- AGINDUA, 2009ko azaroaren 10ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, Vitoria-Gasteizen (Araba) haur-eskola pribatu bat ireki eta jardunean jartzeko baimena emateko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2009ko azaroaren 10ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, Vitoria-Gasteizen (Araba) haur-eskola pribatu bat ireki eta jardunean jartzeko baimena emateko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 238
- Hurrenkera-zk.: 6561
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/11/10
- Argitaratze-data: 2009/12/11
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Hezkuntza
- Azpigaia: Gizarte Gaiak
Testu legala
Zukola SL erakundearen ordezkariak Vitoria-Gasteizen (Araba) haur-eskola pribatu bat ireki eta jardunean jartzeko baimena eskatuz abiarazi duen espedientea aztertu da.
Espediente horri Arabako Hezkuntza Ordezkaritzak egin dizkio izapideak, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio eta eskumena duten erakundeek egin diote txostena.
Ondokoak ikusi ondoren: apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua (9ko BOE), araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa; azaroaren 16ko 215/2004 Dekretua (19ko EHAA), 0 eta 3 urte bitarteko umeentzako haur-eskolek bete beharreko gutxieneko baldintzak ezarri zituena -Dekretu horrek, halaber, 2002-2003 eta 2003-2004 ikasturteetan Euskal Autonomia Erkidegoko zero urtetik hiru urtera bitarteko umeen haur-eskolak arautu zituen Dekretuaren artikulu batzuen indarraldiari eutsi zion; eta gai horretan aplikagarriak diren indarreko gainerako xedapenak ere, honako hau:
Kodea: 01006897.
Izen generikoa: haur-eskola pribatua.
Izen espezifikoa: «Kimba Salburua».
Titularra: Zukola SL.
Helbidea: Varsovia hiribidea 1.
Udalerria: Vitoria-Gasteiz.
Lurralde Historikoa: Araba.
Baimentzen diren irakaskuntzak: Haur Hezkuntzako 1. zikloa.
Ikastetxearen edukiera: 8 unitate; bakoitzak 8, 13 edo 18 ikaspostutarako edukiera izango du, eta ikasleak, hurrenez hurren, urtebetez beherakoak, urtebetetik bi urtera bitartekoak, edo bi urtetik hiru urtera bitartekoak izango dira. Eskola-unitateak jardunean jartzeko, ikastetxeko langile kualifikatuen kopuruari eta langile horiek eduki beharreko titulazioari dagokienez indarrean dagoen legeriak agintzen duena bete beharko du ikastetxeak.
Lehenengoa. Agindu honetan dagoen baimen-emate honek ez du esan nahi hezkuntza-itunen araubidearen edo diru-laguntzen deialdien bitartez laguntzak lortuko direnik.
Bigarrena. Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik zenbatzen hasita, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik zenbatzen hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko azaroaren 10a.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,
MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.


