Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2009ko azaroaren 3koa, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena, Justizia arloko «Manuel de Irujo» saria arautu eta iragartzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2009ko azaroaren 3koa, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena, Justizia arloko «Manuel de Irujo» saria arautu eta iragartzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Justizia eta Herri Administrazio Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 215
  • Hurrenkera-zk.: 5994
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2009/11/03
  • Argitaratze-data: 2009/11/09

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Segurtasuna eta justizia
  • Azpigaia: Herri Administrazioa; Instituzional; Justizia

Testu legala

Deialdi honen bidez, publikoki goraipatu eta saritu nahi dira ibilbide pertsonal edo profesionalen bidez Justiziarekiko eta haren balioekiko konpromisoan eredugarri diren eta Zuzenbidearen edozein diziplina edo espezialitate garatzen eta sustatzen duten pertsonak eta taldeak.

Manuel de Irujo y Ollo jaunaren oroimenez eman zaio izen hori sariari. Lizarran jaio zen 1891ko irailaren 25ean, eta Espainiako II. Errepublikako Justiziako ministro izendatu zuten 1937ko maia­tzaren 17an. Irujok, bere kargua hartu zuenean, erakundeetan egin behar zuen lanaren printzipioak aldarrikatu zituen: gizarte-berdintasuna, gizabanakoen askatasuna, demokrazia politikoa, justizia, zuzenbide-estatua eta botere judizialaren independentzia. Oso egoera lazgarrian borrokatu behar izan zuen printzipio horien alde.

Horregatik guztiagatik, Justizia eta Herri Administrazio Sailak, bere esparruko eskumenak baliatuz, 2009ko «Manuel de Irujo» saria iragarri eta arautzea erabaki du.

Horiek horrela, hauxe

Agindu honen helburua 2009ko «Manuel de Irujo» saria iragarri eta arautzea da. Sari horren bidez, publikoki goraipatu eta saritu nahi dira ibilbide pertsonal edo profesionalen bidez Justiziarekiko eta haren balioekiko konpromisoan eredugarri diren eta Zuzenbidearen edozein diziplina edo espezialitate garatzen eta sustatzen duten pertsonak eta taldeak.

Epaimahaiaren iritziz saria lortzeko nahiko meritu erakutsi duen pertsonari edo pertsonei emango zaie deialdi honetako saria. Sari gisa Nestor Basterretxea eskultore ospetsuaren lan bat emango da aintzatespen publikoko ekitaldi batean eta, horrez gain, 15.540 euro, ordainketa bakarrean.

Agindu honen bidez iragarritako saria honakoek jaso dezakete: jokabidearen eta ibilbidearen bitartez Justiziaren balioak sustatzeagatik eta Zuzenbidearen edozein diziplina edo espezialitate sustatzeagatik edo garatzeagatik gure gizartean nabarmendu diren pertsona fisiko zein juridiko publiko nahiz pribatuek.

Justiziaren arloan sona duten pertsona fisiko edo juridikoek proposatu ahal izango dituzte hautagaiak, eta agindu hau indarrean jartzen denetik hilabete batekoa izango da proposamenak aurkezteko epea.

Justizia Sailburuordetzari dagokio deialdi honen kudeaketa-lanak egitea.

  1. «Manuel de Irujo» saria irabazteko hautagaiak epaimahai batek ebaluatuko ditu, eta hark erabakiko du saria nori eman.

    Hona hemen Epaimahaiaren osaera:

    Mahaiburua: Idoia Mendia Cueva andrea, Justizia eta Herri Administrazioko sailburua,

    Mahaikidea: José Manuel Fínez Ratón jauna, Justiziako sailburuordea,

    Mahaikidea: Fernando Ruiz-Piñeiro jauna, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko lehendakaria,

    Mahaikidea: Nazario Oleaga Páramo jauna, Legelarien Euskal Kontseiluko lehendakaria,

    Mahaikidea: Arantza Amezaga Iribarren andrea, Manuel de Irujo y Ollo jaunaren senitartekoa,

    Mahaikidea: Juana Balmaseda Ripero andrea, aurreko deialdiko saria lortu zuena, eta

    Mahaikidea: Fernando Campo Antoñanzas jauna, abokatua eta sariketaren azken edizioetako epaimahaietako kidea.

  2. Justizia Administrazioa Eraberritzeko zuzendaria jardungo da epaimahaiko idazkari-lanetan, hitzarekin baina botorik gabe.

  3. Erabakiak botoen gehiengoz hartuko dira, eta, berdinketarik gertatuz gero, mahaiburuak erabaki ahal izango du. Idazkariak, hartutako erabaki eta egindako jarduera guztien akta idatziko du eta, bertan, sariaren epaitza oinarritzen duen irizpen arrazoitua jaso beharko du.

  4. Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 28. eta 29. artikuluen arabera, epaimahaikideek ezingo parte hartu eta interesdunek epaimahaikideak errefusatu ahal izango dituzte.

  1. Epaimahaia irizpide hauetan oinarrituko da bere erabakia hartzeko:

    1. Proposatutako pertsonak edo pertsonek Justizia eta Zuzenbide alorreko jardueretan luzaroan parte hartu izana.

    2. Justizia eta Zuzenbidearen balioak garatzen egindako lanak duen berezko garrantzia.

    3. Saritutako pertsonak edo pertsonek egindako jarduerak edo ibilbideak gizartean izan duen oihartzuna eta eragina.

  2. Deialdi honetan jasotako irizpideei kasu eginez epaimahaiaren uste eta jakinduria leialaren arabera hartutako erabakia justifikatzen duten arrazoiak adieraziko ditu epaimahaiaren epaitzak eta, horrez gain, saritutako pertsonaren edo pertsonen ibilbidearen esanahiaz egiten duen balorazioa ere azalduko du.

  3. Epaimahaiak saria eman gabe uztea erabaki dezake, proposatutako pertsonak edo pertsonek, epaimahaikide gehienen ustez, saria jasotzea merezi ez badute.

  1. Epaimahaiak Justiziako sailburuordeari helara­ziko dio bere erabakia eta sailburuordeak saria eslei­tzeko ebazpena emango du. Gero, ebazpen hori saridunari edo saridunei jakinaraziko zaie eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

  2. Sariak jendaurrean banatuko dira, horretarako propio antolatutako ekitaldi batean.

Lehenengoa. Deialdi honetan aurreikusi gabeko kontu guztietan, arautegi osagarri gisa, Herri Admi­nistrazioen Araubide Juridikoaren eta Admi­nistrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea aplikatuko da.

Bigarrena. Agindu honek administrazio-bidea bukatzen du. Aurka egiteko, interesdunek aukerako berraztertzeko errekurtsoa jarri diezaiokete Justizia eta Herri Administrazioko sailburuari, hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri dezakete Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean. Bi kasuotan, errekurtsoak jartzeko epeak agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hasiko dira.

Hirugarrena. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldiz­karian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak agindu honek.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko azaroaren 3a.

Justizia eta Herri Administrazioko sailburua,

IDOIA MENDIA CUEVA.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik