- AGINDUA, 2009ko azaroaren 23koa, Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuarena, María Jesús Otaduy Rodríguez andreak Enplegu eta Gizarte Gaietako Saileko Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzako goi-kargudunaren idazkari izateari utz diezaiola xedatzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2009ko azaroaren 23koa, Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuarena, María Jesús Otaduy Rodríguez andreak Enplegu eta Gizarte Gaietako Saileko Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzako goi-kargudunaren idazkari izateari utz diezaiola xedatzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 240
- Hurrenkera-zk.: 6598
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/11/23
- Argitaratze-data: 2009/12/15
Gaikako eremua
- Gaia: ---
- Azpigaia: ---
Testu legala
Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 50.2 artikuluan xedatutakoarekin bat, eta lege horrek ematen dizkidan eskumenez baliatuz, honako hau
Lehenengoa. María Jesús Otaduy Rodriguez andreak, Enplegu eta Gizarte Gaietako Saileko Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzako goi-kargudunaren idazkari izateari utz diezaiola, administrazio honetan beste lanpostu bat beteko baitu; eskerrak ematen zaizkio egindako lanagatik. Lanpostua: 520010 kodea; 135. dotazioa; 18. maila.; berariazko osagarria: VI-A.
Bigarrena. Kargu-uzte honek 2009ko azaroaren 24tik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.
Hirugarrena. Agindu honek administrazio-bidea agortzen du; hala ere, bere aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da agindua eman duen organoaren aurrean. Horretarako epea jakinarazpena egiten den egunean hasi eta hilabetekoa izango da. Bestela ere, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Administrazioarekiko Auzietarako Vitoria-Gasteizko Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko azaroaren 23a.
Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburua,
MARÍA GEMMA ARÁNZAZU ZABALETA ARETA.


