- AGINDUA, 2009ko azaroaren 3koa, Ekonomia eta Ogasun Saileko sailburuarena. Horren bidez Fernando de la Hucha Celador Euskal Autonomia Erkideagokorekiko Ekonomia Itunean aurreikusitako Arbitraje Batzordeko Bozeramaile lanpostutik kentzen da. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2009ko azaroaren 3koa, Ekonomia eta Ogasun Saileko sailburuarena. Horren bidez Fernando de la Hucha Celador Euskal Autonomia Erkideagokorekiko Ekonomia Itunean aurreikusitako Arbitraje Batzordeko Bozeramaile lanpostutik kentzen da.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Ekonomia eta Ogasun Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 227
- Hurrenkera-zk.: 6229
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/11/03
- Argitaratze-data: 2009/11/25
Gaikako eremua
- Gaia: ---
- Azpigaia: ---
Testu legala
Euskal Autonomia Erkidegoarekiko Ekonomia Itunaren III. kapituluko 3. atalak Arbitraje Batzorde bat arautzen du eta Itunaren 66. artikuluaren 1. atalak ezarritakoaren arabera, Batzordearen eginkizunak honako hauek dira:
Estatuko Administrazioaren eta foru-aldundien artean edo hauen eta beste autonomia erkidegoetako administrazioen artean sortzen diren auziak ebaztea, bai zerga itunduen lotura-puntuen aplikazioari dagokionez, bai administrazio bakoitzari zenbateko zatia dagokion zehazteko, Sozietateen gaineko Zerga edota Balio Erantsiaren gaineko Zerga administrazio bati baino gehiagori ordaindu behar zaionean.
Banako zerga harremanetako arazo zehatzetan ekonomia-itun hau interpretatzeko eta aplikatzeko orduan administrazio interesatuen artean sor litezkeen auziak erabakitzea.
Zergadunen egoitza dela-eta sor litezkeen desadostasunak ebaztea.
Era berean, ekonomia-ituneko lehenengo idatz-zatiko 65.artikuluak Arbitraje Batzordea hiru kidek osatu eta horiek Ekonomia eta Ogasun Ministerioak eta Ekonomia eta Ogasun saileko Sailburuak izendatuko dituztela xedatzen du.
2007ko irailaren 27ko Aginduaren bitartez, Ogasun eta Herri Administrazio Sailburuarena, eta maiatzaren 23ko 12/2002 legearen bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoko Ekonomia Ituna onartzen duena, eta Arbitraje Batzordeko kideen izendapena gauzatzen duena, Fernando de la Hucha Celador jauna bozeramale izendatu zen.
Bestalde, Arbitraje Batzordeari buruzko Arautegiko 8. artikuluak, abenduaren 28ko 1760/2007 Errege Dekretuaren bitartez onartutakoa, azaroaren 26ko 30/1992 legearen aplikazioa ezartzen du. Lege horrek, bere 5.3 artikuluan, arbitroek eurek eskatuta eta legalki arrazoitutako kausengatik karguak utziko dituztela ezartzen du.
Ekainaren 30eko 418/2009 Dekretuaren bitartez, eta Ekonomia eta Ogasuneko sailburuak proposaturik, Fernando de la Hucha Celador jauna Ogasun eta Finantza sailburuorde izendatua izan zen.
Beraz, berak hala eskatuta eta aipaturiko arauak betez
Bigarrena. Agindu hau Ekonomia eta Ogasuneko ministroari eta Arbitraje Batzordeko lehendakariari jakinaraztea.
Hirugarrena. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, denek jakin dezaten.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko azaroaren 3a.
Ekonomia eta Ogasuneko sailburua,
CARLOS AGUIRRE ARANA.


