- AGINDUA, 2009ko urriaren 28koa, Kulturako sailburuarena, 2009. urteko «Euskadi» literatura saria ¿ilustrazio literatura modalitateari dagokiona-, ebazten duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2009ko urriaren 28koa, Kulturako sailburuarena, 2009. urteko «Euskadi» literatura saria ¿ilustrazio literatura modalitateari dagokiona-, ebazten duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Kultura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 226
- Hurrenkera-zk.: 6215
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/10/28
- Argitaratze-data: 2009/11/24
Gaikako eremua
- Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Instituzional
Testu legala
Kulturako sailburuaren 2009ko apirilaren 30eko Aginduaren bidez (EHAA 93. zk., 2009ko maiatzaren 19koa), Euskadi literatura saria, ilustrazio modalitateari dagokiona, arautu eta horretarako deia egiten da.
2009ko apirilaren 30eko Aginduaren 7. artikuluan ezarritakoaren arabera, eta berariaz zeregin horretarako 2009ko ekainaren 25ean emandako Agindu bidez (EHAA 150. zk., 2009ko abuztuaren 7koa) izendatutako epaimahaiak egindako proposamena ezagutu ondoren, honako hau
Sarituak, aipatutako 2009ko apirilaren 30eko Aginduaren 2. artikuluaren arabera, 18.000 euro jasoko ditu. Era berean, 4.000 euro jasoko ditu goian esandako aginduan ezarritako egitekoak egin ostean.
Administrazio-bidea agortzen duen Agindu honen aurka berraztertzeko errekurtsoa jar dakioke Kulturako sailburuari, EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik hasi eta hilabeteko epean. Era berean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, dagokion gelan, esandako egunetik hasi eta bi hilabeteko epean.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko urriaren 28a.
Kulturako sailburua,
MARÍA BLANCA URGELL LÁZARO.


