Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2009ko azaroaren 9koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, 2009-2010, 2010-2011 eta 2011-2012 ikasturteetarako hezkuntza-itun berriak izenpetzeko baldintzak arautzen dituena, eta ituntze-araubidea lehenengo aldiz baliatu nahi duten ikastetxeei 2009-2010 ikasturtea ituntzeko dei egiten diena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2009ko azaroaren 9koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, 2009-2010, 2010-2011 eta 2011-2012 ikasturteetarako hezkuntza-itun berriak izenpetzeko baldintzak arautzen dituena, eta ituntze-araubidea lehenengo aldiz baliatu nahi duten ikastetxeei 2009-2010 ikasturtea ituntzeko dei egiten diena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 235
  • Hurrenkera-zk.: 6467
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2009/11/09
  • Argitaratze-data: 2009/12/07

Testu legala

Irailaren 8ko 293/1987 Dekretuaren bidez hezkuntza-itunen erregelamendua onartu zen eta hezkuntza-itun berriak izenpetzeko prozedura arautu.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuak 2008ko maiatzaren 14an emandako Aginduaren bidez 2008-2009, 2009-2010, 2010-2011, 2011-2012 ikasturteetarako hezkuntza-itunak izenpetzeko eta berritzeko baldintzak arautu ziren, eta ikastetxeei dei egin zitzaien 2008-2009 ikasturtea ituntzeko.

Agindu honen helburua da 2009-2010, 2010-2011 eta 2011-2012 ikasturteetarako hezkuntza-itun berriak izenpetzeko dei egitea, eta, orobat, ituntze-araubidea lehenengo aldiz baliatu nahi duten ikastetxeei 2009-2010 ikasturtea ituntzeko dei egitea.

Deialdi hau Euskal Autonomia Erkidegoaren 2009ko ekitaldiko Aurrekontu Orokorrak onartzeko abenduaren 29ko 19/2008 Legearen babesean izapidetu da.

Hori dela-eta, hau

  1. Dei egiten zaie Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe pribatuei, itunen araubideaz baliatu daitezen 2009-2010, 2010-2011 eta 2011-2012 ikasturteetarako hezkuntza-itun berri bat izenpetuz. Itunak irakaskuntza hauetarako dira: Haur Hezkuntza (2. Zikloa), Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, Batxilergoa eta Lanbide Heziketa.

  2. Dei egiten zaie, halaber, aurreko paragrafoan ezarritakora biltzen diren ikastetxeei 2009-2010 ikasturteko ituna izenpetu dezaten.

Hezkuntza-itun berri bat izenpetuz ituntze-araubideaz baliatu nahi duten ikastetxeek agindu honen 3. artikuluan adierazten den epearen barruan aurkeztu beharko dituzte eskabideak. Eskabide-orriak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren lurralde ordezkaritzetan jaso ahal izango dituzte.

  1. A eranskina: Planifikazioaren eskabide-orria.

  1. B eranskina: Itunaren eskabide-orria.

Eskabidearekin batera, agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:

Tributu-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak ordainduta dituztela egiaztatzen duten agiriak.

Ondorengo inguruabarren bat edo guztiak ziurtatzen dituen memoria:

Ikastetxeak erantzun dituen benetako eskolatze-premiak.

Ikastetxeak hartzen duen eskola-biztanleriaren gizarte- eta ekonomia-baldintzak, meritu moduan alegatuz gero.

Hezkuntza-sistemarako interes pedagogikoa duten esperientziak, ikastetxearen programazioan aurreikusita egonez gero.

Hala bada, kooperatiban jarduteko araubidea.

Eskaera egin duen ikastetxearen titularraren ordezkari arituko den pertsonaren egiaztagiria, baldin eta halakorik badago.

Eskabideak aurkezteko epea 15 egun baliodunekoa izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

  1. Artikulua Lurraldeko Balorazio Batzordeak.

    2008ko maiatzaren 14ko Aginduaren 5. artikuluan ezartzen den batzordeak ebaluatuko ditu ikastetxeek aurkezten dituzten eskabideak.

  1. Batzordeak irailaren 8ko 293/1987 Dekretuaren 12. artikuluan eta hurrengoetan ezarritako lehentasun-irizpideen arabera zehaztuko ditu itunduko diren ikastetxeak.

  2. 2009-2010, 2010-2011 eta 2011-2012 ikasturteetarako eskola-unitateak planifikatzeko, honako hauek hartuko dira kontuan:

    1. Ikastetxeak benetan erantzun dituen eskolatze-premiak.

    2. Ikastetxea kokatuta dagoen eremuko eskolatze-premiak eta bertako eskaintza publikoa.

    3. Lanbide Heziketaren kasuan, horretaz gain, kontuan hartuko dira sektore ekonomiko batzuen eta besteen premiak.

      Heziketa Zikloen eta Hasierako Lanbide Prestakuntzako programen planifikazioa ziklo edo profil bakoitzaren lehenengo mailetarako baino ez da egingo.

      Hezkuntza Bereziaren kasuan, unitate egonkorrak baizik ez dira planifikatuko.

  3. 2009-2010 ikasturtean eta hurrengoetan itunduko diren gela-kopurua zehazteko, 2009ko maiatzaren 18ko Aginduaren IV. eranskinean ezarritako ratio eta irizpideak erabiliko dituzte Batzordeek. Agindu horren bidez 2009-2010, 2010-2011 eta 2011-2012 ikasturteetarako itunen ratio eta irizpideak onartzen eta argitaratzen dira.

    Etapa eta ikasturte bakoitzean itunduko diren gela-kopuruak ezin izango du gainditu inola ere Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak planifikatutako unitate-kopurua.

    Itunduko diren gela guztiek baimenduta egon beharko dute, indarrean den araudiaren arabera.

  1. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuak ebatziko du hezkuntza-itun berriak izenpetzeko deialdi hau. Agindu bat emango du, honako hauek zehaztuz:

    1. Agindu honetan ezartzen den aldirako itundutako ikastetxe pribatuak, hauek zehaztuta: etapa, heziketa-ziklo eta ikasturte bakoitzeko planifikaturiko hezkuntza-unitateen kopurua.

    2. 2009-2010 ikasturtean itunduko den gela-kopurua, hauek zehaztuta: ikastetxea, etapa, heziketa-zikloa, hizkuntza-eredua, aplikatu beharreko modulua (osoa/ partziala) eta diru-laguntzaren zenbatekoa.

  2. Deialdi honen ebazpena 2009ko abenduaren 31 baino lehen emango da, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuta jakinaraziko da.

    Epe horretan ebazpenik eman ezean, eskabideak ezetsi egin direla esan nahiko du, Administrazioak ebazpen adierazia emateko duen betebeharrari kalterik egin gabe.

Agindu honen babesean izenpetutako hezkuntza-itunak irailaren 8ko 293/1987 Dekretuaren 31. artikuluarekin bat eta 2008ko maiatzaren 20ko Aginduan onartutako administrazio-agiriaren bidez formalizatuko dira. Agindu hori Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuak emana da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioarekin hezkuntza-itunak formalizatzeko agiria argitaratzeko.

Agindu honen bitartez arautzen diren laguntzen ordainketa aurretiaz egingo da, lau hilean behin, eta Ordainketa Eskuordetua arautzen duen urriaren 15eko 289/1993 Dekretuaren arabera, ordainketa-mota horrek eragiten dituen hezkuntza-mailetan.

Laguntza horiek ordain diezazkieten, ikastetxeek tributu-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak beteta dituztela egiaztatu beharko dute, Ogasun eta Herri Administrazioko sailburuak 1991ko urriaren 7an emandako Aginduarekin bat.

Onuradunak diru-laguntza emateko baldintzak betetzen ez baditu, itzuli egin beharko ditu jasotako diru-zenbatekoak eta legez dagozkien interesak Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusira, diru-laguntzak itzultzeko prozedura orokorrari jarraituz. Prozedura hori abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuaren II. tituluan ezarrita dago (698/1991 Dekretua: Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorraren kontura emandako diru-laguntzen bermeen eta itzulketen jardunbide orokorra arautu zuen eta horien kudeaketan parte hartzen duten erakunde laguntzaileen baldintzak, jardunbidea eta betebeharrak ezarri zituen).

Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik zenbatzen hasita, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik zenbatzen hasita.

Epe horretan ebazpenik eman ezean, eskabideak ezetsitzat jo ahal izango dira, Administrazioak ebazpen adierazia emateko duen betebeharrari kalterik egin gabe.

Lehenengoa. Agindu honek aurreikusi gabekoetan, arau hauetan ezarritakoa aplikatuko da: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuak 2008ko maiatzaren 14an emandako Agindua, 2008-2009, 2009-2010, 2010-2011, 2011-2012 ikasturteetarako hezkuntza-itunak sinatzeko eta berritzeko baldintzak arautzeko, eta 2008-2009 ikasturtea ituntzeko, ikastetxeei deialdia egiteko dena; 293/1987 Dekretua; eta 30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena.

Bigarrena. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko azaroaren 9a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,

MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.

I. A ERANSKINA / ANEXO I. A

jaunak/andreak,

Udalerriko

ikastetxeko titularra/ordezkaria izanik, 2009-2010 ikasturtetik aurrera hezkuntza-itunak izenpetu eta berritzeko deia egin duen 2009ko ___________ aren_______ko Aginduak esaten duenaren arabera,

HONAKOA ESKATZEN DU:

2009-2010, 2010-2011 eta 2011-2012 ikasturteetako hezkuntza-unitateen planifikazioa, honekin batera doazen II. eranskinen arabera.

D./Dña.

como titular/representante del Centro Privado ,

Municipio ,

de acuerdo con la Orden de _______ de ___________________ de 2009 por la que se convoca la suscripción y renovación de Conciertos Educativos a partir del curso escolar 2009-2010.

SOLICITA:

Planificación de unidades educativas para los cursos escolares 2009-2010, 2010-2011 y 2011-2012, de acuerdo a los anexos II adjuntos.

______________________________, 2009ko _____________aren ____a

TITULARRA-TITULAR / ORDEZKARIA-REPRESENTANTE

I. B ERANSKINA / ANEXO I. B

jaunak/andreak,

Udalerriko

ikastetxeko titularra/ordezkaria izanik, 2009-2010 ikasturtetik aurrera hezkuntza-itunak izenpetu eta berritzeko deia egin duen 2009ko ____________aren ______ko Aginduak esaten duenaren arabera,

HONAKOA ESKATZEN DU:

2009-2010 ikasturterako hezkuntza-itunak, honekin batera doazen III. eranskinen arabera.

D./Dña.

como titular/representante del Centro Privado ,

Municipio ,

de acuerdo con la Orden de _______ de ___________________ de 2009 por la que se convoca la suscripción y renovación de Conciertos Educativos a partir del curso escolar 2009-2010.

SOLICITA:

Concertación para el curso escolar 2009-2010, de acuerdo a los anexos III adjuntos.

________________________________, 2009ko _______________aren ____a

TITULARRA-TITULAR / ORDEZKARIA-REPRESENTANTE

Ikasturteak: 2009-2010, 2010-2011 eta 2011-2012.

Irakaskuntzak: Haur Hezkuntza (2. Zikloa), Lehen Hezkuntza, DBH, Hezkuntza Berezia 2 (Itxia).

Kod.: Ikastetxea: Udalerria:

Maila Unitate-kopurua

2009-2010 2010-2011 2011-2012

Haur Hezkuntza

(2. Zikloa) 3 urte

4 urte

5 urte

Guztira

Lehen Hezkuntza 1.a

  1. a

  2. a

  3. a

  4. a

  5. a

    Guztira

    DBH 1.a

  1. a

  2. a

  3. a

    Guztira

    Hezkuntza Berezia 2 (Itxia)

    ____________________, 2009ko _________________aren __________a

    TITULARRA/ORDEZKARIA

Ikasturteak: 2009-2010, 2010-2011 eta 2011-2012.

Irakaskuntzak: Hasierako Lanbide Prestakuntzako Programak.

Kod.: Ikastetxea: Udalerria:

Hasierako Lanbide Prestakuntzako Programak Maila Unitate-kopurua

Kod. Lanbide Profila 2009-2010 2010-2011 2011-2012

  1. a

  1. a

  1. a

  1. a

  1. a

  1. a

  1. a

  1. a

  1. a

  1. a

  1. a

  1. a

  1. a

  1. a

  1. a

  1. a

  1. a

  1. a

    ____________________, 2009ko _________________aren __________a

    TITULARRA/ORDEZKARIA

Ikasturteak: 2009-2010, 2010-2011 eta 2011-2012.

Irakaskuntzak: Batxilergoa, Erdi Mailako Lanbide Heziketa, Goi Mailako Lanbide Heziketa.

Kod.: Ikastetxea: Udalerria:

Maila Unitate-kopurua

2009-2010 2010-2011 2011-2012

  • Batxilergoa

  • Erdi Mailako Lanbide Heziketa (1)

  • Goi Mailako Lanbide Heziketa (2)

    ____________________, 2009ko _________________aren __________a

    TITULARRA/ORDEZKARIA

    (1) II. A eranskina bete behar da.

    (2) II. B eranskina bete behar da.

    II. A ERANSKINA

    PLANIFIKAZIOA

    Ikasturteak: 2009-2010, 2010-2011 eta 2011-2012.

    Irakaskuntzak: Erdi Mailako Lanbide Heziketa.

    Kod.: Ikastetxea: Udalerria:

    Erdi Mailako Lanbide Heziketa Ziklo-orduak Maila Ordutegia Unitate-kopurua

    Kod. Zikloaren izena 2009-2010 2010-2011 2011-2012

    1. a

    1. a

    1. a

    1. a

    1. a

    1. a

    1. a

    1. a

    1. a

    1. a

    1. a

    1. a

    1. a

    1. a

    1. a

    1. a

    1. a

    1. a

    1. a

    1. a

    1. a

    1. a

    1. a

    1. a

    1. a

    1. a

      ____________________, 2009ko _________________aren __________a.

      TITULARRA/ORDEZKARIA

      II. B ERANSKINA

      PLANIFIKAZIOA

      Ikasturteak: 2009-2010, 2010-2011 eta 2011-2012.

      Irakaskuntzak: Goi Mailako Lanbide Heziketa.

      Kod.: Ikastetxea: Udalerria:

      Goi Mailako Lanbide Heziketa Ziklo-orduak Maila Ordutegia Unitate-kopurua

      Kod. Zikloaren izena 2009-2010 2010-2011 2011-2012

    1. a

    1. a

    1. a

    1. a

    1. a

    1. a

    1. a

    1. a

    1. a

    1. a

    1. a

    1. a

    1. a

    1. a

    1. a

    1. a

    1. a

    1. a

    1. a

    1. a

    1. a

    1. a

    1. a

    1. a

    1. a

    1. a

      ____________________, 2009ko _________________aren __________a

      TITULARRA/ORDEZKARIA

Ikasturtea: 2009-2010.

Irakaskuntzak: Haur Hezkuntza (2. Zikloa), Lehen Hezkuntza, DBH, Hezkuntza Berezia 1.

Kod.: Ikastetxea: Udalerria:

Maila «A» «B» «D»

Ikasleak Taldeak Ikasleak Taldeak Ikasleak Taldeak

Haur Hezkuntza

  1. zikloa) 3 urte

    4 urte

    5 urte

    Guztira

    Lehen Hezkuntza 1.a

  1. a

  2. a

  3. a

  4. a

  5. a

    Guztira

    HB1H

    DBH 1.a

  1. a

  2. a

  3. a

    Guztira

    HB1B

    ____________________, 2009ko _________________aren __________a

    TITULARRA/ORDEZKARIA

Ikasturtea: 2009-2010.

Irakaskuntzak: Hezkuntza Berezia 2.

Kod.: Ikastetxea: Udalerria:

HB2 Ikasleak Taldeak

Garapeneko nahaste orokorrak

Buru-urrituak

Mugimendu-urritasun larriak, urritasun elkartuak dituztela

Zentzumen-urrituak

____________________, 2009ko _________________aren __________a

TITULARRA/ORDEZKARIA

Ikasturteak: 2009-2010.

Irakaskuntzak: Zereginen Ikaskuntza eta Hasierako Lanbide Prestakuntzako Programak.

Kod.: Ikastetxea: Udalerria:

Maila Eredua Ikasleak Taldeak

Zereginen Ikaskuntza

Hasierako Lanbide Prestakuntzako Programak Maila Eredua Ikasleak Taldeak

Kod. Lanbide Profila

____________________, 2009ko _________________aren __________a

TITULARRA/ORDEZKARIA

Ikasturtea: 2009-2010.

Irakaskuntzak: Batxilergoa.

Kod.: Ikastetxea: Udalerria:

Batxilergoak «A» «D»

Ikasleak Taldeak Ikasleak Taldeak

Giza eta gizarte zientziak 1.a

  1. a

    Zientziak eta teknologia 1.a

  1. a

    Arteak 1.a

  1. a

    Guztira 1.a

  1. a

    ____________________, 2009ko _________________aren __________a.

    TITULARRA/ORDEZKARIA

    (*) Diruz lagunduko diren unitateak zehazteko, ikasturteko ikasle-kopuru osoa hartuko da kontuan baina ez espezialitateak.

Ikasturtea: 2009-2010.

Irakaskuntzak: Erdi Mailako Lanbide Heziketa.

Kod.: Ikastetxea: Udalerria:

Erdi Mailako Lanbide Heziketa Ziklo-orduak Ordutegia Maila Eredua Ikasleak Taldeak

Kod. Zikloaren izena

____________________, 2009ko _________________aren __________a

TITULARRA/ORDEZKARIA

Ikasturtea: 2009-2010.

Irakaskuntzak: Goi Mailako Lanbide Heziketa.

Kod.: Ikastetxea: Udalerria:

Goi Mailako Lanbide Heziketa Ziklo-orduak Ordutegia Maila Eredua Ikasleak Taldeak

Kod. Zikloaren izena

____________________, 2009ko _________________aren __________a

TITULARRA/ORDEZKARIA

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik