- AGINDUA, 2009ko azaroaren 19koa, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena, «Elika Fundazioa - Elikagaien Bermerako Euskal Iraskundea - Instituto Vasco de Garantía Alimentaria» fundazioaren estatutuetan eta patronatuko kideetan egindako aldaketak onartzeko eta aldaketa horiek Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko dena. Fundazio hori Arkauten dago (Araba) eta hemendik aurrera «Elika Nekazaritzako Elikagaien Segurtasunerako Euskal Fundazioa - Fundación Vasca para - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2009ko azaroaren 19koa, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena, «Elika Fundazioa - Elikagaien Bermerako Euskal Iraskundea - Instituto Vasco de Garantía Alimentaria» fundazioaren estatutuetan eta patronatuko kideetan egindako aldaketak onartzeko eta aldaketa horiek Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko dena. Fundazio hori Arkauten dago (Araba) eta hemendik aurrera «Elika Nekazaritzako Elikagaien Segurtasunerako Euskal Fundazioa - Fundación Vasca para
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Justizia eta Herri Administrazio Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 18
- Hurrenkera-zk.: 474
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/11/19
- Argitaratze-data: 2010/01/28
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
- Azpigaia: Herri Administrazioa; Ekonomia
Testu legala
Ikusita eta aztertuta geratu da honako hau eskatzen duen espedientea: «Elika Nekazaritzako Elikagaien Segurtasunerako Euskal Fundazioa - Fundación Vasca para la Seguridad Agroalimentaria» fundazioaren estatutuetan eta patronatuko kideetan egindako aldaketak onartzea eta aldaketa horiek Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzea. Fundazio horrek «Elika Fundazioa - Elikagaien Bermerako Euskal Iraskundea - Instituto Vasco de Garantía Alimentaria» izena zuen lehen. Honako hauek hartu dira kontuan:
Lehenengoa. 2008ko urtarrilaren 30ean, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren menpeko Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan sartu zen Jose Antonio Ortiz Oseguera jaunak «Elika Fundazioa - Elikagaien Bermerako Euskal Iraskundea - Instituto Vasco de Garantía Alimentaria» fundazioaren izenean eta ordez aurkeztutako eskari bat zeinetan eskatzen baitzen Margarita Viciola García Osasun Saileko Osasun Publikoko zuzendaria Luis González de Galdeano Esteban jaunaren ordez fundazio horren patronatuko kide-izendapena inskribatzeko. Honako dokumentazio hau ere eransten zen:
Osasuneko sailburuaren 2008ko otsailaren 28ko Aginduaren kopia. Agindu horren bidez, Margarita Viciola García Osasun Saileko Osasun Publikoko zuzendaria Arkauteko «Elika Nekazaritzako Elikagaien Segurtasunerako Euskal Fundazioa - Fundación Vasca para la Seguridad Agroalimentaria» fundazioko kide izendatzen zen.
«Elika Nekazaritzako Elikagaien Segurtasunerako Euskal Fundazioa - Fundación Vasca para la Seguridad Agroalimentaria» fundazioaren patronatuko kide-kargua onartzeko eginbidea. Margarita Viciola García Osasun Saileko Osasun Publikoko zuzendariak egin zuen eginbide hura, 2008ko urtarrilaren 5ean, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroko arduradunaren aurrean.
Bigarrena. Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroko arduradunak, 2009ko maiatzaren 14an emandako idazkiaren bidez, interesdunei eskatu zien bidalitako dokumentazioan antzemandako zenbait akats zuzen zezaten, hilabeteko epean, hartara Erregistroan inskripzioa gauzatu ahal izateko. Eskari horretan adierazi zen Fundazioak eskatu behar zuela patronatuko kideetan gertatuko aldaketak inskribatzeko, baldin eta aldaketa horiek aurkeztutako aldaketa baino lehenagokoak badira, segidako traktuaren printzipioari jarraiki, hala aurreikusita baitago Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartu zuen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 11.4 artikuluan.
Hirugarrena. 2007ko apirilaren 26an, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren menpe dagoen Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan eskabide bat aurkeztu zuen Sara Pagola Aizpiri andreak «Elika Nekazaritzako Elikagaien Segurtasunerako Euskal Fundazioa - Fundación Vasca para la Seguridad Agroalimentaria» fundazioaren izenean eta ordezkaritzan. Fundazio horrek «Elika Fundazioa - Elikagaien Bermerako Euskal Iraskundea - Instituto Vasco de Garantía Alimentaria» izena zuen lehen. Idazki hartan, fundazioaren patronatuak erabakitako estatutu-aldaketa inskribatzeko eskatzen zen.
Eskabideak honako agiriok zituen erantsita:
Estatutuak aldatzeko eskritura publikoaren kopia baimendua, Gasteizen 2007ko martxoaren 14an emana, Bilboko Elkargoko notarioa den Alfredo Pérez Ávila notarioaren aurrean (protokolo-zenbakia: 1082).
Eskritura publiko horrek honako hauek barne hartzen ditu:
Patronatuak 2003ko azaroaren 26an egindako bileraren aktaren ziurtagiria, patronatuko idazkari Rogelio Pozo Carro jaunak Arkauten 2004ko azaroaren 8an emana, patronatuko lehendakari Asier Albizu Lluvia jaunaren oniritzia jasoa zuena. Bilera hartan erabaki zen fundazioaren estatutuetako 1., 3., 10., 11., 13. eta 19. artikuluak aldatzea.
Patronatuak 2006ko abenduaren 13an egindako bileraren aktaren ziurtagiria, patronatuko jarduneko idazkari Josu Santiago Burrutxaga jaunak Arkauten 2007ko urtarrilaren 20an emana, patronatuko lehendakari Maria Isabel Sola Brea andrearen oniritzia jasoa zuena. Bilera hartan erabaki zen fundazioaren estatutuetako 11., 13. eta 19. artikuluak aldatzea.
Estatutuetan egindako aldaketa arrazoitzen du txostena.
Laugarrena. Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroko arduradunak, 2008ko apirilaren 10ean emandako idazkiaren bidez, interesdunei eskatu zien bidalitako dokumentazioan antzemandako zenbait akats zuzen zezaten, hilabeteko epean, hartara Erregistroan inskripzioa gauzatu ahal izateko.
Bosgarrena. 2008ko irailaren 5ean, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren menpe dagoen Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan dokumentazioa aurkeztu zuen Sara Pagola Aizpiri andreak «Elika Nekazaritzako Elikagaien Segurtasunerako Euskal Fundazioa - Fundación Vasca para la Seguridad Agroalimentaria» fundazioaren estatutuetan egindako aldaketari buruz, erregistro horrek 2008ko apirilaren 10ean hutsak zuzentzeko egindako eskariari erantzunez.
Eskabideak honako agiriok zituen erantsita:
«Elika Nekazaritzako Elikagaien Segurtasunerako Euskal Fundazioa - Fundación Vasca para la Seguridad Agroalimentaria» fundazioaren estatutuak aldatzeko eskritura publikoaren kopia bikoitz baimendua, Gasteizen 2008ko uztailaren 24an emana, Bilboko Elkargoko notarioa den Alfredo Pérez Ávila notarioaren aurrean (protokolo-zenbakia: 2592).
Eskritura publiko horrek honako hauek barne hartzen ditu:
Patronatuak 2003ko azaroaren 26an egindako bileraren aktaren ziurtagiria, fundazioaren patronatuko idazkari Rogelio Pozo Carro jaunak Arkauten 2008ko maiatzaren 16an emana, patronatuko lehendakari Asier Albizu Lluvia jaunaren oniritzia jasoa zuena. Bilera hartan erabaki zen fundazioaren estatutuetako 1., 3., 10., 11., 13. eta 19. artikuluak aldatzea.
Patronatuak 2006ko abenduaren 13an egindako bileraren aktaren ziurtagiria, patronatuko jarduneko idazkari Josu Santiago Burrutxaga jaunak Arkauten 2008ko maiatzaren 16an emana, patronatuko lehendakari María Isabel Sola Brea andrearen oniritzia jasoa zuena. Bilera hartan erabaki zen fundazioaren estatutuetako 1., 13. eta 19. artikuluak aldatzea.
Estatutuetan egindako aldaketa arrazoitzen du txostena.
Seigarrena. Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroko arduradunak, 2009ko maiatzaren 14an emandako idazkiaren bidez, interesdunei eskatu zien bidalitako dokumentazioan antzemandako zenbait akats zuzen zezaten, hilabeteko epean, hartara Erregistroan inskripzioa gauzatu ahal izateko.
Zazpigarrena. 2009ko irailaren 19an, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren menpe dagoen Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan idazki bat aurkeztu zuen Sara Pagola Aizpiri andreak «Elika Nekazaritzako Elikagaien Segurtasunerako Euskal Fundazioa - Fundación Vasca para la Seguridad Agroalimentaria» fundazioaren izenean eta ordezkaritzan. Idazki hartan, fundazioaren patronatuak erabakitako estatutu-aldaketak eta fundazioaren patronatuko kideetan egin nahi direnak inskribatzeko eskatzen zen. Eskatzen zen, orobat, 2009ko azaroaren 9ko ziurtagiriaren kopia fundazioen erregistroak konpultsa zezala, gerora fundaziora bidaltzeko, behar bezala izenpetuta eta zigilua jarrita, behin erregistroko inskripzioak behar bezala egin ondoren.
Aipatutako idazkiarekin batera, agiri hauek bidali ziren:
Ziurtagiria (jatorrizkoa eta kopia), «Elika Nekazaritzako Elikagaien Segurtasunerako Euskal Fundazioa - Fundación Vasca para la Seguridad Agroalimentaria» fundazioaren patronatuko idazkari Rogelio Pozo Carro jaunak Arkauten 2009ko azaroaren 9an emana, patronatuko lehendakari Maria Isabel Sola Brea andrearen oniritzia jasoa zuena, idazkariaren sinadura zuena, notario aurrean legeztatua. Ziurtagiri hori da, hain zuzen, fundazioaren patronatuak Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan egindako azken inskripzioaren egunetik (2004ko urriaren 13a) hartutako erabakiei buruzkoa. Erabaki horiek agindu honen ebazpen-zatian aipatzen dira; horren bidez zuzentzen dira Erregistro horrek 2009ko maiatzaren 14ko eskarietan aurkitutako hutsak.
Arazoaren 30eko 231/2004 Dekretuaren kopia; dekretu hori Nekazaritzako Elikagai Politika eta Industriarako zuzendari Esteban Sáenz de San Pedro Solano jaunaren kargu-kentzeari buruzkoa da.
Urtarrilaren 11ko 1/2005 Dekretuaren kopia; dekretu hori Nekazaritzako Elikagai Politika eta Industriarako zuzendari José Antonio Suso Pérez de Arenaza jaunaren izendapenari buruzkoa da.
Urriaren 11ko 294/2005 Dekretuaren kopia; dekretu hori Nekazaritzako Elikagai Politika eta Industriarako zuzendari José Antonio Suso Pérez de Arenaza jaunaren kargu-kentzeari buruzkoa da.
Urriaren 11ko 304/2005 Dekretuaren kopia; dekretu hori Elikagaien Kalitateko zuzendari Irene Pardo Portillo andrearen izendapenari buruzkoa da.
Uztailaren 12ko 180/2005 Dekretuaren kopia; dekretu hori Nekazaritza eta Landa Garapeneko sailburuorde Asier Albizu Llubia jaunaren kargu-kentzeari buruzkoa da.
Urriaren 11ko 302/2005 Dekretuaren kopia; dekretu hori Elikagai Politika eta Industriako sailburuorde María Isabel Sola Brea andrearen izendapenari buruzkoa da.
2005eko urriaren 25eko Aginduaren kopia, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadurako sailburuarena. Agindu haren bidez, María Isabel Sola Brea andrea izendatzen zen «Elika Nekazaritzako Elikagaien Segurtasunerako Euskal Fundazioa - Fundación Vasca para la Seguridad Agroalimentaria» fundazioaren patronatuko kide.
Urriaren 3ko 183/2006 Dekretuaren kopia; dekretu hori Elikagai Politika eta Industriako sailburuorde María Isabel Sola Brea andrearen kargu-kentzeari buruzkoa da.
Urriaren 3ko 185/2006 Dekretuaren kopia; dekretu hori Sailburuaren Kabineteko zuzendari María Isabel Sola Brea andrearen izendapenari buruzkoa da.
2007ko urtarrilaren 15eko Agindua, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadurako sailburuarena; agindu haren bidez, Irene Pardo Portillo andrea izendatzen zen «Elika Nekazaritzako Elikagaien Segurtasunerako Euskal Fundazioa - Fundación Vasca para la Seguridad Agroalimentaria» fundazioaren patronatuko kide, eta aldi berean, berresten zen Kabineteko zuzendari María Isabel Sola Brea andrea fundazioaren patronatuko kide zela.
2007ko urtarrilaren 15eko Aginduaren kopia, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadurako sailburuarena. Agindu haren bidez, Teknologiaren Berrikuntza eta Garapeneko zuzendari Martín Ascacibar Gregorio jauna berresten zen «Elika Nekazaritzako Elikagaien Segurtasunerako Euskal Fundazioa - Fundación Vasca para la Seguridad Agroalimentaria» fundazioaren patronatuko kide moduan.
2007ko azaroaren 13ko Aginduaren kopia, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadurako sailburuarena. Agindu haren bidez, Amaia Barredo Martín andrea izendatzen zen «Elika Nekazaritzako Elikagaien Segurtasunerako Euskal Fundazioa - Fundación Vasca para la Seguridad Agroalimentaria» fundazioaren patronatuko kide.
«Fundación Kalitatea Fundazioa» izenekoak emandako 2007ko ekainaren 28ko ziurtagiria zeinen bidez izendatzen baita Iñaki Isusi Pérez jauna «Elika Nekazaritzako Elikagaien Segurtasunerako Euskal Fundazioa - Fundación Vasca para la Seguridad Agroalimentaria» fundazioaren patronatuko kide.
«Elika Nekazaritzako Elikagaien Segurtasunerako Euskal Fundazioa - Fundación Vasca para la Seguridad Agroalimentaria» fundazioaren patronatuko kide-kargua Iñaki Isasi Pérez jaunak onartzen duela dioen 2007ko uztailaren 10eko agiria, notario aurrean legeztutatuko sinadura duena.
2007ko abenduaren 12ko Aginduaren kopia, Industria, Merkataritza eta Turismoko sailburuarena. Agindu haren bidez, Rubén Mendiola Erkoreka jauna izendatzen zen «Elika Nekazaritzako Elikagaien Segurtasunerako Euskal Fundazioa - Fundación Vasca para la Seguridad Agroalimentaria» fundazioaren patronatuko kide.
Osasuneko sailburuaren 2008ko urtarrilaren 28ko Agindua zeinen bidez Osasun Saileko Osasun Publikoko zuzendari Margarita Viciola García «Elika Nekazaritzako Elikagaien Segurtasunerako Euskal Fundazioa - Fundación Vasca para la Seguridad Agroalimentaria» fundazioko kide izendatzen baitzen.
«Elika Nekazaritzako Elikagaien Segurtasunerako Euskal Fundazioa - Fundación Vasca para la Seguridad Agroalimentaria» fundazioaren patronatuaren akten kopiak, egun hauetan egindako bilerenak: 2003ko ekainaren 6 eta azaroaren 26koak; 2004ko ekainaren 2 eta abenduaren 2koak; 2006ko ekainaren 2 eta abenduaren 2 eta 13koak; 2007ko ekainaren 6 eta 7, eta abenduaren 20koak; eta 2008ko urtarrilaren 25, ekainaren 12 eta abenduaren 11koak.
Zortzigarrena. 2009ko azaroaren 18an, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadurako Sailburuaren Kabineteko zuzendari María Isabel Sola Brea andreak onartu zuen, Erregistroko arduradunaren aurrean onartu ere, «Elika Nekazaritzako Elikagaien Segurtasunerako Euskal Fundazioa - Fundación Vasca para la Seguridad Agroalimentaria» fundazioaren patronatuko kide-kargua. Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura sailburuaren urriaren 11ko 302/2005 Dekretuaren bidez izendatua izan zen, eta 2007ko urtarrilaren 15eko Aginduaren bidez berretsia. Onartzeko eginbidean jasota geratzen da María Isabel Sola Brea andreak sinatu zuela, haren oniritzia jasota, 2009ko irailaren 19an Fundazioaren Erregistroan aurkeztutako ziurtagiria. Ziurtagiri hori 2009ko azaroaren 9an eman zuen Rogelio Pozo Carro jaunak, fundazioaren patronatuko idazkariak.
Bederatzigarrena. Lege Garapen eta Arau Kontrolerako Zuzendaritza honetako zerbitzu teknikoek, espedientea aztertu ostean, ebazpen-proposamena egin dute.
Lehenengoa. Justizia eta Herri Administrazioko sailburuari dagokio fundazioen estatutuen aldaketa inskribatzeko espedientea agindu bidez ebaztea. Hala ezarrita dago arau hauetan: lehendakariak maiatzaren 8an Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzeko eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzeko eman zuen maiatzaren 8ko 4/2009 Dekretuaren 9.1.e artikuluan, batetik, eta bestetik, Justizia eta Herri Administrazio Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzeari buruzko abuztuaren 28ko 472/2009 Dekretuaren 4.1 artikuluan.
Bigarrena. Espedienteari funtsezkotzat jotzen diren datu eta agiriak erantsi zaizkio, eta bereziki, honako xedapen hauetan aurreikusitako baldintzak bete dira: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko uztailaren 17ko 12/1994 Legearen 10., 11., 12. eta 31. artikuluak; Fundazioen Erregistroa eta Babeslaritza Antolatu eta Jardunean Jartzeko Erregelamendua onartzen duen urriaren 18ko 404/1994 Dekretuaren 40. eta 62. artikuluak (aplikatu beharrekoak, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartu zuen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren Xedapen Iragankorra dela eta); 101/2007 Dekretu horren 31. artikulutik 34. artikulura bitartean, bai eta 40. eta 41. artikuluak ere; eta fundazioaren estatutuak.
Hirugarrena. 2006ko abenduaren 13ko estatutu-aldaketaren ondoren, fundazioaren patronatuko lehendakari- eta idazkari-karguak ez dira gehiago berezko izango, hemendik aurrera Nekazaritza eta Arrantzako sailburuak edo hura ordezten duen Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko sailak berariaz izendatuko baititu kargu horiek.
Kontuan harturik Nekazaritza, Arrantza eta Elikadurako sailburuak 2007ko urtarrilaren 15eko Agindu bidez sendetsi zuela Nekazaritza eta Arrantzako Sailburuaren Kabineteko zuzendari María Isabel Sola Brea andrea «Elika Nekazaritzako Elikagaien Segurtasunerako Euskal Fundazioa - Fundación Vasca para la Seguridad Agroalimentaria» fundazioaren patronatuko kide izendatu izana eta Amaia Barredo Martín andrea 2007ko azaroaren 13ko Agindu bidez patronatuko kide izendatu zela orduan bata lehendakaria zen eta bestea lehendakariordea-, ulertzen da ezen, sailburu berriak berariaz 2006ko abenduaren 13ko estatutu-aldaketaz geroztik izendatu ez duenez fundazioaren patronaturako lehendakari eta lehendakariorde berririk, nahi duela orain artekoekin jarraitu, berariaz aldatu arte.
Laugarrena. 101/207 Dekretuaren 69.2 artikuluak Babeslaritzari bide ematen dio benetakotasuna ziurtatzeko, eta kontuan harturik nolako onarpena egin zuen Nekaritza, Arrantza eta Elikadurako sailburuaren Kabineteko zuzendari María Isabel Sola Brea andreak fundazioen erregistroaren arduradunak 2009ko azaroaren 18an, haren oniritzia ematen duen ziurtagiria dela eta. Ziurtagiri hori 2009ko irailaren 19an aurkeztu zen, 2009ko azaroaren 9an eman baitzuen fundazioaren patronatuko idazkari Rogelio Pozo Carro jaunak. Hori dela eta, ez dago zalantzarik egiaztatuta dagoela ziurtagiri horretan jasotako erabakiak sinatu zirela. Horregatik, notario bidez legeztatutako sinadura egiaztatzearen parekoa da.
Bestalde, eta 101/2007 Dekretuaren 34. artikuluan ezarritako baldintzak betetzeari dagokienez, hartutako erabakiaren baliotasuna eta arauzkotasuna kalifikatzeko beharrezkoak diren gorabeherak direla-eta, fundazioaren patronatuaren erabakien kasuan, nahikotzat jotzen da fundazioaren fedea patronatuko idazkariak emana-, egiaztazen baitu bete egin direla baldintza guztiak, deialdi, quorum, hartutako erabaki eta egindako bozketari dagokionez, eta ez da gehiago zehaztu behar; inskripzioa deklaratzeko baizik ez da eta gorabehera horiek aktak berezko ditu.
Lege eta arau hauek ikusi dira: indarrean dagoen Konstituzioa; Euskal Autonomia Erkidegoko Autonomia Estatutua; Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legea; Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroa eta Babeslaritza Antolatu eta Jardunean Jartzeko Erregelamendua onartzen duen urriaren 18ko 404/1994 Dekretua; Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretua, eta orokorrean aplikatzekoak diren gainerako arauak. Ondorioz,
Justizia eta Herri Administrazioko sailburua
Lehenengoa. Onartzea «Elika Fundazioa - Elikagaien Bermerako Euskal Iraskundea - Instituto Vasco de Garantía Alimentaria» fundazioaren estatutuetako 1., 3., 10., 11., 13. eta 19. artikuluetan egindako aldaketak. Artikulu horiek fundazioaren izenaz, helburuez, patronatuaren osaeraz, eta karguen eta ordezkarien izendapenaz ari dira. Hemendik aurrera, hau izango da fundazioaren izena: «Elika Nekazaritzako Elikagaien Segurtasunerako Euskal Fundazioa - Fundación Vasca para la Seguridad Agroalimentaria»; hala erabaki zen fundazioaren patronatuaren 2003ko azaroaren 26ko bileran.
Bigarrena. Fundazioaren estatutuetako aldaketak, 2003ko azaroaren 26an adostuak, inskribatzeko agintzea, agindu honetako data dutela. Horretarako, fundazioak 2007ko martxoaren 14an Bilboko Elkargoko notarioa den Alfredo Pérez Avila jauna (protokolo-zenbakia: 1082) aurrean dela emandako eskritura publikoan ezarritakoari jarraituko zaio; aipatutako eskritura-publikoa, notario hori aurrean bi mila eta zortziko uztailaren 24an (protokolo-zenbakia: 2592) emandako eskritura publikoak zuzendu zuen.
Hirugarrena. «Elika Nekazaritzako Elikagaien Segurtasunerako Euskal Fundazioa - Fundación Vasca para la Seguridad Agroalimentaria» fundazioaren patronatuko kideetan honako aldaketa hauek inskribatzeko agintzea:
Fundazioaren patronatuko kide hauek beren karguetatik kentzea, gobernu-organo horrek 2004ko ekainaren 2an egindako bileran erabakitakoaren ildotik:
Xabier Goirigolzarri Malaxetxebarria jauna, «Fundación Azti-Azti Fundazioa» delakoak hautatua.
Alazne Ulibarri del Olmo andrea, «Fundación Kalitatea Fundazioa» delakoak hautatua.
Gerardo Besga Salazar jauna, «Neiker-Instituto Vasco de Investigación y Desarrollo Agrario, S.A.» sozietate publikoak hautatua.
Patronatuak berak Mariela de Mendibil Gómez de Segura andrea izendatzea 2004ko ekainaren 2ko bileran.
Esteban Sáenz de San Pedro Solano jauna fundazioaren patronatuko kide- eta lehendakariorde-postutik kentzea, hain zuzen ere, Nekazaritzako Elikagai Politika eta Industriarako zuzendari-kargutik kendu zutelako (Nekazaritza eta Arrantza Sailaren azaroaren 30eko 231/2004 Dekretuaren bidez), fundazioaren patronatuko berezko kargua izateagatik.
José Antonio Suso Pérez de Arenaza jauna fundazioaren patronatuko kide eta lehendakariorde izendatzea, hain zuzen ere, Nekazaritzako Elikagai Politika eta Industriarako zuzendari izendatu zutelako (Nekazaritza eta Arrantza Sailaren azaroaren 30eko 231/2004 Dekretuaren bidez), fundazioaren patronatuko berezko kargua izateagatik.
Irene Pardo Portillo andrea fundazioaren patronatuko kide eta lehendakariorde izendatzea, Nekaritza, Arrantza eta Elikadura Sailaren urriaren 11ko 304/2005 Dekretuaren bidez Elikagaien Kalitateko zuzendari izendatu izanaren ondorioz, fundazioaren patronatuko berezko kide izateagatik.
Asier Albizu Llubia jauna fundazioaren patronatuko kide- eta lehendakari-kargutik kentzea, Nekazaritza eta Landa Garapeneko sailburuorde-kargutik kendu izanaren ondorioz, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Sailaren uztailaren 12ko 180/2005 Dekretuaren bidez, fundazioaren patronatuko berezko kide izateagatik.
María Isabel Sola Brea andrea fundazioaren patronatuko kide eta lehendakari izendatzea, Elikagai Politika eta Industriako sailburuordearen urriaren 11ko 302/2005 Dekretuaren bidez Elikagaien Kalitateko zuzendari izendatu izanaren ondorioz, fundazioaren patronatuko berezko kide izateagatik, bai eta Nekazaritza, Arrantza eta Elikadurako sailburuaren 2005eko urriaren 25eko Aginduaren bitartez ere.
María Isabel Sola Brea andrea fundazioaren patronatuko kide- eta lehendakari-kargutik kentzea, Elikagai Politika eta Industriako sailburuordearen urriaren 3ko 183/2006 Dekretuaren bidez Elikagaien Kalitateko zuzendari izendatu izanaren ondorioz, fundazioaren patronatuko berezko kide izateagatik, eta Sailburuaren Kabineteko zuzendari izendatu zuten, sail horren urriaren 3ko 185/2006 Dekretuaren bitartez.
Marieli Diez de Mendibil Gómez de Segura fundazioko patronatuko kide-kargutik kentzea, hala erabaki baitzuen fundazioaren patronatuak 2006ko abenduaren 6an.
Laugarrena. Onartzea «Elika Nekazaritzako Elikagaien Segurtasunerako Euskal Fundazioa - Fundación Vasca para la Seguridad Agroalimentaria» fundazioaren estatutuetako 11., 13., eta 19. artikuluetan egindako aldaketak. Artikulu horiek fundazioaren patronatuaren osaeraz, eta karguen eta ordezkarien izendapenaz ari dira. Hala erabaki zen fundazioaren patronatuaren 2006ko abenduaren 13ko bileran.
Bosgarrena. Fundazioaren estatutuetako aldaketak, 2003ko azaroaren 26an adostuak, inskribatzeko agintzea, agindu honetako data dutela. Horretarako, fundazioak 2007ko martxoaren 14an Bilboko Elkargoko notarioa den Alfredo Pérez Avila jauna (protokolo-zenbakia: 1082) aurrean dela emandako eskritura publikoan ezarritakoari jarraituko zaio; aipatutako eskritura-publikoa, notario hori aurrean bi mila eta zortziko uztailaren 24an (protokolo-zenbakia: 2592) emandako eskritura publikoak zuzendu zuen.
Seigarrena. «Elika Nekazaritzako Elikagaien Segurtasunerako Euskal Fundazioa - Fundación Vasca para la Seguridad Agroalimentaria» fundazioaren patronatuko kideetan honako aldaketa hauek inskribatzeko agintzea:
María Isabel Sola Brea andrea fundazioaren patronatuko kide izendatu izana berretsi zen, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadurako sailburuaren 2007ko urtarrilaren 15eko Aginduaren bidez; bestalde, 2005eko urriaren 25eko Aginduaren eta Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Sailaren urriaren 11ko 302/2005 Dekretuaren bidez izan zen izendatua.
Rubén Mendiola Erkoreka jauna fundazioaren patronatuko kide izendatzea, Industria, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2007ko abenduaren 12ko Aginduaren bidez.
Amaia Barredo Martín andrea fundazioaren patronatuko kide izendatzea, Irene Pardo Portillo andrearen ordez, Nekaritza, Arrantza eta Elikadurako sailburuaren 2007ko azaroaren 13ko Aginduaren bidez.
Iñaki Isusi Pérez jauna «Elika Nekazaritzako Elikagaien Segurtasunerako Euskal Fundazioa - Fundación Vasca para la Seguridad Agroalimentaria» fundazioaren patronatu barruko «Fundación Kalitatea Fundazioa» delakoaren ordezkari izendatzea, hala erabaki baitzuen 2007ko ekainaren 28an «Fundación Kalitatea Fundazioa» delakoaren patronatuak.
Osasun Publikoko zuzendari Margarita Viciola García andrea fundazioaren patronatuko kide izendatzea, Luís González de Galdeano Esteban jaunaren ordez, Osasuneko sailburuaren 2008ko urtarrilaren 28ko Aginduan ezarritakoari jarraituz.
Inskripzio horren eta aurreko beste batzuen arabera, honela dago osatuta patronatua:
Lehendakaria:
María Isabel Sola Brea andrea, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadurako Sailburuaren Kabineteko zuzendaria.
Lehendakariordea:
Amaia Barredo Martín andrea, Elikagaien Kalitateko zuzendaria, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Sailekoa.
Idazkaria:
Rogelio Pozo Carro jauna, «Fundación Azti - Azti Fundazioa» delakoak hautatua.
Batzordekideak:
D. Martín Ascacibar Gregorio, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadurako sailburuak hautatua.
Margarita Viciola García andrea, Osasuneko sailburuak hautatua.
José Antonio Alonso Alonso jauna, Ogasun eta Herri Administrazioko sailburuak hautatua.
Iñaki Isasi Pérez jauna, «Fundación Kalitatea Fundazioa» delakoak hautatua.
Luis Javier Telleria Orriols jauna, «Neiker-Instituto Vasco de Investigación y Desarrollo Agrario, S.A.» sozietate publikoak hautatua.
Rubén Mendiola Erkoreka jauna, Industria, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuak hautatua.
Hirugarrena. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.
Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du; beraz, bere aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Justizia eta Herri Administrazioko sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazten den egunaren biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, hil biko epean, agindua jakinarazten den egunaren biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko azaroaren 19a.
Justizia eta Herri Administrazioko sailburua,
IDOIA MENDIA CUEVA.


