Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2009ko azaroaren 10ekoa, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo sailburuarena, zeinaren bidez deia egiten baita 2009ko ekitaldiko laguntza berezietarako. Laguntzen helburua: hiri inguruak dinamizatu eta horien erakarmena eta lehiakortasuna areagotzea. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2009ko azaroaren 10ekoa, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo sailburuarena, zeinaren bidez deia egiten baita 2009ko ekitaldiko laguntza berezietarako. Laguntzen helburua: hiri inguruak dinamizatu eta horien erakarmena eta lehiakortasuna areagotzea.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 228
  • Hurrenkera-zk.: 6268
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2009/11/10
  • Argitaratze-data: 2009/11/26

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía; Ekonomi Jarduerak
  • Azpigaia: Herri Administrazioa; Sailak; Ekonomia; Merkataritza eta turismoa

Testu legala

Gaur egungo krisialdi ekonomikoak eragin handia du Euskadiko enpresa-ehunean. Egungo gobernuak nola eta sentiberatasun handia duen gai horretan, eta gastua doitzeko eta optimizatzeko fase bati ekin ondoren, indarberritzeko ohiz besteko plan bat prestatu du: «+Euskadi 2009».

Plan horren baitango ekintzen artean, neurriak hartu behar direla irizten dio Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak, zertarako eta enpresei eutsi, kreditua bizkortu, enpresen lehiakortasuna gehitu eta merkataritza sektoreko kontsumoa eta inbertsioa indartzeko. Gaur egun indarrean dauden zenbait programaren aurrekontu dotazioa handitu egin da, hartutako neurriak azkarragoak eta eragingarriagoak izate aldera. Beste batzuetan neurri berriak hartu dira; kasu honetan Kultura Sailarekin lankidetzan, zeinaren helburua hiri inguruak dinamizatzea baita, euren erakarmena eta lehiakortasuna areagotzeko, eta inguru horien demanda eta bizkortze ekonomikoa lortzeko. Kultura Sailarekin batera jarduteak sinergiak gaineratu dizkio planari; eta horien eraginez, dinamizazio jarduera berri erakargarriagoak eskaini ahal izango dira.

Hori guztia kontuan izanik, honako hau

Lehenengoa. Kultura Bultzatuz programa laugarren oinarriko 1.b paragrafoan jasotakoa ez bada garatzen, diru-baliabide guztiak laugarren oinarri horretako 1.a paragrafoan jasotako proiektuetarako erabiliko dira.

Bigarrena. Prozeduraren arloan agindu honetan aurreikusi gabekoari dagokionez, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea aplikatu beharko da.

Hirugarrena. Agindu honek agortu egiten du administrazioko bidea, eta bere aurka berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke, hilabeteko epean, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo sailburuari; edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietarako Salan, bi hilabeteko epean; bietan ere, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera.

Laugarrena. Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera izango du eragina.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko azaroaren 10a.

Industria, Berrikuntza, Merkataritza

eta Turismoko sailburua,

BERNABÉ UNDA BARTUREN.

Lehenengoa. Helburua.

Deialdi honen helburua da EAEko merkataritza gune publikoak 2009ko ekitaldian erakargarri eta lehiakor bihurtzea da, suspertze- eta dinamizatze-ekintzen bidez, zeintzuen helburua merkataritza demanda lortzea eta inguru horien bizkortze ekonomikoa baita.

Programa horrekin bat etorriz, merkataritza-ehunik garrantzitsuena kokatzen den gune publikoetan merkataritza-mugimendua eta -dinamismoa sortzen duten jarduerak diruz lagunduko dira.

Bigarrena. Diru-baliabideak.

Aurreko paragrafoko helbururako erabiliko diren diru-baliabideak 1.000.000. euro jotzen dute, eta EAEko Aurrekontu Orokorretan horretarako ezarritako kredituetatik aterako dira.

Aurrekontu-ekitaldian emango diren laguntzen guztizko zenbatekoak ez du gaindituko aipatutako kontsignazioa, edo hori eguneratzetik ateratzen dena, betiere aurrekontu-aldaketak onartzen badira indarrean dauden legeekin bat etorriaz, eta laguntzak ebatzi baino lehen. Horrelakorik gertatuz gero, Merkataritza eta Turismoko Sailburuordetzak horren berri emango du, ebazpen baten bidez.

Laguntzetarako izendatutako kreditua agortzen bada, eta egoera hori ezagutaraztearren, administrazio-ebazpena emango du Merkataritza eta Turismoko sailburuordeak. Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, eta, bertan, kreditua zein egunetan agortu den adieraziko da.

Laguntzak ordenan emango dira, espedientea noiz osatzen den kontuan harturik, harik eta horretarako gaitutako aurrekontu-kreditua agortu arte.

Administrazio-ebazpen bidez ukatuko dira laguntzak, baldin eta laguntzok emateko erabiliko den aurrekontu-atalean kreditu egokirik edo nahikorik ez badago helburua lortu ahal izateko.

Hirugarrena. Onuradunak.

  1. Agindu honetan jasotako diru-laguntzak eskatu ahal izango dituzte honen ondoren aditzera ematen diren erakundeek, betiere 3.000 biztanletik gorako EAEko udalerrietan badaude kokatuta.

    1. Eskualdeko Merkatari Elkarteak eta Elkarte Mistoak, betiere ekainaren 17ko 148/1997 Dekretuz araututako EAEko Merkatarien Elkarteen erroldan inskribatuta badaude.

    2. Euskal Autonomia Erkidegoko hiri-merkataritzako plataformak, hau da, udalerriko merkatarien elkarterik gehienak batzetik ateratako erakundeak.

  2. Hiri-merkataritzako plataforma duten udalerrietan, plataforma horrek izapidetuko ditu diru-laguntzak.

    Udalerri batean merkatari elkarte bat baino gehiago egonez gero, eta ez badute hiri-merkataritzako plataformarik, denen arteko hitzarmenez ezarriko da ea zein izango den ordezkaria, eta dagozkion betebehar eta eskubideak hartuko ditu bere gain.

    Erabaki horretan jasoko dira, halaber, elkarte horiek proiektu jakin batean nolako partaidetza duten eta dagokien zenbatekoa.

  3. Diru-laguntzak eta laguntzak esleitzeko eta, hala behar bada, ordaintzeko, ezinbestekoa izango da amaituta egotea itzulketa- edo zehapen-prozedura oro, baldin eta prozedura hori Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak edo horko erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntza edo diru-laguntzengatik hasi bada, eta oraindik ere izapidetzen ari bada.

    Laugarrena. Diruz lagundu daitezkeen proiektuak.

  1. Animazio, argitalpen, dinamizazio eta marketing jarduerak lagundu daitezke diruz, baldin eta hirugarren oinarrian aipatutako onuradunek sustatutakoak badira, eta udalerriko merkataritza-ardatzetan kokatutako gune publikoen inguruan merkataritza-mugimendua eta -dinamismoa eragiten badute. Horretaz gain:

    1. Onuradunak zuzenean kudeatu beharko ditu, eta agindu honetan ezarritako helburuak betetzea izan beharko da helburua.

    2. Kultura Bultzatuz programaren bidez aukeratu eta kudeatu beharko dira. Programa horrek onuradunen esku jartzen ditu formatu txikiko (musikari batetik laura artekoak) musika-taldeen katalogo berezia eta estilo zenbait, zeintzuk baldintza berezietan kontratatu baitaitezke laguntza deialdi honen helburuen barne.

      Kultura Bultzatuz programa honen barruan txertatuta badaude animazio jarduerak, programa horretan ezarritako kontratazio baldintzei egokitu beharko zaizkie, honako gehienezko baldintza hauekin:

      Prestakuntza mota M1 M2 M3 M4

      Musikari kopurua 1 2 3 4

      Diru-laguntza, guztira 120 euro 233 euro 339 euro 438 euro

      BEZ (elkarte kontratugilearen kargura)

      Modulu bakoitzak, gutxi gora-behera, ordu bi iraungo du beti.

  2. Diruz lagundutako jarduerak agindu hau argitaratzen denetik 2010eko urtarrilaren 9ra arte gauzatu beharko dira.

    Bosgarrena. Laguntzen izaera.

    Agindu honetan araututako laguntzak itzultzekoak ez diren diru-laguntzen bidez gauzatuko dira.

    Seigarrena. Laguntzen zenbatekoa.

  1. Esleitutako laguntzen zenbatekoa:

    1. Benetako kostuaren % 90, zuzenean kudeatutako jarduerak badira.

    2. Benetako kostuaren % 100, Kultura Bultzatuz programan txertatutako jarduerak badira.

  2. Diru-laguntzaren gehienezko muga udalerri bakoitzeko agindu honetako II. eranskinean dago jasota.

  3. BEZak ez du diru-laguntzarik jasoko.

    Zazpigarrena. Beste laguntza batzuekiko bateragarritasuna.

    Agindu honetan ezarritako laguntzak bateragarriak izango dira administrazio publikoek edo entitate pribatuek emandako laguntzekin, betiere helburu berdina badute.

    Diru-laguntzaren zenbatekoak, beste administrazio publiko, ente pribatu edo publikoetatik jasotako laguntzekin batera, ezingo du gainditu jardueretarako jarritako aurrekontuaren % 100.

    Gain-finantzazioa gertatuz gero, murriztu egingo da diru-laguntza, diruz lagundutako proiektua -aurreko paragrafoan ezarritakoa- burutzeak eragindako guztizko kostuaren mugaraino.

    Zortzigarrena. Eskabideak.

  1. Deialdi honetan jasotako laguntzez baliatzeko eskabidea, Merkataritza Zuzendaritzaren izenean bidali, eta lurralde historiko bakoitzeko Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren lurralde ordezkaritzetan aurkeztuko da, edota Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legeko 38.4 artikuluan zehaztutako lekuetan. Hamabost egun daude eskabideak aurkezteko, agindu hau argitaratzen denetik aurrera.

  2. Eskabide bakarra aurkeztu ahal izango da udalerri bakoitzeko.

    Bederatzigarrena. Agiriak.

    Oro har, eskaera-inprimakiekin batera aurkeztu behar diren agiriak, hauek dira:

    1. Elkarte eskatzailearen nortasuna egiaztatzen duen dokumentazioa, eta, hartarako, beharrezkoa bada, eraketa-eskrituraren kopia, estatutuena eta erregistroko inskripzioarena.

      Hainbat elkarte ordezkatzen dituen enpresari erakunde bat izanez gero, ordezkaritza hori jasotzen duen akordioaren kopia.

    2. Elkarte eskatzailearen legezko ordezkariaren NANaren kopia, eta ordezkari horren ahalordetze-agiria.

    3. Eskatzailearen identifikazio fiskaleko txartelaren kopia.

    4. Aurkeztutako jarduera bakoitzaren diru-sarreren eta gastuen memoria eta aurrekontu zehaztuak.

    5. Lekuan lekuko Merkataritza Ganbera Ofizialaren ziurtagiri eguneratua, Merkatarien Elkarteen Erroldan agertzen diren eskatzailearen datuei buruzkoa.

    6. Elkarteko edo Agrupazioko Idazkaritzaren ziurtagiria, non jasoko baitira azken ekitaldian bildutako kuotak eta elkartutako merkataritza-enpresen zerrenda izenduna, eskabideak aurkezteko epea hasi aurretiko hilabetean eguneratua.

    7. Ogasun eta Finantza sailburuak 1991ko urriaren 7an emandako Aginduan Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kargura emandako dirulaguntzen onuradunek zerga-obligazioak betetzen dituztela egiaztatzeari buruzkoan, edo, horren ordez, indarrean jartzen den arautegian adierazitako egoerak gertatzen direnean, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak, eskatzaileak berariaz horretarako baimena ematen badu, diru-laguntzen eskatzaileek zerga-obligazioak beteta dituztela egiaztatzeko ziurtagiria egiteko eskatuko die, zuzenean, zerga-arloan eskudun diren organoei. Interesdunek berariazko baimena eman dutela adierazten ez bada espedientean, azken horiei dagokie egiaztagiri egokia aurkeztea.

    8. Entitate eskatzailearen aitorpena zinpekoa edo erantzulea ondokoan zigortuta ez egoteari buruzkoa: diru-laguntza publikoak eskuratu ahal izateko zigor penal edo administratiboren baten edo horretarako ezgaitzen duen lege-debekuren baten eraginpean egotea, edo sexu bazterkeriagatik zigortuta izatea, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunari buruzko otsailaren 18ko 4/2005 Legean xedatutakoaren arabera.

    9. Merkatari elkarte bat baino gehiago egonez gero udalerrian, eta agindu honetako hirugarren oinarriko 2. paragrafoan onuradunei buruz jasotakoa aintzat hartuz, hitzartutako akordioaren kopia.

      Hamargarrena. Eskabidea aztertzea eta akatsak zuzentzea.

      1. Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren lurralde ordezkaritzetan jarduera garatuko den lurralde historikoan aztertu eta baliozkotutako dira aurkeztutako eskabideak. Eskabide horiek egoki ulertu eta balioztatzeko, beharrezko irizten diren argibide eta agiri osagarri guztiak eskatu ahal izango dizkiote eskatzaileari.

      2. Aurkeztutako eskabidean hutsik, akatsik edo zehaztasun gabeziarik ikusten badu Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko Lurralde Ordezkaritzak, eskatzailea jakinaren gainean jarriko du, eta 10 eguneko epea emango dio zuzendu dezan. Berariaz adieraziko dio, zuzenketa egin ezean, eskabidean atzera egin duela joko dela. Epe hori agortutakoan zuzendu ez badu, eskatzaileak berak eskabidea atzera bota duela ulertuko da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 42. eta 71.1 artikuluen arabera.

      3. Eskaera bakoitza aztertuta eta balioetsita, lurralde-bulegoak ebazpen-proposamena egingo du. Bertan eskatutako diru-laguntza eman edo ukatzen duen adieraziko du, baita, emanez gero, zenbatekoa den ere.

        Hamaikagarrena. Laguntza esleitzeko ebazpena.

      1. Merkataritza Zuzendaritzak, aurreko oinarrian esandako proposamena ikusita, ordenari jarraituz ebatziko ditu eskabideak, espedientea osatuta dagoen unean, betiere bigarren oinarriko laugarren paragrafoan xedatutakoaren arabera.

      2. Azaroaren 26ko 30/1992 Legeak (Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena) 44. artikuluan xedatutakoarekin bat, ebazpena emateko epea amaitu, eta interesatuari ez bazaio horren berri eman, laguntza-eskaera ukatu dela ulertu ahal izango da; hala ere, administrazio organo eskumendunak beren-beregiko ebazpena eman dezake eskatutako diru-laguntzari dagokionez.

      3. Eskatzaileetako bakoitzari diru-laguntzak emateko ebazpenak banan-banan jakinarazteaz gain, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian onuradunen zerrenda eta emandako diru-laguntzen zenbatekoa argitaratuko dira, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuko 49.2 artikuluan xedatutakoari jarraituz.

      4. Diru-laguntza esleitzeko ebazpenean, honako hauek jaso beharko dira: erakunde onuradunaren identitatea, diruz laguntzeko proiektu bakoitzerako esleitutako laguntzaren zenbatekoa gutxi gora beherako kostua jasoz eta burutzeko epea. Hartutako ebazpenak ez du amaituko administrazioko bidea, eta gorako errekurtsoa aurkez daiteke Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailean, azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritako moduan.

        Hamabigarrena. Diru-laguntzak ordaintzea.

        Diru-laguntzak honela ordainduko dira:

        Onartutako zenbatekoaren % 80 aldez aurretik ordainduko da, hamalaugarren oinarriko a) idatz-zatian aurreikusitako epea igarota, ukorik izan ez bada.

        Gainontzekoa, diruz lagundutako proiektuen guztizkoa aurkeztu eta justifikatu ondoren.

        Hamahirugarrena. Inbertsioen justifikazioa.

      1. Diruz lagundutako proiektua amaituta, burututako proiektuak justifikatzeko behar besteko agiriak aurkeztu beharko ditu, erakunde onuradunak, dagokion Lurralde-Ordezkaritzan.

      2. Diru-laguntza emateko kontuan hartutako eta aurkeztutako aurrekontuari dagokionez, aurkeztutako proiektu(ar)en justifikazioan % 25ean egiten bada behera, emandako diru-laguntzaren zenbatekoa gutxitu egingo da; izan ere, diru-laguntza kalkulatzeko aurrekontuko zenbatekoari aplikatutako portzentaje berbera aplikatuko zaio gastatutako zenbatekoari.

        • 25ean edo gehiagoan eginez gero behera, horrek diru-laguntza jasotzeko eskubidea galtzea ekarriko du, non eta ez den justifikatzen diru-laguntza ematean kontuan izan ziren helburu guztiak bete direla. Izan ere, horrelakorik gertatuz gero, diru-laguntzaren zenbatekoa aurreko paragrafoan jarritako moduan gutxituko da.

      3. Egiaztagiriak hiru hilabeteko epean aurkeztuko dira, burutzeko epea amaitzen denetik aurrera.

      4. Lurralde-ordezkaritzek egiaztatu egin beharko dute gauzatu egin direla diru-laguntzen helburu diren jarduerak; aurkeztutako materiala eta justifikatutako gastuak aztertuaz, egiaztatu ere; eta, halaber, agindu honetan ezarritako betebeharrak konplitu egiten direla, nola eta, horren berri akta edo txosten baten jasoz.

      5. Alderdi horiek guztiak egiaztatu ostean, lurralde-ordezkaritzek txosten bat bidaliko diote Merkataritza Zuzendaritzari, kasuan kasuko diru-laguntzaren likidazioa proposatzeko, egindako gastuaren arabera.

        Hamalaugarrena. Onuradunen betebeharrak.

        Agindu honetan araututako diru-laguntzen onuradunek betekizun hauek izango dituzte:

        1. Esleitutako diru-laguntza onartu beharko dute. Diru-laguntza esleitu dela jakinarazten duen komunikazioa jaso eta hamabost eguneko epean erakunde onuradunak laguntzari esanbidez eta idatziz uko egiten ez badio, onartzen duela ulertuko da.

        2. Laguntza zertarako eman den, xede horretarakoxe erabiltzea.

        3. Enpresa onuradunak, halakorik eskatzen bazaio, dokumentazio osagarria bidali beharko du Merkataritza Zuzendaritzara, beronek diruz lagundutako jardueren garapenaz eta burutzapenaz egoki iritzitako egiaztapen guztiak egin ahal izateko.

        4. Kontrol Ekonomikoko Bulegoak eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiak, lanean ari direla, deialdi honi lotuta emandako diru-laguntzetarako eskatutako informazio guztia ematea.

        5. Dagokion Lurralde-Ordezkaritzari idatziz adierazi beharko diote diruz lagundutako jarduerak non eta zein egunetan eta ordutan egingo diren, gutxienez, 3 egun baliodun lehenago.

        6. Eusko Jaurlaritzaren babesa beren-beregi adierazi beharko da diruz lagundutako euskarri, kartel, seinale eta jardueretan, baldin eta jarduerak berak publizitatzekoak, hedatzekoak edo zabaltzekoak badira, Ikusizko Identitatearen Eskuliburuan ezarritako eran.

          Hamabosgarrena. Diru-laguntzaren baldintzak aldatzea.

          Diru-laguntzak emateko garaian kontuan hartu ziren baldintzetan edozein aldaketa izanez gero, laguntzak emateko ebazpena ere aldatu egin ahal izango da, betiere, arau honetan laguntzaren onuradun izateko ezarritako gutxieneko baldintzak gordetzen badira. Bereziki aintzat hartuko dira honako aldaketa hauek: aldi berean beste administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturen batek emandako laguntza edo diru-laguntzaren bat jasotzea, edo helburu bererako beste diru-sarrera edo baliabiderik jasotzea.

          Horrelakoetan, Merkataritza Zuzendaritzak dagokion aldaketa-ebazpena emango du, emandako diru-laguntzen kopuruak egoera berriari egokitzeko.

          Hamaseigarrena. Ez betetzeak.

          Enpresa onuradunak betetzen ez baditu laguntza emateko ebazpenean eta aplikatu beharreko gainerako arauetan ezarritako baldintzak, Merkataritzako Zuzendaritzak, behar den ebazpena emanez eta ez-betetze horri buruzko espedientea egin ondoren, onartutako diru-kopuruak eskuratzeko eskubidea galdu duela deklaratuko du, eta aginduko du Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari itzultzeko jasotako zenbatekoak, bai eta legezko interesak ere, hala baitiote Euskal Herriko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen 1/1997 Legegintza Dekretuak eta abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuak. Itzulitako kopuruak sarrera publikotzat joko dira legezko ondorio guztietarako.

Udalerria

Municipio Gehienezko diru-lag.

Subv. máxima

Abadiño 4.830

Abanto y Ciérvana-Abanto Zierbena 4.620

Amorebieta-Etxano 11.900

Amurrio 5.740

Andoain 9.030

Aretxabaleta 4.690

Arrasate/Mondragón 13.440

Arrigorriaga 6.510

Astigarraga 5.670

Azkoitia 9.555

Azpeitia 13.545

Balmaseda 7.140

Barakaldo 30.240

Basauri 22.470

Beasain 13.230

Berango 1.890

Bergara 11.865

Bermeo 15.960

Bérriz 4.410

Bilbao 84.000

Deba 6.930

Derio 6.510

Donostia-San Sebastián 58.240

Durango 14.840

Eibar 16.240

Elgoibar 11.235

Elorrio 4.970

Erandio 11.480

Ermua 14.280

Errenteria 21.000

Eskoriatza 1.785

Etxebarri 5.040

Galdakao 13.300

Gernika-Lumo 18.620

Getxo 29.295

Gorliz 3.570

Güeñes 4.970

Hernani 12.320

Hondarribia 9.380

Ibarra 4.970

Igorre 6.790

Irun 41.895

Iurreta 2.450

Lasarte-Oria 11.620

Laudio/Llodio 12.320

Lazkao 5.250

Legazpi 7.910

Leioa 13.160

Lekeitio 8.540

Lezo 4.620

Markina-Xemein 7.000

Mungia 13.860

Muskiz 4.550

Mutriku 8.260

Oiartzun 7.420

Ondarroa 7.560

Oñati 9.240

Ordizia 9.240

Orio 6.510

Ortuella 4.900

Oyón-Oion 1.400

Pasaia 12.040

Plentzia 5.250

Portugalete 22.050

Salvatierra/Agurain 7.210

Santurtzi 18.270

Sestao 12.320

Sondika 4.900

Sopelana 7.245

Soraluze-Placencia de las Armas 2.660

Tolosa 22.960

Ugao-Miraballes 6.930

Urduliz 2.310

Urduña/Orduña 8.050

Urnieta 4.830

Urretxu 9.660

Usurbil 9.240

Valle de Trápaga-Trapagaran 9.555

Villabona 7.560

Vitoria-Gasteiz 42.315

Zalla 7.910

Zamudio 3.955

Zarautz 16.660

Zestoa 2.170

Zumaia 7.560

Zumarraga 7.980

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik