Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2009ko azaroaren 5ekoa, Osasun eta Kontsumoko sailburuarena, Sortzetiko Gaixotasunak Jaioberriengan Bahetzeko Euskadiko Aholku Kontseiluko lehendakaria izendatzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2009ko azaroaren 5ekoa, Osasun eta Kontsumoko sailburuarena, Sortzetiko Gaixotasunak Jaioberriengan Bahetzeko Euskadiko Aholku Kontseiluko lehendakaria izendatzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Osasun eta Kontsumo Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 231
  • Hurrenkera-zk.: 6364
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2009/11/05
  • Argitaratze-data: 2009/12/01

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa
  • Azpigaia: Herri Administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Osasun Sailaren 2009ko urtarrilaren 14ko Aginduz sortu zen Sortzetiko Gaixotasunak Jaioberriengan Bahetzeko Euskadiko Aholku Kontseilua. Organo aholku-emaile gisara sortu zen, aholku teknikoak emateko, betiere maiatzaren 24ko 121/2005 Dekretuan Osasun Saileko Aholku Kontseiluen araubidea ezartzen duenean xedatutakoa betez.

Aholku Kontseilu horren egungo osaera 2009ko apirilaren 24ko Aginduaren izendapenen bidez ezarri zen (2009-05-25eko EHAA). Agindu honen helburua, berriz, lehendakari berria izendatzea da.

Adierazitako guztiarekin bat, honako hau

Lehenengoa. Margarita Viciola García andrea Sortzetiko Gaixotasunak Jaioberriengan Bahetzeko Aholku Kontseiluko lehendakari kargutik kentzea.

Bigarrena. Mercedes Estébanez Carrillo andrea Sortzetiko Gaixotasunak Jaioberriengan Bahetzeko Aholku Kontseiluko lehendakari izendatzea.

Hirugarrena. Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera izango du eragina.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko azaroaren 5a.

Osasun eta Kontsumoko sailburua,

JAVIER RAFAEL BENGOA RENTERÍA.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik