Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2009ko urriaren 23koa, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuarena horren bitartez, baimendu egiten da, Euskadiko lurzoruari eta hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 legearen 80.6 artikuluan eta lege hori garatzen duen ekainaren 3ko 105/2008 dekretuak 26.1 artikuluan aurreikusitako prozeduraren arabera, babes ofizialeko etxebizitzak eraikitzeko gutxieneko lurzoru-estandarraren transferentzia Oiartzungo udaleko planeamenduko arau subsidiarioen Arragua, Ugaldetxo eta Eliz - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2009ko urriaren 23koa, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuarena horren bitartez, baimendu egiten da, Euskadiko lurzoruari eta hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 legearen 80.6 artikuluan eta lege hori garatzen duen ekainaren 3ko 105/2008 dekretuak 26.1 artikuluan aurreikusitako prozeduraren arabera, babes ofizialeko etxebizitzak eraikitzeko gutxieneko lurzoru-estandarraren transferentzia Oiartzungo udaleko planeamenduko arau subsidiarioen Arragua, Ugaldetxo eta Eliz

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 19
  • Hurrenkera-zk.: 506
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2009/10/23
  • Argitaratze-data: 2010/01/29

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Hirigintza eta etxebizita; EAEko udalak

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Aztertu da Oiartzungo Udalak egindako baimen-eskaera, udalerriko hainbat eremutan babes publikoko bizitegi erabilerako hirigintza eraikigarritasunari buruzko legezko aurreikuspena konpentsatzekoa. Izan ere, zenbait eremutan murriztutako estandarra beste eremu zehatz batzuetan sartutakoarekin osatzen da.

GERTAKARIAK

Oiartzungo Udalak aurkeztutako eskaera-orriari sarrera-erregistroa egin zitzaion 2009ko irailaren 29an. Horren bidez, Euskadiko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legearen 80.6 artikuluan aurreikusitako baimena eskatu zen, Planeamenduko Arau Subsidiarioen baitan, babes publikoko etxebizitzen estandarra transferitzeko eremu ezberdinen artean.

Ezarritako prozedurarekin bat etorriz, Oiartzungo udaleko Planeamenduko Arau Subsidiarioen Zatikako Berrikusketaren espedienteak Euskal Herriko Lurralde Antolamendurako Batzordearen txostena jaso du 2009ko urriaren 1ean ospatutako 4/2009ko bilkuran, behin-betiko onartua izan aurretik.

  1. Sail hau eskuduna da aztertzen den espedientea ebazteko, Euskadiko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legeak 80.6 artikuluan eta aipatutako Legea garatzen duten premiazko neurriei buruzko ekainaren 3ko 105/2008 Dekretuak 25.3 artikuluan xedatutakoari jarraituz.

  2. Aurkeztutako eskaerak babes publikoko etxebizitzetarako lurzoru estandarraren konpentsazioa planteatzen du udalerriaren Arragua, Ugaldetxo eta Elizalde eremuen baitan. Bizitegirako hiri-lurzoruan, babes ofizialeko etxebizitzentzat legeak ezarritako gutxienekoa 5.796 m2t da eta etxebizitza tasatuentzat beste 5.796 m2t da; Planeamenduko Arau Subsidiarioen Zatikako Berrikusketaren arabera, 10.584 m2t dira babes ofizialeko etxebizitzentzat. Etxebizitza tasatuentzat ez da ezer gordetzen.

  3. Lurzoru urbanizagarri sektorizatuari dagokionean, ezarritako gutxieneko estandarrak 31.275 m2t dira babes ofizialeko etxebizitzen eraikigarritasunerako eta 11.373 m2t etxebizitza tasaturako. Arau Subsidiarioetan, babes ofizialeko etxebizitzen eraikigarritasunerako 32.216 m2t aurreikusten dira eta 12.980 m2t etxebizitza tasatuen eraikigarritasunerako.

  4. 2/2006 Legearen 80.6 artikuluaren arabera, ezinbestekoa izango da transferentzia hori baimentzeko transferentziaren xede diren eremuetako etxebizitza libreen arteko balioen aldearekiko proportziozkoa den babes publikoko etxebizitzen aldez aurreko edo aldi bereko egikaritzea bermatzea.

  5. Neurri hau egitura-antolamenduaren berrikuspen partzialari edo aldaketa puntualari buruzko espedienteetan aplikatzen da, hala baitago xedatuta Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legea garatzen duten premiazko neurriei buruzko ekainaren 3ko 105/2008 Dekretuaren 25.3 artikuluan.

  6. Oiartzungo Udalak eremu desberdinen arteko bizitegi-eraikigarritasun babestuaren transferentzia eskatzeko aurkeztu duen dokumentuak barne hartzen du: transferitutako etxebizitza babestuen obra-lizentzien aurretik salbuetsitako etxebizitza libreetarako obra-lizentziarik ez emateko udal-konpromisoa, eta eremuen artean transferitutako etxebizitza libreen balioen aldea zein proportzionaltasunaren justifikazioa.

  7. Transferentzia proposamenak errespetatu egiten ditu 105/2008 Dekretuak 25.2 artikuluan ezarritako gehiengoak. Honela dio artikulu horrek: banantze sozioespazialaren arriskuak saihestuko dituen erreserben kalifikazio orekatua bermatzeko, Sailaren baimena beharko da, 7.000 biztanletik gorako udalerrietan espedientearen ondoriozko bizitegi-eraikigarritasun babestu osoaren % 80 baino gehiago, eta gainerako udalerrietan % 60 baino gehiago antolamendu-eremu bakarrean edo antolamendu-eremu jarraituetan kokatzen denean.

    Euskadiko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legea eta aipatutako Legea garatzen duten premiazko neurriei buruzko ekainaren 3ko 105/2008 Dekretua, baita Euskal Herriko Lurralde Antolaketa Batzordeak emandako aldeko txostena ere aztertuta,

Lehenengoa. Euskadiko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legea eta aipatutako Legea garatzen duten premiazko neurriei buruzko ekainaren 3ko 105/2008 Dekretuarekin bat etorrita, aipatutako Legearen 80.6 artikuluan eta aipatutako Dekretuaren 26.1 artikuluan aurreikusitako transferentzia baimentzea, Oiartzungo udaleko Planeamenduko Arau Subsidiarioen Zatikako Berrikustean.

Bigarrena. Baimen hori Oiartzungo udaleko Planeamenduko Arau Subsidiarioen Zatikako Berrikustearen testuari, espedientea bete izanaren justifikazioa eransteari baldintzatua geratuko da, 2/2006 Legearen 80. artikuluaren eta 105/2008 Dekretuaren 26. artikuluaren arabera.

Hirugarrena. Baimen hori aurreko ataletan ezarritako baldintzetan ematen da, eta ez du baliorik izango behin betiko onarpena babes publikoko etxebizitzen gutxieneko estandarrak betetzeari dagokionez eskumena duten esparruren batean (hartzaileak edo igorleak) aldaketarik eragiten duten beste baldintza batzuekin ematen bada.

Laugarrena. Oiartzungo Udalari Agindu honen berri ematea.

Agindu hau behin betikoa da eta administrazio-bidea amaitzen du. Interesatuek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietako Salan, agindu hau argitaratu edo, hala badagokio, jakinarazten den egunaren biharamunetik hasi eta bi hilabeteko epean.

Halaber, nahi izanez gero eta administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri baino lehen, berraztertzeko errekurtsoa jar dakioke Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuari, agindu hau argitaratu edo, hala badagokio, jakinarazten den egunaren biharamunetik hasi eta hilabeteko epean. Kasu honetan ezin izango da administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri berraztertzeko errekurtsoa espresuki erabaki edo bere ustezko gaitzespena gertatu arte.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko urriaren 23a.

Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburua,

IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik