Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2009ko azarakoaren 11koa, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuarena, Behatoki Estrategiko Sektorialentzako laguntzak arautzen dituena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2009ko azarakoaren 11koa, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuarena, Behatoki Estrategiko Sektorialentzako laguntzak arautzen dituena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 225
  • Hurrenkera-zk.: 6177
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2009/11/11
  • Argitaratze-data: 2009/11/23

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak; Ekonomia

Testu legala

Enpresa Lehiakortasuneko eta Gizarte Berrikuntzako Planak adierazten du bere jardun-ardatzetako bat berrikuntza dela, euskal enpresa-sarearen berritzeko gaitasuna indartzea izanik Behatoki Estrategiko Sektorialen jarduerak garatzeko ildo estrategikoetako bat.

Eginkizun horrek, besteak beste, euskal enpresaren jakintza-premiak identifikatzeko laguntza-sistema bat sortzea dakar, lurraldearen, sektorearen eta bezeroaren/hornitzailearen hurbiltasuna kontuan izanik, eta enpresei informazio estrategikorako sarbidea erraztea, erabakiak hartzeko prozesua hobetzea lortuz, sektoreei zaintzako eta prospektibako tresnak eskaintzea, eta lehentasunezko klusterren gaitasunak indartzea berrikuntza-sistemaren funtsezko elementu diren heinean.

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planak berrikuntza irekiaren kontzeptua zabaldu nahi du, abiapuntutzat hartuz berrikuntza balio-sorkuntza dela eta horregatik funtsezko printzipioa dela emaitzara orientatzea eta merkatuak onartzea, egungo enpresa-oinarriko lehiakortasunaren estrategia garatuz jakintzaren eta berrikuntzaren bitartez Innova Lankidetza ekimena baliatuz eta Behatoki Estrategiko Sektorialek garatuz.

Behatoki Estrategiko Sektorialek Euskal Autonomia Erkidegoan dauden Korporazio Teknologikoetan eskura dauden giza-ahalmena eta ahalmen teknikoak maximizatu behar dituzte. Gainera, Innova Lankidetza ekimenean deskribatutako tresnetako bat dira klusterretako eta sektoreetako lehiakortasuna hobetzeko, berritzeko lankidetzaren bitartez. Horien garapenak ekarriko du Euskal Autonomia Erkidegoko lehentasunezko kluster bakoitzean dagokion behatoki sektoriala martxan jartzea, honako eginkizun hauekin:

Premiak identifikatzea produkzio-sarearen egoera abiapuntutzat hartuta eta sektorean dauden praktika onenekin kontrastatuz.

Aukerak detektatzea, zaintza teknologikoko, merkatuko eta adimen lehiakorreko zerbitzu bat martxan jarriz.

Azken helburua klusterraren edo sektorearen aurrerapena izanik, Behatoki Estrategiko Sektorialek enpresen eskura jartzen dituzte, bereziki ETEen eskura, eta talde horien eskura, batetik, berrikuntza-premiak identifikatzeko sistema bat eta negozio-aukeren bilaketan eta ustiapenean erabakiak hartzeko baliozko informazioa eskaintzen duten tresnak, eta bestetik ETEen barruan adimen lehiakorreko jarduerak sustatzeko eta dinamizatzeko egitura bat, enpresa handiek jakintza sortzeko, berritzeko eta erabakiak hartzeko dituzten prozesuetan dituzten informazio-maila berdinak bermatzeko.

Behatoki Estrategiko Sektorialek egitura nuklear bakarra izango dute, kluster guztietan berdina izango dena, dagokien zuzendaritzarekin eta koordinazioarekin, sarean funtzionatzeko beharrezko baliabide komunen erabilera ziurtatuko duena, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planaren jarraibideak kontuan izanik.

Horren indarrez, honako hau

Agindu honen xedea Behatoki Estrategiko Sektorialentzako laguntzak arautzea da, horiek beren jarduerak egin ditzaten.

Behatoki Estrategiko Sektorialak lehentasunezko klusterren eskura jarritako tresnak dira, egungo produkzio-sarean premiak identifikatzeko eta aukerak atzemateko.

  1. Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan propio ezarritako aurrekontu-kredituetatik aterako dira aurreko artikuluaren helburua betetzeko diren baliabide ekonomikoak. Aurrekontu-ekitaldi bakoitzean eman beharreko laguntzen guztizko bolumenak ez du kreditu horien zenbatekoa edo hori eguneratzetik ateratzen dena gainditzerik izango, indarreko legedian aurreikusitako aurrekontuen aldaketak onartzen diren kasuan, eskatutako laguntzen guztizko zenbatekoa kontuan izanik, eta kasuak kasu, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren beste laguntza-programetarako erabilitako diru-kopurutik dirua soberan geratzen bada, betiere diru-laguntzei buruzko ebazpena eman aurretik. Jendaurrean aurreko guztiaren berri emateko, Kabinete, Plangintza eta Estrategiako sailburuordeak ebazpena emango du.

  2. Aurkeztutako laguntzen esleipena behingoan egingo da, lehiaketa-teknika erabili gabe, programaren helburua eskakizunak beteta aurreikusitako jarduerak egiten dituzten guztiei laguntzak ematea baita. Aurrekontu erabilgarria nahikoa ez bada, laguntza horretarako gehieneko zenbateko globala hainbanatuko da laguntzaren onuradunen artean, hori kalkulatzeko diru-laguntza teorikoaren zenbatekoa hartuta.

Agindu honetan aurreikusitako laguntzak itzuli beharrik gabeko diru-laguntzen bitartez ordainduko dira.

  1. Agindu honetan bildutako laguntzak lortu ahal izango dituzte Euskal Autonomia Erkidegoko lehentasunezko klusterretakoak diren enpresa-elkarteek, eta Behatokia martxan jartzeko eta hori garatzeko, sektore edo klusterrarekin eta zerbitzu-sektorearekin erlazionatutako eremuetan gaitasunak dituzten euskal teknologia-sareko agenteekin bat egin beharko dute, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planean ezartzen den bezala.

  2. Edonola ere, aurreko zenbakian adierazitako elkarteek, horien izaera juridikoa edozein izanik ere, Euskal Autonomia Erkidegoan kokatuta egon beharko dute.

  1. Erakunde onuradunek Behatoki Estrategiko Sektorialetan egingo dituzten honako jarduera hauek jaso dezakete diru-laguntza:

    Sektoreko enpresen edo kluster-elkarteen berrikuntza-premiak identifikatzeko jarduerak.

    Lortu nahi diren helburuetarako izaera estrategikoko informazio-edukiak lortzeko, tratatzeko, aztertzeko, sortzeko eta hedatzeko jarduerak.

    Enpresetan adimen lehiakorra sustatzeko eta horiekin dinamizatzeko jarduerak.

    Egitura nuklearrak egindako jarduerak, dagozkien zuzendaritzarekin eta koordinazioarekin, sarean funtzionatzeko.

  2. Aurreko atalean aipatutako jarduerak garatzeko azpikontratazioetatik eratortzen diren gastuak bakarrik izango dira diruz lagungarriak, betiere urteko deialdiaren ekitaldian egiten badira.

Oro har, arau honen xedea betetzera bideratutako aurreko artikuluko jardueren eta gastuen % 80, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan horretarako ezarritako aurrekontu-kredituen mugekin.

  1. Agindu honetan ezarritako laguntzak ez dira bateragarriak izango EAEko Administrazio Orokorraren Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak xede berarekin emandako beste laguntza batzuekin. Era berean ez dira bateragarriak izango beste Administrazio Publiko batzuek edo erakunde pribatuek ematen dituztenekin, Agindu honetan bildutakoen xede berdina badute, eta Plangintza eta Estrategia Zuzendaritzari jakinarazi behar zaio horiek eskatu edo jaso direla, bidezko izanez gero itzultzeko espedientea ireki ahal izateko.

Agindu honek araututako laguntzak urtean behin egingo diren deialdien bidez iragarriko dira eta publizitate, lehia eta objektibotasunaren printzipioei jarraituz emango dira.

Kabinete, Plangintza eta Estrategiako sailburuordearen ebazpenaren bitartez egingo da deialdia, eta ekitaldi horretan diru-laguntzak emateko aurrekontu-esleipenen zenbatekoa, eskaerak aurkezteko epea eta tokiak zehaztuko ditu.

  1. Agindu honi jarraiki, Agindu honetan aurreikusitako laguntzak jaso ahal izateko baldintzak betetzen dituzten enpresek, bestalde, Plangintza eta Estrategia Zuzendaritzara bidali beharko dituzte eskabideak eta bestelako dokumentazio gehigarria, eta Zuzendaritza horretan, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren edozein Lurralde Ordezkaritzetan, edota Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legean aurreikusitako sailetan aurkeztu beharko dituzte eskabidea eta dokumentazio horiek.

    Erakunde eskatzaileak ordezkatzeko legezko gaitasuna duenak sinatuko du eskabidea.

  2. Eskabideaz gain, erakunde eskatzaileek, oro har, honako dokumentazio hau aurkeztu beharko dute:

    1. Jardueren plana Behatoki Estrategiko Sektorialetan.

    2. Behatoki Estrategiko Sektorialetako jarduerei dagozkien gastuen aurrekontu xehatua.

    3. Identifikazio Fiskaleko Txartelaren kopia.

    4. Eskatzailearen ordezkari izateko ahalmena ematen dion agiriaren fotokopia eta ordezkatzen duen pertsona juridikoari dagozkion erregistroko inskripzioaren eta eratze-eskrituraren eta ondorengo aldaketen agiriaren fotokopia.

    5. Sozietateen Gaineko Zergaren azken aitorpenaren kopia edo, hala badagokio, Errentaren Gaineko Zergarena.

    6. Beste erakunde pribatu nahiz publiko batzuei eskatutako edo horiek emandako laguntzei buruzko zinpeko aitormena.

    7. Gizarte Segurantzarekiko betebeharren ordainketari dagokionez egunean dagoela egiaztatzen duen ziurtagiria.

    8. Zerga-betebeharrak eguneratuak izan beharko dituzte Erakunde Onuradunek. Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren konturako diru-laguntzen onuradunen zerga-betebeharrak betetzea egiaztatzeari buruzko Ogasun eta Finantzetako sailburuaren 1991ko urriaren 7ko Aginduan ezarritako kasuetan, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioak, betiere eskatzailearen esanbidezko baimena badu, laguntza eta diru-laguntzen eskatzaileek zerga-betebeharrak bete dituztela egiaztatzen duen ziurtagiria eskatuko die zuzenean zerga-alorreko organo eskudunei; espedientean ziurtagiri hori agertzen ez bada.

    9. Aitorpena, enpresa eskatzailea zigor- eta administrazio-arloan diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzearekin zigortuta ez dagoela adierazten duena, ezta hartarako ezgaitzen duen legezko debekuaren eraginpean ere ez dagoela, sexu-diskriminazioaren ondoriozko debekuak barne, 4/2005 Legearen (otsailaren 18koa, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerakoa) azken xedapenen arteko seigarrenean xedatutakoari jarraiki.

  3. Nolanahi ere, aurkezten diren eskabideak behar bezala ulertu, ebaluatu eta izapidetzeko beharrezkotzat jotzen dituen dokumentu eta/edo argibide guztiak eskatu ahal izango dizkio Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak erakunde eskatzaileari. Arau honetan zehazki aurreikusita ez dagoenari dagokionez, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legean xedatutakoa aplikatuko da.

  1. Eskabidea onartzeko ezinbesteko baldintza izango da aurreko artikuluan aipatutako dokumentazioa aurkeztea.

  2. Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saileko Plangintza eta Estrategia Zuzendaritzari dagokio aurkeztutako eskabideak aztertzea eta ebaluatzea.

  3. Eskabidea oso-osorik betetzen ez bada, edo aurreko artikuluan adierazitako dokumentuak aurkezten ez badira, enpresa interesdunari 10 eguneko epearen barruan okerra konpon dezan edo aurkeztu beharreko dokumentuak aurkez ditzan eskatuko dio Plangintza eta Estrategia Zuzendaritzak; eta, hala egiten ez badu, eskaerari uko egingo zaiola adieraziko zaio, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legean aurreikusitakoarekin bat etorriz.

  1. Kabinete, Plangintza eta Estrategiako sailburuordeak eskaerei buruzko ebazpena emango du eta erakunde interesdunari jakinaraziko dio indibidualki, gehienez ere 6 hilabeteko epean Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik zenbatzen hasita, eta epe hori igarota egonik ez bazaio interesdunari jakinarazten, eskatutako laguntza ezetsitzat hartuko da.

    Eskabideak laguntza jaso ahal izateko baldintzak betetzen ez baditu, eskatutako laguntzak ukatzeko ebazpena emango du Kabinete, Plangintza eta Estrategiako sailburuordeak.

  2. Agindu honek arautzen dituen laguntzak enpresa onuradunei eman eta, hala dagokionean, ordaindu aurretik, ezinbestekoa izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomiadunek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi den eta oraindik izapidetze-fasean dagoen edozein itzulketa- edo zehapen-prozedura amaitzea.

  3. Laguntza emateko ebazpena eskatzaile bakoitzari jakinaraztea bazter utzi gabe, laguntzaren onuradunen zerrenda argitaratuko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, bakoitzari dagokion zenbatekoa adierazita, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Orokorraren Antolarauei buruzko Legean xedatutakoari jarraiki.

  4. Ebazpen horrek ez du administrazio bidea amaituko, eta gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuari.

  1. Behatoki Estrategiko Sektorialak abian jartzeko, interesatuek sortu diren gastuak justifikatu beharko dituzte fotokopia konpultsatuen bitartez.

  2. Interesatuek, era berean, honako dokumentazio hau aurkeztu beharko dute:

    Astero, sortu diren eta atarian argitaratu diren berriak.

    Hilean behin, astero sortutako berrien kontrol-txosten bat jaulkiko da eta hilabeteko berri azpimarragarriekin buletin bat editatuko da.

    Sei hilean behin, txosten bat jaulkiko da behatoki estrategiko sektorialen aurrerapen-mailarekin, honako hauek barnean hartuko dituena: sortutako informazioaren ebaluazioa, identifikatutako premien eta informazio-iturrien erregistroa eta lotutako eskubide intelektualak, kontaktatu diren enpresak eta horietan egiten diren dinamizazio-jarduerak, erabilera-estatistikak eta jasotako iradokizunen kudeaketa.

  3. Behatoki Estrategiko Sektorialak abian jartzeko diru-laguntzaren eta diruz lagundutako jardueren ordainketa Plangintza eta Estrategiako zuzendariaren ebazpenaren bitartez egingo da, eta bi ordainketa bidez egingo da honako era honetan:

    ekitaldi bakoitzeko lehen seihilekoa amaituta, 2 hilabeteko epean, aldez aurretik dokumentazio justifikatzailea, faktura konpultsatuak, aurkeztu ondoren, aldi horretan egin diren diruz lagundutako jardueren burutzapenean egindako gastuak ordainduko dira.

    gainontzeko laguntza, lagundutako jardueren burutzapenaren amaierako justifikazioa egin ondoren ordainduko da. Erakunde onuradunak, Behatoki Estrategiko Sektorialetan jarduerak burutzeko Plana gauzatu ondoren, eta betiere deialdiaren ebazpenaren argitalpenari dagokion ekitaldiaren ondorengo ekitaldiko otsailaren 28a baino lehen, diruz lagundutako jarduerak justifikatzen dituzten faktura konpultsatuak aurkeztu beharko ditu, behatoki sektorialen proiektuaren ebaluazio-txosten bat gaineratuz, eta proiektuaren xede diren sektore estrategiko industrialetan bildutako euskal enpresen lehiakortasunaren hobekuntza egiaztatzeko beharrezko elementuak eduki beharko ditu txosten horrek. Administrazio-organo horrek, era berean, erakunde onuradunak eskatuz gero, dokumentazioa aurkezteko epea luzatu ahal izango du behar bezala justifikatutako arrazoiak daudenean.

  4. Plangintza eta Estrategiako zuzendariak, bidezko bada, laguntza likidatzeko ebazpena emango eta jakinaraziko du, egiaztagiria aurkezten denetik zenbatzen hasi eta bi hilabeteko epearen barruan.

  5. Ordainketa izapidetuko den data berean, Ogasun eta Finantzetako sailburuaren 1991ko urriaren 7ko Aginduan (Euskal Autonomia Erkidegoaren aurrekontu orokorren pentzutan diru-laguntzak eskuratu dituztenek, zerga-betebeharrak bete dituztela egiaztatzeari buruzkoa) ezarritako kasuak gertatzen direnean, eskatzailearen esanbidezko baimena izanez gero, laguntzen eta diru-laguntzen eskatzaileek zerga-betebeharrak beteta dituztela egiaztatzen duen ziurtagiria eskatuko die zuzenean Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak zerga-arloan eskudunak diren organoei; adierazitako baimen hori espedientean jasota ez dagoen kasuetan, eskatzaileek aurkeztu beharko dute adierazitako ziurtagiria.

Plangintza eta Estrategia Zuzendaritzari dagokio Agindu honetan aurreikusitako laguntzen kudeaketa-lana egitea, bertan beste organoei bereziki esleitutako gaietan izan ezik.

Agindu honetan erregulatzen diren diru-laguntzen onuradunek, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onartzen duen Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategineko 50.2 artikuluan ezarritako betebeharrez gain, honako hauek bete beharko dituzte:

  1. Emandako diru-laguntza onartzea. Ildo horretan, onuradunak diru-laguntza eman zaiola jakinarazten zaion egunetik hamabost eguneko epean diru-laguntzari berariaz eta idatziz uko egiten ez badio, dirulaguntza onartu egin duela ulertuko da.

  2. Laguntza eman den helbururako erabiltzea.

  3. Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak, Kontrol Ekonomikoko Bulegoak eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiak, jasotako laguntzei dagokienez dituzten eginkizunak betez, eskatzen dioten informazio guztia aurkeztea.

  4. Helburu berberarekin, edozein administrazio edo erakunde publiko zein pribatutatik jasotako diru-laguntzak edo laguntzak, diru-sarrerak edo baliabideak eskuratu dituela jakinaraztea.

  5. Plangintza eta Estrategia Zuzendaritzari diru-laguntza emateko kontuan hartutako edozein zirkunstantzia objektiboren zein subjektiboren aldaketa jakinaraztea.

Diru-laguntza emateko kontuan izandako baldintzetan egindako aldaketa orok emateko ebazpena aldatzea ekarri ahal izango du, betiere diru-laguntzaren onuraduna izateko arau honetan ezarritako gutxieneko eskakizunak betetzen badira.

Ondorio horietarako, Kabinete, Plangintza eta Estrategia Sailburuordetzak dagokion ebazpena emango du; ebazpen horretan, egokitu egingo dira emandako diru-laguntzen zenbatekoak.

  1. Erakunde onuradunak Agindu honetan eta aplikagarriak diren gainerako arauetan ezarritako eskakizunen bat edota, hala badagokio, Ebazpenean ezartzen diren baldintzetako bat betetzen ez badu, Kabinete, Plangintza eta Estrategiako sailburuordeak, ez-betetzearen ondoriozko espedientea hasi eta interesdunari entzun ondoren, Ebazpen bidez adieraziko du interesdunak dirulaguntza jasotzeko eskubidea galdu duela eta, egoki bada, Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari jasotako laguntzak eta horiei dagozkien legezko interesak itzuli beharko dizkiola, Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren kargura ematen diren diru-laguntzen bermeei eta horiek itzultzeari buruzko abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan eta azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretu bidez onartutako Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategineko 53. artikuluan xedatutakoaren arabera, bidezkoak diren gainerako egintzak aparte utzi gabe. Aipatutako dirukopuruak diru-sarrera publikotzat hartuko dira lege-ondorio guztietarako.

  2. Diru-laguntza emateko baldintzak ez direla bete deklaratzeko prozedura, indarrean den araudian ezarritako epean eta eran burutuko da.

  3. Kabinete, Plangintza eta Estrategia Sailburuordetzari dagokio ez-betetzearen ondoriozko espedienteak hastea eta horiei buruzko erabakia hartzea.

  4. Itzultze-prozedura Administrazioko arau-haustetzat jo daitezkeen egintzen ondorioa bada, eskumena duen organoari jakinaraziko zaio dagokion zehatzeko prozedurari hasiera eman diezaion.

Lehenengoa. Behatoki Estrategiko Sektorialak eratzeko eta abian jartzeko gastuak diruz lagunduko dira soilik 2009an egiten badira. Ekitaldi horretan bakarrik joko dira diruz laguntzeko gastutzat Behatoki Estrategiko Sektorialak abian jartzeko beharrezkoak diren gastuak, adibidez honako hauek: nukleoa eratzea, zuzendaritza eta euskarria, langile kualifikatuak, eta horiek behar bezala ezarri direla egiaztatzeko garatu beharreko proba pilotuen kostua.

Bigarrena. Agindu honen 9. artikuluan izaera orokorrez eskatzen den eskabideaz eta eskatutako gainerako dokumentazioaz gain, Behatoki Estrategiko Sektorialen nukleoa, zuzendaritza eta euskarria abian jartzeko eta eratzeko Plana aurkeztu beharko da, eta Plan horretan, Euskal Autonomia Erkidegoko lehentasunezko klusterretakoak diren enpresa-elkarteetako bakoitzak beren gain hartzen dituen konpromisoak bilduko ditu, horietako bakoitzak bere gain hartzen dituen kostuak banatzeko, horiek 2009an eratzen direnean.

Hirugarrena. Agindu honen 6. artikuluan adierazitakoa gorabehera, 2009ko ekitaldian arau honen xedea betetzera bideratutako 5. artikuluko jardueren eta gastuen % 100era iritsiko da laguntzen zenbatekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan horretarako ezarritako aurrekontu-kredituen mugekin.

AMAIERAKO XEDAPENAK

Lehenengoa. Agindu honen aurka, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian administrazioarekiko auzi-errekurtsoa ezarri ahal izango da, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasi eta bi hilabeteko epean.

Bigarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko azaroaren 11.

Industria, Berrikuntza, Merkataritza

eta Turismoko sailburua.

BERNABÉ UNDA BARTUREN.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.