori hainbat modutara egin daiteke: hitzarmena sinatuz, administrazio-baldintza partikularreko agirietan berariaz aurreikusiz edo Herri Administrazioen Lege Araubidearen eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legean aurreikusitako formulen bidez.

Aipatutako eremuan energia elektrikoaren eta gas naturalaren horniketa kontratatzeko formula egokia Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 13.1 artikuluan jasotako eskumenen eskuordetzea dugu; artikuluak honela dio:

«1. Herri-administrazioetako organoek beste organo batzuei beren eskumenak eskuordetzan eman diezazkiekete, baldin eta organo horiek administrazio berekoak badira, nahiz eta bata bestearen mendeko ez izan, edo administrazio horiei lotuta edo administrazio horien mendean dauden zuzenbide publikoko erakundeetakoak badira».

Kontuan izanik 472/2009 Dekretuaren 4.2.c artikuluak Justizia eta Herri Administrazioko sailburuari ematen dizkion kontrataziorako eskumenak,

Kontuan izanik Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sail zenaren egitura organiko eta funtzionala ezartzen zuen azaroaren 15eko 373/2005 Dekretuaren 5. artikuluak esaten duena, hau da, 100.000 baino gehiagoko espedienteetan Saileko kontratazio-organo gisa jardutea sailburuari dagokiola, eta Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen maiatzaren 8ko 4/2009 Dekretuaren Lehenengo Xedapen Iragankorraren arabera Dekretu hark indarrean jarraitzen duenez,

  1. Justizia eta Herri Administrazioko sailburuari ematea eskuordetzan Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailaren menpe dauden hainbat administrazio-zentrotako 2010eko energia elektrikoaren (goi eta behe tentsiokoaren) edo-eta gas naturalaren horniketa kontratatzeko eskumena. Zentro horien zerrenda agindu honen eranskinean jaso da.

    Sektore Publikoaren Kontratuei buruzko urriaren 30eko 30/2007 Legeak jasotzen dituen eta kontratuari ezartzekoak diren gai hauetara zabalduko da eskuordetzea:

    Kontratua prestatzea (II. liburua).

    Kontratua esleitzea (III. liburua, I. titulua, I. kapitulua).

    Administrazioak kontratua aldatu, iraungi, laga eta azpikontratatzeko dituen eskumenak, IV. liburuko I. tituluko I. kapituluan arautzen direnak, eta bereziki hornidura-kontratuetarako IV. liburuko II. tituluko IV. kapituluan aurreikusten direnak.

    Kontratuaren formalizazioa (III. liburua, I. titulua, I. kapitulua).

  2. Kontratazio-organoari dagozkion gainontzeko eskumenak, eta partikularki, egindako zerbitzuen betetzeari onespena emateko eta euren ordainketa agintzeko eskumenak, eskumena ematen duen organoaren baitan jarraituko dute.

  3. Eskuordetze hau izenpetu eta biharamunean jarriko da indarrean.

    Vitoria-Gasteiz, 2009ko urriaren 21a.

    Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburua,

    IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.

Helbidea Herria

Agirrelanda, 10, 1. etxabea Vitoria-Gasteiz

Santa Barbara sozietatea, 1, 5.etxabea Barakaldo

Santutxu, 69, A, 2.etxabea Bilbao

Saralegi plaza, 4, 2. etxabea Bilbao

Larramendi kalea, 1, 1.etxabea Donostia-San Sebastián

Olano, 13, 1. etxabea Bilbao

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik