- AGINDUA, 2009ko azaroaren 10ekoa, Osasuneko sailburuarena, Osasun Mentalari buruzko Euskadiko Aholku Batzordearen osaera eguneratzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2009ko azaroaren 10ekoa, Osasuneko sailburuarena, Osasun Mentalari buruzko Euskadiko Aholku Batzordearen osaera eguneratzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Osasun eta Kontsumo Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 235
- Hurrenkera-zk.: 6474
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/11/10
- Argitaratze-data: 2009/12/07
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa
- Azpigaia: Herri Administrazioa
Testu legala
Osasun Sailaren 2007ko urriaren 4ko Aginduz sortu zen Osasun Mentalari buruzko Euskadiko Aholku Batzordea. Organo aholku-emaile gisara sortu zen, osasun mentalaren inguruko gaietan aholku teknikoak emateko, Osasun Saileko Aholku Batzordeen araubidea ezartzen duen maiatzaren 24ko 121/2005 Dekretuan xedatutakoa betez.
Aholku Kontseilu horren egungo osaera 2007ko azaroaren 30eko Aginduan egindako izendapenen bidez ezarri zen (2008-01-04ko EHAA). Agindu honen helburua da, hain zuzen ere, osaera hori eguneratzea, eta beharrezkoak diren izendapen eta kargu-uzteak egitea.
Adierazitako guztiarekin bat, honako hau
Lehenengoa. Ondoko pertsona hauek Osasun Mentalari buruzko Euskadiko Aholku Batzordeko kide gisa betetzen duten kargutik kentzea, bakoitzak duen ordezkaritzaren arabera: lehendakaria: Rafael Cerdán Arandia; batzordekideak M.ª Luisa Gutiérrez Ibarzabal, Pedro Zugasti Palomero, Belén Bilbao Borde eta Juan Fernández de Gamarra Betolaza.
Bigarrena. Ondoko pertsona hauek Osasun Mentalari buruzko Euskadiko Aholku Batzordeko kide izendatzea, bakoitzak izango duen ordezkaritzaren arabera: lehendakaria: Jesús M.ª Fernández Díaz; batzordekideak: Mercedes Estébanez Carrillo, M.ª Luisa García Gurrutxaga, Celina Pereda Riguera eta Elena Elósegui Vallejo.
Hirugarrena. Osasun Mentalari buruzko Euskadiko Aholku Batzordearen osaera eguneratzea. Hau izango da osaera berria:
Lehendakaria:
Jesús M.ª Fernández Díaz.
Idazkaria:
Jose Antonio de la Rica Giménez.
Batzordekideak, ondoko hauen ordezkari:
Osasun eta Kontsumo Saila:
Mercedes Estébanez Carrillo.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila:
ª Luisa García Gurrutxaga.
Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila (droga-menpekotasunak):
Celina Pereda Riguera.
Arreta Soziosanitarioko Euskal Kontseilua:
Elena Elosegui Vallejo.
Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Osasun Mentaleko Zerbitzuak:
Carmen Camiruaga Bilbao.
Jesús Ezkurra Sánchez.
Miguel Ángel González Torres.
Álvaro Iruin Sánz.
Alberto Lasa Zulueta.
José Andrés Martín Zurimendi.
Flora Murua Navarro.
Jon Mikel Orkolaga Etxaniz.
Juan Del Pozo Garicano.
José Juan Uriarte Uriarte.
Euskadiko Eri Psikiko eta Senide Elkarteen Federakuntza (FEDEAFES):
María Ángeles Arbaizagoitia Tellería.
Asociación de Psiquiatría Comunitaria y Salud Mental (OME-AEN):
Iñaki Marquez Alonso.
Euskadiko eta Nafarroako Psikiatria Elkartea:
Ana González-Pinto Arrillaga.
Sociedad Vasca de Medicina Familiar y Comunitaria Familia-Osatzen:
José M.ª Ayarzagüena Sarriugarte.
Laugarrena. Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera izango du eragina.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko azaroaren 10a.
Osasun eta Kontsumoko sailburua,
JAVIER RAFAEL BENGOA RENTERÍA.


