- AGINDUA, 2009ko azaroaren 17koa, Herrizaingoko sailburuarena, Ertzaintzaren ibilgailu eta bitarteko mugikorren zeinu bereizgarrien artean, ikurrinaren erabilera arautzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2009ko azaroaren 17koa, Herrizaingoko sailburuarena, Ertzaintzaren ibilgailu eta bitarteko mugikorren zeinu bereizgarrien artean, ikurrinaren erabilera arautzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Herrizaingo Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 226
- Hurrenkera-zk.: 6202
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/11/17
- Argitaratze-data: 2009/11/24
Gaikako eremua
- Gaia: Ekonomi Jarduerak; Administrazioaren antolamendua; Segurtasuna eta justizia
- Azpigaia: Industria; Gobernua eta herri administrazioa; Herrizaingoa
Testu legala
Euskal Herriko Poliziari buruzko uztailaren 17ko 4/1992 Legearen hamahirugarren xedapen gehigarriak gaitasuna ematen dio Herrizaingo Sailari Ertzaintzaren ibilgailu eta bitarteko mugikorretan erabili beharreko zeinu bereizgarriak zehazteko; hori Sailak auto-antolamendurako duen gaitasunaren barruan dago.
Eusko Jaurlaritzaren erakunde-nortasunaren eskuliburua arautzen duen abuztuaren 31koa 318/1999 Dekretuaren 3. artikuluan ezarritakoaren arabera, sailek eta beren administrazio-unitateek, zein diren ezagutarazteko, erakunde-nortasunaren eskuliburuan bildutako elementuak, eta ez besterik, erabiliko dituzte; betiere, bat eginda eskuliburuan jasotako berezitasun teknikoekin eta erabilera-irizpideekin. Lehendakaritzaren idazkariak, ebazpen bidez, komunikazio-euskarrietan nola aplikatuko diren zehaztuko du.
Lehendakaritzako idazkariaren 2000ko maiatzaren 24ko ebazpenaren bidez, erakunde-nortasunaren eskuliburua Ertzaintzaren ibilgailuetan nola aplikatu behar den arautu da, eta zenbait ibilgailutan ikurrina agertzen da, eta beste batzuetan ez. Halaber, zenbait ibilgailutan bereizgarriak jarri dira, horretarako araudirik egon gabe.
Horregatik, beharrezkoa da ibilgailuen eta bitarteko mugikorren zeinu bereizgarri den ikurrin ofizial eta homologatuaren erabilpena egokitzea 318/1999 Dekretuan ezarritako estandar tekniko normalizatuetara, koloreei eta neurriei dagokienez.
Gaia Sailaren beraren esparruaz haratagokoa denez, egoki ikusten da Jaurlaritzaren Kontseiluak gaitasuna ematea Herrizaingo Sailari, Euskal Herriko Poliziari buruzko Legeak ematen dionaz gain, ibilgailuen eta bitarteko mugikorren zeinu bereizgarritzat Autonomia Erkidegoko bandera ofiziala erabiltzeko, hain zuzen ere, gaur egun erakunde-nortasunaren eskuliburuan arautzen ez den erabilpena. Halaber, 318/1999 Dekretuak zenbait zerbitzu publikotan nortasun-ikur bereziak erabiltzea aurreikusten du, Jaurlaritzaren Kontseiluak hala onartzen badu.
Ildo horretatik, Jaurlaritzaren Kontseiluaren 2009ko azaroaren 17ko Erabakiak Herrizaingo Saila gaitu du ikurrina ere erabil dezan Ertzaintzaren ibilgailuen eta bitarteko mugikorren zeinu bereizgarri gisa.
Aurrekoa horrela izanik ere, Sail honen eskumena da aipatutako gaikuntza osatzea, ibilgailu eta bitarteko mugikorretan jarri beharreko bereizgarriaren ezaugarriak zehaztuz, aipatutako Euskal Herriko Poliziari buruzko uztailaren 17ko 4/1992 Legearen xedapen gehigarrian ezarritakoaren arabera.
Ondorioz, hauxe
Ertzaintzaren ibilgailuek eta bitarteko mugikorrek, zeinu bereizgarritzat, ikurrin ofiziala eta homologatua eramango dute, Eusko Jaurlaritzaren erakunde-nortasunaren eskuliburuan aurreikusitako koloreei eta neurriei dagokien estandar tekniko normalizatuekin bat etorriz, eta Agindu honen eranskinean adierazitako ezaugarrien arabera.
Ahalmena ematen zaio Segurtasuneko sailburuordeari agindu honetan xedatutakoa aplikatzeko beharrezko jarraibideak emateko.
Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko azaroaren 17a.
Herrizaingoko sailburua,
RODOLFO ARES TABOADA.
Ertzaintzaren ibilgailu eta bitarteko mugikorrek ikurrina eramango dute, Eusko Jaurlaritzaren erakunde-nortasunaren eskuliburua arautzen duen abuztuaren 31ko 318/1999 Dekretuan ezarritako kolore eta neurriekin.
Bereizgarriaren neurriak Segurtasuneko sailburuordearen ebazpenaren bidez ezarriko dira, abuztuaren 31ko 318/1999 Dekretuan finkatutako neurrien arabera, eta kontuan hartuta ibilgailuaren edo bitarteko mugikorraren ezaugarriak, eta leku berean egon daitezkeen bestelako bereizgarri edo zeinuak.
Leku zehatza Ebazpen horretan finkatuko da hurrengo irizpideen arabera:
Zaingo-autoak, lur orotako ibilgailuak, furgoiak, kamioiak eta antzekoak: atzealdean; gainerako bereizgarrien kokalekuen arabera, aukerakoa izango da marraren gainean jartzea. Kokapena eta neurriak gainontzeko bereizgarrien araberakoak izango dira.
Gainontzeko ibilgailuetan ezkerraldean, gainerako bereizgarrien kokalekua kontuan hartuta.


