- AGINDUA, 2009ko azaroaren 18koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, 2009ko ekainaren 24ko Agindua aldatzen duena. Agindu horren bidez, 2009-2010 ikasturtean, Ikertzaileen Prestakuntza eta Hobekuntza Programetarako laguntzak berritzea eta laguntza berriak ematea arautu eta horietarako deia egiten zen. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2009ko azaroaren 18koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, 2009ko ekainaren 24ko Agindua aldatzen duena. Agindu horren bidez, 2009-2010 ikasturtean, Ikertzaileen Prestakuntza eta Hobekuntza Programetarako laguntzak berritzea eta laguntza berriak ematea arautu eta horietarako deia egiten zen.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 228
- Hurrenkera-zk.: 6267
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/11/18
- Argitaratze-data: 2009/11/26
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak badaki zientziaren eta teknologiaren euskal sistemako giza baliabideak indartzen lagunduko duten programen sustapenean aktiboki parte hartzea dagokiola. Hori horrela, zenbait jarduera gauzatu ditu azken urteotan, eta horien artean daude pertsonal ikertzailearen prestakuntzarako eta hobekuntzarako laguntzak.
Ikerketako giza baliabideak sustatzeko politikan kokatzen da programa hau, 2010 Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planaren esparruan, eta beren lanbide-jarduera ikerketarantz bideratu nahi duten tituludunen prestakuntza espezifikoa sustatzea du helburu.
Aurreko urteetan hasitako jarduerei jarraipena emateko asmoz, Sailak, 2009ko ekainaren 24ko Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren aginduaren bidez, 2009-2010 ikasturterako pertsonal ikertzailearen prestakuntza- eta hobekuntza-programetarako dirulaguntza berriak eta aurrekoen berrikuntzak deitu zituen. Agindu hori 2009ko ekainaren 26ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, 121. zk., eman zen argitara.
Ekainaren 24ko aginduak 3. artikuluan 10.037.300 euroko baliabide ekonomikoak zehazten ditu deialdi horretarako, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorretan ezarritako partidaren kontura.
Bestalde, + Euskadi 09 Programak aurreikusten ditu unibertsitate- eta unibertsitateaz kanpoko ikerketa lagundu eta sustatzeko eta berriztapenari laguntzeko jarduerak, EAEko ekoizpen-sistemarako interesgarriak diren arloetan ezagutza berria sartuz. Titulatu unibertsitario gazteak goi mailako prestakuntza-jardueretan sartzeko ekintzak, geroago, haien oinarri zientifiko eta teknologikoa indartuz, EAEko enpresetara sartu ahal izateko, balio erantsi handiko jarduera berritzaileak aurrera eramatea eta EAEko produkzio-sektorearen lehiakortasuna.
Horregatik, eta uztailaren 24ko aginduak 3. artikuluan xedatutakoaren arabera, aldatu behar da agindu horretan ezarritako gehienezko zenbatekoa, 1.260.000 euro gehiago jarriz; bestalde, aldatu behar da ere AE modalitatean dirulaguntza berriak ordaintzeko era, + Euskadi 09 Programa errealitate bihurtu ahal izateko.
Horregatik guztiarengatik, eskatutako dirulaguntzak ikusita eta behar diren tramiteak aldez aurretik egin ondoren,
1. 1. artikuluan deitutako programen zenbateko osoa 11.297.300 eurokoa da, 2009. urteko aurrekontu-jarduera eta 2010. urterako konpromiso-kredituak aintzat hartuta, eta honako zenbateko hau dagokio programa bakoitzari:
Laguntzak berritzea: 6.347.743,59 euro.
Pertsonal ikertzailea prestatzeko doktoratu aurreko laguntzen programa, laguntza berriak: 3.210.885,58 euro.
Proiektuei atxikitako doktoratu aurreko laguntzen programa, laguntza berriak: 29.766,80 euro.
Atzerrian pertsonal ikertzailea hobetzeko doktoratu ondoko laguntzen programa, laguntza berriak: 1.147.039,03 euro.
Zenbateko osoaren % 5, matrikulatze-gastuak eta doktoregoa eskuratzeagatik laguntza gehigarria ordaintzeko gordeko da.
Beka-aldiko laguntzaren zenbatekoa, asegurua, matrikulazio-gastuak eta ordaintzeko modua.
Laguntzaren zenbatekoa. Beka-aldian, laguntzaren zenbateko garbia urteko 14.410 eurokoa izango da.
Gizarte Segurantzari ordaindu beharreko enpresa- eta langile-kuotak urte bakoitzari dagozkion kotizazio-tasen eta hobarien arabera kalkulatuko dira, eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak emango ditu, aurrekontuko ekitaldi bakoitzean programa honetarako erabilgarri dagoen aurrekontuaren kontura.
Asegurua. EPIFeko lehenengo xedapen gehigarriarekin bat etorriz, beka-prestakuntzan dauden ikertzaileak besteren konturako langiletzat hartuko dira Gizarte Segurantzako Erregimen Orokorrean Barneratuta geratzeari dagokionez.
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak, laguntza ematen duen erakunde den heinean, bere gain hartuko ditu Gizarte Segurantzako Erregimen Orokorrean enpresentzat ezarritako eskubideak eta betebeharrak.
Laguntza hasten den datatik aurrera onartuko da Gizarte Segurantzako Erregimen Orokorrean sartzea eta, ondorioz, kidetzea eta/edo alta ematea; jarduera amaitzen denean baja emango da.
Matrikulazio-gastuak. DEA edo baliokidearen jabe izan ez eta laguntza hauen onuradunek, jatorrizko ordainagiria aurkeztuta, eskatu ahal izango dute itzultzeko ikertzaileak prestatzeko programaren ikasketa-tasengatik urte horretan ordaindutako kopuruak; berdin izanik doktorego edo master ofizialeko programa izan. Gehienez, 9.000 euro emango dira onuradun eta programa oso bakoitzeko. Doktorego-ikasketak direnean, gehienez 32 kredituri dagokiona itzuliko da, eta, horietatik, gehienez 20 lehenengo urtekoak izango dira, eta, gehienez 12, bigarrenenekoak; master ofizialeko ikasketak direnean, berriz, gehienez 60 kredituri dagokiona.
Ordaintzeko modua. Laguntzaren ordainketak onuradunei honela ordainduko zaizkie:
Laguntza berriak: laguntza emateko ebazpena eman eta gero % 59; bigarren seihilekoaren aurreko hilaren amaiera eta dagokion bigarren seihilekoaren lehen hilabetearen amaiera artean % 41. Dirulaguntza 2010eko urtarrilaren 1ean hasiko dela ematen kontuan hartuta, bigarren seihilekoa 2010eko uztailetik abendura bitartekoa izango da.
Lehen aldiz berritzea: hiru hilean behin egingo dira, hiruhilekoaren aurreko hilaren amaiera eta dagokion hiruhilekoaren lehen hilabetearen amaiera artean. Honako hauek izango dira hiruhilekoak: urtarrila-otsaila-martxoa, apirila-maiatza-ekaina, uztaila-abuztua-iraila eta urria-azaroa-abendua.
Matrikulazio-gastuak ordaindu izanaren jatorrizko ziurtagiriak Zientzia Politikako Zuzendaritzan aurkeztu eta gero ordainduko dira matrikulazio-gastuak. Ordainketa zatituak aukeratzen badira, ez da ezer ordainduko egindako ordainketen guztizkoa Zientzia Politikako Zuzendaritzari eskuratu arte.
Eskatutako agiri akademikoak ez aurkezteagatik, horien aurkezpena eskaeren aurkezpen-epea baino beranduagora atzeratu den kasuetan, 9. artikuluko d) idatz-zatian aurreikusten den bezala, edo dagokien modalitateetan ez berritzeagatik, edo 2009ko abenduaren 9a (9a barne) baino lehen uko egiteagatik hutsik gera daitezkeen postuak ordezkoei eman ahal izango zaizkie Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordearen ebazpen bidez. Ordezko horiek, ordezko-zerrendan, emandako azkeneko laguntzaren hurrengo tokietan sailkatuta egon behar dute, ahal dela, hutsunea geratu den arlo berean. Halere, beste arlo batzuetako eskatzaileei ere eman ahal izango zaie, EAErako interes zientifikoko arrazoiak badaude, eta eskaeraren kalitatea bereziki altua bada dagokion arloan.
Beka aldian pertsonal ikertzaileak uko egiteak ondorio hauek ekarriko ditu.
Laguntza 1. aldiz berritzea AE modalitatean eta dirulaguntza berriak AK modalitatean. Uko egiteak ondorioak dituen data dirulaguntzaren lehen hiruhilekoan sartzen bada, dirulaguntza osoa (dirulaguntzaren dotazioa, matrikula- eta bidaia-gastuak) itzuli beharko da. Beka-aldiaren gainerako tartean uko egiteak, horren ondorioetarako dataren hiruhilekoko lehenengo egunetik jasotako laguntza itzultzea ekarriko du.
Uko egitea hiruhilekoaren amaieran eta hurrengo hilekoari dagokiona ordaindu ondoren gertatzen bada, aurreko paragrafoan adierazitako zenbatekoez gain erabili ez den hiruhilekoari dagokiona ere itzuli beharko da.
Laguntza berriak AE modalitatean: uko egiteak ondorioak dituen data laguntzaren lehen hiruhilekoaren barruan badago, jasotako dirulaguntza (dirulaguntzaren dotazioa, matrikula- eta bidaia-gastuak) guztiz itzuli beharko da. Dirulaguntzari aldiaren gainontzekoan uko egiten bazaio, aurreko atalean ezarritako irizpide berberak hartuko dira kontuan eta, ondorioz, uko egiteak ondorioak dituen hiruhilekoaren lehen egunari dagokion laguntza itzuli beharko da. Uko egitea hiruhilekoaren azken egunean gertatzen bada, hiruhilekoa gainditzen duen jasotako zatia itzuli beharko da.
Ondorio horietarako, hiruhilekoak hauek izango dira: urtarrila-otsaila-martxoa, apirila-maiatza-ekaina, uztaila-abuztua-iraila eta urria-azaroa-abendua.
Beka-aldiko laguntzaren zenbatekoa, asegurua, matrikulazio-gastuak eta ordaintzeko modua.
Laguntzaren zenbatekoa. Beka-aldian, laguntzaren zenbateko garbia urteko 14.410 eurokoa izango da.
Gizarte Segurantzari ordaindu beharreko enpresa- eta langile-kuotak urte bakoitzari dagozkion kotizazio-tasen eta hobarien arabera kalkulatuko dira, eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak emango ditu, aurrekontuko ekitaldi bakoitzean programa honetarako erabilgarri dagoen aurrekontuaren kontura.
Asegurua. EPIFeko lehenengo xedapen gehigarriarekin bat etorriz, beka-prestakuntzan dauden ikertzaileak besteren konturako langiletzat hartuko dira Gizarte Segurantzako Erregimen Orokorrean Barneratuta geratzeari dagokionez.
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak, laguntza ematen duen erakunde den heinean, bere gain hartuko ditu Gizarte Segurantzako Erregimen Orokorrean enpresentzat ezarritako eskubideak eta betebeharrak.
Laguntza hasten den datatik aurrera onartuko da Gizarte Segurantzako Erregimen Orokorrean sartzea eta, ondorioz, kidetzea eta/edo alta ematea; jarduera amaitzen denean baja emango da.
Matrikulazio-gastuak. DEA edo baliokidearen jabe izan ez eta laguntza hauen onuradunek, jatorrizko ordainagiria aurkeztuta, eskatu ahal izango dute itzultzeko ikertzaileak prestatzeko programaren ikasketa-tasengatik urte horretan ordaindutako kopuruak; berdin izanik doktorego edo master ofizialeko programa izan. Gehienez, 9.000 euro emango dira onuradun eta programa oso bakoitzeko. Doktorego-ikasketak direnean, gehienez 32 kredituri dagokiona itzuliko da, eta, horietatik, gehienez 20 lehenengo urtekoak izango dira, eta, gehienez 12, bigarrenenekoak; master ofizialeko ikasketak direnean, berriz, gehienez 60 kredituri dagokiona.
Ordaintzeko modua. Laguntzaren ordainketak onuradunei honela ordainduko zaizkie:
Laguntza berriak: laguntza emateko ebazpena eman eta gero % 59; bigarren seihilekoaren aurreko hilaren amaiera eta dagokion bigarren seihilekoaren lehen hilabetearen amaiera artean % 41. Dirulaguntza 2010eko urtarrilaren 1ean hasiko dela ematen kontuan hartuta, bigarren seihilekoa 2010eko uztailetik abendura bitartekoa izango da.
Lehen aldiz berritzea: hiru hilean behin egingo dira, hiruhilekoaren aurreko hilaren amaiera eta dagokion hiruhilekoaren lehen hilabetearen amaiera artean. Honako hauek izango dira hiruhilekoak: urtarrila-otsaila-martxoa, apirila-maiatza-ekaina, uztaila-abuztua-iraila eta urria-azaroa-abendua.
Matrikulazio-gastuak ordaindu izanaren jatorrizko ziurtagiriak Zientzia Politikako Zuzendaritzan aurkeztu eta gero ordainduko dira matrikulazio-gastuak. Ordainketa zatituak aukeratzen badira, ez da ezer ordainduko egindako ordainketen guztizkoa Zientzia Politikako Zuzendaritzari eskuratu arte.
Eskatutako agiri akademikoak ez aurkezteagatik, horien aurkezpena eskaeren aurkezpen-epea baino beranduagora atzeratu den kasuetan, 21. artikuluko d) idatz-zatian aurreikusten den bezala, edo dagokien modalitateetan ez berritzeagatik, edo 2009ko abenduaren 9a (9a barne) baino lehen uko egiteagatik edo dagokien modalitateetan ez berritzeagatik hutsik gera daitezkeen postuak ordezkoei eman ahal izango zaizkie Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordearen ebazpen bidez. Ordezko horiek, ordezko-zerrendan, emandako azkeneko laguntzaren hurrengo tokietan sailkatuta egon behar dute, hutsunea sortu den proiektu berean.
«3. Beka aldian pertsonal ikertzaileak uko egiteak ondorio hauek ekarriko ditu.
Laguntza 1. aldiz berritzea AE modalitatean eta dirulaguntza berriak AK modalitatean. Uko egiteak ondorioak dituen data dirulaguntzaren lehen hiruhilekoan sartzen bada, dirulaguntza osoa (dirulaguntzaren dotazioa, matrikula- eta bidaia-gastuak) itzuli beharko da. Beka-aldiaren gainerako tartean uko egiteak, horren ondorioetarako dataren hiruhilekoko lehenengo egunetik jasotako laguntza itzultzea ekarriko du.
Uko egitea hiruhilekoaren amaieran eta hurrengo hilekoari dagokiona ordaindu ondoren gertatzen bada, aurreko paragrafoan adierazitako zenbatekoez gain erabili ez den hiruhilekoari dagokiona ere itzuli beharko da.
Laguntza berriak AE modalitatean: uko egiteak ondorioak dituen data laguntzaren lehen hiruhilekoaren barruan badago, jasotako dirulaguntza (dirulaguntzaren dotazioa, matrikula- eta bidaia-gastuak) guztiz itzuli beharko da. Dirulaguntzari aldiaren gainontzekoan uko egiten bazaio, aurreko atalean ezarritako irizpide berberak hartuko dira kontuan eta, ondorioz, uko egiteak ondorioak dituen hiruhilekoaren lehen egunari dagokion laguntza itzuli beharko da. Uko egitea hiruhilekoaren azken egunean gertatzen bada, hiruhilekoa gainditzen duen jasotako zatia itzuli beharko da.
Ondorio horietarako, hiruhilekoak hauek izango dira: urtarrila-otsaila-martxoa, apirila-maiatza-ekaina, uztaila-abuztua-iraila eta urria-azaroa-abendua».
Eskatutako agiri akademikoak ez aurkezteagatik, horien aurkezpena eskaeren aurkezpen-epea baino beranduagora atzeratu den kasuetan, 33. artikuluko c) idatz-zatian aurreikusten den bezala, edo dagokien modalitateetan ez berritzeagatik, edo 2009ko abenduaren 9a (9a barne) baino lehen uko egiteagatik hutsik gera daitezkeen postuak ordezkoei eman ahal izango zaizkie Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordearen ebazpen bidez. Ordezko horiek, ordezko-zerrendan, emandako azkeneko laguntzaren hurrengo tokietan sailkatuta egon behar dute, ahal dela, hutsunea geratu den arlo berean. Halere, beste arlo batzuetako eskatzaileei ere eman ahal izango zaie, EAErako interes zientifikoko arrazoiak badaude, eta eskaeraren kalitatea bereziki altua bada dagokion arloan.
2009ko ekainaren 24ko Aginduan Zientzia Politikarako zuzendaria aipatzen den guztietan Zientzia Politikarako zuzendaria hartuko da aintzat.
Lehenengoa. Errekurtsoak.
Agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuari, hilabeteko epean, Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita, 30/1992 Legearen, azaroaren 26koaren, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 107. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoari jarraiki. Agindu honen aurka, baita ere, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzien Salari bi hilabeteko epean Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita, 29/1998 Legearen, uztailaren 13koaren, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa Arautzen duenaren 10.1.a) eta 46.1 artikuluetan ezarritakoari jarraiki.
Bigarrena. Ondorioak.
Agindu honek ondorioak izango ditu Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko azaroaren 18a.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,
MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.


