- AGINDUA, 2009ko urriaren 22koa, Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko enpresa eta lantokietako prebentzioko langile eta ordezkariei zuzendutako etengabeko prestakuntzarako 2009ko laguntza ekonomikoen deialdia egiten duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2009ko urriaren 22koa, Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko enpresa eta lantokietako prebentzioko langile eta ordezkariei zuzendutako etengabeko prestakuntzarako 2009ko laguntza ekonomikoen deialdia egiten duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 204
- Hurrenkera-zk.: 5700
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/10/22
- Argitaratze-data: 2009/10/23
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
- Azpigaia: Lana eta enplegua; Herri Administrazioa; Ekonomia; Funtzio publikoa
Testu legala
1995eko irailaren 27an izenpetu zen Euskal Autonomia Erkidegoko Etengabeko Prestakuntzari buruzko Lanbide arteko Akordioa, langileen etengabeko prestakuntzaren ingurukoa, Euskal Autonomia Erkidegoko enpresei eta langileei aplikatzekoa.
Akordio horretako aurreikuspenak betetzeko,
Hobetuz-Langileen Prestakuntzarako Euskal Fundazioa sortu zen. Langileen etengabeko prestakuntza osoaz arduratzea du helburu, etengabeko prestakuntza kudeatzen eta zuzentzen du, eta enpresa, langile eta ikastetxeen artean etengabeko lanbide heziketarako interesa eta jarduera horrek ahalik eta zabalkunde eta eraginkortasun handiena erdies-
teko baldintzak sustatzeko erantzukizun orokorra du.
Bestetik, lehendakariaren uztailaren 30eko 20/2009 Dekretuak, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazio Sailak sortu, ezabatu eta aldatu ez ezik, sail horien egitekoak eta jardun arloak finkatzen dituenak, Enplegu eta Gizarte Gaietako Salari ematen dio,
enplegu-politikari dagozkion eginkizunen barnean, enplegurako lanbide-heziketako azpisistemaren gaineko eskumen osoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak pertsonen bizitza osoan zeharreko etengabeko ikaskuntzari dagokionez duten eskumenari kalterik egin gabe. Hala, lehengo bereizketa bertan behera utzi da, etengabeko prestakuntza hezkuntza sailari eta lanerako prestakuntza Enplegu Sailari esleitzen ziena, hurrenez hurren.
Etengabeko lanbide-heziketa funtsezkoa da bizitza osoan baitako prestakuntza ziurtatzeko, langileak eta enpresak ezagutza oinarrian duen gizartera egokitzeko eta Europako Enplegurako Estrategiaren esparruan garatzen diren produkzio-prozesuek izan ditzaketen aldaketen aurrean langileen gaitasun profesionalari eusteko.
Langileei lan-bizitzan beharko duten kualifikazioa emateaz gain, etengabeko prestakuntza aldaketa teknologiko, ekonomiko eta soziala dakarten prozesuetan lehentasunezko balio bat da eta, hori dela eta, funtsezkoa da enpleguaren egonkortasuna eta gizarte-kohesioa lortzeko.
Testuinguru horretan, prestakuntza-ekintzen bitartez -Agindu honen bitartez arautzen da horien finantzaketa- prestakuntza-eskaintza zabala egiten zaie Euskal Autonomia Erkidegoko langileei. Halaber, enpresetan sustatu dituzten prestakuntza-planen edo, horiek ezean, prestakuntza-premiei erantzuteko landutako planen osagarri izatea bilatzen da.
Deialdi hau finantzatzeko Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorretako funtsak eta Estatuko Enplegu Zerbitzukoak erabiliko dira, aipatutako zerbitzuko zuzendaritza orokorrak hartutako ebazpena betez. Ebazpen horren bidez eskualdatzen dira Euskal Autonomia Erkidegoan 2009ko ekitaldian garatutako enplegurako lanbide-prestakuntzako ekimenetarako zuzendutako funtsak. Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikotik datozen funtsen zati bat, era berean, «Egokigarritasuna eta Enplegua» 2007-2013ko Eskualde Anitzeko Programa Operatiboaren esparruan da, eta Europako Gizarte Funtsak finantzatzen du % 50ean.
Hori guztia aintzat hartuta, honako hau
Agindu honen xedea da Euskal Autonomia Erkidegoko langileentzako etengabeko prestakuntza-planak garatzeko laguntzak arautzea; prestakuntza-plan horien bitartez langile horien gaitasuna eta kualifikazioa hobetu eta berriro kualifika daitezen lortu nahi da.
Agindu honen xedea da, halaber, Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide arteko Akordioaren esparruan, Laneko Osasunaren eta Arriskuen Prebentzioarekin lotuta Euskal Autonomia Erkidegoko enpresetako edo lantokietako prebentzio ordezkarien prestakuntza-
ekintzak garatzeko laguntzak arautzea, bai eta bestelako arduradunen prestakuntza ere, esparruko araudian xedatutako prozesuen arabera.
Agindu honen I. eranskinean barne hartu dira Euskal Autonomia Erkidegoko langileentzako eskaintzen diren etengabeko prestakuntzako planak garatzeko diru-laguntzen deialdiaren oinarriak.
Azkenik, II. eranskinean barne hartu dira Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide arteko Akordioaren esparruan, Laneko Osasunaren eta Arriskuen Prebentzioarekin lotuta Euskal Autonomia Erkidegoko enpresetako edo lantokietako prebentzio ordezkarien prestakuntza-ekintzak garatzeko laguntzen deialdiaren oinarriak, bai eta bestelako arduradunen prestakuntza ere, esparruko araudian xedatutako prozesuen arabera.
Agindu hau garatzeko bideratuko diren baliabide ekonomikoak 22.314.087,25 euro dira gehienez. Funtsa horiek Hobetuz-Langileen Prestakuntzarako Euskal Fundazioaren eskutan utziko dira, ordainketa bakar bat eginez; eta ordainketa hori Agindu hau argitaratu eta berehala egingo da.
Horrez gain, 4. atalean aipatutako funtsetatik 650.000 euroko kantitatea II. eranskinean aipatutako laguntzetara bideratuko da. II. eranskinean aipatutako laguntzetara aplika ezin den soberakinik egonez gero, laugarren oinarriko a) eta b) hizkietan barne hartutako prestakuntza-planen, prestakuntza-erakundeek eta sektoreko enpresa-erakundeek eta sindikatuek titularizatutakoen, kontu-sailak areagotzeko erabili ahal izango dira eta I. eranskineko laugarren oinarriko e) hizkian barne hartutako prestakuntza-planen kontu-sailak areagotzeko.
Aipatutako funtsen kontura finantzatuko dira Agindu honen babespean garatzen diren etengabeko prestakuntzako ekimenak, baldin eta horien finantzaketa Hobetuz-Etengabeko Prestakuntzarako Euskal Fundazioaren aurrean eskatu bada, Aginduan zehaztutako baldintzak betetzen badira eta bertan barne hartutako baldintzak eta lehentasunak betetzen badira.
Aurreko atalean ezarritakoaren kalterik gabe, Agindu honetan arautzen diren funtsek finantzatuko dituzte Hobetuz-Langileen Prestakuntzarako Euskal Fundazioaren egitura teknikoak kudeatzeko eta ebaluatzeko egin beharreko gastuak eta inbertsioak, behin Estatuko Administrazioak xede horrekin emandako kontu-saila agortu ondoren defizitarioak direnak, baldin eta kontzeptu horren ondoriozko guztizko aplikazioak Euskadiko Autonomia Erkidegoak deialdi honetarako dituen aurrekontu orokorretatik jasotzen diren funtsen ehuneko 15 gainditzen ez badu.
Ondorio guztietarako, Agindu hau I. eta II. eranskinetan barne hartutako oinarrien arabera garatuko da.
2008ko deialdi honetarako eredu normalizatuak Hobetuzen web-orrian eskura daitezke (www.Hobetuz.com). Aipatu eskaerak paperean eta Hobetuzek deialdi honetarako eskainitako euskarri informatikoan aurkeztuko dira.
Paperean aurkeztutako datuen eta euskarri informatiko bidez aurkeztutakoen artean desadostasunik badago, paperean aurkeztutako datuak hartuko dira baliagarritzat.
Hobetuz-Langileen Prestakuntzarako Euskal Fundazioa izendatzen da Agindu honetan arautzen diren diru-laguntzen kudeaketarako eta ordainketarako entitate laguntzaile, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartu zuen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuko 52. artikuluaren arabera.
Aipatutako 52. artikuluak dioenez, Agindu honetan aipatzen diren funtsak ematen dituen organoaren kontura eta izenean jardungo du Hobetuz-Langileen Prestakuntzarako Euskal Fundazioak. Haatik, funts horiek ez dira, inola ere, Hobetuzen ondaretzat hartuko.
Agindu honetan eta Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartu zuen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuko 52. artikuluan ezarritako betebeharrez gain, Hobetuz-Langileen Prestakuntzarako Euskal Fundazioaren betebeharrak izango dira ondorengoak:
Funtsak amaierako onuradunen artean banatzea.
Diru-laguntzei esker prestakuntza-jarduerak egin direla egiaztatzen duten ziurtagiriak eskatzea, eta lau urtez gordetzea. Funts komunitarioekin finantzatutako ekintzak direnean, komunitateko araudian ezarritakoa beteko da, bertan aurreikusitako data 2026. urtea izanik.
Jaso diren funtsak zertan aplikatu diren justifikatzea Lan eta Gizarte Gaietako Sailari, 2010eko azaroaren 30a baino lehen, eta zerrenda izenduna ematea. Zerrenda horretan honako alderdiak jaso beharko dira: azken onuradunen izen-abizenak, emandako diru-
laguntzak, egindako ordainketak, eta, oro har, funts horiekin egindako etengabeko prestakuntzako jardueren memoria orokorra osa dezaketen bestelako datu kuantitatiboak zein kualitatiboak.
«Egokigarritasuna eta Enplegua» 2007-2013ko Eskualde Anitzeko Programa Operatiboaren esparruan Europako Gizarte Funtsak finantzatzen dituen ekintzak justifikatzeko beharrezko informazio guztia ematea Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoari.
Funtsen kudeaketa dela-eta, honako erakundeek egin ditzaketen egiaztatze-jarduerei men egitea: Eusko Jaurlaritzak, Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailaren eta Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren bitartez; Herri Kontuen Euskal Epaitegiak; eta Europako Gizarte Funtsak.
Deialdian aurreikusten den ez-betetze kasuren bat gertatuz gero, onuradunei diru-laguntzak itzul ditzaten eskatzea, deialdietan bertan ezarritako itzultze-prozedurari jarraituz.
Agindu honetan arautzen diren laguntzen onuradunek 2010eko irailaren 30erako aplikatu ez dituzten finantzazio-soberakinak eta Agindu honetan aurreikusten den dirua itzultzeko prozeduraren ondoriozko funtsak, Hobetuz-Langileen Prestakuntzarako Euskal Fundazioak Eusko Jaurlaritzari itzuliko dizkio.
Deialdi hau aurrera ateratzeko kreditu egokia eta nahikoa eman beharko da. Xede horrekin, Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoak enplegurako prestakuntza-ekintzak garatzeko bideratzen dituen funtsen transferentzia egin beharko zaio EAEko Administrazio Orokorrari.
Lehenengoa. Administrazio-bidea amaitzen duen Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa jar diezaiokete interesdunek Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuari, eta, horretarako, hilabeteko epea izango dute, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita. Bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, Administrazioarekiko Auzietako Sailean, eta horretarako ere bi hilabeteko epea izango dute, honako Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.
Bigarrena. Honako Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu, eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko urriaren 22a.
Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburua,
MARÍA GEMMA ARÁNZAZU ZABALETA ARETA.
Lehenengoa. Xedea.
Agindu honen xedea da etengabeko prestakuntza-
planak garatzeko laguntzak ezartzea; etengabeko prestakuntzako plan horien bitartez langile horien gaitasuna eta kualifikazioa hobetzea lortu nahi da.
Ez dute finantzaketarik jasoko enpresa bakar bateko lanpostuetara aplika daitekeen irakaskuntza eskaintzen duten eta beste enpresa batzuetan erabili ezin diren kualifikazioak eskaintzen dituzten prestakuntza-ekintzek eta nagusiki prestakuntza-prozesu baten garapena (irakaskuntza-ikaskuntza) bilatzen ez duten ekintzek.
Agindu honetan barne hartzen diren laguntzak, ez dira bateragarriak izango prestakuntza-ekintza horiek berak egiteko onuradunek jaso ditzaketen beste mota bateko laguntzekin.
Bigarrena. Aplikazio-esparrua.
Deialdi honetan agertzen diren laguntzen onuradun izan daitezke EAEn kokatuta dauden honako entitate hauek:
Prestakuntza Erakundeak eta Unibertsitateak.
EAEn langileen etengabeko prestakuntzari buruzko lanbide arteko hitzarmena sinatu duten enpresa erakundeak eta sindikatuak.
Kooperatiba eta/edo lan sozietateen konfederazioak eta federazioak.
Langile autonomoen elkarteak.
Dagokion sektorean ordezkatzaileak diren Enpresa Erakundeak eta Erakunde Sindikalak, askatasun sindikalari buruzko 11/1985 Lege Organikoan aurreikusitakoaren arabera.
EAEko langile guztiek parte har dezakete laguntzaren xede diren ekintzetan, 2009ko irailaren 9ko Aginduaren II. eranskinean (180. zk. EHAA, 2009ko irailaren 18koa) arautzen den laguntza ekonomikoen deialdiak aipatzen dituen lan-kontratua etetea dakarren erregulazio-espediente batean dauden langileek barne.
Era berean, mendekotasun-egoeran dauden pertsonen zaintzaile ez-profesionalek, mendekotasun-egoeran dauden pertsonen arretarekin erlazioan finantzatzen den prestakuntza-eskaintzan parte hartu ahal izango dute, betiere Eusko Jaurlaritzak mota honetako prestakuntza eskaintzeko baimendu dituen erakundeetan egiten badute.
Administrazio Publikoetan lan egiten duten langileek deialdi honen hirugarren oinarriko bigarren ataleko a) eta e) hizkietan aurreikusitako Planetan parte hartu ahal izango dute, gehienez ere plan bakoitzaren parte-hartzaileen ehuneko 10eko proportzioan.
Prestakuntza-ekimen hauetan parte hartzen dutenak langabetuak izan daitezke, guztizkoaren % 40raino. Ildo horretan, finantzatutako ekintzetan parte hartzen duten langabetuei eskatuko zaie Lanbiden edo Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoan izena emanda egotea, eta gomendatzen da Orientazio Zerbitzuek hautatutako prestakuntza-ekintzan parte hartzeko izena ematea aurretik.
Prestakuntza-entitate pribatuei ematen zaizkien laguntzak prestakuntza-premia bereziak dituzten edo lanbide-txertaketa edo birkualifikazioa lortzeko zailtasunak dituzten pertsonentzako berariazko programak finantzatzeko erabiliko dira. Zentzu horretan, parte hartzen duten langileen % 70ek ondorengo talde batekoa izan beharko dute nahitaez: enpresa txiki eta ertainetako langileak, emakumeak, terrorismoaren biktimak, genero-indarkeriaren biktimak, 45 urtetik gorakoak, kualifikazio baxuko langileak, desgaitasuna duten pertsonak, langabetu gazteak, iraupen luzekoak edo gizarte-bazterkeria pairatzeko arriskua dutenak.
Finantzaketa jaso dezaketen ekimenak 2009ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean hasi beharko dira, eta gehienez ere 2010eko ekainaren 30ean amaituko dira.
Agindu hau garatzeko bideratuko diren baliabide ekonomikoak 21.664.087,25 euro dira. Kantitate horren zati bat Europako Gizarte Funtsak kofinantzatuko du, eta kofinantzatutako ekintzetarako onartutako kostuaren % 50 izango da. Kopuru hori lehentasunez bideratuko da 250 langile baino gutxiagoko enpresetako langileen prestakuntzara, langile autonomoen, ekonomia sozialeko bazkideen, emakumezkoen eta 45 urtetik gorako pertsonen prestakuntzara eta kualifikazio baxuko langileen eta desgaitasuna duten pertsonen prestakuntzara.
Hirugarrena. Prestakuntza Planak eta Entitate Titularrak.
Prestakuntza Plana esatean, prestakuntza-behar jakin batzuei erantzuteko osatutako prestakuntza-ekintzen multzoa ulertu behar da, betiere kontuan hartuta, ekintzak zuzentzen diren taldearen tamainagatik, aurreikusitako prestakuntza-orduen bolumenagatik edo bestelako ezaugarri garrantzitsu batzuengatik, planaren onuradunen gaitasunak nabarmenki hobetzen direla.
Erantzun beharreko helburuen, prestakuntzaren esparruaren edo izaeraren eta entitate titularren arabera, ondoren adierazi dira prestakuntza-plan desberdinak:
Sektore arteko prestakuntza-planak, langileentzako jarduera ekonomikoaren hainbat sektoretako zeharkako gaitasunen eta gaitasun horizontalen prestakuntza eskaintzen dutenak.
Prestakuntza-plan horien titularrak izan daitezke Euskal Autonomia Erkidegoko prestakuntza-entitateak eta Unibertsitateak, baita Euskal Autonomia Erkidegoan Lanbide Heziketari buruzko Lanbide arteko Akordioa sinatu duten enpresa eta sindikatu elkarteak ere.
Prestakuntza-entitateei dagokienez, beren Estatutuen helburuen artean prestakuntza barne hartu behar dituzte, eta hezkuntzaren edo enpleguaren alorrean eskumena duen Eusko Jaurlaritzako sailak aitortuta egon behar dute Laneko Prestakuntza eskaintzeko prestakuntza-ekintza bilduta dagoen prestakuntza-espezialitateetan.
Era berean eskaerak aurkeztu ahal izango dituzte lehen aipatutako hezkuntzan edo enpleguan eskumena duten Eusko Jaurlaritzaren sailek aitortu ez badituzte ere, deialdi honen helburuekin bat datorren prestakuntza-eskaintza bat egiten badute eta prestakuntza mota hori kudeatzeko nahikoa irakasle eta esperientzia egiaztatu badute. Adierazitako guztia justifikatzeko, eskaerarekin batera txosten bat aurkeztuko da, lortutako esperientzia justifikatuz eta eskura dauden baliabideen azalpena eginez. Txostenak hamaikagarren oinarriko a) letran aurreikusitakoaren arabera baloratuko dira, eta hiru ekitalditan egiten diren deialdietarako baliozkoak izango dira.
Era berean, mendekotasun-egoeran dauden pertsonen zaintzaile ez-profesionalengana zuzendutako prestakuntzari dagokionez, prestakuntza-erakunde titularrak Eusko Jaurlaritzak mota honetako prestakuntza eskaintzeko baimendu dituen erakundeak izango dira.
Sektoreko prestakuntza-planak, produkzio-
sektore jakin bateko langileak gaitasun jakin batzuetan prestatzera bideratuak.
Plan horien titularrak izan daitezke, aurreko a) hizkian adierazitako entitateez gain, dagokion sektoreko Enpresa Erakunde eta Erakunde Sindikal ordezkariak.
Produkzio-sektore berekoak izan gabe, kooperatiba, lan-sozietate eta ekonomia sozialeko enpresa eta entitate bi edo gehiagoko langileak eta bazkide-
langileak barne hartzen dituzten prestakuntza-planak, betiere horien izaera juridikotik ondorioztatutako edo zeharkako izaera duten beharretatik ondorioztatutako prestakuntza-eskaerei erantzuten dietenak; eta Euskal Autonomia Erkidegoan nahikoa finkatuta dauden kooperatiben eta/edo lan sozietateen konfederazioek eta federazioek titularizatu ahal izango dituzte.
Langile autonomoei zuzendutako prestakuntza-planak; horien titularrak izan daitezke sektore arteko langile autonomoen elkarteak eta Langile Autonomoaren Estatutuari buruzko uztailaren 11ko 20/2007 Legearen 21.5 artikuluan bildutako erakundeak. EAEn finkapen handiagoa duten autonomoak ordezkatzen dituzten elkarteek lehentasuna izango dute.
EAEko Lanbide Kualifikazioen Euskal Katalogoarekin erlazionatutako prestakuntza-planak, horien titularrak izanik hezkuntzaren alorrean eskumena duen Eusko Jaurlaritzako sailak baimendutako prestakuntza-zentro publiko edo pribatuak, deialdiaren aurreko ikasturtean edo argitaratzen den unean diruz lagundu beharreko prestakuntza-planetan bildutako katalogo modularreko moduluetako area, azpiarea eta mailei dagozkien Lanbide Heziketako prestakuntza-zikloak irakatsi dituztenak edo irakasten daudenak.
Laugarrena. Prestakuntza-ekintzak.
Deialdi honen helburuetarako, helburu, eduki eta iraupen propioak dituen irakatsi eta ikasteko prozesua da prestakuntza-ekintza, eta langileen gaitasuna eta kualifikazioak hobetzea bilatzen du, baita horien lanbide-
eguneratzea eta -espezializazioa ere.
Ez dira finantzatuko nagusiki prestakuntza-prozesu (irakaskuntza-ikaskuntza) bat garatzea bilatzen ez duten ekintzak.
Orokorrean, prestakuntza-planetan barne hartutako banakako zein taldeko prestakuntza-ekintzek gutxienez 6 ordu eta gehienez 270 iraungo dute parte-hartzaile bakoitzarentzat. Salbuespen gisa, beste muga batzuk ezarri daitezke eskarian behar bezala justifikatzen denean. Prestakuntzako jarduerek egunean gehienez 8 ordu iraungo dute.
Prestakuntza-ekintzak ondorengo modalitate hauetako batean eman behar dira: presentziala, ez presentziala edo mistoa.
Prestakuntza presentzialtzat jotzen da, ikasgela batean, irakasleek ikasle talde bati ezagutza berak eta aldi berean transmititzen dietenean, edozein motatako baliabide didaktiko erabilita.
Prestakuntza ez presentzialtzat jotzen da parte-hartzaileak bere ikaskuntzaren erritmoak norberaren denborara egokitzen dituenean; horretarako, prestakuntza-prozesua egingo den tokiaz gain, tutore/irakasleak izango ditu, bere zalantzak argitzeko eta aurrerapausoak egiaztatzeko. Modu horretan, erabilitako materialen edukiak osatu edo sendotuko ditu.
Prestakuntza ez presentziala, ikaskuntza sistematizatua dakarten euskarri didaktikoekin eman beharko da, eta nahitaez laguntza tutorialarekin osatuko da. Eskaerak egiten diren unean adierazi beharko dira materiala bidaltzeko prozedura, tutoretza presentzialak edo ez presentzialak, jarraipen-kontrolak eta irakaskuntza programatuak eskatzen dituen probak. Teknologia berrien bidezko teleprestakuntza denean, prestakuntza gauzatzen dela egiaztatzeko, hori gauzatzeko erabiltzen diren plataforma informatikoetara sartzeko pasahitzak eskatuko dira.
Deialdi honen helburuetarako, Baliabideetako Ikastetxeetan emandako prestakuntza, prestakuntza ez presentziala balitz bezala ulertuko da. Baliabideetako Ikastetxe gisa ulertuko da, norberak erabil dezakeen ekipamendu didaktiko jakina duen instalazioa; parte-hartzaileak bertara joaten dira, hainbat euskarriren bidez prestakuntza eskuratzeko eta, bertan, beren zalantzak argitzeko tutoretza-motaren bat edukiko dute.
Prestakuntza-ekintza ez presentzialei dagokienez, ez badituzte informazio eta komunikazioko teknologiak on-line erabiltzen, onartu aurretik horretarako sortuko den batzorde batek aztertu eta balioztatu beharko ditu.
Prestakuntza mistotzat jotzen da, prestakuntzaren irakaskuntza modalitate presentzialaz eta ez presentzialaz baliatuz ematen denean, kasu bakoitzean beharrezkotzat jotzen den orduen ehunekoan.
Prestakuntza-ekintza presentzialak taldean antola daitezke, gehienez ere 20 parte-hartzailek osatutako taldeak osatu ahal direlarik; taldeko 25 ikasle onartuko dira, salbuespen moduan, behar den bezala justifikatzen bada. Prestakuntza-ekintza ez presentzialetan, parte hartzen duten 70 ikasleko irakasle bat izan beharko da gutxienez. Ekintza mistoen kasuan, aipatu mugak errespetatuko dira, kasuan kasuko prestakuntza-
modalitatearen arabera.
Bosgarrena. Eskaerak aurkeztea.
Eskaerak Hobetuz Fundazioaren egoitzetan aurkeztuko dira. Eusko Jaurlaritzak eta fundazioak beharrezko mekanismoak gauzatuko dituzte, Hobetuzen aurkeztutako eskaerak behar bezala erregistratuta gera daitezen:
Arabako Lurralde Egoitza, Dato 14-16. zenbakiak, 3. solairua, 01005 Vitoria-Gasteiz.
Bizkaiko Lurralde Egoitza, Kale Nagusia,
zenbakia - 6. solairua. 48009 Bilbao.
Gipuzkoako Lurralde Egoitza, Manterola,
zenbakia, 1. solairua, 20008 Donostia-San Sebastián.
Bestalde, 30/1992 Legeak, azaroaren 26koak eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidea ezartzen duenak, bere 38.4 artikuluan aurreikusitako bulegoetan aurkez daitezke eskaerak.
Eskaera horiek paperean eta Hobetuzek deialdi honetarako eskainitako euskarri informatikoan aurkeztuko dira, webgune honetan: www.hobetuz.com.
Paperean aurkeztutako datuen eta euskarri informatiko bidez aurkeztutakoen artean desadostasunik badago, paperean aurkeztutako datuak hartuko dira baliagarritzat.
Eskaerak aurkezteko epea Agindu hau EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunean irekiko da eta 2009ko azaroaren 16an amaituko da.
Seigarrena. Eskaeren baldintzak.
Eskaeretan honako hauek jasoko dira:
Eskatzailearen edo haren ordezkariaren izena, egoitza soziala, helbidea eta harremanetarako telefonoa.
Hala dagokionean, ordezkaritza hori egiaztatzen duen jatorrizko agiria, edo Hobetuzek edo fede-emaile publiko batek konpultsatutako kopia.
Eskatzailearen eta ordezkariaren, horrela denean, NANaren edo identifikazio fiskaleko txartelaren fotokopia.
Behar bezala legeztatutako estatutuen fotokopia.
Entitatea dagokion administrazio-erregistroan izena emanda dagoela ziurtatzen duen agiria.
Laguntzaren xedea den prestakuntza-plana, ondorengo oinarrian adierazitako baldintzekin.
Eusko Jaurlaritzan hezkuntza edo enpleguaren alorrean eskumena duen agintaritzak aitortu gabeko prestakuntza-entitateen kasuan, erakunde eskatzaileak diru-laguntza eskatzen den Planaren kudeaketara egokitzen den gaitasun teknikoa duela ziurtatzen duen txostena, esperientzia handia duen prestakuntza-espezialitateak adieraziz, baita espezialitate horri lotutako giza baliabideak, baliabide teknikoak eta materialak.
Diru-laguntzen bikoiztasuna eta prestakuntza-ekintzetarako gainfinantziazioa saihestearren, eskatzaileak zinpeko aitorpen bat aurkeztu beharko du, beste diru-sarrera edo laguntza publiko osagarririk ez duela jasotzen adieraziz (4. eranskina).
Edozein Administrazio Publikok prestakuntza-
arloan emandako diru-laguntzak itzultzeko prozeduran murgilduta ez dagoela edo eskatu zaizkion zenbatekoak itzuli dituela adieraziko duen titularraren zinpeko aitorpena.
Ogasun, Gizarte Segurantza eta/edo Gizarte Aurreikuspeneko Erakundeari guztia ordainduta izanaren ziurtagiri eguneratuak.
Sexu diskriminazioa egiteagatik administrazio-zehapenik edo zehapen penalik jaso ez dela ziurtatzen duen zinpeko aitorpena eta Euskal Autonomia Erkidegoko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginaren (4/2005 Legeak, Emakume eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzkoa, aldatzen duena) 50. artikuluko 5. atalean xedatutakoaren arabera, laguntza edo diru-laguntzen deialdietara ez aurkezteko zehapenik jaso ez dela ziurtatzen duen zinpeko aitorpena.
Gizarte-ekonomiarekin eta langile autonomoekin erlazionatutako planei dagokienez edo ordezkaritza-
entitateek aurkeztutako sektoreko planei dagokienez, titularrak aurkeztutako planak xede duen esparruan duen hedapena edo ezarpena ziurtatzen duen dokumentazioa aurkeztu beharko du.
Zazpigarrena. Prestakuntza-planen betekizunak.
Prestakuntza-planek honako hauek bildu behar dituzte:
Plana egiteko arrazoien adierazpena.
Zein esparrura bideratzen diren eta horien prestakuntza-eskaintzaren plana xede duen jarduera-esparruarekiko edo -sektorearekiko egokitasuna.
Prestakuntza Planaren helburuak eta edukiak.
Garatuko diren prestakuntza-ekintzak, espezialitateen arabera multzokatuta, xede horrekin landutako inprimaki eta aplikatiboetan adierazitako banakapena eginez. Prestakuntza-ekintza batek ezin du eskatzaile berak aurkeztutako Prestakuntza Plan batean baino gehiagotan sartuta egon.
Prestakuntza-ekintzen kalkulatutako kostua.
Prestakuntza-ekintzak gauzatzeko aurreikusitako egutegia.
Prestakuntza-ekintzak garatzeko instalazioak eta bitartekoak. Titularra prestakuntza-entitate bat edo unibertsitate bat bada, finantzatutako prestakuntza-ekintzak zentroko bertako langileek bakarrik emango dituzte eta xede horretarako erabakitako instalazioetan egingo dute. Salbuespenak onartuko dira, betiere behar den bezala justifikatzen badira eskaera-inprimakietan, eta salbuespen horiek prestakuntza-ekintzaren espezifikotasunak eta berau eskaintzeko irakasle propioak beti ezin edukitzeak eragindako egoerak izango dira bakarrik.
Eusko Jaurlaritzak aitortu gabeko prestakuntza-
entitateek, gainera, beren esperientzia ziurtatzen duen eta hirugarren oinarrian, 2. atalean, a) hizkian, laugarren paragrafoan adierazitako eskura dituzten bitartekoak adierazten dituen txostena aurkeztu beharko dute.
Programatutako prestakuntza-ekintzen garapenaren eta jarraipena egiteko moduaren eta prestakuntza-plan bakoitza ondoren ebaluatzeko erabiliko diren irizpide eta metodologien arduradunen identifikazioa.
Parte-hartzaileak hautatzeko irizpideak.
Prestakuntza Zentroek eta Unibertsitateek, horietako bakoitzak, bi Prestakuntza Planetarako diru-laguntzak bakarrik eskatu ahal izango dituzte: bat katalogo modularrarekin erlazionatutako prestakuntzarako eta bestea aipatu katalogoan barne hartzen ez den prestakuntzarako. Azken hori sektorekoa edo sektore artekoa izango da.
Zortzigarrena. Parte-hartzaileei dagozkien betekizunak.
Deialdi honen bigarren oinarriak deskribatutako langileek dagokien entitate titularrei onartutako prestakuntza-planetako prestakuntza-ekintzetan parte hartzeko eskatu ahal diete; horretarako, deialdi honetarako eskaera-agiri gisa diseinatutako agiri normalizatua eta partaidetza-agiria (2C eranskina) erabil daitezke.
Eskaera-agiriaren eta partaidetza-agiriaren kopia bat parte-hartzaileari emango zaio. Jatorrizko agiria entitate titularrak gordeko du, Hobetuzek edo kontrola egiteko beste erakunde batek egiten dituzten egiaztapenetan aurkezteko.
Deialdi honen hamahirugarren oinarriko 3. atalean adierazitakoaren arabera, parte hartzeko eskaeretan/konpromisoetan adierazitako datuak Hobetuzi jakinarazi behar zaizkio ezarritako epeen barruan eta Hobetuzek xede horrekin utzitako baliabideak erabiliz.
Entitate eskatzaileak edo prestakuntza-ekintzak eskaintzeko ardura duen pertsonak aukeratuko ditu langile parte-hartzaileak, betiere hautapen-mekanismoen gardentasuna eta objektibotasuna ziurtatuz. Era berean, Europako Gizarte Funtsak gizonen eta emakumeen arteko aukera-berdintasunaren alorrean egindako eskakizunak betetzeko, hautespen-prozesuetan emakumeen parte-hartzeari lehentasuna emango zaio.
Parte-hartzailea prestakuntza-ekintzatik kanpo geratuko da, baldin eta prestakuntza-ekintzaren iraupenaren % 25etik gorako portzentajean bertaratzen ez bada.
Langile batek ezingo du behin baino gehiagotan parte hartu prestakuntza-ekintza berean.
Bederatzigarrena. Laguntza zehaztea.
Deialdi honetan onartu diren prestakuntza-
ekimenetako bakoitzari eman beharreko finantzaketak gehieneko finantzaketa izaera izango du, eta honako era honetan zehaztuko da:
Ekintza bakoitzaren benetako garrantzira egokitutako ordu kopurua parte-hartzaile kopuruarekin eta hamargarren oinarriaren arabera dagokion moduluaren zenbatekoarekin biderkatuz.
Ondoren, planaren balorazio teknikoa egingo da, eta finantza daitekeen gehieneko zenbatekoaren ehunekoa zehaztuko du, aurkeztutako eskaerak eta eskura dauden funtsen zenbatekoa ikusita ezartzen diren tarteak kontuan izanik, hamaikagarren oinarriaren arabera.
Lortutako diru-laguntzaren % 5 baldintzatuta egongo da, Europako Gizarte Funtsak adierazten dituen lehentasunezko kolektiboetan dauden parte-hartzaileak sartzera.
Azken doikuntza, ekitaldirako eta ekimen mota bakoitzerako eskura dauden finantza-baliabideen arabera egingo da.
Edozein modutan, prestakuntza-plan bakoitzari gehienez emango zaion laguntza honako irizpide hauen arabera erabakiko da:
Kudeaketa-gaitasun ziurtatua. Deialdi honen aurreko bi ekitaldietan langileentzako etengabeko prestakuntza planak kudeatu dituzten eskatzaileei dagokienez (Hobetuzek edo Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak finantzatutako planak), esleituko zaien gehienezko laguntza erabakitzeko, eskatzaileak deialdi horietan lortutako diru-laguntzaren gauzatze-maila hartuko da kontuan. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak edo Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak aitortu gabeko prestakuntza-entitateen kasuan, Deialdi honen hirugarren oinarriko 2.a) atalaren barnean hartuta badaude, memoria justifikatzailean egiaztatutako gaitasun teknikoari buruz egiten den balorazioaren arabera irakasteko baimentzen den gehieneko ordu kopuruaren arabera ezarriko da gehieneko laguntza.
Hirugarren oinarriko e) letran barne hartutako prestakuntza-planetara, deialdiaren guztizko aurrekontuaren % 33 bideratuko da.
Hirugarren oinarriko a) eta b) letretan barne hartutako prestakuntza-planetara, prestakuntza-
entitateen titulartasunekoetara, deialdiaren guztizko aurrekontuaren % 22 bideratuko da.
Hirugarren oinarriko c) eta d) letretan barne hartutako prestakuntza-planetara 650.000 euroko berariazko kontu-saila bideratuko da. Kopuru hori banatu egingo da, aipatu oinarriko 2. atalean adierazitako irizpideen arabera onartzen diren eskaeren artean.
, c) edo d) letretan aurreikusitako kontu-sailen bat ez bada erabat agortzen, soberakinak aipatutako beste kontu-sailetan sartuko dira, eragindako kontu-sail bakoitzean eskatutako guztizko bolumenaren arabera.
Hamargarrena. Modulu ekonomikoak.
Diru-laguntzak zehazteko aplika daitezkeen gehienezko modulu ekonomikoak (parte-hartzaile bakoitzarengatik eta prestakuntza-ekintza bakoitzarengatik kostua) ondoren adierazitakoak izango dira, betiere prestakuntzaren modalitatea eta maila kontuan hartuko direlarik:
Prestakuntza-modalitatea Prestakuntza-maila
Oinarrizkoa Goi-mailakoa
Presentziala 9 euro 13 euro
Urrutikoa 5,50 euro
Teleprestakuntza 7,50 euro
Mistoa Aurreko moduluak aplikatuko dira, prestakuntza-ekintzak dituen zuzeneko prestakuntza-orduen eta urrutiko edo teleprestakuntzako prestakuntza-orduen arabera
Irakaskuntza presentzialeko modalitatearen kasuan, «Oinarrizko mailako» modulua zeharkako ikasgaien edo ikasgai generikoen prestakuntza denean aplikatuko da, hain zuzen oinarrizko gaitasunak eta kualifikazioak garatzeko gaitasuna eskaintzen denean.
Goi-mailako modulua, berriz, prestakuntza espezializazioa eskatzen duten ikasgaietan edota programazio edo zuzendaritzako gaitasunak garatzeko gaitasuna ematen denean aplikatuko da.
Modalitate presentzialaren goi-mailako modulu ekonomikoa ehuneko 50era bitartean areagotu daiteke prestakuntza-ekintza jakin batzuen kasuan, betiere euren espezialitatea eta ezaugarri teknikoak kontuan hartuta finantzaketa handiagoa behar bada.
Aurreko paragrafoan barne hartutako ekintzen guztizko kostuak ezingo du gainditu deialdi hau finantzatzera zuzendutako funtsen guztizkoaren ehuneko 5.
Aipatutako salbuespenak aplikatzeko, eskaeretan adierazi beharko dira ekintza bakoitzean dauden berezitasunak. Eskaerak ebatzi ondoren ezin izango da onartu salbuespen bakar bat ere.
Hamaikagarrena. Baloratzeko irizpideak.
Aurkeztutako planen balorazio teknikoa egiteko honako irizpide hauek hartuko dira kontuan:
Esperientzia eta baliabide materialak. Atal honetan, honako hauek hartuko dira kontutan:
Entitate titularrak langileak prestatzeko aurretik duen esperientzia.
Entitateak finantzaketaren xede diren prestakuntza-
espezialitateetan aurretik duen esperientzia.
Plana eta prestakuntza-espezialitate bakoitza garatzeko eta gauzatzeko bitarteko materialak eta pertsonalak, propioak edo besterenak.
Plana osatzen duten elementuen kalitatea eta koherentzia eta bakoitzaren prestakuntza-ekintzak.
Ezarritako kalitate-sistema (jarraipen-mekanismoak, ikaskuntzaren ebaluazioa eta kontrola eta prestakuntza-ekintzen ziurtapena).
Justifikazio hori egiteko, eskaera behar bezala betetzeaz gain, horretarako bidezkotzat jotzen diren agiri guztiak gaineratu daitezke.
Irizpide horrek 100 puntutik 40ko pisua edukiko du planaren guztizko balorazioa egiteko orduan. Hirugarren oinarrian barne hartutako Eusko Jaurlaritzak aitortu ez dituen prestakuntza-erakundeek aurkeztutako eskaeren kasuan, gaitasun teknikoa justifikatzeko memoriaren balorazioa egin ondoren 20 puntura iristen ez direnak ez dira finantzatuko.
Prestakuntza-eskaintza eta xede duen esparruaren edo sektorearen beharren arteko egokitasuna. Atal honetan baloratuko dira:
Aurkeztutako prestakuntza-ekintzek lan-merkatuak dituen prestakuntza-premiekin duten egokitasuna.
Behar hori justifikatzen duen azterlanen bat egotea.
Aurkeztutako ekintzek ekintzen xede diren langileentzako lehentasunezkoak direlako justifikazioa.
Justifikazio hori egiteko, eskaera behar bezala betetzeaz gain, horretarako bidezkotzat jotzen diren agiri guztiak gaineratu daitezke.
Irizpide horrek 100 puntutik 40ko pisua edukiko du planaren guztizko balorazioa egiteko orduan.
Planaren diseinuan prozesu integral bat barne hartzea. Horren bitartez langileei orientazioa eta aholkularitza emango zaie prestakuntza-ekintzaren aurretik, bitartean eta ondoren. Era berean, bereganatutako gaitasunen ebaluazioa eta alderaketa egingo da. Horretarako, atal honetan adierazitako pertsonak eta berariazko zereginak zehaztu beharko dira eskaeran.
Irizpide horrek 100 puntutik 20ko pisua edukiko du planaren guztizkoan.
Hobetuzek aurretik kudeatutako deialdien
gauzatze-maila. Irizpide hori 10 puntu arte ponderatuko da, hala positiboki nola negatiboki, eta inoiz ere ez da zenbatuko guztizko 100 puntuak gainditzeko.
Gutxienez 50 puntu lortzen ez dituzten eskaerek ez dute finantzaketarik lortuko.
Hamabigarrena. Prozeduraren instrukzioa eta ebazpena.
Behin eskaerak aurkeztuta, aurkeztutakoa baino informazio gehiago eskatu ahal izango da. Interesdunari eskatuko zaio hamar eguneko epearen barruan zuzen dezala hutsunea edo aurkez dezala nahitaezko dokumentazioa; orobat, ohar hau egingo dio, hori egin ezean, eskabidean atzera egin duela joko dela; horretarako, baina, ebazpen bat eman beharko du aldez aurretik, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 42. artikuluak ezarritakoari jarraituz.
Hobetuzek aurkeztu diren eskaerak aztertuko ditu, eta aurkeztutako laguntza-eskaera bakoitza ukatzeko edo guztiz edo partzialki onartzeko ebazpena emango du. Proposamen horiek Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailera igorriko ditu dagozkion ebazpenak emateko.
Hobetuzek egindako proposamena aztertu ondoren, enplegu-alorrean eskumena duen sailburuordeak dagokion Ebazpena emango du, eta enpresa onuradunen eta emandako zenbatekoen zerrenda argitaratuko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.
Ebazpena aldekoa bada, diruz lagunduko diren prestakuntza-ekintzak adieraziko dira, baita parte-hartzaile kopurua eta ordu kopurua eta finantzaketa ere.
Interesatuak 10 eguneko epea izango du, sailburuordearen ebazpena jakinarazten den unetik zenbatzen hasita, emandako diru-laguntza onartzen duela adierazteko. Epe hori amaitzen denean eskaera ezetsitzat emango da eta artxibatu egingo da.
Sailburuordearen ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuaren aurrean.
Ebazpena emateko eta jakinarazteko gehieneko epea 6 hilabetekoa izango da, eta hori igarota ez bada jakinarazpenik egiten eskaera ezetsitzat emango da.
Emakidaren ebazpena jaso ondoren, eta behar den aurrerapenarekin, laguntzaren onuradunak Hobetuzi eskatu ahal izango dio finantzatutako planean aldaketak sartzeko, finantzatutako ekintzen edukia, modua eta/edo gauzatzeko epeak ukitzen dituenean. Aldaketa-eskaera hori idatziz egingo da, eta behar bezala oinarritu beharko da. Aldaketa horiek Hobetuzek baimendu beharko ditu.
Parte-hartzaileen kopurua edo irakaskuntzaren modalitatea ukitzen duten aldaketak direnean, baimendu ahal izango dira ez badute murrizten hasierako eskaera kontuan izanez gero lortuko zen balorazio teknikoa.
Hamahirugarrena. Prestakuntza-plana gauzatzea.
Ematen den diru-laguntza prestakuntza-planak gauzatzera destinatuko da.
Deialdi honek finantzatzen dituen prestakuntza-planetan bilduta dauden prestakuntza-ekintzak erabat doakoak izango dira partaideentzat.
Talde edo ekintza bakoitza hasi aurretik, titularrak honako hau jakinaraziko dio Hobetuzi:
Hasi baino 7 egun lehenago, gutxienez, prestakuntza emango den lekuari, prestakuntza emango duen entitateari, eta ekintzaren data eta ordutegiari buruzko datuak.
Era berean, gehienez ere prestakuntzaren bigarren egunean, prestakuntza-ekintzan parte hartzen duen pertsonak betetako eskaeraren/konpromisoaren datuak.
Betebehar horiek betetzeko, Eusko Jaurlaritzaren dagokion sailak, Hobetuzen bitartez, www.hobetuz.com
web-orrian aplikazio bat jarriko du titularren esku. Horrela adierazitako informazioak ez du aldaketarik onartuko taldea edo ekintza amaitzen denetik zenbatzen hasi eta 30 egun igarotzen direnean, eta prestakuntza-planaren burutzapena justifikatzeko kontuan hartuko den bakarra izango da.
Betebehar horiek ez badira betetzen, Planaren burutzapena justifikatzen denean ez egindakotzat hartuko da dagokion prestakuntza-ekintza.
Titularrek ekintza presentzialetan eguneroko bertaratze-partea egin beharko dute, eta irakasleak eta parte-hartzaileek sinatu beharko dute.
Prestakuntza-ekintza ez presentzialen kasuan, parte-hartzaile bakoitzari egindako jarraipen-kontrolei dagokien dokumentazioa landu beharko du titularrak.
Parte-hartzaile bakoitzari prestakuntza-ekintzan parte hartu izanaren ziurtagiria emango zaio, Hobetuzek ezarritako ereduaren araberakoa, eta bertan gutxienez adierazi beharko dira ekintzaren izena, prestakuntza-edukiak, modalitatea, ekintza zer egunetan garatu den, eta jasotako prestakuntza-orduak, hala dagokionean ordu presentzialen eta ez presentzialen kopurua adieraziz.
Lanbide Heziketako Euskal Modulu Katalogoari dagozkion prestakuntza-planetan eta -ekintzetan, deialdi honetako hirugarren oinarriko 2.e) atalean aurreikusitakoetan, eta prestakuntza-kreditua gainditu duten ikasleei dagokienez, parte-hartzaileei emango zaien ziurtapena, Hobetuzek eska dezakeena, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak ezarritako prozeduraren arabera luzatuko da.
Parte hartzeko ziurtagiriak parte-hartzaileei eman beharko zaizkie, parte hartu duten prestakuntza-ekintza amaitu eta bi hilabeteko epean.
Titularrak ziurtagiri horren kopia gordeko du, parte-hartzailearen jaso izanarekin batera.
Titularra etengabeko lanbide-heziketari buruzko euskal akordioa sinatu duen erakunde bat, Gizarte Ekonomiako edo autonomoen taldeko ordezkaritza-
entitate bat edo sektore jakin bateko ordezkaritza-
erakunde bat denean, onuradunak deialdi honen kontura finantzatutako prestakuntza-ekintzen gauzatzea kontrata dezake, behin bakarrik, betiere azpikontratazioa merkatuko baldintza arrunten arabera egiten bada eta aurretik Hobetuzen baimena lortu bada, emakida-ebazpenean berariaz edo baimen-eskaera egin eta hurrengo hamabost egunetan emandako ebazpen bidez. Baimena eman dela ulertuko da, aipatu epea igarotzean Hobetuzek ez badu bestelakorik esaten.
Ez dira hirugarrenak azpikontratatuko, jardueraren kostua areagotuz, baldin eta jarduerari balio erantsirik gehitzen ez bazaio.
Diru-laguntzaren onuradunak bitarteko propioak erabili beharko ditu finantzatzen den prestakuntza-planaren programazioa eta koordinazioa egiteko eta, edozein kasutan, bere gain hartuko du hura garatzeko erantzukizun osoa, betiere eskumena duten erakundeek jarraipen- eta kontrol-funtzioak gara ditzaten bermatuz.
Hamalaugarrena. Laguntzak ordaintzea.
Diru-laguntza ordaintzeko, ordainketa bakoitzaren aurretik onuradunak aurkeztu beharko ditu Ogasunarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko eta/edo kasuan kasuko gizarte aurreikuspeneko erakundearekiko betebeharrak bete dituelako ziurtagiri eguneratuak.
Ordainketak honako egutegi honen arabera egingo dira:
Lehen ordainketa, diru-laguntzaren guztizko zenbatekoaren % 60koa, ebazpenaren unean. Lehen ordainketa hori 180.303,64 eurotik gorakoa bada, titularrak bankuko abala aurkeztu beharko du, ebazpenarekin batera adieraziko diren jarraibideak kontuan izanik, edo bestela plana gauzatzerakoan dagoeneko sortutako gastuen justifikazioa, justifikatu gabeko gainerakoak kopuru hori gainditzen ez badu.
Bigarren ordainketa bat, diru-laguntzaren gainerakoari dagokiona, Hobetuzen memoria justifikatzailea aurkezten denean eta dagokion azken likidazioa onartzen denean.
Hamabosgarrena. Diru-laguntzaren justifikaziorako finantza/aukera daitezkeen kostuak eta egozpen-irizpideak.
Honakoak izango dira finantza daitezkeen kostuak eta egozpen-irizpideak:
Prestakuntza-jardueraren kostu zuzenak:
Barruko eta kanpoko prestatzaileen ordainketak. Horien barruan sartzen dira: soldatak, gizarte-aseguruak, dietak eta joan-etorriak egiteko gastuak.
Gastu horiek behar den bezala zehaztuta adierazi behar dira, kasuan kasuko jarduera bakoitzak hartutako orduak zehaztuz.
Ekipo didaktikoak eta plataforma teknologikoak amortizatzeko gastuak. Horiek kalkulatzeko, kontabilitate-arauetan onartutako amortizazio-irizpideak jarraituko dira. Era berean, ekipo didaktikoak eta plataforma teknologikoak alokatzeko gastuak barne hartuko dira, interesak kanpo utziz.
Gastu horiek prestakuntza-ekintza bakoitzaren kasuan behar den bezala zehaztuko dira eta ekipoei eta plataformei emandako erabilera indibidualaren arabera kalkulatuko dira; bestela, erabilera-orduak egotziko dira.
Bitarteko didaktikoen gastuak edota material didaktikoak eskuratzeko gastuak, bai eta planeko prestakuntza-ekintzak egiteko erabilitako bitartekoak ere, babes eta segurtasunerako materiala barne hartuta. Era berean, teleprestakuntzari dagokionez, prestatzaileen eta parte-hartzaileen artean erabilitako komunikabideei egotzi ahal zaizkien kostuak kontuan hartuko dira.
Gastu horiek prestakuntza-ekintza bakoitzaren kasuan behar den bezala zehaztuko dira eta ekipoei eta plataformei emandako erabilera indibidualaren arabera kalkulatuko dira; bestela, erabilera-orduak egotziko dira.
Alokairu finantzarioaren gastuak, interesak kanpo, edo prestakuntza-planaren garapenean erabilitako gelak, tailerrak eta gainerako azaleren amortizazioa. Gastu horiek prestakuntza-ekintza bakoitzaren kasuan behar den bezala zehaztuko dira eta ekintzak irauten duen denboragatik egotziko dira.
Amortizazio-gastuak kalkulatzeko, oro har onartuta dauden kontabilitate-arauak jarraituko dira; gainera, Sozietateen gaineko Zerga arautzen duen Araudiak onartutako taulen araberako amortizazio-metodoa aplikatuko da.
Parte-hartzaileen istripu-asegurua.
Gastu horiek prestakuntza-ekintzen arabera behar bezala xehatuta aurkeztu beharko dira eta egoztea parte-hartzaileen kopurua kontuan hartuta egingo da.
Prestakuntza-ekintzen parte-hartzaileen garraio, mantenu eta ostatuaren gastuak, betiere lokomozio eta dieten gastuen PFEZ esparruko Foru Araudian ezarritako mugak errespetatuz.
Gastu horiek prestakuntza-ekintzen arabera behar bezala xehatuta aurkeztu beharko dira eta egoztea parte-hartzaileen kopurua kontuan hartuta egingo da.
Prestakuntza-ekintzak antolatzeko eta ezagutzera emateko publizitate-gastuak.
Gastu horiek prestakuntza-ekintzen arabera behar bezala xehatuak aurkeztu behar dira.
Prestakuntza-jarduerarekin erlazionatutako hainbat kostu:
Kanpoko zein barruko laguntza-langileen kostuak eta plana kudeatzeko eta gauzatzeko beharrezkoak diren kostu guztiak, langileei orientazioa eta aholkularitza ematekoak barne.
Hainbat kostu: argia, ura, berogailuak, mezularitza, posta, garbiketa, zaintza eta planaren gauzatzearekin erlazionatuta dauden eta lehen aipatu ez diren kostu gehiago.
Kostu horiek guztiak onuradunak diruz lagundutako jarduerari egotziko dizkio, onartutako kontabilitateko arau eta printzipioetan adierazitako moduan eta, edozein kasutan, kostu horiek jarduera egin den aldikoak badira.
Kostu erlazionatuen baturak ezingo du gainditu prestakuntza-jardueraren kostuen ehuneko 20.
Diruz lagundu daitezkeen beste kostu batzuk:
Prestakuntzaren kalitatearen ebaluazioak eta kontrolak eragindako kostuak. Onuradunak prestakuntza-jarduera gauzatzeko eman zaion diru-laguntzaren
1-5 artean bideratuko du xede horretarako.
Edozein kasutan, erlazionatutako kostuak kostu errealak izango dira, egin eta ordaindu diren eta fakturen edo pareko balioko kontabilitate-dokumentuen bitartez justifikatu diren kostuak alegia.
Hamaseigarrena. Laguntzen justifikazioa eta likidazioa.
Diruz lagundutako Prestakuntza Plana osatzen duten prestakuntza-ekintzak garatzean sortutako kostuak justifikatu beharko dituzte onuradunek, aurreko oinarrian ezarritakoaren arabera.
Kostuak, zuzenbidean dokumentu frogatzaile baliagarrien edo fakturen bidez justifikatuko dira, beti, funtsen aplikazio zuzena ziurtatzeko behar den xehetasunarekin, eta horren inguruan Hobetuzek emango dituen eta justifikazio-memoriaren eskuliburuan zehaztuko diren arauekin bat etorrita.
Kanpoko erakunde bat kontratatzen bada, erakunde horiek luzatuko dituzten fakturek, prestakuntza-ekintza bakoitzari egotzitako kostu finantzagarriak bereizteko modua izan behar dute.
Europako Gizarte Funtsak kofinantzatutako ekintza guztietan, fakturen eta gastua frogatzen duten agiri guztien jatorrizkoek zigilu bat eduki beharko dute, bertan adieraziz Europako Gizarte Funtsak finantzatzen duela % 50ean 2007-2013 programazio-aldian. Era berean, funtsak jasotzen dituen entitatearen kontabilitatean adierazita geratuko da hori.
Laguntzen likidazioa, ikastaroa amaitu duten parte-hartzaileen eta egin dituzten eskola-ordu eraginkorren arabera egingo da, Deialdi honetan ezarritako eta onartutako modulu ekonomikoen arabera. Likidazioak ez du inola ere gaindituko hasiera batean onartutako diru-laguntzaren zenbatekoa.
Prestakuntza gauzatu ondoren diru-laguntza zehaztean, bertaratze bidezko ekintzetan ikasle batek prestakuntza amaitu duela ulertuko da, baldin eta prestakuntza-ekintzaren iraupenaren ehuneko 75ean bertaratu bada. Era berean, bertaratu gabeko modalitatean eskaintzen diren prestakuntza-ekintzei dagokienez, ikasle batek ekintza amaitu duela ulertuko da, gutxienez dagozkion ikaskuntza-jarraipeneko aldiroko kontrolen ehuneko 75 egin badu. 2009ko irailaren 9ko Aginduaren II. eranskinean arautzen den laguntza ekonomikoen deialdiak (180. zk. EHAA, 2009ko irailaren 18koa) aipatzen dituen lan-kontratua etetea dakarren erregulazio-espediente batean dagoen langilea baldin bada ikaslea, eta bere lan-jardunarekin berriro hasi behar duenez prestakuntza bertan behera utzi behar badu, une horretan prestakuntza amaitutzat emango da, aipatu diren bertaratze-ehunekoak edo jarraipen-kontrolak lortu ez baditu ere.
Prestakuntza-ekintzaren iraupenaren lehen laurdenean langile batek prestakuntza-ekintza uzten badu, beste langile bat sartu ahal izango da bere ordez. Ekintzak hasi ondoren parte-hartzaileren batek ekintza uzten badu, ekintza bakoitzarengatik desbideratzeak onartuko dira ziurtapenetan, hain zuzen ere, prestakuntza-ekintza hasi duten parte-hartzaileen kopuruaren
15era bitartean.
Langabezian dauden langileen kasuan, lana aurkitu dutela eta ekintza uzten badute, prestakuntza-ekintza amaitu dutela ulertuko da, baldin eta prestakuntza-
jardueraren ehuneko 25 gutxienez eginda badute.
Dagokion azken likidazioa burutzeko, 2009ko irailaren 15a baino lehen onuradunak inprimaki normalizatuak bete, eta Hobetuzera igorri beharko ditu, horretarako ematen diren aginduak bete ondoren, honako agiri hauekin batera:
Egindako prestakuntza-ekintza bakoitzaren, eta bere garaian hasi zela jakinarazitako ekintzaren amaiera-
ziurtagiria (burutzapena).
Plana amaitu dela ziurtatzen duen agiria. Bertan zehaztuko dira burututako prestakuntza-ekintza guztiak.
Deialdi honetan ezarritako kostu finantzagarrien eta egozte-irizpideen arabera, diruz lagundutako prestakuntza-ekintzei buruzko kostuak gutxienez ziurtatuko dituen dokumentazioa.
Aurkeztutako burutzapen-ziurtagirietan zuzen betetako informazioa duten, eta Deialdi honetako hamahirugarren oinarriko 3. atalean aipatzen den parte-hartzaileen zerrendan sartu diren parte-hartzaileek bakarrik hartuko dituzte kontuan.
Aurkeztutako dokumentazioa aztertu ondoren, onuradunari jakinaraziko zaion azken likidazio-
erabakia hartuko da.
Egindako likidazioa aurreratutako kopurua baino txikiagoa bada, onuradunak dagokion kopurua itzuli beharko du, erabakia hartzen den datatik hasi eta 20 egun naturaleko epean.
Behin betiko likidazioaren ondorengo 20 eguneko epean, onuradunak jatorrizko agiriak aurkezteko prest egon beharko du edo, hala badagokio, emandako laguntzaren ondorioetarako kontuan hartutako ordainketei dagozkien ordainagirien fotokopia konpultsatuak aurkezteko.
Diru-laguntzaren onuradunak diru-laguntzaren emakida oinarritzen duen jarduera garatzen dela ziurtatzen duten agiriak gorde behar ditu 4 urtez, diru-
laguntzaren amaierako likidaziotik zenbatzen hasita, bai eta jasotako funtsen erabileraren ziurtagiriak ere. Funts komunitarioekin finantzatutako ekintzak direnean, komunitateko araudian ezarritakoa beteko da, bertan aurreikusitako data 2026. urtea izanik.
Diru-laguntzaren onuraduna epe hori amaitu baino lehen desagertzen bada, aipatu dokumentazioaren kopia bidali beharko dute Hobetuzera desagertu baino lehen.
Hamazazpigarrena. Laguntza jasotzeko eskubidea eskuratzeko eta gordetzeko baldintzak.
Laguntza jasotzeko eskubidea eskuratu eta gordetzeko, onuradunak honako betebehar hauek bete beharko ditu:
Hala eskatuta, aurreko deialdietan jasotako kopurua itzuli izana.
Laguntza jaso duen prestakuntza-jarduera deialdi honetako eta EAEko Etengabeko Prestakuntzako Lanbide arteko Akordioko oinarri, baldintza eta betekizun formal eta materialen arabera egitea. Kontzeptu horregatik esleitutako funtsak ezin izango dira berau ematera bultzatu duten helburuetarako ez diren gauzetan erabili.
Hobetuzen aurrean jarduera egin dela egiaztatzea, baita laguntza ematea edo gozatzea zehaztuko duten betebeharrak eta baldintzak bete direla ere. Horretarako, dagozkion elementu justifikatzaileak aurkeztuko dituzte, eta prestakuntza-ekintzari buruz eskatuko zaizkien datuak eta dokumentuak aurkeztuko dituzte prestakuntza-ekintza horiek amaitu ondoren; horrenbestez, ekintza egin dela, emandako finantziazioa erabili dela, eta lortutako emaitzen ebaluazioa egin dela behar bezala egiaztatu ahal izango da.
Material didaktikoetan, argitalpenetan edo onartutako ekintzen komunikazio- eta hedadura-
bideetan egiaztatzea, Euskal Autonomia Erkidegoko langileentzako etengabeko prestakuntzarako laguntzen Hobetuzen 2009ko Aginduaren esparruan, eta hala badagokio, Europako Gizarte Funtsarekin aldi berean finantzatuta, egindako ekintzak direla, eta beti Eusko Jaurlaritzaren, Hobetuzen eta, hala badagokio, Europako Gizarte Funtsaren logotipoak sartuz, honako deklarazio honekin: Europako Gizarte Funtsak zure etorkizunean inbertitzen du.
Hemezortzigarren oinarrian ezarritako kontrol eta jarraipenerako jardunak onartzea.
Hemezortzigarrena. Jarraipena eta kontrola.
Diru-laguntzen onuradunek burutzen duten prestakuntzaren kalitatearen ebaluazioa eta kontrola egin beharko dute, eta horretarako diru-laguntzaren
1etik % 5era bitarteko kopurua erabiliko dute. Ebaluazio- eta kontrol-jarduera horiek prestakuntza taldeen ehuneko 5ean egingo da gutxienez.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak Estatuko Administrazioarekin deialdi honetara bideratutako funtsak direla eta hartutako betebeharrei kalterik egin gabe, laguntzen onuradunek nahitaez onartu behar dituzte Hobetuzek -zuzenean edo berak izendatutako pertsona batek-, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko esku hartzeko organoek, Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak, Kontu Publikoen Euskal Epaitegiak eta eskumeneko Europako erakundeek egingo dituzten egiaztatze- eta kontrol-
jarduerak. Horrez gain, lokal eta instalazioetara sartzen lagunduko dute, baita parte-hartzaileekin, Langileen Ordezkaritza Legaleko kideekin eta elkarrizketatu beharko diren beste hainbat pertsonekin harremanak errazten lagunduko ere.
Kontrol-jarduera hauek onartzeko betebehar orokor honen esparruan, onuradunak honako hau bete beharko du:
Finantzatutako ekintzak gauzatu izanari edo ekintza horien bideragarritasunari buruzko informazioa ematea, baita jarraipena egiteko eskatzen zaion dokumentazioa betetzea eta igortzea ere; dena dela, 10 eguneko epea izango du egiten diren errekerimenduei erantzuteko.
Hobetuzi jakinaraztera beste Erakunde batzuetatik eratorritako diru-laguntzak edo laguntzak -deialdi honek diruz lagundutako ekintza guztiei edo batzuei eragiten dietenak- eskatu direla edo eskuratu direla.
Jarduera presentzialetan, bertaratuen eguneroko parte bat egitea eta hori Hobetuzen esku jartzea.
Prestakuntza-ekintza presentzialen kasuan, parte-hartzaile bakoitzari egindako jarraipen-kontrolei dagokien dokumentazioa gordetzea. Era berean, kontrola egiteko beharrezkoak diren informazioa eta bitartekoak eskainiko dira eta, dagokionean eta Hobetuzek eskatzen badu, gakoak emango dira, diruz lagundutako prestakuntzari buruzko informaziorako sarbide telematikoa ahalbidetzeko.
Laguntzaren onuradunak gastuei buruzko nahikoa informazio izan beharko du, Egitura Funtsei buruzko xedapen orokorrak ezartzen dituen 1083/2006 EE Erregelamendurako garapen-arauak ezartzen dituen Europako Batzordearen 1828/2006 EE Erregelamenduan ezarritakoaren arabera jarraipen egokia bermatzeko.
Hobetuzek, Deialdian ezarritako baldintzak betetzen direla baieztatzera, eta diruz lagundutako ekintzak burutzeko baldintza errealak egiaztatzera zuzendutako Kontu-ikuskapenen Urteko Plana ezarriko du. Plan horren barne sartuko dira, ondoriozko estatistika-
irizpideen, eta bereziki, egingo den arriskuen analisiaren arabera Hobetuzek aukeratuko dituen espedienteak. Era berean, Ikuskapen Planean behar bezala identifikatutako pertsonek oinarritutako eta sinatutako salaketetatik eratorritako jardunak bilduko dira.
Hemeretzigarrena. Diru-laguntzak itzultzea.
Onuradunek, jasotako laguntzak osorik edo zati batean itzuli beharko dituzte, eta berandutze-interesak eskatuko dira laguntza ordaintzen den unetik, honako kasu hauetan:
Laguntza eman zenerako helburua edo laguntza hori emateko agindutako baldintzak ez betetzea. Oro har, xedea bete ez dela ulertuko da, baldin eta aurkeztutako eta onartutako datuak kontuan hartuta, ez bada lortzen prestakuntza orduen eta prestakuntza jasotako ikasle kopuruaren biderketaren adierazlearen % 35.
Jarduera egitea, eta laguntza ematea eta laguntzaz gozatzea zehazten duten baldintzak eta betebeharrak justifikatzeko obligazioa ez betetzea.
Behar diren baldintzak bete gabe lortzea laguntza.
Onuradunak ezarri zaizkion jarraipen- eta kontrol-jarduerak ukatzea edo oztopatzea.
Errealitatearekin bat ez datozen diruz lagundutako ekintzak burutzeko baldintzei buruzko datuak eskaintzea.
Agindu honetan zehaztutako beste edozein obligazio, baldintza edo betebehar errespetatu ez izatea.
Itzultzeko prozedurari Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailaren idazki bidez emango zaio hasiera, eta idazkia Hobetuzek bidaliko dio laguntzaren onuradunari, ez-betetzea eragin duen edo duten gertaeraren edo gertaeren berri emateko. Hori ez ezik, alegazioak edo egokitzat joko dituen egiaztagiriak aurkezteko hamabost eguneko epea duela ere jakinaraziko dio; hori guztia, Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren pentzutan ematen diren berme eta itzulketen erregimena arautzen duen abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuaren arabera.
Alegazioak aurkezteko epea amaitutakoan onuradunak alegaziorik aurkeztu ez badu edo alegazioak onartu ez badira, enplegu-alorrean eskumena duen sailburuordeak itzulketa eskatzeko ebazpena emango du, eta itzulketa hori ebazpenean adierazitako epean gauzatu beharko du. Horretarako, Hobetuzek Eusko Jaurlaritzara bideratuko du dagokion espedientea, errekerimendu-idazkiarekin eta alegazioekin batera; eta, hala badagokio, alegazioak atzera botatzeko proposamena egingo du Administrazio honek itzultzeko beharrari buruzko ebazpena eman dezan.
Epea amaitutakoan itzulketa gauzatu ez badu, beharrezko izapideak jarriko dira abian, itzuli beharreko diru-kopuruak premiamendu-bidetik berreskuratzeko. Diru-kopuru horiek diru-sarrera publikotzat hartuko dira.
1828/2006 EE Erregelamenduan xedatutakoa bete ahal izateko, atzemandako irregulartasunei eta Europako Gizarte Funtsak kofinantzatutako diru-laguntzei dagozkien behar ez bezala ordaindutako kopuruen berreskuratzeari buruzko informazioa bidaliko da.
Hogeigarrena. Datuen tratamendu automatizatua.
Datu Pertsonalak Babesteko Lege Organikoan aurreikusitakoaren arabera, laguntza-eskaera betetzean interesdunak datu horiek Hobetuzen eta Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailaren fitxategietan sartzeko baimena ematen duela ulertuko da. Lege horretan aurreikusitako sartzeko, zuzentzeko, ezerezteko eta aurka egiteko eskubideak Hobetuz Langileen Prestakuntzarako Euskal Fundazioaren (Kale Nagusia 35, 6. solairua, 48009 Bilbao) eta Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailaren aurrean gauza daitezke.
EAEko ENPRESA EDO LANTOKIETAKO PREBENTZIO ORDEZKARIEN PRESTAKUNTZA EKINTZAK GARATZEKO DIRU-LAGUNTZEN DEIALDIAREN OINARRIAK, LANEKO OSASUN ETA ARRISKUEN PREBENTZIOAREN LANBIDE ARTEKO AKORDIOAREN ESPARRUAN, ETA BESTELAKO ARDURADUNEN PRESTAKUNTZA, ESPARRUKO ARAUDIAK EZARRITAKO PROZESUEN ARABERA
Lehenengoa. Xedea.
Oinarri hauen xedea da 2009ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean hasi eta 2010eko ekainaren 30a baino lehen amaitzen diren prestakuntza-ekintzak garatzeko laguntzak arautzea, honako hau xede dutela:
Euskal Autonomia Erkidegoko enpresa eta lantokietako prebentzioko ordezkarien prestakuntza, Laneko Osasun eta Prebentzioaren Lanbide arteko Akordioaren baitan Laneko Osasuna eta Arriskuen Prebentziorako esparruan.
Esparruko araudiko prozesuen ezarpenarekin erlazionatutako enpresa txikietako arduradunen prestakuntza.
Euskal Autonomia Erkidegoko eraikuntzaren sektoreko langileentzako laneko arriskuen prebentzioari buruzko prestakuntza emateko finantzaketa («Etengabeko prestakuntzara ikasgela»), sektoreko azpikontratazioa arautzen duen legeak xedatutakoaren arabera.
Bigarrena. Prestakuntzaren orduak eta moduluak.
Prebentzio-ordezkarien trebakuntzari dagokionez, Laneko Osasun eta Arriskuen Prebentzioaren esparruko Lanbide arteko Akordioaren 9. eta 11. artikuluen arabera aurkez daitezkeen prestakuntza-programa espezializatuei kalterik egin gabe, prestakuntza-ekintzak oinarrizko prestakuntzarekin erlazionatuta egongo dira, Laneko Osasun eta Arriskuen Prebentzioaren esparruko Lanbide arteko Akordioan adierazitakoaren arabera, eta bi zati bereiziko dira. Lehenengoak 32 ordu hartuko ditu eta prestakuntza teknikoari buruzkoa izango da; eta, bigarrenak, 16 ordu edukiko ditu eta araudi-mailako prestakuntzari buruzkoa izango da. Bi modulutan antolatuko dira ekintza guztiak: lehenengoa, prestakuntza teknikoari buruzkoa, guztira 24 irakastordu edukiko dituena; eta, bigarrena, araudi-mailako prestakuntzari buruzkoa izango da eta 12 irakastordu hartuko ditu. Gainerako orduak aipatu moduluetara joateko lanpostua nahitaez uzteko ordutzat joko dira.
Osalanek ezarriko ditu eduki teknikoak eta araudi-mailakoak eta, edozein kasutan, Laneko Osasun eta Arriskuen Prebentzioaren esparruko Lanbide arteko Akordioan ezarritakora lotuko dira.
Baliabide finantzarioen optimizazioa bateragarri egiteko aukera emango duten eta Deialdi honen xede diren premia zehatzak betetzeko aukera emango duten eraginkortasun-irizpideak aplikatuz zehaztuko da prestakuntza-ekintza bakoitzean parte-hartzaileen kopurua.
Prestakuntza teknikoa zein araudi-mailakoa moduluka eta taldeka finantzatuko dira eta, gutxienez, 15 partaide eduki beharko dituzte.
15 partaidera iristen ez diren kasuetan, ondorengo taularen araberako murrizketa jasango du ekintzaren finantzaketak:
15 edo gehiago % 100
14 % 98
13 % 96
12 % 94
11 % 92
10 % 90
9 % 85
8 % 80
7 % 70
6 % 60
<6 partaideko taldeak Ez dute diru-laguntzarik jasoko
Enpresa txikietako arduradunen trebakuntzari eta Euskal Autonomia Erkidegoko eraikuntzaren sektoreko langileentzako laneko arriskuen prebentzioari dagokienez («Etengabeko prestakuntzarako ikasgela»), eta azpikontratazioa arautzen duen legeak xedatutakoaren arabera, aurkezten den proiektuan zehaztuko dira aipatu prestakuntzak dituen orduak eta moduluak. Zentzu horretan, behar den bezala zehaztuko dira proiektuaren faseak eta ondo bereiziko dira prestakuntza-elementuak ezarpen-elementuetatik.
Hirugarrena. Prestakuntza emango duten entitateak.
Prebentzio Ordezkarien trebakuntzari dagokionez, oinarrizko ikastaroari dagokion prestakuntza teknikoa Osalanekin lankidetza-hitzarmena sinatu duten hezkuntza-sistemako zentro aitortuek eta homologatuek edo Osalanen lehiaketa publikoaren bitartez kontratatu direnek emango dute. Era berean, aipatu ikastaroa emango dute horretarako ziurtatutako Gizarte Segurantzako Lan Istripuen eta Gaixotasun Profesionalen Mutuek, bai eta enpresetako Prebentzio Ordezkarien trebakuntzarako ziurtatutako prebentzio-zerbitzuek ere.
Oinarrizko ikastaroari dagokion araudi-mailako prestakuntza eta eskubide eta betekizunei buruzko prestakuntza Sindikatu Elkarteek emango dute, betiere Osalanekin lankidetza-hitzarmena sinatuta badute. Euren Prebentzio Ordezkarientzat bakarrik emango dute ikastaroa, Osalanek landutako prestakuntza-eskuliburuak jarraituz.
Oinarrizko Prestakuntza Plana ematen duten zentroek eta irakasleek Osalanek eta Hobetuzek egiten dituzten ikuskapenak eta ebaluazioak onartu beharko dituzte.
Osalanen Kontseilu Orokorraren eskumenekoak ez diren Sindikatu Elkarteek Osalanekin hitzartu dezakete euren ordezkarien prestakuntza, betiere aurretik dagokien lankidetza-hitzarmena sinatu beharko dutelarik. Afiliazio sindikalik ez duten ordezkariek aukeratzen duten Sindikatu Elkarteak emandako araudi-mailako prestakuntza jasotzeko eskubidea edukiko dute.
Oinarrizko prestakuntza teknikoa emateko homologatutako zentroak edo entitateak, afiliazio sindikalik ez duten Prebentzio Ordezkariei araudi-mailako trebakuntza emateko homologatu ahal dira. Aipatu Prebentzio Ordezkariek aukeratzen duten Sindikatu Elkarteak emandako araudi-mailako prestakuntza jasotzeko eskubidea edukiko dute.
Enpresa txikietako arduradunen trebakuntzari eta Euskal Autonomia Erkidegoko eraikuntzaren sektoreko langileentzako laneko arriskuen prebentzioari dagokienez («Etengabeko prestakuntzarako ikasgela»), eta azpikontratazioa arautzen duen legeak xedatutakoaren arabera, aurkezten den proiektuan zehaztuko dira aipatu prestakuntzak dituen edukiak eta proiektu bakoitza eskainiko duen zentroa.
Laugarrena. Eskaerak aurkeztea.
Entitate onuradunak.
Deialdi honen esparruan laguntzak eska ditzakete, Euskal Autonomia Erkidegoko Laneko Osasun eta Arriskuen Prebentzioaren Lanbide arteko Akordioan xedatutakoaren arabera, Prebentzio Ordezkarien oinarrizko Prestakuntza Planen kudeaketa egozten zaien organismoek.
Eskaerak aurkezteko epea.
Eskaerak Hobetuzen edozein lurralde-egoitzatan aurkez daitezke. Eskaerak aurkezteko epea Agindu hau EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunean irekiko da eta 2009ko azaroaren 16an amaituko da.
Eskaera horietan Hobetuzek deskribatutako irizpideen arabera balorazioa egiteko behar den informazioa barne hartuko da, bai eta garatuko diren prestakuntza-ekintzen kostuen aurrekontu zehatz bat ere.
Bosgarrena. Esleitzeko irizpideak.
Laguntzak lehiaketa bidez emango dira eta ondoren adierazitako irizpideak jarraituko dira:
Atxikipen sindikalaren arabera, finantzatutako prestakuntza eskuratzeko orduan diskriminaziorik egingo ez delako bermeak.
Prebentzio Ordezkari eta enpresa txikietako arduradun ugariri informazioa emateko bermeak, lurralde-banaketa orekatu baten arabera.
Emango den prestakuntzaren kalitatearen bermeak eta eskatzailearen eskura jar daitezkeen funtsen erabileraren eraginkortasuna.
Prestakuntza emango duten entitateak kontratatzeko prozesuan lehia eraginkorra egingo dela ziurtatzeko bermeak.
Irizpide horiek haztatu egingo dira, gehienez ere 100 puntura arte. Atzera botako dira 50 puntura iristen ez diren eskaerak.
Seigarrena. Finantza-esparrua.
Ekimen horiek aplika dakizkiekeen funtsen baliabideen, eta Hobetuzek eskura jartzen dituenen mende geratuko da prestakuntza-ekimenen finantziazioa. Hala ere, gehienez ere 650.000 euroko kopurua bideratuko da. Kopuru hori Europako Gizarte Funtsak kofinantzatzen du % 50ean, «Egokigarritasuna eta Enplegua» 2007-2013ko Eskualde Anitzeko Programa Operatiboaren esparruan.
Prestakuntza-planak finantzatzeko emandako diru-laguntzak likidatzeko aplika daitezkeen gehienezko modulu ekonomikoak (parte-hartzaile bakoitzarengatik eta prestakuntza-ekintza bakoitzarengatik kostua) ondoren adierazitakoak izango dira, betiere prestakuntzaren modalitatea eta maila kontuan hartuko direlarik:
Prestakuntza-modalitatea Prestakuntza-maila
Oinarrizkoa Goi-mailakoa
Presentziala 9 euro 13 euro
Urrutikoa 5,50 euro
Teleprestakuntza 7,50 euro
Mistoa Aurreko moduluak aplikatuko dira, prestakuntza-ekintzak dituen zuzeneko prestakuntza-orduen eta urrutiko edo teleprestakuntzako prestakuntza-orduen arabera
«Goi-mailako» modulua, prestakuntza espezializazioa eskatzen duten ikasgaietan edota programazio edo zuzendaritzako gaitasunak garatzeko gaitasuna ematen denean aplikatuko da.
Zazpigarrena. Laguntzak pilatzea.
Deialdi honetan barne hartzen diren laguntzak, ez dira bateragarriak izango deialdi berean finantzatzen diren bestelako ekintzen laguntzekin.
Zortzigarrena. Prozeduraren instrukzioa eta ebazpena.
Behin eskaerak aurkeztuta, aurkeztutakoa baino informazio gehiago eskatu ahal izango da. Interesdunari eskatuko zaio hamar eguneko epearen barruan zuzen dezala hutsunea edo aurkez dezala nahitaezko dokumentazioa; orobat, ohar hau egingo dio, hori egin ezean, eskabidean atzera egin duela joko dela; horretarako, baina, ebazpen bat eman beharko du aldez aurretik, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 1992ko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 42. artikuluak ezarritakoari jarraituz.
Hobetuzek aurkeztutako eskaera bakoitza, osorik edo neurri batean, artxibatu, ukatu edo onartzeko beharrezko akordioak hartuko ditu, eta Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailari luzatuko dizkio proposamenak, kasuan kasuko ebazpenak emateko.
Enpleguaren alorrean eskumena duen sailburuordeak dagokion ebazpena emango du eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da. Ebazpen horren aurka gorako errekurtsoa aurkez dezakete interesdunek Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuaren aurrean eta, horretarako, hilabeteko epea edukiko dute, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik hasita.
Aipatutako ebazpena pertsona eskatzaileei jakinaraziko die Hobetuzek, eskaerak aurkezteko epea itxi eta gehienez ere 4 hilabeteko epean. Epe horretan jakinarazpenik egiten ez bada, eskaera onartu ez dela ulertuko da. Era berean, onuradunei onartutako prestakuntza-ekintzak eta kostua, parte-hartzaileen kopurua, ordu kopurua eta finantzaketa jakinaraziko zaizkie.
Eskatzaileak 10 egun edukiko ditu ebazpena onartzeko, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denetik. Epe hori amaitzean, eskaerari uko egin zaiola ulertuko da eta artxibatu egingo da.
Bederatzigarrena. Laguntzak justifikatzea.
Diruz lagundutako Prestakuntza Plana osatzen duten prestakuntza-ekintzak garatzean sortutako kostuak justifikatu beharko ditu erakunde onuradunak, 2010eko irailaren 15a baino lehen.
Kostuak, zuzenbidean dokumentu frogatzaile baliagarrien edo fakturen bidez justifikatuko dira, beti, funtsen aplikazio zuzena ziurtatzeko behar den xehetasunarekin, eta horren inguruan Hobetuzek emango dituen eta justifikazio-memoriaren eskuliburuan zehaztuko diren arauekin bat etorrita.
Kanpoko erakunde bat kontratatzen bada, erakunde horiek luzatuko dituzten fakturek, prestakuntza-ekintza bakoitzari egotzitako kostu finantzagarriak bereizteko modua izan behar dute.
Europako Gizarte Funtsak kofinantzatutako ekintzak direnez, fakturen eta gastua frogatzen duten agiri guztien jatorrizkoek zigilu bat eduki beharko dute, bertan adieraziz Europako Gizarte Funtsak finantzatzen duela % 50ean 2007-2013 programazio-aldian. Era berean, funtsak jasotzen dituen entitatearen kontabilitatean adierazita geratuko da hori.
Era berean, Europako Gizarte Funtsari justifikatzeko urteko txostena lantzeko beharrezko informazioa eskaini beharko du.
Hamargarrena. Ordainketa.
Ordainketak, honako prozedura honen arabera egingo dira:
% 60ra bitarteko lehen ordainketa, ebazpena emateko unean.
Lehen ordainketa hau 180.303,64 euro baino gehiagokoa bada, ordainketa hori egin aurretik, titularrari erabakiarekin batera jakinaraziko zaizkion oharrak jarraituta, laguntzaren titular horrek dagokion banku-abala aurkeztu beharko du, edo prestakuntza-ekintza nahikoak egiteagatik dagoeneko eman diren gastuak justifikatuko dira, justifikatu gabeko gainerakoak 180.303,64 euro gainditu ez ditzan.
Bigarren ordainketa, behin betiko diru-laguntzaren gainerakoagatik, onartutako ekintza guztiak amaitzerakoan, justifikazio-memoria aurkeztu eta Hobetuzek azken likidazioa onartu bezain laster.
Hamaikagarrena. Diru-laguntzak itzultzeko betebeharra.
Zenbait kasutan ezin izango da laguntzaren ordainketa eskatu eta, hala badagokio, onuradunek, jasotako laguntzak osorik edo zati batean itzuli beharko dituzte, eta berandutze-interesak eskatuko dira laguntza ordaintzen den unetik. Honakoak dira kasu horiek:
Laguntza eman zenerako helburua edo laguntza hori emateko agindutako baldintzak ez betetzea. Oro har, xedea bete ez dela ulertuko da, baldin eta aurkeztutako eta onartutako datuak kontuan hartuta, ez bada lortzen prestakuntza orduen eta prestakuntza jasotako ikasle kopuruaren biderketaren adierazlearen % 35.
Jarduera egitea, eta laguntza ematea eta laguntzaz gozatzea zehazten duten baldintzak eta betebeharrak justifikatzeko obligazioa ez betetzea.
Behar diren baldintzak bete gabe lortzea laguntza.
Hobetuzek edo horretarako legitimazioa duten erakundeek egindako jarraipen- eta kontrol-jarduerak ukatzea edo oztopatzea.
Errealitatearekin bat ez datozen diruz lagundutako ekintzak burutzeko baldintzei buruzko datuak eskaintzea.
Agindu honetan zehaztutako beste edozein obligazio, baldintza edo betebehar errespetatu ez izatea.
Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailaren idatzi bidez emango zaio hasiera itzultze-prozedurari eta Hobetuzek jakinaraziko dio pertsona onuradunari. Bertan, bete ez dituen puntuak adieraziko zaizkio, eta hamabost eguneko epean alegazioak edo beharrezkoak iruditzen zaizkion dokumentazioak aurkez ditzan eskatuko zaio.
Epea amaituta, alegaziorik aurkeztu ez bada, edo aurkeztutakoak atzera bota badira, enpleguaren alorrean eskumena duen sailburuordeak emango du ebazpena, eta dirua itzultzea eskatuko du, ebazpenean adierazten den epearen barruan. Hala ere, Hobetuzek dagokion espedientea igorriko dio Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailari, eskaera-idatziarekin eta alegazioekin batera -eta, hala badagokio, alegazio horiek gaitzesteko proposamenarekin batera-, administrazio eskudunak zenbateko hori itzultzeko eskakizuna erabaki dezan.
Epea amaitutakoan dirua itzuli ez bada, administrazio eskudunak premiamendu bidez berreskuratzeko behar diren izapideak egingo ditu. Itzuli beharreko zenbatekoak sarrera publikotzat hartuko dira.
Hamabigarrena. Entitate onuradunaren betebeharrak.
Laguntzen entitate onuradunek nahitaez onartu behar dituzte Hobetuzek -zuzenean edo berak izendatutako pertsona batek-, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko esku hartzeko organoek, Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak, Kontrol Ekonomikoko Bulegoak, Kontu Publikoen Euskal Epaitegiak eta eskumeneko Europako erakundeek egingo dituzten egiaztatze- eta kontrol-jarduerak. Horrez gain, behar izanez gero, horretaz arduratzen diren pertsona fisikoei, ikuskapena edo kontrola egin behar den lokal eta instalazioetara sartzen lagunduko zaie, baita parte-
hartzaileekin, Langileen Ordezkaritza Legaleko kideekin eta elkarrizketatu beharko diren beste hainbat pertsonekin harremanak errazten ere.
Laguntzen onuradunek material didaktikoetan, argitalpenetan edo onartutako Ekimenaren komunikazio- eta hedadura-bideetan adierazi behar dute Europako Gizarte Funtsak kofinantzatutako ekintzak direla, eta beti Eusko Jaurlaritzaren, Hobetuzen eta, hala badagokio, Europako Gizarte Funtsaren logotipoak sartu beharko dituzte, honako deklarazio honekin: «Europako Gizarte Funtsak zure etorkizunean inbertitzen du».
Hamahirugarrena. Ordezko araudia.
eranskin honetan barne hartu ez diren alderdiei dagokienez, Agindu honetako I. eranskinean, Euskal Autonomia Erkidegoko langileengana zuzendutako etengabeko prestakuntzaren diru-laguntzen deialdiari buruzkoan, xedatutakoari jarraitu zaio.


