Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2009ko urriaren 27koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuarena, 2010eko ekitaldian hazitarako patata ekoizteko baimena duten herrien zerrenda argitaratzekoa. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2009ko urriaren 27koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuarena, 2010eko ekitaldian hazitarako patata ekoizteko baimena duten herrien zerrenda argitaratzekoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 19
  • Hurrenkera-zk.: 508
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2009/10/27
  • Argitaratze-data: 2010/01/29

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza
  • Azpigaia: Nekazaritza eta arrantza

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Hazitarako patata ekoizten duten erakundeek aurkezturiko proposamenarekin bat etorriz, eta hazitarako patataren ekoizpenari buruz 2008 eta 2009ko ekitaldietan jaso diren datuak kontuan harturik, bidezkoa da 2010eko ekitaldian zehar hazitarako patata ekoizteko baimena duten herrien zerrenda eta sailkapena argitaratzea, Euskal Autonomia Erkidegoan hazitarako patatak ekoizteko arauak ezarri dituen azaroaren 12ko 273/2002 Dekretuaren 4. artikuluan zehaztutakoa betetzeko.

Herri horiek, esklusiboak edo lehentasunezkoak izan daitezke, hazitarako patataren ekoizpenak hartzen duen azaleraren arabera, eta beste erabilera batzuetarako patata ekoizteko aukeraren arabera; horretarako, kontuan hartu da aurreko bi ekitaldietan hazitarako patata lantzeko erabili den batez besteko azalerak zer nolako ehunekoa osatzen duen aurreko bi ekitaldietan patata lantzeko oro har erabili den batez besteko azaleraren aldean.

Horri gagozkiola, gogora dezagun azaroaren 12ko 273/2002 Dekretuak aukera ematen duela, zenbait baldintza betez gero, lehentasunezko herrietan hazitarako ez den patata ekoizteko, eta erabat debekatzen duela esklusibotzat jotako herrietan hazitarako ez den patata ekoiztea.

Hori guztia dela bide, ondokoa

Lehenengoa. Agindu honen eranskinean argitaratzea 2010eko ekitaldian zehar hazitarako patata ekoizteko baimen esklusiboa duten herrien zerrenda, Euskal Autonomia Erkidegoan hazitarako patatak ekoizteko arauak ezarri dituen azaroaren 12ko 273/2002 Dekretuaren 3. eta 4. artikuluetan xedaturikoaren arabera.

Bigarrena. Azaroaren 12ko 273/2002 Dekretuaren 2. artikuluan zehaztutako geografi aldeetan hazitarako patata ekoizteko baimena duten gainontzeko herriak lehentasunezkotzat jo dira.

Hirugarrena. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Laugarrena. Agindu honen aurka berraztertzeko errekurtsoa jar diezaiokete interesdunek Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuari hilabeteko epean. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete bi hilabeteko epean. Kasu bietan, agindua argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da kontatzen epea.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko urriaren 27a.

Ingurumen, Lurralde Plangintza,

Nekazaritza eta Arrantzako sailburua,

MARÍA DEL PILAR UNZALU PÉREZ DE EULATE.

2010eko ekitaldian hazitarako patata ekoizteko baimena duten herrien zerrenda argitaratzeko den Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2009ko urriaren 27ko Aginduarena / A la Orden de 27 de octubre de 2009, de la Consejera de Medio Ambiente, Planificación Territorial, Agricultura y Pesca, por la que se publica la relación clasificada de localidades autorizadas para la producción de patata de siembra durante la campaña 2010

Herri esklusiboak / Localidades exclusivas:

Baimena duten herriak

Localidades autorizadas Udalerria

Municipio de pertenencia

Adana San Millán/Donemiliaga

Alda Valle de Arana/Harana

Alegría-Dulantzi Alegría-Dulantzi

Angostina Bernedo

Antoñana Campezo/Kanpezu

Añua Elburgo/Burgelu

Apellániz/Apinaiz Arraia-Maeztu

Arkaute (Granja Modelo) Vitoria-Gasteiz

Basabe Valdegovía/Gaubea

Bernedo Bernedo

Corro Valdegovía/Gaubea

Elburgo/Burgelu Elburgo/Burgelu

Etxabarri-Urtupiña Barrundia

Gauna Iruraiz-Gauna

Gaceo/Gazeo Iruraiz-Gauna

Gáceta/Gazeta Elburgo/Burgelu

Guevara Barrundia

Iturrieta (Granja Modelo) Salvatierra/Agurain

Langarika Iruraiz-Gauna

Navarrete Bernedo

Sabando Arraia-Maeztu

San Vicente de Arana / Done Bikendi Harana Valle de Arana/Harana

Ullibarri-Arana Valle de Arana/Harana

Villafría Bernedo

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik