Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2009ko azaroaren 10ekoa, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuarena; honen bidez, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Hiri-jabetzako Ganberetan, sailaren ordezkariak kendu eta izendatzen dira. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2009ko azaroaren 10ekoa, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuarena; honen bidez, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Hiri-jabetzako Ganberetan, sailaren ordezkariak kendu eta izendatzen dira.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 231
  • Hurrenkera-zk.: 6359
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2009/11/10
  • Argitaratze-data: 2009/12/01

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza
  • Azpigaia: Herri Administrazioa; Hirigintza eta etxebizita

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Abuztuaren 5eko 8/1994 Errege Lege Dekretuaren bidez, Hiri-jabetzako Ganbera Ofizialek eta beren Kontseilu Gorenak eskubide publikoko korporazio izateari utzi zioten, eta beren araubideari eta ondasunen erabilerari buruzko arau jakin batzuk eman ziren.

Hiri-jabetzako Ganbera Ofizialen langileen eta ondarearen araubideari eta destinoari buruzko urtarrilaren 31ko 15/2006 Dekretuaren bidez, Ganbera Ofizialetako ondarea likidatzeko eta langileak Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioan integratzeko beharrezkoak diren jarduerak finkatu ziren.

Dekretu horren arabera, halaber, ganbera ofizialen gobernu-organoak deseginda geratu ziren eta, likidazio-prozesuak iraun bitartean, haiei esleitutako eginkizunak desagertutako Etxebizitza eta Gizarte Gaietako ordezkari batek hartu zituen bere gain.

Horrela bada, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuak, 2006ko otsailaren 22an emandako Aginduaren bitartez izendatu zituen Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren Bizkaiko eta Gipuzkoako Hiri-jabetzaren Ganbera Ofizialetako ordezkariak, eta 2008ko urtarrilaren 22ko Aginduaren bitartez aipatu sailburuak Arabako Hiri-jabetzaren Ganbera Ofizialeko ordezkaria izendatu zuen.

Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu, aldatu eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzeko den Lehendakariaren maiatzaren 8ko 4/2009 Dekretuaren ondorioz, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila desagertu egin zen eta Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saila sortu zen.

Horregatik guztiagatik, Hiri-jabetzako Ganbera Ofizialetako langileen eta ondasunen araubideari eta destinoari buruzko urtarrilaren 31ko 15/2006 Dekretuaren bigarren xedapen gehigarrian aurreikusitakori jarraituz,

Lehenengoa. Jorge Berezo Diez jauna Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren Arabako Hiri-jabetzako Ganbera Ofizialeko ordezkari kargutik kentzea.

Bigarrena. Jose María Gonzalo Casal jauna Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren Bizkaiko Hiri-jabetzako Ganbera Ofizialeko ordezkari kargutik kentzea.

Hirugarrena. Ricardo Ortega Gonzalez jauna Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren Gipuzkoako Hiri-jabetzako Ganbera Ofizialeko ordezkari kargutik kentzea.

Laugarrena. Jose Obdulio de la Fuente Martín jauna izendatzea Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailaren Arabako Hiri-jabetzako Ganbera Ofizialeko ordezkari.

Bosgarrena. Ricardo Crespo Jimenez jauna izendatzea Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailaren Bizkaiko Hiri-jabetzako Ganbera Ofizialeko ordezkari.

Seigarrena. Pablo Peñacoba Alamo jauna izendatzea Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailaren Gipuzkoako Hiri-jabetzako Ganbera Ofizialeko ordezkari.

Zazpigarrena. Dagoeneko indargabeturik dagoen 312/1988 Dekretuak ganberetako gobernu-organoei ematen zizkien eginkizunak izango dituzte izendatutako ordezkariek.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko azaroaren 10a.

Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburua,

IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik