Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2009ko urriaren 28koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena. Honen bidez, ezohiko banakako diru-laguntzetarako deialdia egiten da, Euskal Autonomia Erkidegoko irakasleek 2009-2010 ikasturtean zehar Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak garatu beharreko instituzio-eskaintzaz kanpo atzerriko hizkuntzen prestakuntza-jardueretan (Ingelesa) parte har dezaten. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2009ko urriaren 28koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena. Honen bidez, ezohiko banakako diru-laguntzetarako deialdia egiten da, Euskal Autonomia Erkidegoko irakasleek 2009-2010 ikasturtean zehar Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerkuntza Sailak garatu beharreko instituzio-eskaintzaz kanpo atzerriko hizkuntzen prestakuntza-jardueretan (Ingelesa) parte har dezaten.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 207
  • Hurrenkera-zk.: 5766
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2009/10/28
  • Argitaratze-data: 2009/10/28

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Lana eta enplegua; Herri Administrazioa; Funtzio publikoa

Testu legala

Atzerriko hizkuntzen gaitasunez jabetzea oinarrizko hezkuntzan xede lehena da eta ezinbesteko neurria hezkuntza sistemaren hobekuntzarako.

Behar horretaz jakitun, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak zenbait deialdiren bidez, lanean diharduten irakasleen ingelesa mailako trebakuntza eta gaurkotzea sustatzen du. Horregatik, interesduntzat jotzen da ezohiko banakako diru-laguntzetarako deialdia egitea, atzerritar hizkuntzetan irakasleen gaitasunari buruzko prestakuntza-jardueretan, eskaintza instituzionaletatik kanpo, parte hartzea errazteko, are gaitasun profesional handiagoa eskura dezaten eta, finean, are hezkuntza sistema eta irakaskuntzaren kalitatea handiagoak izan daitezen.

Horiek horrela, Euskal Autonomia Erkidegoko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarauei buruzko Testu Bateginaren - azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuak onartua- VI. tituluan ezarritako xedapenekin (Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioaren diru-laguntzak arautzen dira titulu horretan) eta aplikazio orokorreko bestelako xedapenekin bat etorriz, abenduaren 29ko 19/2008 Legeak onartutako kredituen arabera aski aurrekontu-izendapen badagoenez (Lege horren bidez Euskal Autonomia Erkidegoaren 2008ko ekitaldirako Aurrekontu Orokorrak onetsi ziren), honako hau.

Aurrekontu-izaera duten arrazoiengatik, deialdi hau berehalako erregimenpean dago eta eskabide-epea 15 egun naturaletara murriztuko da.

Eskabide-epea azaroaren 12an (egun hori barne) bukatuko da.

Euskal Autonomia Erkidegoko irakasleek 2009-

2010 ikasturtean zehar Sailak garatu beharreko instituzio-eskaintzaz kanpo atzerriko hizkuntzen (Ingelesa) prestakuntza-jardueretan parte har dezaten ezohiko banakako diru-laguntzen deialdia egitea. Xede horretarako, 215.237 euro bideratuko ditu.

Laguntzak ondorengoak izan daitezke eta azaltzen diren lehentasunez:

  1. Ingeleseko Maila Aurreratua (B2) edo baliokidea egiaztatuta duten Lehen eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako irakasleentzako laguntzak, atzerriko hizkuntzaren (ingelesa) alorreko prestakuntza-jarduerak gauzatzeko, gutxienez 80 orduko prestakuntza-iraupenarekin.

  2. Ingeleseko Tarteko Maila (B1) edo baliokidea egiaztatuta duten Lehen eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako irakasleentzako laguntzak, atzerriko hizkuntzaren (ingelesa) alorreko prestakuntza-jarduerak gauzatzeko, gutxienez 80 orduko prestakuntza-iraupenarekin eta egiaztatutakoa baino maila altuagoko tituluak lortzeko xedearekin.

  1. Inskripzioa, matrikula edo hilerokoak diruz lagundu daitezkeen kostuak izango dira.

  2. Inolaz ere ezingo dira diruz lagundu tituluak bidaltzearen ondorioz sortutako gastuak.

    Aurreko artikuluan aipatzen diren kostuak, pertsonako 500 euroko diru-laguntza jaso ahal izango dira, gehienez.

  1. Diru-laguntzak bi prozedura independente eta jarraituetan emango dira.

  2. Lehenik, 2.1 motako jarduerei lotutako eskariak ebatziko dira eta deialdi honi dagokion esleipen ekonomikoa eskaera guztiei aurreko terminoetan erantzuteko nahikoa ez baldin bada, hasieran emandako diru-laguntza proportzionalki murriztuko da dagoen aurrekontura egokitu arte.

  3. Bigarrenik, 2.1 motako jarduerei lotutako eskariak ebatzi ondoren, eta deialdiari esleitutako baliabide ekonomikoak nahikoak izanez gero, 2.2 motako jarduerei lotutako eskariak ebatziko dira, aurreko puntuetan aipatzen diren terminoetan, hau da, esleipen ekonomikoa eskaera guztiei erantzuteko nahikoa ez baldin bada, hasieran emandako diru-laguntza proportzionalki murriztuko da dagoen aurrekontura egokitu arte.

  1. Laguntzak bateraezinak dira euren artean, eta, beraz, ezin daiteke laguntza bat baino gehiago jaso motako, lehentasuneko eta pertsonako. Bateraezinak dira, gainera, beste bide instituzionalaren batetik jaso litekeen beste edozein laguntzarekin, hots, Europar programetakoekin edo bestelakoekin.

  2. Baztertuak izango dira:

    1. Prestakuntza eta berrikuntza -proiektuen deialdiaren barruan, partzialki edota erabatean, prestakuntza-jardueretarako eskariak deialditik kanpo geratuko dira.

    2. Era berean, kanpoan geratuko dira prestakuntza-jardueretarako eskariak, baldin eta itunpeko ikastetxeetako Elkarte/Federazioentzako deialdian onartutako jardueretarakoak badira.

    3. Ohiko lan-ordutegiaren barruan badira prestakuntza-jardueretarako eskariak deialditik kanpo geratuko dira.

Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko ikastetxeetako, publikoak zein itunpekoak, irakasleek eska ditzakete laguntza horiek, Lehen edo Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan irakasten dutenak eta 8. artikuluak jasotzen dituen baldintzak betetzen dituztenak.

Deialdi honetatik kanpo geratzen dira Prestakuntza-zikloetako irakasleak eta ikerkuntza eta irakaskuntzaren laguntza zerbitzuetan funtzioak betetzen dituzten irakasleak (Hezkuntzako Ikuskaritza, Hezkuntza-administrazioa, Prestakuntzan eta Hezkuntza Berrikuntzan Laguntzeko Zentroak, Irakas-sistema Ebaluatu eta Ikertzeko Erakundea, Ingurumenarekiko Irakasbideen Hezkuntza eta Ikerketarako Zentroak, Itsuen Baliabidetegiak, Iraleko Zentroak eta Euskal Girotze Barnetegiak).

Zigor- edo administrazio-arloko zigorra jaso duten, eta horren ondorioz, diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galdu duten edo horretarako ezgaitzen duen lege-debeku baten eraginpean dauden

eskatzaileak, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen arabera sexu-

diskriminazioan erori izanagatiko lege-debekuak barne, ezin izango dute Agindu honetan araututako diru-laguntzen eta laguntzen deialdietara aurkeztu, zigorraren epeak dirauen aldian.

  1. Eskatzailea 6. artikuluan adierazitako zentroetako batean irakasten ari den irakaslea izatea, laguntza xede duen jarduera gauzatzen den garaian.

  2. Jarduera ez sartzea Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak erakunde antolatzaileari partzial edota erabat diruz laguntzen dizkion jardueren artean.

  3. Prestakuntza-jarduera 2009ko irailaren 1aren ondoren hastea eta 2010eko irailaren 30aren ondoren ez bukatzea.

  4. Ziurtagiri edo deialdiaren fotokopiaren bidez jardueraren gutxieneko iraupena egiaztatzea, 80 ordu edo gehiagokoa.

  5. 1 motako jardueretan, aurreko baldintzez gain, eskatzaileak Maila Aurreratuaren (B2 egiaztagiria) edo baliokidea duela egiaztatu beharko du, dagokion fotokopia erantsiz.

  6. 2 motako jardueretan, aurreko baldintzez gain, eskatzaileak Tarteko Maila (B1 egiaztagiria) edo baliokidea duela egiaztatu beharko du, dagokion fotokopia erantsiz.

Eskaria Agindu honen I. eranskinean ageri den eredu normalizatuaren arabera egingo da. Halaber, http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net web orritik deskargatu daiteke.

Nolanahi ere, dokumentazio inprimatua 2009ko azaroaren 12ra bitartean (egun hori barne) aurkeztu beharko da eskatzailearen lantokiko Lurraldearen Hezkuntza Berriztatzeko Lurraldeburutzan edo Herri-Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 38.4 artikuluan adierazitako edozein bulegoetan.

Eskabidea agiri hauekin batera aurkeztuko da:

  1. Irakaskuntza-gastuen justifikazioa (matrikula, inskripzioa, hilerokoak, eta abar).

  2. Eskariaren xede den prestakuntza-jardueraren gutxieneko iraupenaren ziurtagiri edo egiaztagiria (prestakuntzako 80 ordutik gora).

  3. Ikastetxeko idazkariaren ziurtagiria-zuzenda­riaren oniritzia izan behar du eta II. eranskinaren arabera egingo da- edo aurtengo ikasturtearen irakastaularen kopia, idazkariak behar bezala alderatua.

  4. Deialdi honetara biltzen den jarduera hori bera egiteko beste inongo laguntzarik jaso ez dela dioen zinpeko aitorpena.

  5. Ingeleseko tituluaren ziurtagiria, eskabidearen arabera.

  6. Zinpeko aitorpena, hau egiaztatzeko: sexuaren ziozko bereizkeria egiteagatik zigor administratibo edo penala jaso ez duela (Euskal Autonomia Erkidegoko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateratuaren 50. artikuluko 5. paragrafoa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeak aldatua).

    Aurkeztutako eskabidean akats edo okerren bat dagoela sumatzen bada, interesdunari hamar eguneko epea emango zaio akatsa zuzendu edo nahitaezko dokumentuak aurkez ditzan. Epe hori igaro eta zuzentzen ez bada, eskabidea ezetsi egin dela ulertu ahal izango da, Herri-Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 71.1 artikuluan zehazten den moduan ebazpena eman ondoren.

  1. Deialdi honen bidez emango diren diru-laguntzen kudeaketa, Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariari dagokio.

  2. Deialdiaren ebazpenerako, batzorde bat eratuko da. Honako hauek izango dira batzorde horretako kideak: Irakasleen Hobekuntzako Administrazio Ataleko burua, batzordeburu lanetan, Pedagogia Berrikuntzarako lurraldeburuak edo euren ordez doazenak, Irakasleen Hobekuntzako Administrazio Ataleko beste bi funtzionario eta irakasleen ordezkariak, baina, betiere, unibertsitatekoa ez den irakasle publikoentzako hitzarmenaren baldintzak betez.

  3. Aipaturiko batzordeak eskatzaileek aurkezturiko eskabideetan eskatutako betebeharrak betetzen dituzten egiaztatuko du eta, Agindu honetan jasotako aurreikuspenak aplikatuz, ebazpen erabakia idatziko du, eta, bertan, aurkezturiko eskabide guztien zerrenda egiteaz gainera, zuzen formulatuak izan litezkeen dirulaguntzaren kalkulurako zenbatekoa azalduko da, edo, hala balegokio, gainerakoak ezeztatuak izateko arrazoia.

  1. Ebaluaketarako batzordeak prozeduraren ebazpen-proposamena aurkeztuko dio, Hezkuntza Berriztatzeko zuzendari andereari, ebatz dezan.

  2. Hezkuntza Berriztatzeko zuzendari andereak, ebaluaketa batzordeak aurkezturiko proposamena aztertu ondoren prozedurari dagokion ebazpena egingo du.

  3. Ebazpenak onuradun pertsonen zerrenda ekarriko du, bakoitzaren nortasuna, diruz lagundutako jardueraren ezaugarria eta emaniko diru-laguntzaren zenbatekoa adieraziz, baita ezeztatutako eskabideen zerrenda ere, bakoitzari dagokion ezezkoaren arrazoia emanez.

  4. Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen. Beraren aurka, interesdunak gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango dio Hezkuntzako sailburuordeari hilabeteko epean, jakinarazpen hau jasotzen duen egunaren biharamunetik hasita, horrela ezartzen baitu Herri-Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak 114. eta 115. artikuluetan.

  5. Hartutako ebazpena interesdunei jakinaraziko zaie, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Lurralde Ordezkaritza bakoitzeko iragarpen-taulan argitaratuz, eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa saileko web orrian, 2009ko abenduaren 30a baino

    lehen. Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzak aipaturiko argitalpenaren koordinazio lanak burutuko ditu, kasu guztietan iragarpen-data berbera izan dezaten. Horren kalterako barik, ohartarazpen data eta hilabetera, guztiek ezagut dezaten, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

  6. Aurreko atalean adieraziriko data igaroz gero, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Lurralde Ordezkaritza bakoitzeko iragarpen-taulan edo Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko web orrian ebazpena argitaratu gabe balego, interesdunek uler dezakete beren diru-laguntza eskabidea ezeztatuta izan dela, Herri-Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak 44.1. Artikuluan ezarrita dagoenaren arabera.

  7. Nolanahi ere, onuradunei diru-laguntzak eta laguntzak eman eta, hala badagokio, ordaintzeko, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta hauen erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntza edo diru-laguntzen arloan hasi eta oraindik ere izapidean den itzultze- edo zehapen-prozedura orok amaituta egon beharko du.

  1. Ebazpena eman ondoren ordainduko da laguntza, dena batera.

  2. Jarduera bukatu ondoren, laguntzaren onuradunak Hezkuntza Berriztatzeko Lurraldeburutzan ondorengo dokumentuak aurkeztu behar egindako ditu:

    Gastuen originalak edo fotokopia konpultsatuak.

    Bertaratze-ziurtagiria (% 80koa izanik edo gehiago) eta prestakuntza-jardueraren gainditze-ziurtagiria.

    Hori bete ezean, jasotako diru-laguntza eta lege-interesak itzuli beharko dira.

  3. Abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan (1992ko otsailaren 17ko EHAA) araututakoaren arabera egingo da itzulketa.

Diru-laguntza eskatu eta eman zen berariazko helbururako erabiltzen ez badu onuradunak, diru-

laguntza emateko zergatia izan zen jarduera burutzen ez badu, finkaturiko xedeetan erabili duela justifikatzen

ez badu, edo, modu batera edo bestera, Euskal Auto-

nomia Erkidegoko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateratuaren 50. artikuluan, Agindu honetan edo laguntza emateko ebazpenean ezarritako eginbeharrak betetzen ez baditu, jasotako diru-kopurua itzuli egin beharko du, baita sortutako lege-interesak ere. Horretarako, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren pentzutan eman diren diru-laguntzen berme eta itzulketak arautu eta horien kudeaketan parte hartzen duten erakundeen baldintzak, araubidea eta eginbeharrak ezarri dituen abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuak ezarritako jardunbideari jarraituko zaio, bidezkoak izan daitezkeen gainerako ekintzen kaltetan joan gabe. Kopuru horiek diru-sarrera publikotzat hartuko dira legezko ondorio guztietarako.

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan eta Datu Pertsonalen Fitxategi Publikoei eta Datuak Babesteko Euskal

Agentzia sortzeari buruzko otsailaren 25eko 2/2004 Legean ezarritakoarekin bat etorriz, deialdiko parte-hartzaileek baimena ematen dute deialdi hau izapidetzean jasotako datu pertsonalak tratatu eta argitaratzeko. Datuok, bestalde, fitxategi batean sartuko dira, diru-laguntzen deialdi hau eta beronekin zeriku­sirik duen beste edozein prozedura edo administrazio-espediente kudeatzeko, bai eta deialdira biltzen direnei deialdiaren garapenaren berri emateko ere. Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritza izango da fitxategiaren arduraduna. Datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko, ezerezteko eta horien aurka egiteko eskubideez baliatzeko, Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzara jo beharko da, honako helbide honetara, hain zuzen ere: Donostia kalea 1, 01010, Vitoria-Gasteiz.

Horretaz gain, deialdi honetan parte hartuko duten pertsonek baimena ematen dute fitxategian barne hartutako datu pertsonalak Euskal Autonomia Erkidegoko beste administrazio publiko batzuei lagatzeko, deialdiaren xedearekin bat datozen helburuetarako. Halaber, baimena ematen diote Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzari beste erakunde publiko batzuetan egiaztatzeko aurkeztutako agiriak egiazkoak direla.

Lehenengoa. Agindu honek administrazio-bidea agortzen du. Beraren aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Hezkuntza, Uniber­tsitate eta Ikerketako sailburuari, hilabeteko epearen barruan, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren aurrean, bi hileko epearen barruan, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera.

Bigarrena. Jardunbideari dagokionez, Agindu honetan ezarri ez den edozertan, Herri-Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legea hartuko da aintzat.

Hirugarrena. Baimena ematen zaio Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariari Agindu hau garatzeko eta erabiltzeko behar diren jarraibide guztiak emateko.

Laugarrena. Agindu honek argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko urriaren 28a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,

MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.

Irakasleak atzerriko hizkuntzetan (Ingelesa) Prestatzeko ezohiko banakako laguntza ekonomikoa eskuratzeko eskabide-eredua. 2009-2010 Ikasturtea

Datu pertsonalak

Deiturak eta izena: ......................................................................................................................................................................

NAN: .........................................................................................................................................................................................

Posta elektronikoa(derrigorrez betetzea) ......................................................................................................................................

Bizilekua (helbidea): ............................................................................................. Telefonoa: .....................................................

Herria: ................................................................. Posta-k. .............. Lurraldea: .........................................................................

Lantokiaren kodea: .................................. Lantokiaren herria .....................................................................................................

Bankuko Kontuaren Kodea

Entitatea Bulegoa KD Kontu-zenbakia:

Zein jarduera burutzeko eskatzen den laguntza

  1. Atzerriko hizkuntzan (ingelesa) prestakuntza-jarduerak, ingeleseko Maila Aurreratua (B2) edo baliokidea egiaztatzen duten irakasleentzat.

  2. Atzerriko hizkuntzan (ingelesa), prestakuntza-jarduera ingeleseko Tarteko Maila (B1) edo baliokidea egiaztatzen duten irakasleentzat.

    Prestakuntza-jardueraren datuak

    Izena: ..........................................................................................................................................................................................

    Datak: Hasiera ....../....../...... Bukaera: // Orduak, guztira: ..................... Egunak, guztira: ......................

    Erakunde antolatzailea: ...............................................................................................................................................................

    Tokia: .........................................................................................................................................................................................

    Administrazio- edo lan-egoera

  1. Karrerako funtzionarioa edo praktiketakoa.

  2. Sare publikoko lan-kontratu mugagabeduna.

  3. Sare publikoko bitartekoa edo ordezkoa. 4. Sare pribatuko lan-kontratu mugagabeduna.

  1. Sare pribatuko aldi baterako lan-kontratuduna.

  2. Bestelakoak (zehaztu).

    Diruz lagundu daitekeen kostua

    Matrikula gehi hilerokoak: ................................ euro

    Diruz lagundu daitekeena, guztira ................................ euro

    Honekin batera doan dokumentazioa

    Atzerriko hizkuntzaren maila egiaztatzen duen ziurtagiriaren fotokopia.

    Matrikularen gordekina, ordaindu izanaren egiaztagiriaz.

    Prestakuntza-jardueraren gutxieneko iraupenaren ziurtagiria edo egiaztagiria.

    Ikastetxearen ziurtagiria, II. eranskinaren araberakoa.

    Idazki hau izenpetzen dudan honek honako hau adierazten dut:

  1. Adierazitako datuak egiazkoak direla.

  2. Deialdi honetara bildutako jarduera burutzeko ez dudala beste inongo laguntzarik jaso.

  3. Sexuaren ziozko bereizkeria egiteagatik zigor administratibo edo penalik jaso ez dudala. Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen arabera.

    .......................(e)n, 2009ko ..............(a)ren ....a.

    Eskatzailearen izenpea

    HEZKUNTZA BERRITZEKO ZUZENDARIA

Ikastetxeko idazkariaren ziurtagiria

Ikastetxearen datuak

Izena: ............................................................................................................................................. Kodea: ................................

Helbidea: ........................................................................................................... Telefonoa: .......................................................

Herria: ........................................................................ Posta-k.: ..................... Lurraldea: ..........................................................

Ikastetxe mota .............................................. Publikoa Pribatua

Nik, ................................................................................................, goian adierazitako zentroko idazkari naizenez, honako hau

Ziurtatzen dut

Honako jaun/andre honek: ..................................................................., .......................................................... NAN zk. duenak, 2009/2010 ikasturtean zehar, ikastetxe honetako irakaslea dela:

.............................(e)n, 2009ko ..............(a)ren ...a.

OE

Ikastetxeko zuzendaria Idazkariaren sinadura

eta ikastetxearen zigilua

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik