- AGINDUA, 2009ko urriaren 22koa, Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuarena. Honen bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko enpresetan 2009ko ekitaldian prestakuntza-premiak hautemateko azterlan eta analisiak egiteko diru-laguntzen deialdia egiten da. Azterlan horiek gainera enpresa horietako langileen gaitasun eta kualifikazioak hobetzeko izango dira, enpresen lehiakortasuna hobetzeko helburuarekin. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2009ko urriaren 22koa, Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuarena. Honen bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko enpresetan 2009ko ekitaldian prestakuntza-premiak hautemateko azterlan eta analisiak egiteko diru-laguntzen deialdia egiten da. Azterlan horiek gainera enpresa horietako langileen gaitasun eta kualifikazioak hobetzeko izango dira, enpresen lehiakortasuna hobetzeko helburuarekin.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 204
- Hurrenkera-zk.: 5701
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/10/22
- Argitaratze-data: 2009/10/23
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía; Garraio eta herri lanak
- Azpigaia: Lana eta enplegua; Herri Administrazioa; Ekonomia; Funtzio publikoa
Testu legala
1995eko irailaren 27an izenpetu zen Euskal Autonomia Erkidegoko Etengabeko Prestakuntzari buruzko Lanbide arteko Akordioa, lana duten langileen etengabeko prestakuntzaren ingurukoa, Euskal Autonomia Erkidegoko enpresei eta langileei aplikatzekoa.
Akordio horretako aurreikuspenak betetzeko,
Hobetuz-Langileen Prestakuntzarako Euskal Fundazioa sortu zen. Lana duten langileen etengabeko prestakuntza osoaz arduratzea du helburu, etengabeko prestakuntza kudeatzen eta zuzentzen du, eta enpresa, langile eta ikastetxeen artean etengabeko lanbide-heziketarako interesa eta jarduera horrek ahalik eta zabalkunde eta eraginkortasun handiena erdiesteko baldintzak sustatzeko erantzukizun orokorra du.
Bestetik, lehendakariaren uztailaren 30eko 20/2009 Dekretuak, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazio Sailak sortu, ezabatu eta aldatzeaz gain sail horien egitekoak eta jardun arloak finkatzen dituenak, Enplegu eta Gizarte Gaietako Salari ematen dio, enplegu-politikari dagozkion eginkizunen barnean, enplegurako lanbide-heziketako azpisistemaren gaineko eskumen osoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak pertsonen bizitza osoan baitako etengabeko ikaskuntzari dagokionez dituen eskumenak bazter utzi gabe. Hala, lehengo bereizketa bertan behera utzi da, etengabeko prestakuntza Hezkuntza Sailaren esku eta lanerako prestakuntza Enplegu Sailaren esku uzten zituena, hurrenez hurren.
Etengabeko lanbide-heziketa funtsezkoa da bizitza osoan baitako prestakuntza ziurtatzeko, langileak eta enpresak jakintza oinarrian duen gizartera egokitzeko eta Europako Enplegurako Estrategiaren esparruan garatzen diren produkzio-prozesuek izan ditzaketen aldaketen aurrean langileen gaitasun profesionalari eusteko.
Enpresa bateko langileen prestakuntza-premien diagnostiko egokia egitean diagnostikoaren ondorioz lantzen diren prestakuntza-planen eraginkortasuna ziurtatuta geratzen da. Hori dela eta, premien azterlanak eta diagnostikoak dira enpresa bateko langileen prestakuntzarako oinarria. Hori dela eta, premien azterlanak eta diagnostikoak dira enpresa bateko langileen prestakuntzarako oinarria.
Lanean ari diren langileei lan-bizitzan beharko duten kualifikazioa emateaz gain, etengabeko prestakuntza aldaketa teknologiko, ekonomiko eta soziala dakarten prozesuetan lehentasunezko balio estrategiko bat da eta, hori dela eta, funtsezkoa da enpleguaren egonkortasuna eta gizarte-kohesioa lortzeko.
Hori guztia aintzat hartuta, honako hau
Deialdi honen bitartez laguntzak ezarri nahi dira, Euskal Autonomia Erkidegoko enpresek prestakuntza-premiak hautemateko azterlan eta analisiak (diagnostikoak) egin ditzaten.
Deialdi hau garatzeko bideratuko diren baliabide ekonomikoak 1.200.000 euro dira gehienez. Funts horiek Hobetuz Langileen Prestakuntzarako Euskal Fundazioaren (erakunde lankidea) esku utziko ditu Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak, ordainketa bakar bat eginez; eta ordainketa hori Agindu hau argitaratu eta berehala egingo da.
Deialdi honetan araututako laguntzak bateragarriak dira xede berdinarekin jasotzen diren bestelako laguntzekin, betiere gainfinantziazioaren mugarekin.
Deialdi honetan bildutako laguntzak EAEn lantokiak dituzten enpresetarako izango dira, eta lantoki horiei loturik egiten diren prestakuntza-premiak hautemateko azterlan eta analisietara bideratuko dira.
Euskal Autonomia Erkidegoko enpresek jaso ditzakete laguntzak, eta ETEek izango dute lehentasuna, Europar Batasunak ETErako eman duen definizioa aintzat hartuta, Agindu honen Seigarren Xedapen Gehigarrian jaso dena.
Enpresetarako aurreikusitako baldintza beretan eskuratu ahal izango dituzte laguntzak enpresa taldeek. Enpresa taldea osatzen duten enpresetan honako egoeraren bat gertatzen dela egiaztatzen denean ulertuko da enpresa taldea osatzen dela:
Balantzeak bateratuta edukitzea.
Enpresa nagusi beraren filialez osatuta egotea.
Zuzendaritza eraginkor komuna edukitzea.
Kasu horretan, taldea osatzen duten enpresetako edozein izan daiteke laguntzaren eskatzailea.
Sektore/esparru eta/edo enpresa jakin batzuen elkarteei zuzendutako premiak hautemateko azterlan eta analisiak ere finantzatu ahal izango dira deialdi honen barruan, betiere elkarte hori osatzen duten enpresen artean lotura naturalen bat dagoela frogatzen bada eta azterlanaren xede den esparru/sektorean garrantzia duen entitate bat buru badute, eta, gainera, enpresa horiek azterlanaren ondorioz sor daitezkeen prestakuntza-
ekimenak abian jartzeko konpromiso argia hartu badute.
Kasu horretan, azterlanaren xede den esparruko/sektoreko entitate garrantzitsu bat izango da laguntza-eskaeraren egilea eta onuraduna.
Ezin izango da onuradun izan Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginaren (Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzko otsailaren 18ko 4/2005 Legeak aldarazia) 50. artikuluko 5. paragrafoan ezarritako kausaren batean dagoen inor.
2009ko urtarrilaren 1etik 2010eko irailaren 15era bitartean egindako Premiak Hautemateko Azterlan eta Analisiak finantzatu ahal izango dira 2009ko deialdi honetan, betiere helburu bera betetzeko Eusko Jaurlaritzaren 2008ko deialdira aurkeztu ez baziren (EHAA, 2008ko azaroaren 5ekoa).
Deialdi hau argitaratzen denerako egin diren edo hasi diren azterlanak finantzatu ahal izango dira baldin eta laguntzen onuradunek «minimis» araura biltzeko aukera badute, Batzordearen 1998/2006 Erregelamenduan zehaztutakoa (2006-12-28ko EBAO).
Deialdi honetako 4. artikuluan ezarritako irizpideen arabera, gutxieneko puntuazioa merezi duela egiaztatzen ez duen prestakuntza-ekimenik ez da finantzatuko.
Honako alderdi hauei buruzko gogoeta eta analisia biltzen duen dokumentua hartzen da premiak hautemateko azterlan eta analisitzat (diagnostikotzat):
Erakundeen eta bertako langileen jakintzen egoerari buruzkoa, eta horien gainean egiten den kudeaketari buruzkoa.
Batetik, erakunde baten partaideen jakintzen, trebetasunen eta/edo jarreren eta, bestetik, erakunde horren etorkizuneko proiektua bermatzeko beharrezkoak diren jakintzen, trebetasunen eta/edo jarreren arteko desorekei buruzkoa.
Hautemandako desoreka gainditzeko egin beharreko ekintzen eta ekimenen deskribapen sistematikoari eta orokorrari buruzkoa. Deskribapen horretan honako alderdi hauek barne hartu beharko dira gutxienez: azterlanaren ondoriozko ekintzen eta ekimenen hierarkizazioa eta denbora-plangintza, horien bitartez lortu nahi diren helburuak, horretarako jarraitu behar diren metodologiak, eta kostu ekonomikoari buruzko aurreikuspena.
Hori guztia enpresarentzat erabilgarria izango den tresna baten bitartez egituratuko da, hau da, enpresari bere prestakuntza-plana definitzeko, zehazteko, kudeatzeko eta ebaluatzeko aukera emango dion tresna baten bitartez.
Abian jartzen den premiak hautemateko azterlan eta analisian jarraituko den prozesua, bestalde, lagungarria izango da:
Enpresaren gabezia jakinetara egokituko diren prestakuntza-premiak lortzeko (ez da ikastaroen katalogo orokorra izango).
Premien analisia, eta alderdi teknikoan, pedagogikoan edo ekonomikoan garatu beharreko ekintzen plangintza eta ebaluazioa sistematizatzeko.
Prestakuntzan egin diren ahaleginen errentagarritasuna ebaluatzeko.
Produktu edo zerbitzuetan eta prozesuetan kalitatea areagotzeko.
Antolakuntzako eta kudeaketako metodo eta sistema berrien aplikazioa errazteko.
Langileak enpresaren helburuetan gehiago integratzeko, motibatzeko eta konprometitzeko.
Deialdi honen bitartez, eskaera aurkezten denerako egin diren premiak hautemateko azterlan eta analisiak finantzatu ahal izango dira. Halaber, premiak hautemateko azterlan eta analisiak, aurreko 2.5 artikuluan adierazitako denbora-tartean hasi direnak (egiten ari dira), finantzatu ahal izango dira. Azterlan horiek bi motatakoak izan daitezke:
Eskatzaileak kontratatutako kanpoko entitateek egindako azterlanak (kanpoko diagnostikoak).
Zentzu horretan, EAEko enpresek esparruko informazio garrantzitsua eskura edukitzeko eta, modu horretan, premiak aztertzeko, hautemateko eta kudeatzeko metodologia desberdinak eskura edukitzeko edo horiek aplikatzen esperientzia handia duten entitateen laguntza eskura edukitzeko, eskatzaileek metodologien eta entitateen datu-base bat edukiko dute eskura
www.hobetuz.com web orrian.
Eskatzailearen langile gaituek egindako azterlanak (barruko diagnostikoak).
Kasu horretan, dagokion eskaera aurkeztu ondoren eta beharrezkotzat jotzen bada, Hobetuzek enpresa eskatzailearen arduradunekin ados jarri beharko du diagnostikoa egiteko funtsezko alderdien inguruan, hala nola jarraitu beharreko metodologiaren inguruan, diagnostikoa egin behar duten pertsonen eta beren gaitasunen inguruan, edota amaieran lortu beharreko produktuaren inguruan.
Nolanahi ere, premiak hautemateko azterlan eta analisiek urte anitzeko denbora-irismena izan beharko dute (2 urte gutxienez).
Deialdi honen barruan aurkezten diren premiak hautemateko azterlan eta analisiak honako irizpide hauen arabera baloratuko dira:
Aurkeztutako azterlana egiteko erabili den metodologiaren sendotasuna/trinkotasuna, eta azterlana metodologia horren berariazko ezaugarrietara egokitzea.
Aurkeztutako azterlanaren koherentzia, aztertzen dituen enpresei dagokienez.
Azterlan bakoitzaren berezitasunak, azterlana garatu den enpresaren ikuspegitik.
Enpresaren barruko eragileek azterlana egitean izan duten parte-hartzea.
Azterlana egiteko dedikazioa.
Enpresa hartzailearentzat azterlanak izango duen erabilgarritasuna.
35-100 langile artean dituzten enpresek sustatutako azterlanak.
Xede berarekin diru-laguntzarik jaso ez duten enpresek aurkeztutako azterlanak.
Zailtasun bereziak dituzten sektoreei buruzko azterlanak.
Kualifikazioen Euskal Sistemara (moduluen katalogora) lotutako prestakuntza-eskaintzaren bitartez azter daitezkeen gaitasunak oinarrian dituzten analisiak.
Azterlanen proiektuen kasuan, honako alderdi hauek baloratuko dira: aurkeztutako azterlanaren beharra/aukera/lehentasuna eta proposatu den metodologia aplikatzeko orduan hornitzailearen lehiakortasuna eta aurretiko esperientzia.
Aurkeztutako proiektu bakoitzak 100 puntu jaso ditzake gehienez, atal bakoitzari ponderazio berbera emanda. Analisia eta balorazioa egin ondoren 50 puntura iristen ez diren azterlanak ez dira finantzatuko.
Laguntza zehaztea.
Dagoeneko egin diren premiak hautemateko azterlan eta analisien kasuan (barrukoak zein kanpokoak), dokumentua laguntza-programa arautzen duten baldintzetara egokitzen den egiaztatuko da, eta deialdi honetan ezarritako irizpideen arabera emango da diru-laguntza.
Laguntzaren eskaera azterlan-proiektu bati dagokionean (egiten ari diren azterlanak eta/edo azterlan-proiektuak barne hartuta), berau baloratu eta gero, lehentxeago ezarritako irizpideen araberako finantziazioa emango zaio aurkeztutako azterlanari, amaierako dokumentuaren balorazioa egin artean. Amaierako dokumentu horretan egiaztatuko da aurkeztu den premiak hautemateko azterlan eta analisia finkatutako zehaztapenetara egokitzen ote den.
Diagnostikoko amaierako dokumentua aurkezten denean, laguntza emateko erabakian onartzen den metodologiari dagokionez desegokitzapenak edo desbideratzeak hautematen badira, edo azterlanaren ondorioek behar besteko sendotasunik ez badute, atzeratu egingo da azterlanari esleitutako laguntzaren ordainketa, eta hamar eguneko epea ezarriko zaio enpresa onuradunari amaierako dokumentua osatzeko edo egokitzeko. Hori egin ondoren, dokumentua baloratu egingo da eta, hala badagokio, esleitutako laguntza doitu egingo da, dagokion likidazio-ebazpen bidez.
Diagnostikoak egoki baloratuko badira, erabiltzaileek eskatzen zaizkien datuak eta burutzapen-prozesua ebaluatzeko beharrezkotzat jotzen diren datuak jarri beharko dituzte Hobetuzen eskura.
Premiak hautemateko azterlan eta analisiak finantzatzeko modulu ekonomikoak:
Enpresen eta enpresa taldeen premiak hautemateko azterlan eta analisietarako -deialdi honen kargura finantzatu nahi diren azterlan eta analisietarako, alegia- eman daitekeen gehienezko diru-laguntza zuzenean lotzen da erreferentziazko lantokien tamainarekin. Honako banaketari jarraituko zaio:
Langile kopurua Gehienezko finantziazioa (eurotan)
0 eta 25 bitartean 1.860
26 eta 50 bitartean 3.100
51 eta 100 bitartean 4.325
101 eta 250 bitartean 5.560
250etik gora 7.420
Onartutako proiektu bakoitzari ezarri ahal zaion modulua 4. artikuluan adierazitako irizpideei jarraituz egindako balorazio teknikoan lortu den puntuazioarekiko proportzioan erabakiko da.
Deialdi honetako 2.3 artikuluan barne hartutako azterlanen proiektuen kasuan, taulan adierazitako moduluak gainditu ahal izango dira. Horretarako, azterlanaren garapenean parte hartu duten enpresen kopurua hartuko da kontuan.
Erabilgarri dagoen kreditua nahikoa ez bada, onartutako eskaeren artean hainbanatuko da, hasiera batean emandako finantziazioarekiko proportzioan.
Lehiari buruzko Europako Araudia.
Prestakuntza-premien diagnostikoak egiteko ematen diren diru-laguntzak, lehentasunez, Batzordearen 1998/2001 Erregelamenduan definitzen den «minimis» araura egokituko dira (2006-12-28 EBAO). «Minimis» araua aplikatu ezin denean, eskatzaileek, Itunaren 87. eta 88. artikuluak aplikatuz merkatu batuarekin bateragarriak diren laguntza-kategoria jakin batzuk aitortzen dituen Batzordearen 2008ko abuztuaren 6ko 800/2008 Erregelamenduari jarraiki, prestakuntza-premiei buruzko diagnostikoan egindako inbertsio-ahalegina egiaztatu beharko dute, eta ahalegin horrek ondoren eransten den taulan adierazten diren ehunekoak izan beharko ditu gutxienez (diru-laguntza jaso dezakeen diagnostikoaren gaineko ehunekoak izango dira).
Enpresa mota Prestakuntza-premien diagnostiko mota
Kanpokoa Barrukoa
Enpresa txikia % 50 % 55
ETE % 50 % 65
ETE ez direnak % 75 % 75
Agindu honen Seigarren Xedapen Gehigarrian, enpresa bat ETEtzat edo enpresa txikitzat hartzeko irizpidea jaso da.
Finantza daitezkeen gastuak.
Honako gastu hauek finantzatu ahal izango dira:
Kanpoko entitate batek egindako azterlanak direnean, kanpoko entitate horren zerbitzuen kontratazioari dagokion kostua.
Enpresaren barruko langileek egindako azterlanak direnean, azterlana egiteaz arduratu diren pertsonek lan horri eskainitako orduei dagokien ordainsaria. Kasu horretan, diagnostikoa egiteaz arduratu diren pertsonez gain enpresako beste pertsona batzuek parte hartu badute, horren ondoriozko kostuak ere justifikatu ahal izango dira, betiere inbertsio-ahalegina egiaztatu ahal izateko, hori beharrezkoa denean.
Deialdiko 2.3 artikuluan bildutako azterlan-proiektuetan, proiektua egiteari eta kudeatzeri lotuta erakunde titularrak jasaten dituen bestelako kostuak onartu egingo dira, hala nola enpresekin topaketak antolatzea, joan-etorriak, jakinarazpenak eta entita-
tearen gastu orokorrak. Gastu horiek ezin izango dute gastu finantzagarrien % 15 gainditu.
Eskaerak: deialdi honen eranskinean bildu diren ereduetan egingo dira eskaerak. www.hobetuz.com web-orrian eskura daitezke, baita Hobetuzen lurralde bulegoetan ere.
Eskaerak aurkeztea: eskaerak Fundazioaren egoitzetan aurkeztuko dira:
Arabako Lurralde Egoitza, Dato kalea, 14-16, 3. solairua, 01005 Vitoria-Gasteiz.
Bizkaiko Lurralde Egoitza, Kale Nagusia, 35. zenbakia, 6. solairua, 48009 Bilbao.
Gipuzkoako Lurralde Egoitza, Manterola kalea 4, 1.a, 2008 Donostia-San Sebastián.
Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan zehaztutako edozein dependentziatan ere aurkeztu ahal izango dira eskae-
rak.
Eskaera horiek paperean eta Hobetuzek deialdi honetarako eskainitako euskarri informatikoan aurkeztuko dira, eta eskaera horiei dagokien dokumentazioa gaineratuko zaie, enpresaren legezko ordezkariak behar bezala sinatua eta zigilatua.
Paper-euskarrian aurkeztutako datuen eta informatika-
euskarrian sartutakoen artean desberdintasunak baldin badaude, paper-euskarrian aurkeztutako datuei emango zaie lehentasuna.
Eskaeran honako hauek jasoko dira:
Eskatzailea eta haren ordezkaria identifikatzeko datuak.
Dagokion ordezkaritza frogatuko duen dokumentazioa, eta entitate eskatzailearen identifikazio fiskaleko txartelaren fotokopia, betiere aurreko deialdietan Hobetuzi aurkeztu ez bazaio edo lehenago aurkeztutakoa aldatu bada. Ordezkaritza egiaztatzeko dokumentuek jatorrizkoak edo kopia konpultsatuak izan behar dute.
Laguntzaren mende dauden ekimenen gainfinantziazioa eta diru-laguntzen bikoiztasuna saihestearren, titularrak zinpeko aitorpen bat aurkeztu beharko du halakorik gerta daitekeenean. Aitorpen horretan jarduera bererako beste Administrazio Publiko batzuei edo beste erakunde publiko edo pribatuei eskatu zaizkien -edota jaso diren- beste diru-sarrera osagarrien berri eman beharko da eta horien zenbatekoa adierazi beharko da.
Hala badagokio, eskatzaileak zinpeko aitorpena aurkeztu beharko du, azken 3 urteetan, Europako araudian jasotako «minimis» arauaren babesean, diru-laguntza txikirik ez duela jaso frogatzeko. Deialdi honi dagokion eranskinean egingo da aitorpena.
Eskatzailearen zinpeko aitorpena, edozein Administrazio Publikok prestakuntza-arloan emandako diru-laguntzak itzultzeko prozedura baten eraginpean ez dagoela, edo, hala badagokio, eskatutako itzulketak egin dituela, adierazten duena.
Egindako azterlanaren kopia, eta azterlana egiterakoan egindako gastuen egiaztagiriak.
Premiak hautemateko azterlana edo analisia proiektua bada, eskatzaileak azterlana egiteko hautatutako metodologia zehatz-mehatz adierazi beharko du, eta azterlana egiteaz arduratuko diren pertsonen izena eta gaitasuna eman beharko du aditzera, baita azterlana egiteko aintzat hartutako faseak, lanak egiteko egutegia eta azterlanerako aurrekontua ere.
Ogasunaren eta Gizarte Segurantzaren aurreko eta/edo Gizarte Aurreikuspeneko Erakundearen aurreko betebeharrak bete izanaren ziurtagiri eguneratuak.
Emakumeen eta Gizonen Berdintasunari buruzko 4/2005 Legeak aldatu duen Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginaren 50. artikuluaren 5. atalean ezarritako kausaren batean sartuta ez daudela egiaztatzen duen zinpeko aitorpena.
Agindu hau EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunean hasiko da eskaerak aurkezteko epea, eta 2009ko azaroaren 16an amaituko da.
Behin eskaerak aurkeztu ondoren, aurkeztutakoa osatzeko informazioa eskatzeko aukera izango da. Interesdunari eskatuko diote hamar eguneko epearen barruan zuzen dezala hutsunea edo aurkez dezala nahitaezko dokumentazioa; orobat, ohar hau egingo diote, hori egin ezean, eskaera atzera bota dela ulertuko dela; horretarako, baina, ebazpen bat eman beharko da aldez aurretik, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 42. artikuluak ezarritakoari jarraituz.
Hobetuzek aztertuko ditu aurkeztutako eskaerak, eta aurkeztutako laguntza-eskaera bakoitza ukatzeko edo guztiz edo partzialki onartzeko ebazpena emango du. Proposamen horiek Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailera igorriko ditu dagokion ebazpena emateko.
Hobetuzek egindako proposamena aztertu ondoren, enplegu-alorrean eskumena duen sailbu-
ruordeak dagokion Ebazpena emango du, eta enpresa onuradunen eta emandako zenbatekoen zerrenda argitaratuko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.
Interesdunak 10 eguneko epea izango du emandako diru-laguntza onartzen duela adierazteko, sailbu-
ruordeak ebazpena jakinarazten duen unetik zenbatzen hasita. Epe hori amaiturik, eskaera atzera bota dela ulertuko da, eta artxibatu egingo da.
Sailburuordearen ebazpenaren aurkako gorako errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuari.
Ebazteko eta jakinarazteko gehienez 6 hilabeteko epea izango da, eta, epe hori amaitutakoan, eskaera atzera bota dela ulertuko da.
Aurkeztutako eskaeran adierazten denaren arabera egin beharko dira deialdi honen bitartez finantzatzen diren premiak hautemateko azterlan eta analisiak; gainera, eta hala badagokio, ondorio horretarako egiten den emakida-erabakian adierazitako baldintzak bete beharko dira. Azterlan eta analisi horiek amaitzen direnean aurkeztu behar dira. Edozein modutan, azterlan eta analisiak 2010eko irailaren 15a baino lehen amaitu beharko dira.
Azterlan-proiektuen kasuan, erakunde onuradunak azterlana egiteko izan dituen gastuen justifikazioa igorri beharko dio Hobetuzi, proiektua bukatu eta hilabeteko epean eta 2010eko irailaren 15a baino lehen.
Azterlana jada egina badago, entitate eskatzaileak, eskaera aurkezten duen unean, azterlana egiteko sortutako gastuak ziurtatzen dituen dokumentazioa aurkeztu beharko du.
Kostuak fakturen bitartez edo zuzenbidean baliozkoa den beste edozein dokumenturen bidez justifikatuko dira, eta kostuak behar bezain zehatz adieraziko dira beti, funtsak zuzen aplikatu direla egiaztatzeko eta horretarako eskainitako ereduaren arabera.
Emandako finantzazioaren ordainketa behin egingo da, aurkezten den behin betiko agiriaren balorazioa egin eta gero. Horrez gain, Ogasun eta Gizarte Segurantzaren aurreko betebeharrak eta/edo Gizarte Aurreikuspeneko Erakundearen aurreko betebeharrak bete izanaren ziurtagiri eguneratuak eta jasandako gastuen ziurtagiriak aurkeztu beharko dira ordainketa egin aurretik.
Azterlan-proiektuen kasuan, aurkeztutako dokumentuaren gainean Hobetuzek egiten duen balorazioaren arabera aldatu ahal izango da diru-laguntza, eta bere garaian onartutako diru-laguntza izango da muga.
Hobetuzek diru-laguntza aldatzeko proposamena egingo du eta interesdunari helaraziko dio, eta interesdunak 10 eguneko epea izango du alegazioak egiteko edo egokitzat jotzen dituen egiaztagiriak aurkezteko; jarraian, behin betiko ebazpena emango da.
Behin betiko ebazpena ematen duen egunetik 15 egun igaro direnean, diru-laguntzaren onuradun den erakundeak egindako ordainketak justifikatu beharko ditu, laguntzaren ondorioetarako aintzat hartutakoak.
Hobetuzek egiaztatu beharko du diru-laguntzak behar bezala justifikatzen direla, eta premiak hautemateko azterlan eta analisiak deialdi honetan finkatutako zehaztapenen arabera egiten direla. Hobetuzek, halaber, diru-laguntza jaso duten gastuen merkatuko balioa egiaztatu ahal izango du.
Diru-laguntzen entitate onuradunek nahitaez onartu beharko dituzte Hobetuzek egiten dituen egiaztapen eta kontroleko jardunak, edota Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak, Eusko Jaurlaritzako Kontrol Ekonomikoko Bulegoak eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiak egiten dituztenak.
Jarraian zerrendatu diren kasuetan, jasotako laguntzak guztiz edo partzialki itzuli beharko dira, eta ordainketaren uneaz geroztik sortutako berandutze-
interesa ere ordaindu beharko da:
Laguntzaren helburua edo laguntza emateko agindutako baldintzak ez betetzea.
Jarduera egin izana eta laguntza ematea edo baliatzea baldintzatzen duten baldintza eta betekizunak bete izana justifikatu beharra ez betetzea.
Diru-laguntza lortzea horretarako eskatutako baldintzak bete gabe.
Jarraipen- eta kontrol-jardunak ukatzea edo oztopatzea.
Diruz lagundutako ekintzak gauzatzeko baldintzei buruz datu faltsuak ematea, errealitatearekin bat ez datozenak.
Deialdi honetan finkatutako betebeharren, baldintzen eta betekizunen beste edozein ez-betetze.
Itzultzeko prozedurari Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailaren idazki bidez emango zaio hasiera, eta idazkia Hobetuzek bidaliko dio laguntzaren onuradunari, ez-betetzea eragin duen edo duten gertaeraren edo gertaeren berri emateko. Hori ez ezik, alegazioak edo egokitzat jotzen dituen egiaztagiriak aurkezteko hamabost eguneko epea duela ere jakinaraziko dio; hori guztia, Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren pentzutan ematen diren berme eta itzulketen erregimena arautzen duen abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuaren arabera.
Alegazioak aurkezteko epea amaitutakoan onuradunak alegaziorik aurkeztu ez badu edo alegazioak atzera bota badira, enplegu-alorrean eskumena duen sailburuordeak itzulketa eskatzeko ebazpena emango du, eta itzulketa hori ebazpenean adierazitako epean gauzatu beharko da. Horretarako, Hobetuzek Eusko Jaurlaritzara bideratuko du dagokion espedientea, errekerimendu-idazkiarekin eta alegazioekin batera; eta, hala badagokio, alegazioak atzera botatzeko proposamena egingo du Administrazio honek itzultzeko beharrari buruzko ebazpena eman dezan.
Epea amaitutakoan itzulketa gauzatu ez badu, beharrezko izapideak jarriko dira abian, itzuli beharreko diru-kopuruak premiamendu-bidetik berreskuratzeko. Diru-kopuru horiek diru-sarrera publikotzat hartuko dira.
Datu Pertsonalak Babesteko Lege Organikoan aurreikusitakoaren arabera, laguntza-eskaera betetzean interesdunak datu horiek Hobetuzen eta Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailaren fitxategietan sartzeko baimena ematen duela ulertuko da. Lege horretan aurreikusitako eskuratzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak Hobetuz Langileen Prestakuntzarako Euskal Fundazioaren (Kale Nagusia 35, 6. solairua, 48009, Bilbao) eta Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailaren aurrean gauza daitezke.
Lehenengoa. Erakunde laguntzailea izendatzea.
Hobetuz Langileen Etengabeko Prestakuntzarako Euskal Fundazioa izendatzen da Agindu honetan arautzen diren laguntzen kudeaketarako eta ordainketarako entitate laguntzaile, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onartutako Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginaren 52. artikuluan ezarritakoaren arabera.
Aipatutako 52. artikuluak dioenez, Agindu honetan aipatzen diren funtsak ematen dituen organoaren kontura eta izenean jardungo du Hobetuz Langileen Prestakuntzarako Euskal Fundazioak. Haatik, funts horiek ez dira, inola ere, Hobetuzen ondaretzat hartuko.
Bigarrena. Hobetuz Langileen Prestakuntzarako Euskal Fundazioaren betebeharrak.
Agindu honetan zehaztutakoez eta azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onartutako Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginaren 52. artikuluan ezarritako betebeharrez gain, Hobetuz Langileen Prestakuntzarako Euskal Fundazioak honako betebehar hauek izango ditu:
Funtsak azken enpresa onuradunen artean banatzea.
Laguntzak aplikatu zaizkien prestakuntza-ekintzak egin izana justifikatzen duten agiriak eskatzea eta gordetzea, lau urtez.
nJaso diren funtsak zertan aplikatu diren justifikatzea Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailari, 2010eko azaroaren 30a baino lehen, eta zerrenda izenduna ematea. Zerrenda horretan honako alderdiak jaso beharko dira: azken onuradunen izen-abizenak, emandako laguntzak, egindako ordainketak eta, oro har, funts horiekin egindako etengabeko prestakuntzako jardueren memoria orokorra osa dezaketen bestelako datu kuantitatiboak zein kualitatiboak.
Funtsen kudeaketa dela-eta, Eusko Jaurlaritzak -Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailaren eta Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren bitartez- eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiak egin ditzaketen egiaztatze-jardueren eraginpean jartzea.
Deialdian aurreikusten den ez-betetze kasuren bat gertatuz gero, onuradunei laguntzak itzul ditzaten eskatzea, deialdian bertan ezarritako itzultze-prozedurari jarraituz, behin dagozkien ebazpenak eman ondoren.
Hirugarrena. Hobetuzen finantziazioa.
Aurreko atalean ezarritakoaren kalterik gabe, agindu honetan arautzen diren funtsek finantzatuko dituzte Hobetuz Langileen Prestakuntzarako Euskal Fundazioaren egitura teknikoak kudeatzeko eta ebaluatzeko egin beharreko gastuak eta inbertsioak, baldin eta kontzeptu horren ondoriozko guztizko aplikazioak Fundazio horrek ekitaldi honetarako kudeatzen duen guztizko aurrekontuaren ehuneko 15 gainditzen ez badu. Deitutako laguntzen Ebazpenean zehaztuko da ehuneko hori.
Laugarrena. Finantziazio-soberakinen azken likidazioa.
Agindu honetan arautzen diren laguntzen onuradunek 2010ko irailaren 30erako aplikatu ez dituzten finantzazio-soberakinak eta Agindu horretan aurreikusitako itzultze-prozeduraren ondoriozko funtsak Eusko Jaurlaritzari itzuliko dizkio HOBETUZ Langileen Prestakuntzarako Euskal Fundazioak.
Bosgarrena. Betekizunak eskatzea.
Agindu honetan ezarritakoaren ondorioetarako, Agindua argitaratu aurretik prestakuntza-ekintzak hasi edo amaitu dituzten eskatzaileek denbora-arrazoiak direla medio bete ezin izan dituzten betekizunak ez dira eskatuko.
Kasu horietan, 2008ko urriaren 28ko Agindurako ezarritako irizpide orokorrak aplikatuko dira (azaroaren 5eko EHAA). Horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko enpresetan 2008ko ekitaldian prestakuntza-
premiak hautemateko azterlan eta analisiak egiteko diru-laguntzen deialdia egiten da. Azterlan horiek, gainera, enpresa horietako langileen gaitasun eta kualifikazioak hobetzeko izango dira, enpresen lehiakortasuna hobetzeko helburuarekin.
Seigarrena. Enpresa bat ETEtzat edo enpresa txikitzat hartzea.
Europar Batasunaren definizioaren arabera, enpresa ertainek honako baldintza hauek bete behar dituzte: 250 langile baino gutxiago izatea, urtean gehienez 50 milioi euroko negozio-bolumena edo urtean gehienez 43 milioi euroko balantze orokorra edukitzea, eta kapitalaren edo boto-eskubideen % 25 edo gehiago beste enpresa batena ez izatea, edo ETEak ez diren beste enpresen talde batena.
Enpresa txikitzat joko dira, berriz, 50 langile baino gutxiago izanik urteko negozio-bolumenean edota urteko balantze orokorrean 10 milioi euroko kopurua gainditzen ez dutenak.
Lehenengoa. Agindu honek amaitu egiten du administrazio-bidea. Honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa ezar diezaiokete interesdunek Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuari, hilabeteko epean Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa ezar dezakete Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Salan, bi hilabeteko epean Agindua EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita.
Bigarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara eman eta biharamunetik hasita ekarriko ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko urriaren 22a.
Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburua,
MARÍA GEMMA ARÁNZAZU ZABALETA ARETA.


