- AGINDUA, 2009ko azaroaren 16koa, Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuarena, 2009ko ekitaldian droga-mendetasunen arloko baliabide dokumentalen ikerketa, azterketa eta hobekuntza egiteko, laguntzetarako deialdia egiten duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2009ko azaroaren 16koa, Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuarena, 2009ko ekitaldian droga-mendetasunen arloko baliabide dokumentalen ikerketa, azterketa eta hobekuntza egiteko, laguntzetarako deialdia egiten duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 222
- Hurrenkera-zk.: 6132
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/11/16
- Argitaratze-data: 2009/11/18
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ekonomi Jarduerak; Hezkuntza; Osasun eta kontsumoa
- Azpigaia: Herri Administrazioa; Informazio etak komunikazioak
Testu legala
Droga-mendetasunen arloko aurrezaintza, laguntza eta gizarteratzeari buruzko ekainaren 25eko 18/1998 Legeak 5. artikuluko 7. idatz-zatian ezartzen duenez, Eusko Jaurlaritzak droga-mendetasunei lotutako gizarte, osasun eta ekonomia arloko problematikari buruzko ikerketa, azterketa eta prestakuntza jarraibideak eta droga-mendetasunen arloko baliabide dokumentalen hobekuntza sustatuko ditu.
Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko Sailak sortu, ezabatu eta aldatzeari eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzeari buruzko Lehendakariaren maiatzaren 8ko 4/2009 Dekretuak, Lehendakariaren uztailaren 30eko 20/2009 Dekretuak aldatutakoak, Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailaren esku uzten du droga-mendetasunen arloko eskumena.
Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak, bere 51. artikuluaren 2. atalean finkatzen duenez, sailak organo eskudunak dira, besteak beste, arauak onartzeko eta beren esparruetan diru-laguntzak emateko.
Ondorioz, honako hau
Agindu honen xedea, Eusko Jaurlaritzak, Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailaren bitartez, 2009ko ekitaldian droga-mendetasunen arloko baliabide dokumentalen ikerketa, azterketa eta hobekuntza egiteko emango dituen laguntzen esparrua arautzea da.
Agindu honen bidez lortu nahi diren helburu orokorrak ondokoak dira:
Eusko Legebiltzarrak 2005eko otsailaren 10ean onetsitako Euskal Autonomia Erkidegoko Droga Mendekotasunen V. Planaren lehentasunezko ildoetan hobekien txertatuta dauden proiektuak mantentzea. Egun luzatuta dagoen plan hori eskuratzeko, bi bide daude: bat, Droga Gaietako Zuzendaritzaren orrian sartzea, www.euskadi.net, webgunearen bidez; bestea, droga Mendekotasunen V. Plana (egun indarrean dago) eskatzea, Droga Gaietako Zuzendaritzan.
Behar berriak azaltzea eta, behar horiek kontuan hartuta, horiei erantzungo dieten proiektu berriak bultzatzea.
Proiektu eta programen hobekuntzan laguntzea eta, horretarako, esku hartzeko protokoloen diseinu eta sistematizazio prozedurei jarraitzea.
Agindu honetan aurreikusitako laguntzak titulazio akademikoa eta ikerketarako gaitasuna egiaztatuta duten pertsonek eta beren estatutuetan berariaz gizarte-ikerketa jaso eta droga-mendetasunen arloan azterlanak edo ikerlanak egiteko helburua duten erakundeek eskuratu ahal izango dituzte.
Lehentasunezkotzat joko dira ondoko gaiei buruzko proiektuak:
Drogen kontsumoari lotutako gizarte-determinatzaileei buruzko ikerketak.
Estrategia terapeutikoei buruzko ikerketak, tratamendu-metodo berriak bilatzen dituztenak, jomuga terapeutikoak barne.
Drogen kontsumoari lotutako kalte eta arriskuen murrizketa aztertzen duten ikerketak.
Azterlanak edo ikerlanak, Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak edo bestelako erakunde publikoek egindako ikerlanetatik ateratako datuen bigarren mailako analisiak izan daitezke (jabetza intelektuala salbu utzita).
Agindu honetan kontuan hartutako proiektuei dagozkien laguntzetarako eskabideek gutxienez, I. eranskineko datuak bildu beharko ditu. Hauek dira, laburturik:
Azterlanaren edo ikerlanaren titulua.
Ikerlanaren aurrekariak, justifikazioa edo xedea.
Ikerlana osatzen duten jarduerak.
Metodologia, lan-hipotesiak, laginaren deskribapena (erabiltzen denean), datuak biltzeko metodoak edo erabiliko diren datu-iturriak, proposatzen diren analisi eta teknika motak eta aurreikusitako lanorduen kopurua.
Proposatutako azterlanari edo ikerlanari buruzko bibliografia.
Aurreikusitako hasiera eta amaiera datak.
Gastu-aurrekontu xehekatua.
Eskatutako kopurua.
Curriculum vitaea; azterlanaren xede den eremuan edo antzekoetan ikerlana egiteaz arduratutako pertsonen esperientzia jasoko da bertan. Aipatu behar da, halaber, emakumeen eta gizonen berdintasunerako jardueren garapenean egin duten bidea.
Erakundeen kasuan, estatutuez gain, laguntza-eskaera sinatzen duenaren ordezkaritza ziurtatzen duen agiria ere aurkeztu behar da (aurreko ekitaldiren batean dokumentazio hori aurkeztu bada, eta datuetan aldaketarik izan ez bada, ez da beharrezko izango berriro aurkeztea).
Eskabidearekin batera azterlan edo ikerlan proiektuaren ale bat bidaliko da, paperean idatzitakoa, eta beste bat euskarri magnetikoan, Word, Excel edo pdf formatuan.
Ikusirik lehiaketa bidez ematen direla laguntzak, aurkeztutako eskabideak alderatuz emango dira laguntzak. Horretarako, artikulu honetan agertzen diren balorazio-irizpideak erabiliko dira, laguntzen artean lehentasunak ezartzeko. Puntuaziorik handiena lortu duten eskaerei soilik esleituko zaie laguntza, dagoen aurrekontu-kreditua agortu arte. Honako hauek dira esleipen-irizpideak, horien ponderazioa adierazita:
Proiektuaren kalitate zientifiko, tekniko eta metodologikoa: 40 puntu arte.
Ikerlanaren xede den gaiaren interesa, dagoen hutsune bat beteko duen neurrian: 30 puntu arte.
Ikerketaren baliagarritasun praktikoa, esku-hartzean aurrerapenak bideratzeko edo ahalbidetzeko ahalmenaren arabera: 25 puntu arte.
Genero-ikuspegia barne hartzea, pentsaturik ikerlan batek barne hartu behar duela ikuspegi hori, baldin eta proiektuan kontuan hartzen badira emakumezkoen eta gizonezkoen egoerak, baldintzak eta beharrak proiektuaren plangintzan, betearazpenean eta ebaluazioan, bai eta estatistiketarako egokitzapenean, datuen ustiapenean eta proiektua gauzatzeko egin beharreko azterlanetan: 25 puntu arte.
Proposatutako gaiaren gaurkotasuna, originaltasuna eta izaera berritzailea, drogei lotutako gizarte-bazterketa bereziki kontuan hartuta: 30 puntu arte.
Azterlana edo ikerlana egingo duten pertsonen lanbide-curriculuma, emakumeen eta gizonen berdintasunerako jarduerak ere aipatuz: 15 puntu arte.
Pertsona edo erakundearen betetzeko bermea, azken bost urteotan droga-gaien ikerkuntzan izandako esperientziaren eta ibilbidearen arabera egiaztatu behar dena: 5 puntu arte.
Eman beharreko laguntzak zehaztu eta horien zenbatekoa kalkulatzeko, kopuru hauek biderkatu beharko dira: batetik, onartutako aurrekontuaren % 100 eta, bestetik, proiektua baloratzean lortutako puntuak kalkulatuta sortzen den ehunekoa, proiektu batek artikulu honen arabera lor ditzakeen puntuekiko. Nolanahi ere, laguntzaren zenbatekoa ezin da izan eskatutako kopurua baino handiagoa.
Nolanahi ere, laguntzen onuradunei dagozkien eta ekonomikoki ustia daitezkeen jabetza intelektualeko eskubideak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrari lagako zaizkio urtebeteko epean, indarrean dagoen jabetza intelektualari buruzko legerian jasota dagoen bezala. Horrela beraz, laguntzen onuradunek, beharrezkoa denean, bidezko dokumentua aurkeztu beharko dute artikulu honetan kontuan hartutako jabetza intelektualeko eskubideen lagapena publikoki jasota gera dadin. Eskubide horiek, izaera unibertsalez, egungo hizkuntza guztietan eta prozedura guztiekin, arestian aurreikusitako epearekin eta jabetza intelektualari buruzko araudian adierazi bezala eta bertan aipatutako mugekin ekonomikoki ustia daitezkeen erreprodukzio, banaketa, komunikazio publiko, transformazio eta gainerakoei lotutakoak dira.
Onartzen den aurrekontuaren % 100 arteko finantziazioa eman dezake Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak. Onartuko den aurrekontutzat aurkeztutako proiektuaren aurrekontu osoa joko du; aurrekontu hori proiektuaren xedea den azterketa edo ikerketara egokitua eta doitua iritzi behar dio. Erakunde edo ikerlari onuradunei ordainduko zaizkie diru-laguntzak.
Ordainketa zatikatua izango da. % 50 laguntza ematen den unean eta Droga Gaietako Zuzendaritzan pertsona edo erakunde onuradunak azterlana edo ikerlana aurkeztutako proiektuari jarraiki egiteko hartzen duen konpromisoa adieraziko duen dokumentu idatzi bat jaso ondoren ordainduko da. Dokumentu horretan, azterlanaren edo ikerlanaren amaiera-data berariaz adierazi beharko da (nolanahi ere 2009. urtearen barruan egin beharko da). Gainerako % 50a, berriz, lana aurkeztean ordainduko da. Ikerketa 3 hilabeteko epean aurkeztu beharko da, azterlana edo ikerlana amaitzen denetik aurrera kontatzen hasita.
Datuen bilketak eta datu horien ustiapen informatikoak ikerketaren guztizko aurrekontuaren % 50etik gora eskatzen dutenean, lehen epean ikerketaren prestaketa-fasean eta datuen bilketan eta ustiapen informatikoan sortutako gastu guztiak ordainduko dira (azterlanaren guztizko aurrekontuaren % 75eko mugarekin).
Onartzen den aurrekontu osoa justifikatu beharko da; hala ere, gastuaren jatorrizko ziurtagiriak edo fotokopia konpultsatuak eskatuko dira bakar-bakarrik Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak emandako diru-laguntzari dagokionez.
Agindu honetan aurreikusitako eskabideak aurkezteko epea hilabete bat izango da, Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.
Eskabideak Agindu honi txertatutako eranskinean jasotzen diren instantzia normalizatuen bidez aurkeztuko dira eta, bidezkoa den dokumentazioarekin batera, Enplegu eta Gizarte Gaietako Lurralde Ordezkaritzetan edo Enplegu eta Gizarte Gaietako Saileko Droga Gaietako Zuzendaritzan jaso eta eman beharko dira.
Nolanahi ere, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38.4. artikuluan ezarritakoa aplikatuko da.
Eskabidea aurkezteko unean, pertsonek, entitateek edo erakunde onuradunek baldintzak betetzen dituztela egiaztatu beharko da.
Agindu honetan araututako diru-laguntzarik ezin izango dute eskuratu sexu-bereizkeriagatik zehapen administratiboa edo penala jasotako pertsona fisikoek edo juridikoek eta, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeari jarraituz, horretarako debekua dakarren zehapena jasotako pertsonek. Hori dela eta, Erantzukizunpeko adierazpen bat edo ziurtagiri bat aurkeztu beharko da egiaztatzen duena «pertsona edo erakunde eskatzailea ez dela betetzen ari diru-laguntzak edo laguntza publikoak jasotzeko aukera galtzea dakarren zehapen administratiborik edo penalik eta, era berean, ez duela jaso diru-laguntzetarako bidea eragozten dion lege-debekurik».
Diru-laguntzen eskabideak oso-osorik bete ezean, edo eskatzen den dokumentazioarekin batera aurkeztu ezean, hamar egunetan akatsa zuzentzeko edo nahitaezko agiriak aurkezteko eskatuko zaio interesdunari. Hori egin ezean eskabidean atzera egin duela ulertuko da. Administrazioak, ordea, espresuki eman beharko du eskabideari buruzko ebazpena eta jakinarazi egin beharko du azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 71.1 eta 42.1 artikuluetan ezarritakoaren arabera (Herri Administrazioaren Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legea).
Laguntza hauek ematea beste edozein laguntza edo diru-laguntza motarekin bateragarria izango da. Eskaerarekin batera zinpeko adierazpena aurkeztu beharko da, honako hauek azalduz: helburu bererako beste finantziazio-iturririk ba ote dagoen edo ez, horren zenbatekoa, eta, hala badagokio, erabaki gabe dauden laguntza-eskaerak. Lortutako diru-laguntzen baturaren guztizko zenbatekoa jarduerarako onartutako aurrekontua baino handiagoa bada, eman daitekeen laguntza soberako kopuruari dagokion zatian murriztuko da.
Aplika daitezkeen Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategineko 50.2 artikuluan adierazitako betebeharren kaltetan izan gabe, pertsona eta erakunde onuradunak honetara behartuta egongo dira (Aginduko beste artikuluetan ezarritako beste betebeharrez gain):
Diru-laguntza jasoko duten jardueren xede edo izaeraren aldaketa ekar dezakeen edozein gertakizunen berri ematera eta Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailari jarduera horien egiaztapen, ikuskapen, jarraipen eta kontrolerako prozeduretan laguntza eskaintzera.
Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak diru-laguntza jasotzen duten jarduera guztietan emandako babesa berariaz jasotzera (zabaltzen edo argitaratzen direnean).
Diru-laguntzen zertarakoa eta erabilera bermatu beharko dute konpromisozko bermeen nahiz berme errealen bitartez, abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuaren Lehenengo Tituluan aurreikusitakoaren arabera; Dekretu horren bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura emandako diru-laguntzen bermeen eta itzultzeen araubide orokorra, eta diru-laguntza horien kudeaketan esku hartzen duten Erakunde kolaboratzaileen betekizun, erregimen eta eginbeharrak ezarri ziren.
Euskal Autonomia Erkidegoko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako IV. Planean azaldutako konpromisoei, eta Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen 18.4. artikuluan adierazitakoari jarraiki, diru-laguntzei buruzko agindu hau dela-eta egiten diren memoria, proiektu eta gainerako idazkietan hizkera ez-sexista erabili beharko da.
Droga Gaietako Zuzendaritzarekin bildu hala eskatzen denean, ikerketa-proiektua ebaluatuz joateko.
Diru-laguntza ematerakoan kontuan hartutako baldintzen aldaketa orok (betiere helburua betetzat hartuta) edo Administrazio Publiko honek edo beste batzuek edota erakunde publiko edo pribatuek emandako beste diru-laguntza batzuek eskuratzeak, diru-laguntza emateko ebazpena aldatzea ekar dezake. Ondorio horietarako, Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak bidezko likidazio-ebazpena emango du eta, bertan, emandako diru-laguntzen zenbatekoak egokituko dira eta emateko ezarritako irizpideak eta mugak aplikatuko dira. Pertsona, instituzio eta erakunde onuradunak behartuta geratuko dira soberan jasotako zenbatekoak itzultzera.
Agindu honetan araututako laguntzen kudeaketarako organo eskuduna Droga Gaietako Zuzendaritza izango da.
Lehiaketa-prozedura ebazteko, Droga Gaietako zuzendariak kide anitzeko organo bateko kideak izendatuko ditu. Gizarte Gaietako sailburuordea izango da organo horretako buru, eta kide anitzeko organo horren osaera EHAAn argitaratuko da.
Honako osaera hau izango du kide anitzeko organo horrek:
Presidentea: Gizarte Gaietako sailburuordea edo hark eskuordetzen duen pertsona.
Kideak: Droga Gaietako zuzendaria, Droga Gaietako Zuzendaritzako bi teknikari (batek idazkari-lanetan jardungo du), diru-laguntzarik eskatzen ez duen Droga Mendetasunen Aholku Kontseiluko Batzorde Tekniko Espezializatu bateko kide bat, eta Eusko Jaurlaritzako Sail bateko kide bat, Droga Mendetasunen Aholku Kontseiluan izendapena duena.
Aipatutako epaimahaian emakumeen eta gizonen arteko ordezkaritza orekatua bultzatuko da, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 13ko 4/2005 Legeko 3.7 artikuluan ezartzen den moduan.
Agindu honetan aurreikusitako laguntzak ematea edo ukatzea Droga Gaietako zuzendariaren berariazko ebazpen arrazoitu bidez egingo da.
Agindu honen babesean formulatutako laguntzetarako eskaerak ebazteko eta jakinarazteko gehieneko epea hiru hilabetekoa izango da, eskabideak aurkezteko epea amaitzen denetik kontatzen hasita.
Laguntzak emateko ebazpenek, Agindu honen 9. artikuluan aurreikusitako erakunde onuradunaren betebeharrak adieraziko dituzte eta laguntzen zertarakoa fiskalizatzeko funtzioak betetzean Kontrol Ekonomikoko Bulegoak edo Herri Kontuen Euskal Epaitegiak eskatzen duen informazio guztia emateko betebeharra bereziki aipatuko dute.
Publizitate-printzipioa betetzeko eta ebazpenen jakinarazpen berariazko eta banan-banakoaren kaltetan izan gabe, xedapen honen babesean emandako diru-laguntzen onuradunak diren pertsonen eta erakundeen zerrenda (esleitutako kopuruak adierazita) eta hasiera batean emandako diru-laguntza aldatuta ikusi dutenena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da Droga Gaietako zuzendariaren ebazpen bidez.
Enplegu eta Gizarte Gaietako Saileko Droga Gaietako zuzendariak Agindu honi jarraituz diru-laguntzak emateko edo ukatzeko ematen dituen ebazpenek ez diote amaiera ematen administrazio-bideari eta ebazpen horien aurka gorako errekurtsoa jarri ahal izango da Gizarte Gaietako sailburuordearen aurrean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoa eta Administrazio Prozedura Erkidea arautzen duen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluetan xedatutakoari jarraiki.
Behin Agindu honen babespean egindako laguntza-eskaerak ebatzi eta jakinarazteko aurreko artikuluan adierazitako gehieneko epea igaro eta ebazpen adierazirik eman edo jakinarazi ez bada, eskaerak ezetsitzat jo ahal izango dira Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 44.1 artikuluan ezarritakoari dagokionez, Administrazioak modu adierazian ebazteko duen betebeharrari kalterik egin gabe.
Laguntza-programaren kopurua 131.127 eurokoa da guztira.
Goragoko atalean adierazitako zenbatekoak aldatu ahal izango dira eskatutako diru-laguntzen zenbatekoa kontuan harturik, lerroren batean agortu gabeko aurrekontu-nahikotasunik badago edo Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailaren beste laguntza-programa batzuen betearazpenetik halako aurrekontu-nahikotasunik sortzen bada, betiere laguntzak ebatzi baino lehenagokoak izanik. Halakorik gertatuz gero, Droga Gaietako zuzendariaren Ebazpen bidez zabalduko da horren berri.
Agindu honetan aurreikusitako laguntzak ematea eta ordaintzea pertsona edo erakunde eskatzaileek beren tributu-betebeharrak bete izana egiaztatzearen baldintzapean geratuko da, Ogasun eta Finantzetako sailburuaren 1991ko urriaren 7ko Aginduan xedatutakoari jarraiki; erakunde pribatuen kasuan (eta pertsona fisikoen kasuan, baldin eta beste inor kontratatu badute Agindu honen bidez diruz lagundutako jarduerak egiteko), Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak bete izana egiaztatzearen baldintzapean.
Diru-laguntzak ez dira esleituko ez ordainduko, baldin eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak edo horko erakunde autonomoek emandako izaera bereko diru-laguntzen arloan, dirua itzultzeko prozedura bat edo zehapen-prozedura bat hasita badago, eta oraindik izapidetzen ari bada.
Diru-laguntzaren onuraduna Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategineko 53.1 artikuluak adierazitako kasuren batean barne hartzen bada edo Agindu honetan, gainerako arau aplikagarrietan eta diru-laguntza emateko ebazpenean ezarritako edozein baldintza betetzen ez badu, Droga Gaietako zuzendariak, ebazpen baten bidez, jasotzeko geratzen diren kopuruak hartzeko eskubidearen galera eta, hala badagokio, Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari jasotako kopuruak gehi diru-laguntza ordaintzen denetik bidezkoak diren legezko interesak itzultzeko betebeharra deklaratuko du, abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan ezarritakoari jarraiki bidezkoak diren gainerako ekintzen kaltetan izan gabe. Diru-kopuru horiek diru-sarrera publikotzat hartuko dira dagozkien legezko ondorioetarako, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginaren 64. artikuluan ezarritakoa izango da erantzukizunen erregimena.
Aurreko artikuluan aurreikusitako kasuetan, honako hau izango da laguntzak itzularazteko prozedura:
Prozedura hasteak, edonola ere, eten egingo ditu oraindik egin ez diren ordainketak.
Droga Gaietako zuzendariak itzularazteko prozeduraren hasiera eta horren funtsezko arrazoiak jakinaraziko dizkio interesatuari. Halaber, 15 eguneko epea emango dio bidezkotzat hartzen dituen alegazioak egin ditzan.
Alegazioak jaso ondoren edo aurkezteko epea alegaziorik egin gabe amaitu ondoren, prozedurari amaiera emango zaio Droga Gaietako zuzendariaren ebazpen bidez.
Dirua itzultzeko prozedura ebazteko epea sei hilabetekoa izango da gehienez.
Ebazpenak ez-betetzea izan dela baiesten badu, diru-laguntza jasotzeko eskubidearen galera eta, hala badagokio, Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari bi hilabeteko gehieneko epean (ebazpenaren jakinarazpenetik aurrera kontatzen hasita) dagozkion kopuruak itzultzeko betebeharra deklaratuko du. Epe hori izango da borondatezko aldiaren epea.
Borondatezko aldian itzuli ezean, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Herri Administrazio Saileko Ogasun eta Finantza sailburuordetzari jakinaraziko zaio legezko araudi aplikagarrian xedatutakoari jarraiki joka dezan.
Lehenengoa. Ordezko araubidea.
Agindu honetan aurreikusi gabeko prozedura-alderdi guztietan Herri Administrazioen Araubide Juridikoa eta Administrazio Prozedura Erkidea arautzen duen azaroaren 26ko 30/1992 Legea aplikatuko da.
Bigarrena. Jarraibideak.
Enplegu eta Gizarte Gaietako Droga Gaietako zuzendariari ahalmena ematen zaio Agindu hau garatzeko eta betetzeko beharrezkoak diren jarraibideak emateko.
Hirugarrena. Ondorioak.
Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko azaroaren 16a.
Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburua,
MARÍA GEMMA ARÁNZAZU ZABALETA ARETA.
OHARRA: Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailaren Droga Gaietako Zuzendaritzak jakinarazten dizu eranskin hau beteta emango dituzun datu pertsonalak fitxategi automatizatu batean sartuko direla, eta fitxategi hori Datu Pertsonalak babesteari buruzko 15/1999 Lege Organikoan xedatutakoari atxikita dagoela.
Fitxategi horretako datuak ezin zaizkie hirugarrenei laga, eta Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak sustatutako laguntzak kudeatzeko bestetarako ezin izango dira erabili.
Nahi baduzu, datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuak ezerezteko eta datuen aurka egiteko eskubideak erabil ditzakezu, hala jasota baitago Legean. Horretarako, idazki bat bidali beharko duzu Droga Gaietako Zuzendaritzara, bera baita fitxategi horren arduraduna (Donostia-San Sebastián 1, 01010, Vitoria-Gasteiz).
DROGA MENDETASUNEN ARLOKO AZTERLANAK ETA IKERLANAK EGITEKO ESKAERA-ORRIA
Bi eskabide-mota aurreikusi dira: 1 zk.ko eredua erakunde pribatuei buruzkoa da; eta 2 zk.ko eredua, pertsona fisikoei, ikertzaileei.
1 zk.ko EREDUA
(erakunde pribatuak)
jaunak/andreak,
erakunde pribatuko denak;
Lurralde Historikoa:
Kalea: , zk.:
Posta-kodea: Telefonoa:
Identifikazio Fiskalaren kodea:
Banku edo Aurrezki-Kutxa:
Bulegoa: Kontu zk.:
Adierazten du:
Bere ordezkariak (e)ko laguntzetarako deialdian ( zenbakiko EHAAn argitaratua) eskatutako baldintza guztiak betetzen dituela eta,
Eskatzen du:
euroko diru-laguntza eman diezaiotela, ri buruzko azterlana egiteko. Horretarako, honekin batera doaz eskatzen diren agiriak zein datuak, eta aitortzen du egiazkoak direla.
........................................(e)n, 200 .........(e)ko ........................ren ..............(e)an.
ESKATZAILEA
(Epigrafe guztiak bete behar dira. Behar adina leku ez baduzu, idatzi beste orri batean eta erantsi honi).
Azterlan edo ikerlanaren izena:
Ikerlanaren aurrekariak, zergatia eta helburua:
Ikerlanak dituen jarduerak:
Metodologia:
Lan-hipotesiak:
Laginaren deskribapena:
Datuak biltzeko modua:
Aurreikusitako analisia:
Lan horretan eman beharreko ordu-kopurua:
Bibliografia:
Azterlana edo ikerlana noiz hasi eta noiz amaituko den:
Diru-sarrera eta gastuen aurrekontua (Ikusi argibideak):
Gastuak Diru-sarrerak
GUZTIRA
Beste finantzaketa-iturri batzuk:
Erakundea euro
Eskatuta n Emanda n
Erakundea euro
Eskatuta n Emanda n
Ikerketan parte hartuko duten pertsonen curriculum-vitae laburra.
Ikertuko den arloan parte hartzaileek izandako esperientzia.
Eskabidearekin batera aurkeztu beharreko dokumentuak:
NAN/IFKren fotokopia.
Erakundearen estatutuak (aurreko ekitaldiren batean aurkeztu badira eta daturik aldatu ez bada, ez dira berriro aurkeztu beharko).
Erantzukizunpeko adierazpen bat edo ziurtagiri bat egiaztatzen duena «pertsona edo erakunde eskatzailea ez dela betetzen ari diru-laguntzak edo laguntza publikoak jasotzeko aukera galtzea dakarren zehapen administratiborik edo penalik eta, era berean, ez duela jaso diru-laguntzetarako bidea eragozten dion lege-debekurik».
Pertsona edo erakunde eskatzaileek beren tributu-betebeharrak bete izanaren egiaztagiria.
Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak bete izanaren egiaztagiria.
Bestelako finantziazio-iturririk izanez gero, horien egoeraren berri ematen duen ziurtagiria aurkeztu beharko da.
Izenpetzen duen pertsonaren ordezkaritza egiaztatzeko ziurtagiria aurkeztu behar da.
OHARRA: Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailaren Droga Gaietako Zuzendaritzak jakinarazten dizu eranskin hau beteta emango dituzun datu pertsonalak fitxategi automatizatu batean sartuko direla, eta fitxategi hori Datu Pertsonalak babesteari buruzko 15/1999 Lege Organikoan xedatutakoari atxikita dagoela.
Fitxategi horretako datuak ezin zaizkie hirugarrenei laga, eta Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak sustatutako laguntzak kudeatzeko bestetarako ezin izango dira erabili.
Nahi baduzu, datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuak ezerezteko eta datuen aurka egiteko eskubideak erabil ditzakezu, hala jasota baitago Legean. Horretarako, idazki bat bidali beharko duzu Droga Gaietako Zuzendaritzara, bera baita fitxategi horren arduraduna (Donostia-San Sebastián 1, 01010, Vitoria-Gasteiz).
2 zk.ko EREDUA
(Pertsona fisikoak)
jaunak/andreak,
Lurralde Historikoa:
Kalea: , zk.:
Posta-kodea: Telefonoa:
NAN:
Banku edo Aurrezki-Kutxa:
Bulegoa: Kontu zk.:
Adierazten du:
Bere ordezkariak (e)ko laguntzetarako deialdian ( zenbakiko EHAAn argitaratua) eskatutako baldintza guztiak betetzen dituela eta,
Eskatzen du:
euroko diru-laguntza eman diezaiotela, ri buruzko azterlana egiteko. Horretarako, honekin batera doaz eskatzen diren agiriak zein datuak, eta aitortzen du egiazkoak direla.
........................................(e)n, 200 .........(e)ko ........................ren ..............(e)an.
ESKATZAILEA
(Epigrafe guztiak bete behar dira. Behar adina leku ez baduzu, idatzi beste orri batean eta erantsi honi).
Azterlan edo ikerlanaren izena:
Ikerlanaren aurrekariak, zergatia eta helburua:
Ikerlanak dituen jarduerak:
Metodologia:
Lan-hipotesiak:
Laginaren deskribapena:
Datuak biltzeko modua:
Aurreikusitako analisia:
Lan horretan eman beharreko ordu-kopurua:
Bibliografia:
Azterlana edo ikerlana noiz hasi eta noiz amaituko den:
Diru-sarrera eta gastuen aurrekontua (Ikusi argibideak):
Gastuak Diru-sarrerak
GUZTIRA
Beste finantzaketa-iturri batzuk:
Erakundea................................... euro ..................
Eskatuta n Emanda n
Erakundea................................... euro ..................
Eskatuta n Emanda n
Eskatzaileen curriculum-vitae laburra.
Ikertuko den arloan izandako esperientzia.
Eskabidearekin batera aurkeztu beharreko dokumentuak:
-NAN/IFKren fotokopia.
Bestelako finantziazio-iturririk izanez gero, horien egoeraren berri ematen duen ziurtagiria aurkeztu beharko da.
Erantzukizunpeko adierazpen bat edo ziurtagiri bat egiaztatzen duena «pertsona edo erakunde eskatzailea ez dela betetzen ari diru-laguntzak edo laguntza publikoak jasotzeko aukera galtzea dakarren zehapen administratiborik edo penalik eta, era berean, ez duela jaso diru-laguntzetarako bidea eragozten dion lege-debekurik».
Pertsona edo erakunde eskatzaileek beren tributu-betebeharrak bete izanaren egiaztagiria.
Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak bete izanaren egiaztagiria.


