- AGINDUA, 2009ko azaroaren 20koa, Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuarena, garapen-lankidetzarako «Ignacio Ellacuria» sariaren 2009ko edizioa ebazten duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2009ko azaroaren 20koa, Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuarena, garapen-lankidetzarako «Ignacio Ellacuria» sariaren 2009ko edizioa ebazten duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 33
- Hurrenkera-zk.: 834
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/11/20
- Argitaratze-data: 2010/02/18
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Instituzional
Testu legala
Garapen-lankidetzarako «Ignacio Ellacuría» saria sortu eta arautzen duen azaroaren 18ko 189/2008 Dekretuan eta sari horren 2009ko ediziorako deia egiten duen 2009ko urriaren 29ko Aginduan ezarritakoarekin bat, eta Epaimahaiak, 2009ko azaroaren 18ko bilera-aktaren arabera, egin zuen proposamena kontuan izanik, honako hau
Lehenengoa. Garapen-lankidetzarako «Ignacio Ellacuría» saria, 2009koa, Euskadiko GGKEen Koordinakundeari ematea: aitortu egin nahi zaio azken hogei urte hauetan garapenerako lankidetzaren esparruan egin duen ibilbidea eta, orobat, garapenerako heziketa eta boluntariotza sustatuz Hegoaldearen eta Iparraldearen arteko hesia gainditzeko euskal gizartean egin duen sentsibilizazio-lana. Sari hau euskal GGKE bakoitzak egiten duen lanaren aitorpen inplizitua ere bada, horiek guztiek egindakoari esker gero eta hedatuagoa eta ezagunagoa gure garapenerako lankidetza.
Bigarrena. Saritzat oroigarrizko arte-lan bat eta 15.500 euroko zenbateko gordina emango da, sariaren deia egiten duen aginduaren bigarren oinarriaren arabera.
Hirugarrena. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, honen berri denek izan dezaten, eta betiere saria jasoko duen pertsonari edo erakundeari berariaz egin beharreko jakinarazpenaren kaltetan izan gabe, hala ezartzen baitu 9.2 artikuluan Garapen-lankidetzarako «Ignacio Ellacuría» saria sortu eta arautzen duen azaroaren 18ko 189/2008 Dekretuak.
Laugarrena. Ebazpen honen aurka berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango da, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denetik aurrera hilabeteko epean.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko azaroaren 20a.
Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburua,
MARÍA GEMMA ARÁNZAZU ZABALETA ARETA.


