Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2009ko azaroaren 11koa, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena. Honen bitartez, onetsi egiten da, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatu, «Aventura Solidaria, Fundación para la Ayuda al Desarrollo del Tercer - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2009ko azaroaren 11koa, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena. Honen bitartez, onetsi egiten da, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatu, «Aventura Solidaria, Fundación para la Ayuda al Desarrollo del Tercer Mundo» fundazioaren estatutuetan eginiko aldaketa: hain zuzen ere, fundazioaren helbide-aldaketaren gainekoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Justizia eta Herri Administrazio Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 3
  • Hurrenkera-zk.: 43
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2009/11/11
  • Argitaratze-data: 2010/01/07

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Herri Administrazioa; Ekonomia

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

«Aventura Solidaria, Fundación para la Ayuda al Desarrollo del Tercer Mundo» fundazioaren estatutu-aldaketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko eskatzen duen espedientea ikusi eta aztertu da, ondoko aurrekarietan oinarrituta:

Lehenengoa. 2006ko abenduaren 28an sartu zen Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan - Justizia, Lan eta Gizarte Segurantzaren mende dago erregistro hori - Luis Javier Bastida Ibargüen jaunak sinatutako eskaera. Eskaera hori «Aventura Solidaria, Fundación para la Ayuda al Desarrollo del Tercer Mundo» fundazioaren izenean eta haren ordez egin zen, eta haren bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan fundazio horren estatutuetako 3. artikuluaren aldaketa sar zedin eskatzen zen; hots, fundazioaren helbide-aldaketaren gainekoa.

Bigarrena. Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroko arduradunak, 2008ko martxoaren 10ean emandako idazkiaren bidez, interesdunei eskatu zien bidalitako dokumentazioan antzemandako zenbait akats zuzen zezaten, hilabeteko epean, hartara Erregistroan inskripzioa gauzatu ahal izateko.

Hirugarrena. 2008ko maiatzaren 12an Emilio Sainz de Baranda Vadillo jaunak sinatutako eskaera bat sartu zen Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan, «Aventura Solidaria, Fundación para la Ayuda al Desarrollo del Tercer Mundo» fundazioaren izenean eta haren ordez. Eskaera haren bitartez, dokumentazio hauxe bidali zen:

«Aventura Solidaria, Fundación para la Ayuda al Desarrollo del Tercer Mundo» fundazioak Bilbon, 2006ko azaroaren 27an, Bilboko Elías Moral Velasco notarioaren (protokolo-zenbakia: 2713) aurrean emandako estatutu-aldaketako (helbide-aldaketa) eskritura publikoaren bi kopia baimendu.

2006ko urriaren 16an egin zuen bilera Fundazioaren Patronatuak, eta bilera horren aktaren ziurtagiria, Fundazioaren Patronatuko idazkari Juan Manuel Ruiz Aizpuruk fundazioko lehendakari Luis Bastida Ibargüen jaunaren oniritziz 2006ko urriaren 18an igorria, jasotzen du eskritura publiko horrek. Bilera hartan erabaki zen fundazioaren estatutuetako 3. artikulua aldatzea; hots, fundazioaren helbideari buruzkoa. Helbidea hauxe da hemendik aurrera: Amann kalea, 3, behealdea, Areeta-Getxo (Bizkaia).

Laugarrena. Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroko arduradunak, 2008ko maiatzaren 21ean emandako idazkiaren bidez, interesdunei eskatu zien bidalitako dokumentazioan antzemandako zenbait akats zuzen zezaten, hilabeteko epean, hartara Erregistroan inskripzioa gauzatu ahal izateko.

Bosgarrena. 2008ko azaroaren 3an Emilio Sainz de Baranda Vadillo jaunak sinatutako eskaera sartu zen Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan. Eskaera hori aipatutako fundazioaren izenean eta ordez egina zen, eta dokumentazio hau aurkeztu zen harekin batera:

«Aventura Solidaria, Fundación para la Ayuda al Desarrollo del Tercer Mundo» fundazioak Bilbon, 2008ko abuztuaren 6an, Bilboko Elías Moral Velasco notarioaren (protokolo-zenbakia: 1472) aurrean emandako estatutu-aldaketako (helbide-aldaketa) eskritura publikoaren bi kopia baimendu.

2006ko urriaren 16an egin zuen bilera Fundazioaren Patronatuak, eta bilera horren aktaren ziurtagiria, fundazioaren Patronatuko idazkari Juan Manuel Ruiz Aizpuruk fundazioko lehendakari Luis Bastida Ibargüen jaunaren oniritziz 2008ko martxoaren 31n igorria, jasotzen du eskritura publiko horrek. Bilera hartan erabaki zen fundazioaren estatutuetako 3. artikulua aldatzea, bai eta fundazioaren helbidea aldatzea ere. Ziurtagiri horretan agertzen dira bileran izan zirenen izenak.

Seigarrena. Lege Garapen eta Arau Kontrolerako Zuzendaritza honetako zerbitzu teknikoek, espedientea aztertu ostean, ebazpen-proposamena egin dute.

Lehenengoa. Justizia eta Herri Administrazioko sailburuari dagokio fundazioen estatutuen aldaketa inskribatzeko espedientea agindu bidez ebaztea. Hala ezarrita dago arau hauetan: lehendakariak maiatzaren 8an Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzeko eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzeko eman zuen 4/2009 Dekretuaren 9.1 artikuluan, batetik, eta bestetik, Justizia eta Herri Administrazio Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzeari buruzko abuztuaren 28ko 472/2009 Dekretuaren 4.1 artikuluan.

Bigarrena. Fundazioen Babeslaritzak estatutuen aldaketa onartzeko eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan aldaketa hori inskribatzeko espedienteari funtsezkotzat jotzen diren datuak eta agiriak erantsi zaizkio, eta bereziki, hauek: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legeko 31. artikuluan aurreikusitako betekizunak, bai eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroa eta Babeslaritza Antolatu eta Jardunean Jartzeko Erregelamendua onartu zuen urriaren 18ko 404/1994 Dekretuaren 40. eta 62. artikuluetan zehaztutakoak ere. Hori aplikatuko da Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartu zuen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren xedapen iragankorrari jarraituz.

Hirugarrena. Fundazioen estatutuetako aldaketak inskribatzeko oro har eskatutako baldintzez gain, gai horretaz Fundazioko estatutuetan berariaz jasotzen diren arauak betetzen dira.

Lege eta arau hauek ikusi dira: indarrean dagoen Konstituzioa; Euskal Autonomia Erkidegoko Autonomia Estatutua; Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legea; Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroa eta Babeslaritza Antolatu eta Jardunean Jartzeko Erregelamendua onartzen duen urriaren 18ko 404/1994 Dekretua; Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretua, eta orokorrean aplikatzekoak diren gainerako arauak. Ondorioz,

Justizia eta Herri Administrazioko sailburuak,

Lehenengoa. «Aventura Solidaria, Fundación para la Ayuda al Desarrollo del Tercer Mundo» fundazioaren estatutuetako 3. artikulua alda dadin onestea; hots, fundazioaren helbidearen gainekoa. Hauxe da helbide berria: Amann kalea, 3 behealdea, Areeta-Getxo (Bizkaia).

Bigarrena. Fundazioaren estatutuetan eginiko aldaketa hori inskriba dadin agintzea, agindu honen datarekin, 2008ko abuztuaren 6an «Aventura Solidaria, Fundación para la Ayuda al Desarrollo del Tercer Mundo» fundazioak Bilbon, Elías Moral Velasco notario jaunaren (protokolo-zenbakia: 1472) aurrean, emandako eskritura publikoan ezarritakoari jarraiki.

Hirugarrena. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du; beraz, bere aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Justizia eta Herri Administrazioko sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazten den egunaren biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, hil biko epean, agindua jakinarazten den egunaren biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko azaroaren 11.

Justizia eta Herri Administrazioko sailburua,

IDOIA MENDIA CUEVA.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik