Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2009ko urriaren 29koa, Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuarena; honen bidez egiten da «Ignacio Ellacuria» sariaren 2009. urteko ediziorako deialdia. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2009ko urriaren 29koa, Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuarena; honen bidez egiten da «Ignacio Ellacuria» sariaren 2009. urteko ediziorako deialdia.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 209
  • Hurrenkera-zk.: 5818
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2009/10/29
  • Argitaratze-data: 2009/10/30

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Instituzional

Testu legala

Azaroaren 18ko 189/2008 Dekretuaren bitartez, «Ignacio Ellacuría» saria sortu zen, Euskadiko eta Euskaditik kanpoko erakundeek, kolektiboek eta gizabanakoek herrien arteko berdintasunaren eta justiziaren aldeko borrokan eta pobrezia ezabatzeko

borrokan egindako ekarpena aitortzeko, euskal ­gizartea eta nazioarteko gizartea sentsibilizatze aldera.

Bidezkoa da, beraz, 2009ko ekitaldirako sari honen deialdia egitea, aipatutako Dekretuko 3. artikuluan ezarritakoa betez.

Ondorioz, honako hau

Ignacio Ellacuria sariaren 2009. urteko deialdia egitea, onartu diren eta I. eranskinean agertzen diren oinarrien arabera.

Lehenengoa. Agindu honetan eta azaroaren 18ko 189/2008 Dekretuan aurreikusita ez dagoen guztian, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea aplikatuko da.

Bigarrena. Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera sortuko ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko urriaren 29a.

Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburua,

MARÍA GEMMA ARÁNZAZU ZABALETA ARETA.

Garapen lankidetzarako «Ignacio Ellacuria» sariaren 2009. urteko deialdiaren oinarriak.

Lehenengoa. Xedea.

Agindu honen xedea honako hau da: Garapen Lankidetzarako «Ignacio Ellacuría» saria sortu eta arautzea, Euskadiko eta Euskaditik kanpoko erakundeek, kolektiboek eta gizabanakoek herrien arteko berdintasunaren eta justiziaren aldeko borrokan eta pobrezia ezabatzeko borrokan egindako ekarpena aitortzeko eta dagokion zabalkundea egiteko, euskal gizartea sentsibilizatze aldera.

Bigarrena. Saria osatzen dute, batetik, oroitzapenezko arte-lan batek eta, bestetik, 15.500 euro gordinek. Kopuru horri, dagokion zerga-atxikipena egingo zaio.

Hirugarrena. Sariaren jasotzaileak.

Azaroaren 18ko 189/2008 Dekretuko 2. artikuluaren arabera, hurrengo ataletan jasotzen diren ­baldintzetako bat betetzen duten hautagaiek izango dute saria jasotzeko aukera:

Euskal lankidetzarekin harremanen bat duten, eta beren komunitateen garapenaren alde ekarpen esanguratsua eta nabarmena egin duten irabazi-

asmorik gabeko herrialde pobretuetako toki-­erakundeak.

Irabazi-asmorik gabeko euskal erakundeen ekimenak erakundeen partzuergo batek bultzatutakoak lehenetsita, Hegoaldeko herrien garapenean eta/edo justizian oinarritutako nazioarteko harremanetan ekarpen esanguratsu eta nabarmena egin dutenak. Kasu honetan, ekimena sustatu duen erakundeari edo erakundeei emango zaie saria.

Euskal jatorriko pertsona fisikoak, pobretu­tako herrien garapenaren alde egindako elkartasun-

lanarengatik nabarmendu direnak.

Herrien justiziaren eta garapenaren alde ekarpen esanguratsu eta nabarmena egin duten eta horregatik euskal lankidetzarako eredu gisa hartzen diren pertsona fisikoak, nazioarteko eremukoak.

Laugarrena. Hautagaitzak aurkezteko lekua eta epea.

  1. Garapen-lankidetzarako euskal erakundeek hautagaitzak aurkeztuko dituzte Eusko Jaurlaritzako Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzan (Donostia

    San Sebastián kalea 1; 01010, VitoriaGasteiz),

    garapen-lankidetzari egiten dioten ekarpena egiaztatzen duten dokumentuekin batera.

  2. Eskabideak aurkezteko epea hamabost egun baliodunekoa izango da, Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.

    Bosgarrena. Epaimahaia.

    Aurkeztutako hautagaitzak aztertzeko, Kalifikazio Epaimahai bat eratuko da, honako kide hauek izango dituena:

    Presidentea: Fernando Fantova jauna, Gizarte Gaietako sailburuordea.

    Kargu hori hutsik badago, karguduna kanpoan edo gaixorik badago edo legeak jasotako beste zerbait gertatzen bazaio, Garapen Lankidetzarako zuzendaria izango da ordezko.

    Epaimahaiko kideak:

    Euskal erakundeen hiru ordezkari: María del Mar Blanco anderea, Eusko Legebiltzarreko Garapen Lankidetzako Batzordearen presidentea, Arantza Elizondo anderea, Emakundeko idazkari nagusia eta Guillermo Echenique jauna, Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako idazkaria.

    Euskadiko Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundeen Koordinakundeko lehendakaria: Ana Arriola anderea.

    Lankidetzaren eta garapenaren alorrean izen handia duten bi pertsona: Purificación Perez Rojo anderea, Mugarik Gabe gobernuz kanpoko erakundearen koordinatzailea eta Alfonso de Guas jauna, EHUko irakaslea.

    Idazkaria: Marta Ares Godoy, Garapen Lankidetzarako zuzendaria.

    Epaimahai horrek deialdi honetan jasotako irizpideak kontuan hartu eta saria nori eman proposatuko dio Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuari.

    Seigarrena. Esleitzeko irizpideak.

  1. Esleipen-proposamena emateko hausnarketetan, epaimahaiak honako irizpide hauek aplikatuko ditu:

    Inplikaturiko komunitateen giza garapenean erakundeak, ekimenak edo pertsonak egindako ekarpenaren garrantzia.

    Erakundeak, ekimenak edo pertsonak egindako lanaren luzapena eta sendotzea.

    Erakundearen, ekimenaren edo pertsonaren sentsibilizazio-irismena euskal gizartean eta, hala badagokio, nazioarteko gizartean.

  2. Epaimahaiak irizpideak interpretatuko ditu,

    garapen-lankidetzarako otsailaren 22ko 1/2007

    Legearen 3. artikuluan ezarritako lankidetza-

    politikaren orientazio-printzipioen arabera.

  3. Oro har, Epaimahaiak saria aurkeztutako hautagai bakar baten alde esleitzea proposatuko du. Hala ere, salbuespen gisa, Epaimahaiak honako hau proposatu ahal izango du:

    Saria ex aequo hautagai bati baino gehiagori esleitzea; Epaimahaiak hori egiteko arrazoi bereziak azaldu beharko ditu. Kasu honetan, sariaren zuzkidura ekonomikoa saritutako hautagaien artean banatuko da erdibana.

    Saria esleitzeke uztea, epaimahaiaren ustez behar adina meritu ziurtatzen dituzten hautagaiak aurkeztu ez direlako.

    Zazpigarrena. Beharrezko dokumentazioa.

    Eskabide-orri normalizatua(II. eranskina).

    Zortzigarrrena. Saria ematea.

    Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak horretarako deitutako ekitaldi publiko batean emango da saria, Portugaleten, azaroko azken astean, Aita Ignacio Ellacuriaren omenezko zikloaren barruan.

Izen-abizenak: NAN zk.:

Sozietatearen izena: IFK:

Kalea eta zk.: P. kod.:

Herria: Lurralde historikoa:

Tel.: Posta elektronikoa:

Goiko datuen jabe naizen honek Ignacio Ellacuría sariaren 2009eko deialdian parte hartzeko eskabide hau helarazten dut, eta ondoko hautagaitza aurkezten dut:

....(e)n, 2009ko.....................ren ........(e/a)n.

Sinadura eta zigilua

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik