Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2009ko azaroaren 17koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, hezkuntza-premia berezietako ikasleak eskolatzen dituzten eta 2009-2010 ikasturterako Hezkuntza Laguntzako espezialistak kontratatu behar dituzten itunpeko ikastetxe pribatuei eman beharreko dirulaguntzak deitzen dituen Agindua aldatzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2009ko azaroaren 17koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, hezkuntza-premia berezietako ikasleak eskolatzen dituzten eta 2009-2010 ikasturterako Hezkuntza Laguntzako espezialistak kontratatu behar dituzten itunpeko ikastetxe pribatuei eman beharreko dirulaguntzak deitzen dituen Agindua aldatzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 235
  • Hurrenkera-zk.: 6469
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2009/11/17
  • Argitaratze-data: 2009/12/07

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa

Testu legala

Ekainaren 23ko 118/1998 Dekretuak, hezkuntza-premia berezietako ikasleei eman beharreko hezkuntza-erantzuna antolatzeari buruzkoak, 11. artikuluan xedatutakoaren arabera, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak behar diren administrazio-xedapenak garatuko ditu, itunpeko ikastetxe pribatuetan hezkuntza-premia berezietako ikasleei arreta emateko behar diren baliabide espezifikoak zehazteko asmoz.

Hezkuntza-premia berezietako ikasleak eskolatzen dituzten eta 2009-2010 ikasturterako Hezkuntza Laguntzako espezialistak kontratatu behar dituzten itunpeko ikastetxe pribatuei eman beharreko dirulaguntzak deitzea du Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2009ko ekainaren 30eko Aginduak helburu.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak agindu horretan aldaketak sartu behar direla ikusi du. Aldaketa horiek ordainketen banaketari besterik ez diote eragiten, hots, 2009ko eta 2010eko ekitaldiei dagozkien aurrekontu-egozketei, Hezkuntza Laguntzako pertsonal espezialistaren esku-hartzea eskatzen duten hezkuntza-premia berezietako ikasleei behar bezalako hezkuntza-arreta emango zaiela bermatzeko dirulaguntza itunpeko ikastetxe pribatuei eskaintzeko asmoz.

Horren arabera eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko lege-batzorde aholkulariarekin ados jarrita,

Jarraian esaten den eran aldatzen da 2009ko ekainaren 30eko Agindua, hezkuntza-premia berezietako ikasleak eskolatzen dituzten eta 2009-2010 ikasturterako Hezkuntza Laguntzako espezialistak kontratatu behar dituzten itunpeko ikastetxe pribatuei emateko dirulaguntzak deitzen dituena:

Lehenengoa. Ondoren adierazten den legez erredaktatuta geratzen da 1. artikuluaren 1. atala:

  1. Hezkuntza-premia berezietako ikasleak eskolatzen dituzten eta 2009-2010 ikasturterako Hezkuntza Laguntzako espezialistak kontratatu behar dituzten itunpeko ikastetxe pribatuei dirulaguntzak ematea du agindu honek helburu. 10.081.189,89 euroko kopurua erabiliko da agindu honetan araututako dirulaguntzak finantzatzeko eta horrela banatuko dira: 7.056.832,92 euroko zenbatekoa 2009ko ekitaldian eta 3.024.356,97 euroko zenbatekoa 2010eko ekitaldian.

    Bigarrena. Ondoren adierazten den legez erredaktatuta geratzen da 11. artikuluaren 1. atala:

  1. Dirulaguntza bi fasetan ordainduko da: lehenengoa (dirulaguntzaren zenbateko osoaren % 70) 2009. urtean eta bigarrena (gainontzeko % 30) 2010. urtean, hirugarren paragrafoan exijitutako dokumentazioa egiaztatu ondoren.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara eman eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu agindu honek ondorioak.

En Vitoria-Gasteiz, 2009ko azaroaren 17a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,

MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.