- AGINDUA, 2009ko urriaren 28koa, Kulturako sailburuarena, 2009. urteko «Euskadi» literatura saria ¿haur eta gazteentzako euskarazko literatura modalitateari dagokiona- ebazten duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2009ko urriaren 28koa, Kulturako sailburuarena, 2009. urteko «Euskadi» literatura saria ¿haur eta gazteentzako euskarazko literatura modalitateari dagokiona- ebazten duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Kultura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 226
- Hurrenkera-zk.: 6216
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/10/28
- Argitaratze-data: 2009/11/24
Gaikako eremua
- Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Instituzional
Testu legala
Kulturako sailburuaren 2009ko apirilaren 30eko Aginduaren bidez (2009ko maiatzaren 19ko EHAA, 93. zk.), Euskadi literatura saria, haur eta gazteentzako euskarazko literatura modalitateari dagokiona, arautu eta horretarako deia egiten da.
2009ko apirilaren 30eko Aginduaren 7. artikuluan ezarritakoaren arabera, eta berariaz zeregin horretarako 2009ko ekainaren 25ean emandako agindu bidez (2009ko abuztuaren 7ko EHAA, 150. zk.) izendatutako epaimahaiak egindako proposamena ezagutu ondoren, honako hau
Sarituak, 2009ko apirilaren 30eko Aginduaren 2. artikuluaren arabera, 18.000 euro jasoko ditu. Era berean, 4.000 euro jasoko ditu goian esandako aginduan begiz jotako egitekoak egin ostean.
Administrazio-bidea agortzen duen agindu honen aurka berraztertzeko errekurtsoa jar dakioke Kulturako sailburuari, EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik hasi eta hilabeteko epean. Era berean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, dagokion gelan, esandako egunetik hasi eta bi hilabeteko epean.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko urriaren 28a.
Kulturako sailburua,
MARÍA BLANCA URGELL LÁZARO.


