Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2009ko azaroaren 10ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena. Honen bidez, 2009-2010 ikasturtean Eskolatze Osagarriko Programak garatzeko diru-laguntzetarako deia egiten da. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2009ko azaroaren 10ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena. Honen bidez, 2009-2010 ikasturtean Eskolatze Osagarriko Programak garatzeko diru-laguntzetarako deia egiten da.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 228
  • Hurrenkera-zk.: 6264
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2009/11/10
  • Argitaratze-data: 2009/11/26

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Gizarte Gaiak; Herri Administrazioa

Testu legala

Euskal Eskola Publikoaren otsailaren 19ko 1/1993 Legeak neurri positiboak hartzea aurreikusten du diskriminazio egoerak desagertzen laguntzeko eta hezkuntzarako eskubidea benetan erabil dadila bermatzeko.

Urriaren 16ko 175/2007 Dekretuaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Oinarrizko Hezkuntzaren curriculuma sortu eta ezarri zen, eta dekretu horren 24. artikuluak ezartzen ditu aniztasuna tratatzeko neurriak; 1. puntuan, berriz, dio neurri hauek xede hauek dituztela: ikasleen berariazko hezkuntza-premiei erantzutea eta ikasleek curriculumean jasotako oinarrizko gaitasunen gutxieneko mailak eskuratzea.Nolanahi ere, neurri horiek, bide bat ireki behar dute adierazitako helburuak eta xedeko titulazioak lor ditzaten ikasleek.24.4 artikuluan xedatzen denez Eskolatze Programa Osagarriek neurri horiek jasoko dituzte.

Era berean, 175/2007 Dekretuak 31. artikuluan garatzen ditu puntu horiek, eta ezartzen du heziketa-prozesuan berariazko laguntza behar duten ikasleentzat egin direla Eskolatze Osagarriko Programak. Izan ere, ikasle horien laguntza-premiak ezaugarri pertsonal larrietan edo eskola-historialean oinarritzen dira. Dena den, ikasleok programan sartu aurretik agortuta egon behar dute, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzak aniztasunari arreta emateko aurreikusita dituen neurri guztiak.

Azkenik, 31.3 artikuluak ezartzen duenez, Eskolatze Osagarriko Programak Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza irakasten duten ikastetxe publikoetan egingo dira edo,bestela, gizarteko edo hezkuntzako esku-hartzea egiten duten erakunde eta entitateetan. Azken erakunde eta entitate horiek programa osagarri horiei buruzko hitzarmen edo itun bat izenpetuko dute Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarekin, berariaz egingo diren deialdien bidez.

Ekainaren 23ko 118/1998 Dekretuak, hezkuntza premia bereziko ikasleei eskola orohartzaile eta integratzailearen esparruan eman beharreko erantzuna arautzekoak, 23.3 artikuluan ahalmena ematen dio hezkuntza administrazioari Eskolatzeko Programa Osagarriak ezartzeko salbuespeneko egoerei erantzuteko. Programa horiek zuzenean hezkuntza administrazioak ezar ditzake edo hezkuntzan esku hartzen duten beste erakunde eta entitateekin lankidetzan, eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleak har ditzakete aldi baterako, Hezkuntzari laguntzeko zerbitzuei jarraituz, baldin eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren esparru orokorrean hartutako neurriak nahikoak izan ez badira.

Eginbehar horiek zehaztu eta garatzeko argitaratu da 2002ko maiatzaren 7ko Agindua, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, 1998ko uztailaren 30eko Agindua, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, aldatzen duena. Agindu horrek hezkuntzaren arloko hainbat ekintza arautzen ditu gizarte eta kulturaren aldetik egoera txarrean dauden ikasleentzat, eta baita zenbait neurri ere eskolara egokitzako zailtasun larriak dituzten ikasleentzat. 1998ko uztailaren 30eko Aginduaren V. Kapitulutan arautzen dira programa horiek.

Horregatik guztiagatik, hau

  1. Agindu honen helburua udalei, mankomunitateei edo hauek sortutako erakundeei, irabazi-asmorik gabeko erakundeei eta itunpeko ikastetxeei deia egitea da, Eskolatze Osagarriko Programak garatzeko dirulaguntzetarako deia, 2002ko maiatzaren 7ko Aginduak, 1998ko uztailaren 30eko Agindua aldatzen duena, 14.2 artikuluan zehaztutako baldintzetan. Agindu horrek hezkuntzaren arloko hainbat ekintza arautzen ditu gizarte edo kulturaren aldetik egoera txarrean dauden ikasleentzat eta eskolara egokitzeko zailtasun larriak dituzten ikasleentzat.

  2. Programak, eskatzen dituzten ikasleak bizi diren tokietan kokatuko dira. 2009-2010 ikasturterako programa hauen beharra aurreikusita dago hiri hauetako batzuetan:

    Arrasate/Mondragón

    Donostia-San Sebastián

    Errenteria

    Eibar

    Hernani

    Irun

    Tolosa

    Zumarraga

    Barakaldo

    Bilbao

    Ortuella

    Portugalete

    Sopuerta

    Vitoria-Gasteiz

  3. Hezkuntza-administrazioak bere esku du egokien iritzitako Eskolatze Osagarriko Programaren taldera atxikitzea ikasleak.

2009-2010 ikasturtean programa horiek garatzeko erabiliko den diru kopurua 1.512.000 eurokoa da. Gehienezko diru kopurua proiektuko 72.000 eurokoa izango da.

Zuzendutako zenbateko osoa alda liteke, eskatutako laguntzen zenbateko osoa kontuan hartuz, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailaren beste laguntza programen ondorioz aurrekontu ahalmen ez agortuen arabera, beti ere ebazpena egin baino lehen. Guzti hau Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordeak ebazpen bidez emango du ezagutzera.

  1. Dirulaguntzak jaso ahal izango dituzte:

    1. EAEko udalek, mankomunitateek edo horiek sortutako erakundeek.

    2. Egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan duten irabazi-asmorik gabeko erakundeek.

    3. Egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan duten itunpeko ikastetxeek.

  2. Ez batzuek eta ez besteek ez dute deialdi honetan parte hartzerik izango:

    1. Baldin eta izaera bereko diru-laguntzen edo laguntzen esparruan hasitako prozeduraren bidez zehatuta edo zigortuta badaude.

    2. Alor honetan prestakuntza ekintzetarako hitzarmenak sinatuta dauzkatenek, edo beren aurrekontuaren % 50 baino handiagoko dirulaguntza beste nonbaitetik jasotzen dutenek.

    3. Inola ere ezingo dira onuradun izan Euskal Autonomia Erkidegoko Heriogasuntza Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateratuaren 50. artikuluko 5. paragrafoak, otsailaren 18ko 4/2005 Legeak aldatuak, ezarritako arrazoiren baten eraginpean daudenak.

  3. Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio orokorrak edo erakunde autonomiadunek ezaugarri bereko beste laguntza edo diru-laguntzaren batzuk eman izana dela-eta horiek itzultzeko edo zigortzeko prozesuren bat oraindik ere izapidetzen ari bada, prozesu hori amaitu egin beharko da onuradunei dirulaguntzak edo laguntzak eman eta ordaindu ahal izateko.

  1. 14 urtez gorako eta 16 urtez beherako ikasleak, Eskolatze Osagarriko Programetan parte hartzeko gai direnak, 1998ko uztailaren 30eko Agindua aldatzen duen 2002ko maiatzaren 7ko Aginduaren 14.1 artikuluan zehaztutako baldintzetan. Agindu horrek hezkuntzaren arloko hainbat ekintza arautzen ditu gizarte edo kulturaren aldetik egoera txarrean dauden ikasleentzat eta eskolara egokitzeko zailtasun larriak dituzten ikasleentzat.

  2. Programa hasten den egunerako 14 urte beteta izan beharko dituzte. 16 urteak kontatzeko dagokion urteko abenduaren 31 hartuko da kontuan.

  3. Eskolatze Osagarriko Programetako ikasleak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak proposatuko ditu, lurralde bakoitzeko Pedagogi Berrikuntzako LurraldeBurutzen bitartez, 1998ko uztailaren 30eko Agindua aldatzen duen 2002ko maiatzaren 7ko Aginduaren 16. artikuluan ezarritakoari jarraituz. Agindu horrek hezkuntzaren arloko hainbat ekintza arautzen ditu gizarte edo kulturaren aldetik egoera txarrean dauden ikasleentzat eta eskolara egokitzeko zailtasun larriak dituzten ikasleentzat.

  1. Prestakuntza-arloak emango dituzten irakasleek osatuko dute elkarrekin lan egingo duen prestatzaile taldea. Hona hemen talde horren osaera:

    Oinarrizko lanbide-teknikak irakatsiko dituen Lanbide Heziketako irakasle teknikoa, kasuan kasuko lanbidean aditua izan beharko duena.

    Oinarrizko prestakuntza irakatsiko duen irakasle bat, unibertsitateko diplomatu edo lizentziatua. Komunikazio arloa eta, zientzia eta teknologia arloa.

  2. Halaber, programan jarraipenarekin esku hartzen duten beste profesional batzuek ere (Psikologoak, Gizarte-hezitzaileak, Gizarte-laguntzaileak, Gorputz-hezkuntzako irakaslea) prestatzaile taldean parte hartu ahal izango dute.

    Irakasleen kontratuak ikasleen ikasturteak baino sei aste gehiago iraungo du gutxienez.

    Ikaslerik gabeko aldia (eskolarik gabeko garaia, beraz) ondoko lan hauek egiteko egokia den moduan antolatuko da:

    1. Ikasturte-hasiera.

      Ikasleei egiteko elkarrizketak.

      Hasierako ebaluazioa.

      Ikasgelako curriculum-materialak eta programazioa egitea.

    2. Ikasturte-amaiera.

      Ikasleen azken ebaluazioa.

      Ebaluazioa eta ikasturteko emaitzak.

      Azken txostena eta txosten ekonomikoa egitea.

1. I. eta II. eranskinetan agertzen diren eskaerak ereduetan egingo dira eskabideak, eta egiten dituen erakundeko legezko ordezkariak izenpetuko ditu.

  1. Eskabideekin batera, honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:

    1. Udalek edo mankomunitateek sortutako erakundeetako, irabazi-asmorik gabeko erakundeetako, eta itunpeko ikastetxetako ordezkariak zein ordezkapen-gaitasun duen egiaztatzen duen ziurtagiri bat aurkeztuko du.

    2. Udal, mankomunitate edo erakunde publikoek honako hauek aurkeztu beharko dituzte:

      Eskabidea egiten duen erakundeko legezko ordezkariaren zinpeko adierazpena. Bertan adierazi behar da ez duela inolako hitzarmenik sinatu beste herri erakunde edo erakunde pribatu batzuekin, programa horretarako diru-laguntza jasotzeko. Horrela bada, diru-laguntza ezin da programako gastuen % 50 baino handiagoa izan, eta gainera, zehaztu egin behar da zenbateko diru-laguntza den.

    3. Irabazi-asmorik gabeko erakundeetako eta itunpeko ikastetxetako kasuan:

      Erakundeko edo ikastetxeko idazkariaren ziurtagiria, dagokion organoak diru-laguntza eskatzea erabaki duela egiaztatzeko. Diru-laguntzaren helburua eta zenbatekoa zehaztu beharko da.

      Identifikazio fiskaleko txartelaren fotokopia konpultsatua.

      Ordaindu beharreko zergak, gizarte-segurantzakoak barne, egunean dituela adierazten duen egiaztagiria.

      Erakundearen edo ikastetxearen eraketa-akta, legezko ordezkariaren izendapena eta NAren kopia.

      Eskabidea egiten duen erakundeko legezko ordezkariaren zinpeko adierazpena. Bertan adierazi behar da estatuko edo nazioarteko herri-erakunde edo erakunde pribatuek emandako diru-laguntzarik jasotzen den edo, programa horretarako diru-laguntza jasotzeko, hitzarmenik sinatu duen. Diru-laguntzarik jasotzen bada edo hitzarmena sinatu badu, diru-laguntza ezin da programako gastuen % 50 baino handiagoa izan, eta gainera, zehaztu egin behar da zenbateko diru-laguntza den eta zein erakundek ematen duen.

    4. Erakunde eskatzaileek, eskabidearekin batera eta kasuaren arabera, idazkariaren ziurtagiria edo zinpeko aitorpena aurkeztu beharko dute ondokoa egiaztatuz: ez dutela zigor administratibo edo penalik jaso sexuaren ziozko bereizkeria egiteagatik, eta Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legea dela-eta ez dutela Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren deialdi eta laguntzetara aurkeztea debekatzen dien zehapen edo zigorrik jaso.

  2. Erakunde onuradunek, programako proiektua aurkeztu beharko dute. Proiektu honek ondoko puntu hauek jasoko ditu:

    1. Pedagogi irizpideak: helburu orokorrak, metodologia eta ikasturtea ebaluatzeko prozedurak.

    2. Prestakuntza-planaren eskema. Egutegia, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak DBHrentzat proposatutakoari egokitua.

    3. Ikastetxe bakoitzeko erreferentziazko pertsonen zehaztapenarekin etorkizko eta abegi-zentroen artean ezarritako koordinazio eta ikaslearen jarraipen plana.

    4. Orientazio plana.

    5. Azpiegitura eta giza baliabide eta baliabide material erabilgarriak.

    6. Gastuen aurrekontua.

  1. Aurreko artikuluan aipatutako eskabide eta agiriak Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzan aurkeztuko dira, erakundea non dagoen edo helbidea non duen, halako Lurralde Historikokoan alegia; edo, hala badagokio, azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearenak, 38.4 artikuluan aipatutako tokietakoren batean, 15 eguneko epean xedapen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

  2. Eskabideak aurreko artikuluan aurreikusitako baldintzak betetzen ez baditu, Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzak, deialdi honetan aurreikusitako laguntzen kudeaketaren ardura duenez, erakunde interesdunari eskatuko dio 10 eguneko epean hutsa zuzen dezala edo nahitaezko agiriak aurkez ditzala. Horrela egingo ez balu, eskaerari uko egin diola ulertuko da eta artxibatu egingo da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak 71.1 artikuluan aurreikusitako prozedurari jarraituz.

  1. Eskabideak aurkezteko epea amaituta, Lurralde Ordezkaritzetako Osabidezko eta Helduen Hezkuntza Zerbitzuak Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzara bidaliko ditu eskabide horiek, udalek, mankomunitateek, horiek sortutako erakundeek eta dirua irabazteko asmorik ez duten erakunde pribatuek aurkeztutako agiriekin batera, hamar eguneko epean.

  2. Eskabide bakoitzari erantsiko zaio aipatutako lurralde-zerbitzuek egindako txosten bat. Txosten horretan adieraziko da zenbateraino komeni den eskatutako diru-laguntza ematea, baita zein lotura dagoen eskabidean ageri diren jardueren eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak kolektibo horiei laguntzeko emandako gomendioen artean ere.

  1. Batzorde batek aztertu eta hautatuko ditu eskabide guztiak. Ondoko hauek izango dira batzorde horretako kide:

    Hezkuntza Berriztatzeko zuzendaria edo, ordezkari gisa, Osabidezko, Lanerako eta Helduen Hezkuntza Zerbitzuko arduraduna.

    Lurralde Ordezkaritzetako Osabidezko eta Helduen Hezkuntza Zerbitzuko kideen artean horretarako hautatutako pertsona bat.

    Osabidezko, Lanerako eta Helduen Hezkuntza Zerbitzuko kide bat, horretarako izendatua.

  2. Hautaketa-Batzorde horrek, 10. artikuluan zehaztutako aukeraketa-irizpideak oinarri hartuta, lehentasunen arabera zerrendatuko ditu eskabideak eta ebazpen proposamena igorriko dio Hezkuntzako sailburuordeari.

    Eskabideren bat deialdiarekin bat ez badator, beste zerrenda batean ezarriko da, dagokion agiri eta guzti.

  1. Diru-laguntzak emateko (lehiaketa-prozedura bidez egingo dena), ondoko irizpide hauek kontuan izanik, eskabideen lehenespen bat ezarriko da:

    1. Gazte-talde horiei laguntzeko Eskolatze Osagarriko Programen inguruan Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ezarritako irizpideekin bat etortzea, 3 puntu gehienez.

    2. Jarduera-proiektuaren kalitatea, eta pedagogi irizpideek eta Eskolatze Osagarriko Programen helburu eta planteamendu orokorrak elkarren artean duten lotura, 3 puntu gehienez.

    3. Programan erabiltzeko giza baliabide eta baliabide materialak, 2 puntu gehienez.

    4. Langileen soldatei eta funtzionamendu-gastuei dagokien gutxi gorabeherako aurrekontua, 2 puntu gehienez.

  2. Talde bakoitzari emandako diru-laguntzaren kuantifikazioa egiteko, agindu honen 2. artikuluan zehaztutako modulu osoa hartuko da kontuan, eskatutakoaren mugarekin.

  1. Hezkuntzako sailburuordearen ebazpenez onetsiko edo ukatuko dira diru-laguntzak, Hautaketa-Batzordearen proposamenez. Sei hilabeteko epean hartu beharko da erabaki hori eta agindu hau argitaratu denean hasiko da epea. Erakunde interesatuei jakinaraziko zaie ebazpena eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

  2. Epea amaitu ondoren interesdunari dagokion ebazpenik jakinarazi ez bazaio, ezetsi egin dela ulertu beharko da.

  3. Deialdi honetako diru-laguntzez gain beste edozein erakunde publikok edo pribatuk xede berarekin eman ditzakeenak ere jaso ahal izango dira, baina baldin eta xede berarekin lortutako diru-laguntzen kopuruak koste orokorra gainditzen ez badu eta Agindu honen 3. artikuluan ezarritakoa betetzen bada.

    Aipatutako xederako lortutako diru-laguntzen kopuruak koste orokorra gainditzen badu, koste orokorretik gorako diru-zenbatekoa kenduko zaio deialdi honen ondorioz emandako diru-laguntzaren kopuruari.

  4. Eskolatze Osagarriko Programetan parte hartzen dituzten taldeek diru-laguntza lortzeko, balorazioan 5 puntu lortu beharko da gutxienez.

Diru-laguntza bi epetan ordainduko da.

Lehenengo ordainketa, diru-laguntzaren % 50, diru-laguntza eman izanaren behin-betiko jakinarazpena onartu bezain laster egingo da.

Bigarren ordainketa, diru-laguntzaren gainontzeko ehuneko % 50, 2010eko urtearen bigarren hiruhilekoan izango da, aurretik bitarteko txosten bat aurkeztuz. Txosten horretan, proiektuaren ordurarteko garapena zein izan den jasoko da, ikasle bakoitzaren bana-banako aurrerabidea barne hartuz.

  1. Onartu beharko dute esleitutako diru-laguntza. Ildo horretan, diru-laguntza esleitu zaiela jakinarazteko agiria jasotzen denetik hasita 15 eguneko epea izango dute erakunde onuradunek diru-laguntzari uko egiten diotela adierazteko; eta horrela eginez gero, berariaz eta idatziz egin beharko dute; osterantzean, onartu egiten dutela ulertuko da.

  2. Diru-laguntza xede jakin baterako esleituko denez, horretarako baino ezin izango da erabili.

  3. Diru-laguntza jasotzen duen erakundeak programa burutzeko erositako tresneria programa horretan adierazitako ekintzetarako bakarrik izango da. Tresna horiek erosi ahala, tresneriaren berariazko zerrenda osatuko da. Tresneria inori erabiltzeko laga edo, hala bada, besterentzeko, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren eta dagokion erakundearen adostasun adierazia beharko da.

  4. Ekonomi Kontrolerako Bulegoari eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiari eman beharko zaizkie beraiek eskatutako argibide guztiak, beti ere deialdi honen ondorioz jasotako diru-laguntzen gainean erakunde horiek dituzten eginkizunen barruan.

  5. Eskatzaileak honako gastu hauek hartuko ditu bere gain: programa egiteko lokalenak, lokal horiek konpontzeko eta kontserbatzeko lanenak, eta Eskola Aseguruak beste prestazio eskaintzen dituen aseguru batean ikasleak izena ematearenak.

  6. Lagundutako entitarearen ardura izango da ikastaroak antolatu eta burutzea eta beharrezko giza baliabideak nahiz tresnak ziurtatzea. Zentroetan lana egiten duten pertsonek Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak antolatuko dituen prestakuntza-ikastaroetan parte hartzeko aukera izango dute.

  7. Ikasturtea amaitutakoan, erakunde onuradunek bi hilabete izango dituzte programaren emaitzak ebaluatzeko oroitidazkia Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzetan aurkezteko. Txosten horretan ondoko hauek jaso behar dira:

    1. Programaren garapenaren laburpena eta, hala balegokio, diru-laguntza eskatzeko egindako programaren proiektuari egin zaizkion aldaketak.

    2. Taldeka edo banaka lortutako helburuak, programaren proiektuan aurreikusitako helburuak oinarri harturik.

    3. Emaitzen analisia, jarduera-proiektuaren egokitzapena erabakitzeko asmoz eta, honen ondorioz, egin beharko diren aldaketak proposatzeko.

  1. Ikasturtea amaitutakoan, erakunde onuradunek Hezkuntzako Lurralde-Ordezkaritzan, bakoitzak berean, ondoko agiri hauek aurkeztu beharko dituzte bi hilabeteko epean:

    Irakasleen nomina guztien fotokopia konpultsatua. Horrekin batera, nominen zerrenda, pertsonaka eta hilabeteka, bakoitzaren zenbatekoa adieraziz, orobat enpresak Gizarte Segurantzari egiten dion ekarpenarena.

    Diru-laguntza jaso duen jardueraren aurrekontu osoari dagozkion gastuen agiri eta guztiko justifikazioa. Dokumentuen zerrenda ere aurkeztuko da ondokoak jasota: data, konzeptua, guztizko zenbatekoa, kopuru egozgarria eta hala bada, ordainketa-data.

    Diru-laguntzari esker erosi den material inbentariagarria erakundeko inbentarioan sartu dela dioen ziurtagiria, erakundeko arduradunak egina.

    Emandako diru-laguntzaren helburua eta zertarakoa bai eta izendatutako diru-zenbatekoak ere bete egin direla egiaztatzen duen agiria, erakundeko arduradunak egina.

  2. Dokumentazio hori Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzara bidaliko da, eta horrekin batera, tokian tokiko lurralde-ordezkaritzako Osabidezko eta Helduen Hezkuntza Zerbitzuak egindako txosten bat ere bai. Bidali ere, Ordezkaritzan jaso eta gehienez 10 eguneko epean bidaliko dira.

Diru-laguntza emateko kontuan hartutako baldintzen edozein aldakuntzak, baldin eta deialdiaren helburua bete bada, eta, hala gertatuz gero, aurrekoez gain beste edozein erakunde publiko eta pribaturengandik beste diru-laguntza edo laguntzak ere jasotzeak diru-laguntzak ematen dituen ebazpena aldatzea ekar dezake. Beharrezko izanez gero, Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzak kontuak garbitzeko erabakia hartuko du eta, bertan, emandako diru-laguntzen kopuruak doituko dira.

  1. Jasotako diru-laguntzak eta aplikagarri diren legezko interesak honako egoera hauetan bueltatu egin beharko dira:

    1. Osabidezko eta Helduen Hezkuntza Zerbitzuek egindako txostenek argi uzten dutenean proiektuek ez dutela aurrikusitako helbururik lortzen.

    2. Agindu honetan ezarritako zerbait betetzen ez denean.

    3. EAEko aurrekontuaren pentzutan emandako diru-laguntzen onuradunei dagozkien betebeharretariko edozein betetzen ez denean, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuaren arabera (1998ko urtarrilaren 19ko EHAA). Dekretu horretan onartu egiten da Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legea.

  2. Baldintzak ez betetzea gerta dadinean, itzultzeko erabili beharreko prozedura lehen aipatutako azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuan eta abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan (1992-02-07ko EHAA) xedatzen denaren araberakoa izango da.

    Diru-laguntza kontzeptuan behar ez bezala jasotako diru kopuruak itzultzea abuztuaren 31ko 212/1998ko Dekretuak adierazi bezala egingo da, beti ere Euskal Herriko Diruzaintza Nagusiaren izenean. Dekretuak, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Diru-bilketa Erregelamendua onartzen du.

Agindu honetako III. eranskinean jasotako eredua ezartzea diru-laguntza eman izanaren jakinarazpenerako orri-eredu normalizatu gisa.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak proiektuaren ebaluazioa eta jarraipena egingo du lagundutako entitatearen laguntzaz. Entitateak berak ikasleen bilakaerari eta ikaskuntza-mailari buruzko beharrezko informazioa emango du, ikasleei bana-bana jarraitzeko eta programaren funtzionamendu orokorra ebaluatzeko.

Onuradunak aukera izango du jarduera hori azpikontratatzeko, eta azpikontratazioa gertatu dela ulertuko da baldin eta onuradunak hirugarrenekin hitzartzen badu jarduera osorik edo zati batean gauzatzea. Onuradunak hirugarrenekin azpikontrataturiko diruz lagundutako jarduera diruz lagundutako jardueraren % 100era irits daiteke.

Onuradunaren aurrean baino ez daude behartuta kontratistak, eta onuradunak osorik bereganatuko du diruz lagundutako jarduera gauzatzearen ardura Administrazioaren aurrean.

Onuradunaren eta kontratistaren arteko kontratua idatzizkoa izango da, eta Administrazioak aldez aurretik onartu beharko du.

Inolaz ere ezingo da jarduerarik azpikontratatu, baldin eta diruz lagundutako jardueraren kostua gehitzen badu eta jardueraren edukiari inongo balio erantsirik ematen ez badio.

Datu Pertsonalak Babesteko Lege Organikoan ezarritakoa betetzeko, agindu honetan agertzen diren ereduak betetzeak bertan ematen diren datuak Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailaren fitxategi automatizatuetan sartzeko interesdunaren baimena adierazten du. Datu horiek eskuratzeko, zuzentzeko, ezeztatzeko edo aurka agertzeko Legean aurreikusitako eskubideak balia daitezke Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Hezkuntza Berritzeko Zuzendaritzan (Donostia kalea, 1, 01010, Vitoria-Gasteiz).

Lehenengoa. Agindu honek administrazio-bidea agortzen duenez, interesdunek, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian jakinarazten den egunaren biharamunetik hasi eta hilabeteko epean, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren aurrean, aukerako berraztertzeko errekurtsoa edo hilabete biko epean, Euskal Herriko Justizia Auzitegi Nagusiaren aurrean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar ditzakete.

Bigarrena. Agindu honetan aurreikusi gabeko orotarako Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak dioena hartuko da oinarri.

Hirugarrena. Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariari baimena ematen zaio agindu hau betearazteko behar diren neurriak hartzeko.

Laugarrena. Agindu hau indarrean hasiko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko azaroaren 10a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,

MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.

jaunak/andereak,

ko Erregistroan zenbakiz inskribatuta dagoen ko (Erakundearen izena) titular den eta identifikazio fiskaleko zenbakia izan, Lurralde Historikoko -n egoitza izan eta zenbakidun telefonoa duenak, honako hau

EMATEN DU ADITZERA: beharrezko eskakizunak beteta eta Eskolatze Osagarriko Programarako dirulaguntzak emateari buruzko Aginduan ezartzen denaz baliatzea nahi duela eta bertan ezartzen diren helburuak beteko dituenaren hitza ematen duela, hartzaile izatea gertatuko balitz.

HONAKO HAU ESKATZEN DU: talderentzako euroko dirulaguntza eman dakiola, programaren aurrekontu osoaren ehuneko hartzen duena.

........................., 200..ko..................

Hezkuntza Berriztatzeko zuzendaria

Eskatzaile jaunak/andereak.

  1. Eskea egiten duen entitatea:

    (Pertsona juridikoen eta orokorrean entitateen identifikazio-kodea).

  2. Legezko ordezkaria.

    Abizenak:

    Izena:

    Helbidea:

    Telefonoa:

  3. Bereak diren baliabideak.

    1. Bere baliabideak.

      • Langileak: Arreta hartzen duten monitoreak.

        Izen-abizenak Irakasten duen alorra Titulazio akademikoa Kategoria profesionala

      • Azpiegitura.

        Egoitza Azalera (m2) Gela-kopurua Tailer-kopurua

    2. Jardueraren aurrekontu osoa.

      • Langileak: .................

      • Jardunerako gastuak: .................

      • Ekipamendua: .................

        Guztira: .................

  4. Eskatutako dirulaguntza:.................... euro, guztirakoaren %....

  5. Denboralizazioa.

  1. Proiektuaren hasiera eta amaiera egunak.

    • Hasiera:................

    • Amaiera:................

  2. Arretaren ordu-banaketa.

    • Ikastaroko orduak:................

    • Asteko orduak:................

  3. Ordu-banaketa arloka (astekoa).

    • Arloa:..................

    • Arloa:..................

    • Arloa:..................

      1. Lanbide-profilak. Programa emateko beharren justifikazioa:

        Lanbide-profila Zergatiak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 200..ko ..........aren...ko (..........aren...ko EHAA.) Aginduaren arabera,........................................................ garatu beharko dituzten Eskolatze Osagarriko Programak diruz laguntzeko deialdian parte hartzearren, ............................................k aurkeztutako dokumentazioa aztertu eta ebaluatu ondoren, Hezkuntzako sailburuordeak esandako entitateak aurkeztutako egitasmoarekiko, ...... taldeetarako,................... euroko laguntza ematea erabaki du.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren ekarpena hiru epetan ordainduko da. Lehenengoa diru-laguntzaren % 34a izango da eta diru-laguntza eman imanaren behin-betiko jakinarazpena onartu bezain laster ordainduko da. Bigarrena, guztikoaren % 56a izango da eta urrengo ekitaldiaren bigarren hiruhilabetean ordainduko da, aipatutako aginduaren 12. artikuluan esandako agiriak aurkeztuz gero. Gainontzeko %10a ikasturtea amaitutakoan ordainduko da, 13.7 eta 14.1 artikuluetan aipatutako agiriak aurkeztuz gero.

Vitoria-Gasteiz, 200..ko..............k.....

.........................................ren izenean. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren izenean.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik