- AGINDUA, 2009ko azaroaren 2koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuarena, hain zuzen ere Ingurumen eta Lurralde Antolamenduko sailburuaren eta Nekazaritza, Arrantza eta Elikadurako sailburuaren beste agindu bat aldatzen duena. Agindu horren bidez, nekazaritzatik eratorritako nitratoekin ura kutsatzeko arriskuan dauden eremuetarako jarduera-plana onartu zen. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2009ko azaroaren 2koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuarena, hain zuzen ere Ingurumen eta Lurralde Antolamenduko sailburuaren eta Nekazaritza, Arrantza eta Elikadurako sailburuaren beste agindu bat aldatzen duena. Agindu horren bidez, nekazaritzatik eratorritako nitratoekin ura kutsatzeko arriskuan dauden eremuetarako jarduera-plana onartu zen.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 223
- Hurrenkera-zk.: 6146
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/11/02
- Argitaratze-data: 2009/11/19
Gaikako eremua
- Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Garraio eta herri lanak
- Azpigaia: Ingurumena; Nekazaritza eta arrantza
Testu legala
Urak nekazaritzan erabiltzen diren nitratoen kutsaduratik babesteari buruzko Kontseiluaren 1991ko abenduaren 12ko 91/676/EEE Zuzentarauaren 5.7 artikuluan ezartzen denez, estatu kideek berrikusi egingo dituzte eta, beharrezko balitz, aldatu egingo dituzte euren ekintza-programak, 5. paragrafoaren arabera hartu diren balizko neurri gehigarriak barne direla, gutxienez lau urtean behin.
Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurumeneko sailburuaren, Garraio eta Herri Lanetako sailburuaren eta Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2000ko abenduaren 18ko Aginduaren bidez onartu zen nekazaritzatik eratorritako nitratoekin ura kutsatzeko arriskuan dauden eremuetarako jarduera-plana.
Agindu hori indargabetuta geratu zen 2008ko urriaren 15ekoaren bidez, Gasteizko arrisku-eremua Dulantzi sektorera handituta. Batzordeari jakinarazi zitzaion, eta hark ohar batzuk egin ditu, eta horiek eragin dute indarrean dagoen jarduera-plana aldatzeko agindu hau.
Horren indarrez, honako hau
Hau da eranskinaren 3. paragrafoko 3.1 puntuaren testu berria:
«3.1. Higadura-arriskuko lursailetan ongarritzea: Euskadiko Lurzoruen Higadura Maparen arabera, higadura-prozesu larriko, oso larriko edo muturrekotzat sailkatutako eremuetan kokatutako lursailetan, lurperatu egin beharko da ereinaldiko ongarria, eta ez da erabili ahal izango presio altuko aspertsorerik. Hustubideetan, heskaietan, ezpondetan eta hegalen hondoetan belarra egon behar da».
Hau da eranskinaren 3. paragrafoko 3.2 puntuaren testu berria:
«3.2. Urak gainez hartutako lursailetan, elurtuetan edo izoztuetan: lursail horietan, edozein simaur-klase, solido zein likido, botatzea debekatzen da, egoerak bere horretan irauten duen bitartean, hau da, urak gainez eginda, izoztuta edo elurrez estalita dauden bitartean».
«3.4. Ongarritzeko modua: uretara galtzen diren ongarriek maila onargarri batean iraun dezaten, ongarriok, solidoak zein likidoak, soil-soilik eranskin honetako 2. paragrafoan zehaztutako garaietan botako dira; kasu horretan baino ez. Ongarria botatzeko makinek egoki kalibratuta egon beharko dute, eta horrela ziurtatuko da ongarria modu uniformean banatuko dela lursailean».
Lehenengoa. Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako Sailak Ingurumen, Landa eta Itsas Ingurune Ministerioari agindu hau onartu dela jakinaraziko dio.
Bigarrena. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko azaroaren 2a.
Ingurumen, Lurralde Plangintza,
Nekazaritza eta Arrantzako sailburua,
MARÍA DEL PILAR UNZALU PÉREZ DE EULATE.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (4)
- Indargabetutakoa: AGINDUA, 2021eko maiatzaren 12koa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarena, zeinaren bidez onartzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko eremu kalteberetarako Jarduketa Programa, nekazaritzako nitratoekin ura kutsatzeko arriskuari dagokionez.
- Zuzendutakoa: HUTSEN ZUZENKETA, ondoko aginduarena: «Agindua, 2009ko azaroaren 2koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuarena, hain zuzen ere Ingurumen eta Lurralde Antolamenduko sailburuaren eta Nekazaritza, Arrantza eta Elikadurako sai
- Aldatzen du: AGINDUA, 2008ko urriaren 15ekoa, Ingurumen eta Lurralde Antolamendu sailburuarena eta Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura sailburuena, Nekazaritzatik eratorritako nitratoekin ura kutsatzeko arriskuan dauden inguruneak izendatzeko arauak finkatzen dituena
- Ikus: AGINDUA, 2018ko ekainaren 28koa, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuarena eta Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuarena, nekazaritzatik eratorritako nitratoekin ura kutsatzeko arriskuan dauden inguruneen izendapenari e


